Want to make creations as awesome as this one?

Transcript

Elmer eta ostadarra© 2023 by Iratxe Allende is licensed under CC BY-NC-SA 4.0

  • Ipuina

  • Memory

  • Elmer margotu

  • Abestiak

8- zapiak airera

1-Koloreak asmatu

2-7000 eta 5 kolore

3- Koloreeen mundua

4- Koloreak Agrega

5- Koloreak-Ene kantak

6- Koloretako munstroa

7- Koloreak ikasten

KOLOREAKHH

Memory

@maestraelenanubes

@nsuamar

Margotu

Haz clic aquí

1

1

1

1

1

2

2

2

3

3

3

4

4

4

4

5

5

6

6

6

6

7

7

8

1

3

2

4

5

6

7

8

5

Klik egin

@nsuamar

@maestraelenanubes

Elmer, elefante koloretsua, kobazulo batean sartu zen bere burua ekaitzatik babestu nahirik. Beste elefante eta txori batzuk ere berarekin zeuden kobazuloan.- Trumoiak eta tximistak zirraragarriak iruditzen zaizkt!!- esan zuen Elmerrek.- Eta, eta ekaitzaren ondoren...ostadarra ikusi ahalko dugu agian!

Ekaitza baretu zenean Elmer eta txoriak kobazulotik atera ziren.Elmerrek tanta batzuk sumatu zituen bere buru gainean.- Hara!- esan zuen- euria ari du oraindik!-Ostadarra izango da? beharbada, negarrez?- esan zuen txori batek.-Behar baino lehenago atera da eta koloreak galdu ditu, begira!

Zeruan arrasto zurixka bat ageri zen.- Kolorerik gabeko ostadar bat!- esan zuen Elmerrek.- Hua ikaragarria da! zerbait egin beharra dago. Nire koloreak emango dizkiot.- Horretarako, ostadarrak lurra jotzen duen lekuraino joan beharko duzu. - esan zuen txori batek- Baina... iñork ez daki leku hori non den.- Ba...zeren zain gaude? goazen bila!.- esan zuen Elmerrek- Zuek joan hortik eta nik hemendik joango naiz.

-Zeren bila zabiltzate, Elmer?- galdetu zuen Lehoik- Ostadarrak lurra jotzen duen lekuaren bila-esan zuen ELmerrek.-Bi lekutan jotzen du-esan zuen Lehoik.-Bada, bietako edozein bilatu behar dut-esan zuen Elmerrek-.Ostadarrak bere koloreak galdu ditu, eta mik neureak eman nahi dizkiot, leku hori noizbait aurkitzen badugu, behintzat.-Koloreak galdutako ostadar bat? Gauza larrai da hori, inondik ere!-esan zuen Tigrek-. Goazen, Lehoi, hobe dugu lehenbailehen abiatzea. Eta zuek ere bai, untxiok!-Orro handi bat egingo dugu aurkitzen dugunean-jakinarazi zuen Lehoik.

¡BUENOS DÍASELMER!

¡BUENOS DÍASELMER!

Pixka bat geroago, Elmerrek Jirafarekin egin zuen topo.-Elmer -esan zuen Jirafak-. Gauza arraro bat dago zeruan.-Ostadarra da -esan zuen Elmerrek, eta koloreekin gertatutakoa azaldu zion lepoluzeari-. Ikusten al duzu ostadarrak lurra jotzen duen leku hori inon?Jirafak ahal zuen guztia luzatu zuen gorputza.-Ez, ez dut ikusten -esan zuen jirafak-. Zer gertatuko da zurekin, Elmer, zure koloreak ostadarrari ematen badizkiozu?Baina Elmer beste elefanteen bila abiatua zen ordurako.

Kobazulo barruan zeuden oraindik elefanteak.- Zeruko arrasto horrek hor jarraitzen duen bitartean, gu ez gara hemendik mugituko -esan zuen ahots batez elefanteek.Baina Elmerrek ostadarraren koloreekin gertatutakoa azaldu zienean laguntzeko prest agertu ziren denak.- Baina zer gertatuko zaio Elmerri, bere koloreak ostadarrai ematen badizkio? -galdetu zuen elefante batek. - Pentsatzen dut gu bezalakoa bihurtuko dela -esan zuen haren lagunak. -Hobe hori, kolorerik gabeko ostadar bat baino!

Elmer tximinoekin zegoen txoriak bueltatu zirenean.-Oraingoz ez dugu zorterik izan -esan zuten-. Bila segitu beharko dugu!-Inor ez da gauza izan ostadarrak lurra jotzen duen leku hori non den aurkitzeko -esan zuen tximino batek-. Zergatik ez gara gu saiatzen?Dibertigarria izan daiteke!

Elmer ibaira iritsi zenean, ostadarraren bila ari ziren denak.-Kaixo, arraintxook! -esan zuen Elmerrek-. Ez duzue jakingo ostadarraren sorlekua non dagoen, ezta?-Tira, ur-jauzi horretatik sortzen da normalean -esan zuten arraintxoek-, baina gaur arrastro zurixka bat baino ez da ageri han.-Ostadarra da! -esan zuen Elmerrek-. Goazen ur-jauzira!

Eta halaxe zen. Kolorerik gabeko ostadar bat sortzen zen ur-jauzitik. Amaitua zuten bilaketa!Elmer arraintxoak eta krokodiloak beste animaliei deika hasi ziren, oihu ozenak eginez. Orduan, beste inori itxaron gabe Elmer ur-jauziaz beste aldera igaro zen.

Beste animaliak iritsi zirenerako, Elmer denen bistatik desagertua zen. Berehala, ostadarrari koloreak ateratzen hasi zitzaizkion, pixkanaka-pixkanaka.Han bilduta zeuden guztiak bibaka eta txaloka hasi ziren.-Baina non da Elmer? -esan zuen xuxurlaka elefante batek.

Galderari erantzun ez bezala, Elmer urjauziaren beste aldetik agertu zen. berekin zituen oraindik bere kolore guztiak. Animaliak bibaka eta txaloka hasi ziren ostera ere.- Baina Elmer, ostadarrari eman badizkiozu zure kolore guztiak, nolatan ez duzu bat ere ez galdu?Elmerrek irribar egin zuen.- Gauza batzuk behin eta berriro emanagatik, ez dira iñoiz galtzen: zoriona eta..eta maitasuna adibidez, era horretako gauzak dira.

Geroago, etxerako bidean, honela esan zuen Tigrek:-Une batez pentsatu dut ostadarrari ere Elmerrenak bezalako koadroak atera behar zitzaizkiola.Elmerrek barre egin zuen.-Ezta pentsatu ere halakorik! -esan zuen Lehoik-. Koloretako koadrodun elefante batekin nahikoa eta sobera daukagu!Elmerri algara ozena irten zitzaion orduan.