Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
BALDINTZAK
jokinaek
Created on January 7, 2022
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Hr report
View
Report Human Resources
View
Black Report
View
Tech report
View
Waves Report
View
OKR Shapes Report
View
Professional Whitepaper
Transcript
Baldintzak
Baldintzak
Ohiko akatsak
Taulak
Baldintzak
Baldintzak
Baldintzazko perpausak, izenak adierazten duen bezala, esaldi nagusiak esaten duena gertatzeko baldintza bat bete behar dela adierazten du
Euskaraz, baldintzazko perpausak egiteko, aditz laguntzaileari -ba aurrizkia jarri behar zaio. Ikus dezagun zenbait adibide:kontuz ez bazabiltza, jausi egingo zaraBerak ondo egin bazuen, nik askoz hobeto Ezezko esaldietan, aditz nagusia ez partikularen aurrean jartzen da. Hau esaldi subordinatu gehienetan gertatzen daOhea egiten ez baduzu, ez zara etxetik irtengo
baldintzak
Baldintzak hiru motakoak dira:
Errealak Kasu honetan bai baldintza, bai ondorioa errealak dira. Baldintza betetzen bada ondorioa ere beteko da.Etortzen bazara, hondartzara joango garaHipotetikoak Kasu honetan hipotesi bat plazaratzen dugu,oraindik ez da gertatu baina gerta liteke,orduan ondorioa ere beteko litzateke .Etorriko bazina, hondartzara joango ginateke Irrealak Kasu honetan irreala deitzen zaio gerta ez daitekeelako,hipotesi bat plazaratzen da iraganean oinarrituta,eta ekintza burutua denez ezin da aldatu Hipotesi hutsa baino ez da .Etorri (izan) bazina, hondartzara joango ginatekeenEtorri (izan) bazina, hondartzara joango ginen
baldintzak
Batzuetan ez da betetzen baldintza eta ondorioaren arteko denborazko komunz-tadura: Nik esandakoa egin izan bazenu, orain aberatsa izango zinatekeGehiago ikasi izan bazenu, biharko azterketan lasaiago egongo zinateke Horrelako kasuetan komenigarria izaten da denbora ondo zehaztea.
Oharrak
baldintzak
Geroaldian partizipioari –ko ezartzen bazaio ere,zenbait aditzek ez dute beharrezkoa: behar, balio, nahi, nahiago, ezin, ahal... Behar banu = beharko banuBalio banu = balioko banu (balio izango banu) Iraganean izan aukerakoa da, baina arestian aipatutako aditzekin derrigorrezkoa da: Behar izan banu ≠ behar banuBalio izan banu ≠ balio banu (balio izango banu)
Oharrak
baldintzak
Ukan eta izan aditzen forma trinkoak partizipiorik gabe erabiltzen dira: Azkarragoa (izango) bazina, aprobatuko zenukeZure sasoia (izango) banu, ez nintzateke horrela ibiliko.
Oharrak
Ohiko akatsak
Gogoratu baldintza ezezkoa denean, adizkia amaieran doala; beraz, ez da zuzena baldintzazko adizkiaren atzean aditz nagusia edota bestelako osagarririk jartzea, euskara mintzatuan maiz egiten bada ere. Adibidez: -Ez baduzu egin nahi, ez egin * ( Egin nahi ez baduzu, ez egin)-Eta ez balu egingo? * ( Eta egingo ez balu?)-Ez baduzu ulertzen, galdetu * ( Ulertzen ez baduzu, galdetu)
ezezkoetan
-KE
Beste akats bat baldintzak egiteko indikatiboko –ke-dun adizkiak erabiltzean datza. Gogoratu ke-dun adizkiak ondorioan baino ezin direla erabili. Ikus ditzagun erabilera oker honen adibide banaka batzuk:-Etorriko balitzateke, esango nioke * ( Etorriko balitz, esango nioke)-Hemen egongo bazinateke, hobe * ( Hemen egongo bazina, hobe)
Ahalera
Akatsa ez bada ere, ondorioan ahalera erabili behar dugunean, garbiagoa da ahal eta ezin gehi futuro hipotetikoa erabiltzea, eta ez ahalera hipotetikoa (erdaraz bereizten ez direnak).-Dirurik banu, ni ere joan ninteke (Dirurik banu, ni ere joan ahal izango nintzateke)-Hala balitz, Jonek ere ez lezake azterketa gaindi (Hala balitz, Jonek ere ezin izango luke azterketa gainditu.)
Eskaerak egiteko ez da komenigarria ahalera erabiltzea: horren ordez, erdarak ez bezala, futuroa edo futuro hipotetikoa erabiltzea hobe da.-Eman zeniezadake zure ondoko hautsontzia (Emango al zenidake zure ondoko hautsontzia.)
Aspektua
Orainaldiko edo etorkizuneko ondorioa egin beharrean, maiz iraganeko ondorio erreala erabiltzeko joera agertzen ari da. -Lagunduko bazenit, nik ere gaindituko nuen ekaineko azterketa *(Lagunduko bazenit, nik ere gaindituko nuke)-Egia esango balit, ni ere bere laguna izango nintzen * (Egia esango balit, ni ere bere laguna izango nintzateke.)
TAulak
" Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat"
Author's name
" Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat"
Author's name
" Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat"
Author's name
" Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat"
Author's name
Author's name
NAME@mail.com
Write a subtitle here