Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

A30: LEHORREKO BIZITZA

a21

Created on May 6, 2022

2021-2022 ikasturtea

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Vaporwave presentation

Women's Presentation

Geniaflix Presentation

Shadow Presentation

Newspaper Presentation

Memories Presentation

Zen Presentation

Transcript

agenda 30 mendialdea ipi

LEHORREKO BIZITZA

AURKIBIDEA

1. iNGURUMEN BATZORDEA ERAKETA

2.GAIAREN AURKEZPENA ETA HAUSNARKETA

3. LAN PROIEKTUEN BANAKETA MAILAKA

4. PROPOSAMENAK

5. EKINTZA GEHIGARRIAK

INGURUMEN BATZORDEA

Maila bakoitzeko ikasle bi,lau irakasle,zuzendaritzako kide bat,guraso bat,langile ez-irakasle bat eta A30 proiektuko bi lagun

GAIAREN AURKEZPENA

Ingurumen Batzordean aurtengo gaia aurkeztu zen.

GAIAREN HAUSNARKETA

Gaiari buruzko hausnarketa egiteko galdetegi bat bidali zen ikasle,irakasle eta gurasoei.

ONDORIOAK

-Inguruko zuhaitz espezieak gehienentzat ezezagunak dira.(% 66) -Inguruko animalia espezieak gehienentzat ezezagunak dira.(%63) -Basoaren galera gehienentzat kezkatzeko gaia da. (%85) -Biodibertsitatearen galera gehienentzat kezkatzeko gaia. (%95) - Espezie inbaditzaileen kontzeptua ezaguna da. (%75) - FSC zigilua gehienentzat ezezaguna da. (%65) - Zuhaitzaren Eguna Kanpainan parte hartzeko nahia dago.(%58) -Bonelli Arranoaren Proiektua ezezaguna da gehienentzat.(%60)

LAN PROIEKTUEN BANAKETA

lh: naturaren altxorrak

-Sendabelarrak -Lore jangarriak -Boilurrak

dbh: bIODIBERTSITATEA

-Arabako ornodunen gida -Ekosistemak: Ondare naturala -Basoak. Baso-berritzea

LH: NATURAREN ALTXORRAK

Aurten LH-ko ikasleek bertako sendabelarrak eta landare jangarriak zeintzuk diren eta zertarako erabili dezaketen ikasi zuten

SENDABELARRAK JASOTZERA

Eskolan egindako fitxak eraman genituen txangora eta hauen laguntzarekin ondo ezagutu genuen hartu behar genituen loreak eta landareak.

OLEATOAK ETA ALKOHOLAK

Jasotako landareekin oleatoak eta alkoholak egin genituen.

UKENDUAK EGITEN

Egindako oleato eta alkoholekin ukenduak egiten ikasi genuen Karolekin

LORE JANGARRIAK

Mendian aurkitzen diren lore eta landare asko jangarriak direla ikasi genuen Karolekin

Lore eta landare batzuk entsaladan jan daitezke beste batzuk egosi behar dira eta urteko sasoi desberdinean ateratzen direla ikasi genuen

BOILURRAK JASOTZEN

Urbisura joan ginen bolurrak zer diren eta nola jasotzen diren ikastera.

BOILURRAK SUKALDATZEN

Urbisutik ekarritako boilurrarekin "arrauts trufatuak" egiten ikasi genuen.

DBH: BIODIBERTSITATEA

Aurten DBHko ikasleek Biodibertsitatea oinarri hartuta hainbat jarduera egin dituzte.

ARABAKO ORNODUNEN GIDA

Arabako ornodun bereizgarrien azterlana egin genuen. Espezie bakoitzaren banaketa mapa, habitata, bizimodua, ezaugarri bereizgarriak...aztertuz, gida bat sortu dugu. A30 liburutegian eskuragarri dago ikasle guztiontzat.

EKOSISTEMAK Ondare naturala ezagutu eta zaindu

Izki parketxera joan ginen gure inguruko ekosistemak aztertzeko helburuarekin. Izki parkean bizi diren espezie garrantzitsu asko ezagutu ahal izan genituen. Haien aztarnak bilatu genituen ere.

BASO BERRITZEA

EZKURRAK BILTZEN...

Ezkurrak biltzeko garaia iritsi zenean, gure inguruko ekosistemetara gerturatu ginen Ametsen eta Haritzen ezkurren bilketa egitera.Bilketa honen helburua hurrengo ikasturtera begira landaketa bat egitea izango litzateke.

BASOEN GARRANTZIA

LURGAIA FUNDAZIOA

Lurgaia fundazioa ezagutzeko aukera izan genuen. Sergiorekin batera, gure inguruko basoen egoera aztertu eta hausnartu genuen.

Geroago, gure inguruan dauden hainbat ekosistemetara gerturatu ginen eta horietan sortzen diren harremanak aztertu genituen. Espezie inbaditzaileen hausnarketa egin genuen ere.

PROPOSAMENAK

UDALARAKO

ESKOLARAKO

  • FSC zigilua ezagutzaren eta erabilpenaren kanpaina bultzatu.
  • Espezie inbaditzaileen kudeaketa sustatu.
  • Bonelli arranoaren babesa bultzatu.
  • Zuhaitzaren Eguna urtero antolatu.
  • FSC zigilua duten produktuak erosi.
  • Espezie inbaditzaileen problematikaren ezagutza bultzatu.
  • Animalia eta landare espezie desberdinen babesa bultzatu.
  • Bonelli Arranoaren aldeko kanpaina sortu.
  • Zuhaitzaren Egunean parte hartu.

BESTE EKINTZAK

A30 LIBURUTEGIA SORTU

DBH eraikuntzako liburutegian txoko berri bat sortu dugu: A30 txokoa. Hemen aurtengo helburuarekin zerikusia duten liburu, gida, komiki, entziklopediak...batu ditugu eskuragarri egoteko helburuarekin.

BESTE EKINTZAK

ORTZADAR TXOKOA BERRITU

DBH ikastetxeko ortzadar txokoa berritu eta eguneratu genuen. Sarreran kokatua ikusgarri egoteko.

BESTE EKINTZAK

irakasle gelan a30 txokoa

Irakasle gelan beste txoko bat prestatu genuen informazioa eskuragarri egoteko.

BESTE EKINTZAK

uda bat senegalen

Irakasleok DBH1eko ikasleei liburu hau irakurri genien (garapen iraunkorreko helburuekin lotuta dago).

BESTE EKINTZAK

HAMAIKETAKO osasunGARRIA

AMPA-ri esker jarraitzen dugu HAMAIKETAKO OSASUNGARRIAz gozatzen eta honi esker gure jateko ohiturak hobetzen.

BESTE EKINTZAK

BIRZIKLATZEN JARRAITZEN DUGU

Gelan sailkatutako hondakinak ostegunero TXOKO BERDERA eramaten dugu. Ostiralean jasotako papera, plastikoa eta errefusa kaleko edukiontzietara eramaten dute PATRUILA BERDEAk eta organikoa, Arkaitzek,jantokiko begiralea, berak dituen oiloentzako eramaten du.

Txango bat prestatu genuen Arkaitzen etxera joateko ta bertan ikusi genituen gure hamaiketako hondakinekin elikatzen dituen oiloak. Oso potolo ta politak zeuden.

BESTE EKINTZAK

eskola baratza

Jantokian sortzen den hondakin organikoa baratzean ditugun konposteroetan botatzen dugu. Aurten, irailean konposteroak hustu genituen. Mariak, Ingurumen teknikariak egin beharreko frogak egin eta gero oso konposta ona zela esan zigun eta gure baratzan erabiltzeko aukera eman zigun.

Eskolako Baratza ekologikoa da. Guk sortutako konposta erabiltzen dugu ongarri bezala eta ez dugu pestizidarik erabiltzen

Baratzan jasotakoarekin janari osasungarria sukaldatzen ikasten dugu

Mila esker etortzeagatik eta datorren urterarte!