Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Antzinako Egipto
aunanues
Created on April 5, 2022
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Corporate Christmas Presentation
View
Snow Presentation
View
Vintage Photo Album
View
Nature Presentation
View
Halloween Presentation
View
Tarot Presentation
View
Winter Presentation
Transcript
Antzinako egipto
Ezkaba ikastetxea
Zer da Antzinako Egipto?
Antzinako Egipto deitzen diogu gizakiaren Historiako zibilizazio garrantzitsuenetako bati. Antzinako Egipto deitzen duguna K.a. 3150. urtean hasi zen eta Erromako inperioak bere menpe hartu zuenean amaitu zen, K.a. 31. urtean. Zer moduz zabiltza Matematikan? Kenketa ongi egin baduzu, Antzinako Egiptok 3.120 urte inguru iraun zuela ikusiko duzu.
ZENBAT IRAUN ZUEN?
NIlo ibaia
Munduko ibairik luzeenetakoa da Nilo. Victoria aintziraren inguruan du iturburua, hegoaldean, eta iparralderantz doa, Mediterraneo itsarorantz hain zuzen ere. Urtero, uda partean, Nilo ibaiak gainezka egiten zuen eta uholdeak izaten ziren. Hori onuragarria zen egiptoarrentzat, ibaiaren ertzeko lurrak oso emankorrak zirelako. Beste lur guztiak, berriz, basamortua ziren.
KAIRO
Gizako piramideak
ANTZINAKO EGIPTON KATUAK SAKRATUAK ZIREN, LEHOIEN FAMILIA BEREKOAK DIRELAKO
Antzinako Egiptoko sinesmenak eta jainkoak
Egiptoarrek uste zuten heriotza eta gero beste bizitza bat zegoela. Hori bai, beste bizitzaz gozatzeko gorpua ongi gorde behar zen. Horregatik enbalsamatzen zituzten gorpuak: bendaz biltzen zituzten eta momiak sarkofago izeneko hilobietan sartzen zituzten. Gorpuari jakiak, bitxiak, musika tresnak, orraziak... Denetarik jartzen zioten, hurrengo bizitzarako.
Egiptoarrek jainko asko zituzten. Ra Eguzkiaren jainkoa zen, Isis familia babesten zuen jainkosa eta Horus, Anubis eta Osiris heriotzaren eta hildakoen jainkoak.
Zer dute azpian?
Zer dira piramideak?
ZERTARAKO ZIREN?
Piramideak faraoien hilobiak dira. Eraikin erraldoiak dira, harrizkoak. Oinarrian karratuak dira, hiruki edo triangelu itxurako lau alde dituzte, eta goian punta zorrotza. Egipto osotik etorritako langileek eraiki zituzten.
Lur azpian hamaika gela edo areto babesten dituzte piramideek. Horietako batean dago faraoiaren hilobia, sarkofago batean sartuta. Hilobira iristea ez da batere erraza: lur azpiko bideak labirinto baten antzekoak dira.
Piramideak eraikitzean, egiptoarrek betiko atsedena eta babesa eskaini nahi zieten faraoiei.
Antzinako Egipton, herritar gehienak nekazariak edo langile xumeak ziren. Oso etxe apalak zituzten, buztinez edo adobez eginak.
Aberatsek, berriz, etxe dotoreak zituzten, terraza, lorategi, iturri eta igerilekuarekin.
Nolakoa zen egiptoarren bizimodua?
NEKAZARITZA antzinako egipton
Hamar egiptoarretatik bederatzi nekazariak zire. Ikusi bideoa gehiago jakiteko.
EGIPTOKO GIZARTEA
Antzinako Egipton faraoiak agintzen zuen gehien. Horren ondotik, apaizek eta nobleek. Gero funtzionarioek (horien artean zeuden faraoiarentzat lan egiten zuten eskribak). Funtzionarioen azpitik zeuden artisauak, merkatariak eta soldaduak. Azkenik, nekazariak eta langileak zeuden. Esklabuek ez zuten inolako eskubiderik.
FARAOIA apaizak ETA NOBLEAK funtzionarioak artisauak, merkatariak eta soldaduak nekazariak eta langileak
antzinako egiptoko eraikinak
Piramideak dira Egiptoko eraikin ospetsuenak, baina obeliskoak, tenpluak eta esfingeak ere eraiki zituzten egiptoarrek. Obeliskoak zutabe luze eta meheak dira; tenpluak jainkoen egoitzak dira eta esfingeak lehoien gorputza eta gizakiaren aurpegia duten monumentuak.
EGIPTOARREN ASMAKIZUNAK
PAPIROA
Gaur egun erabiltzen dugun paperaren antzeko zerbait asmatu zuten.
EGUZKI EGUTEGIA
IDAZKERA HIEROGLIFIKOA
Egiptoarrei zor diegu ezagutzen den aurreneko eguzki egutegia.
Irudiak eta sinboloak erabiltzen zituzten idazteko.
AFRIKAN EGIPTO KANTA
Asko Ikasi eta gozatuko zenuelakoan, laster arte!