Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Langileak Ots21
Armeria Eskola ✅
Created on February 17, 2022
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Interactive Hangman
View
Secret Code
View
Branching Scenario: Academic Ethics and AI Use
View
The Fortune Ball
View
Repeat the Sequence Game
View
Pixel Challenge
View
Word Search: Corporate Culture
Transcript
IKASLEAK PREST ERASMUS+ LP-RAKO
IKASENPRESA AZOKA OTSAILAREN 23AN
MARTXOAN HASIKO DIRA BI ESPEZIALIZAZIOAK
Asteazkenean, otsailaren 23an, aurtengo Ikasenpresa Azoka ospatuko da. Armeria Eskolak IEA zikloko 2 proiektu aurkeztuko ditu: BANABIL: Instalazio elektrikoak eta domotikoak bezero partikularrei eta enpresei zuzenduta. SUN BASQUE ENERGY: Plaka fotoboltaikoen instalazioa eta mantenua egiten duen enpresa. Iaz bezala, ekitaldiak formatu birtuala izango du eta ikasleek egindako aurkezpen laburrak jarriko dira ikusgai Youtuben.
Sailburu Ordetzak onartu ondoren, Armeria Eskolak eskainitako bi espezializazioak martxoan hasiko dira eta 15 hilabeteko luzera izango dute.Kalitate Kontrol Metrologikoa 8 ikaslek egingo dute eta Ekipo Elektroniko Integratuen Garapena (Embedded) espezializazioa 6 ikaslek. Bi espezializazio hauen bidez Armeria Eskolak lan merkatuak eskatzen dituen profesionalak prestatzen ditu, enpresen zein ikasleen beharrei erantzunez.
Pasa den ostegunean, otsailaren 17an, Ikaslanek Gipuzkoako Erasmus+ bekadun guztiekin egin zuen bilera Lantokiko Prestakuntza moduluari buruzko informazio xehea emateko. Ikasleek aukera izan zuten toki edo enpresa berberara joango diren kideak ezagutzeko eta haien ilusioak elkarrekin partekatzeko. Orain maletak prestatu eta esperiantzia paregabeari ekitea tokaten da. Probetxuzkoa izan dadila!
Jarraitu gaitzazu sareetan
22. KORRIKAKO MATERIALA
WORLDLEH EUSKARAZKO JOKOA
INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOA
Euskal Herriko hiriak eta herriak dira protagonista joku berri honetan. Mapan agertzen den tokia asmatu behar da eta 7 saiakera ematen ditu.
Aste honetako asteazken eta ostegunean Korrikako aurtengo edizioko materiala izango dugu salgai eskolako sarreran: 'HITZEKIN' leloa daramaten kamiseta modelo eta kolore ezberdinak, lepokoak eta giltzatakoak.
Autokonsumorako erabiliko den instalazioa ikastetxeko teilatuan jarriko da, hegoaldera ematen duen aldean. Guztira 80 eguzki-plaka jarriko dira, puntako 40 kW-eko potentzia sortzeko ahalmena izango dutenak. Udalarekin ditugun izapideak amaitutakoan hasiko dira instalatze-lanak.
BARNE AUDITORIA
LH DUALA EUSKARAZ
ISO-9001aren 8 prozesuen barne auditoretza egin ondoren, datozen egunetan ISO-14001ri dagokiona egingo da. Irakasleena martxoaren 3an izango da eta zozketa egun batzuk lehenago egingo da.
KONPONKETAK FATXADAN
Joan den ostiralean LH DuaLa Euskaraz ekitaldia ospatu zen Bergarako Miguel Altuna ikastetxean.
Pasa den astean ikastetxearen fatxada egiaztatu eta arriskutsuak ziren zatiak konpondu zituzten.
Jarraitu gaitzazu sareetan
