Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

BERTSOLARI CRAFT

bertsoariketak

Created on December 20, 2021

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Interactive Bingo

Interactive Hangman

Secret Code

Branching Scenario: Academic Ethics and AI Use

The Fortune Ball

Repeat the Sequence Game

Pixel Challenge

Transcript

BERTSOLARI CRAFT

SARTU AUSARTZEN BAZARA...

HAUTATU ZURE BERTSOLARIA

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Unai Agirre Goia

Hernanin jaio zen 1975ean. Hernaniko kronikan aritu zen lanean, eta orain Euskal Sagardoan dabil.

10 urterekin hasi zen bertsotan Juanjo Uriaren eskutik. Geroztik hainbat saio egin ditu, etabaita bertso zaharren inguruko lan izugarri bat ere bere anaia Eñautekin batera.

Hainbat txapelketatan aritua da, eta gazte mailako sari asko irabazia da. 2017an Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalera iritsi zen.

Oso bertsolari sentibera da bere kantukerari dagokionez, baina umore zorrotza du, aldi berean.

URUMEARI JARRIAK

2.Urumea dijoaneurritik irtendaazken astetakoaknola zerrenda?Inguruko ur denakirentsi ta benga!Aldeginda hor dabilhandi egin zen da.Bidea ta xendagaraje ta dendamaite ditun prenda;guk nola defenda!Atea ireki gabebera sartzen da.

1.Ezkurran sortu etabidea badaki:Goizuetan barrenasartzen da aurki.Donostiraino doa,luzea izaki.Ibai edo erriozuek erabaki.Harrien tapakita zentralen jaki.Moztu ta ebakimila adabaki.Aurten makina bat urbadaramaki.

4.Urumea ibaiakbaditu bi partediferenteak nolahau eta Marte.Zikuñagaz goikoajotzen det apartebaina behera dituhamaika aldarte.Gure estandarteDonosti bitarteia etxe tartebatean dakarte...Zuzen joaten da bainaaspertu arte.

5.Arkitekto, sailburutekniko, apaizikarrastoan sartzekoez da kapazik.Urak ez du ezagutzenregla ta konpasik,bide berririk edomilagro errazik.Ez dauka jolasikez dauka arnasikez du egin kasikez dakien gauziklehen kendutakoaeskatu baizik.

3.Karabelgo zubitikjarri naiz begira–ez dakizuenontzathau Hernani da–.Errioa hor datorkarga eta tirafutbol zelaian sarturugbykoan jira.Beste alderdiraantzeko dizdiratxikitik handiraaldatu da di-dabaratzeak arrozalbihurtu dira.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Joanes Illarregi Marzol

Leitzarra da, 1999an jaioa. Gaztetatik bertsolaritza lantzeaz gaiz magisteritza ikasketak egin ditu.

Hiru aldiz izan da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapelduna.

Nafarroako Txapelketako finalista izan da 2019, 2021 eta 2023an, eta 2022ko Txapelketa Nagusiko finalista ere bai.

Bertsolari bizi eta zorrotza da, umorean zein serioan ondo moldatzen dena.

9.ANTZAJendeak dio izugarrizkoAntza dute elkarrekiniristeraino gure buruaAlderatzera bestekinguk uste arren garela Brad Pitteta DiCaprioren berdinez dakit gehio ez ote garenZapatero ta Mister Bean! 10ITTURRIRI SARRERAPakea gauza ederra da tapozoi geziak honainojakintsu baten hitzak lirakeegunsentiko behelainomikrofonoa eraman zagungizajo horrenganainohark ezagutzen gaitu hobekigure gurasoek baino.

11.ITTURRIZein da hobea atta edo amaOteiza edo Txillida Irujo edo Aimar edotaardo sagardotik tiraze alde egon daiteke badaAxkoittitik azpeitiraJoanes Xabat Xabat JoanesBiak bi odolki dira. 12.BUKAERAKO BERTSOAEz zazuela inork sinetsibizi garenik hasarreUmorez egin nahi baikenionzirtoari gorazarreOngi moldatzen gara ta halaizan dadila bihar eBaina segi nahi dugu egitengeure buruari parre.

1.SARRERAGabon Joanes ta Xabat garaustezko bi bertsolariea gustua hartzen diozunguk abestutakoarietorri gara gure buruaz hitz egitera kantariumore pixkat jarri asmotangure anaitasunari. 2.ARROPAKNi beti zure arroparekinibili_izan naiz anaiazure zuloa neraman galtzangrasa mantxaz betea jaAsegarceko kamixetetanzure_izenaren paisaiata hori dena nahiko ez etazure izerdi usaia.

3.ARROPAKHorretarako aski zenuenbi urte lehenago jaiobaina bentajak ere badituonartu zazu arraiobronkarik gabe, parranda librezaharra kargaren karraioetxe batean gazteenariguztia barkatzen zaio. 4.GURASOEN INBIDIASenideetan gaztea betida gurasoen begitangure kasuan ere berdinapasa izan da egitanederki bizi izan zinen zulehenengo urte bitanordutik bizi osoa pasaduzu nire inbiritan.

5. TXAPELKETANafarroako txapelketetanbeti ondoan anaiata nagusian banuen behingozlasai aritzeko nahiaazken unean Silveira faltaeta zu sartu, benga ya!noizbait behar zun nire itzalazdespegatzeko garaia. 6.TXAPELKETABi hilabete pasatu ditutgure herriko helduenhitzak irensten “jo zorionakze final egin zenuen”iruñean ez nuen abestunahiz eta nahi izan nuennik finalaren alde txarrenaksoilik sufritu nituen.

7. ANTZA FISIKOANik sudurrean piercing bat eginzuk ere egin beharrazorigaitzeko eguna irtenzitzaizunean bizarraitxuraz ere antza izateafalta zitzaigun bakarrabaina nor ote originala,eta nor kopia txarra. 8.ANTZA FISIKOAHoriek denak egin ditut ez nadin sentitu arrotzabaina egin nahi nizuke horrenzuzenketa bat zorrotzahartu nahi zure piercing ta bizarezkutatzeko kokotzata hartu ditut sudur luzeaeta altuera motza.

B E R T S O E G U N A 2 0 2 3

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Saioa Alkaiza Guallar

1991ean jaio zen Saioa Iruñean. Oso gaztetatik nabarmendu zen bertsolaritzan, eta Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2008 eta 2009 urteetan.

Bertso eskola ezberdinetako partaidea izan da, Antsoain, Lekunberri eta Iruñerrian. Ikasketaz kazetaria eta antropologoa da.

2021. urtean Nafarroako txapeldun izatea lortu zuen, eta 2022an hartu zuen lehen aldiz parte Txapelketa Nagusian, bertan finaleko atariraino iritsiz.

3.Ilaje grisez, zuhaitz gainekoadarretan akrobata.Urik sekula ez dut edateneukaliptotik tiraka…Eta ahaztu zait lehen esateagaineratzen dut post data:gure kumeek handi egitekojaten dute gure kaka! 4.Zuria edo beltza nauzuemaite dut mendi-magalatalde handiak dira niretzatingurune naturala!Belarjalea, ez dut izatenliseriketa makala:nire barnean lau urdail daudebehien barnean bezala!

1.Altua, beltza, gihartsua naizAfrika inguruneanibiltzen dena frutak, haziak…biltzen askatasunean.Zuhaitz-azalak eta sustraiakgutizi nire xumean.Nekatu gabe irents ditzaket20 kilo egunean!2.Hori-gorrixka, lumadi erdia,berde-argitsu, kopeta.Alpiste zale hitzontzia naizagindu ohi dut, tarteka:“Plater txiki bat ekar ezazuahal dela pipaz betetaahots eder hau jaki onekinzaindu beharko dut eta”.

5.Gari, artoa zein garagarrairensteko bi minutu!Zizareren bat jaten dut, noskinahiz horrekin ez itsutu.Eta behin tripa bete osteanez gara geratzen mutu:guk kakaraka egiten dugueta oilarrek kukurruku!6.20 bat egun bizi naiteke.Kaka non, orduan gu han.Usteldutako fruta jaten dutbiziraute helburuanzaborra ere elikagaiada gure zikin munduanagian orain hegaka nabilzure buru inguruan!

A ni ma li en e li ka du ra

7.Batzuk: smoothie eta McFlurryhorrek ze plastiko kutsu!Beste batzuek: lekale, arrautzaedo barazkiak usu.Plater ertzean jartzen duzunakdefinituko zaitu zu.Ba al dakizu zein ote naizen?Ongi ezagutzen nauzu!

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Miren Artetxe Sarasola

1985ean Miren Lasarten jaio arren, Hendaian bizi izan zen txikitatik. Haren aita eta aitatxia bertsozaleak izan zirenez, bertsoen mundua hurbiletik ezagutu zuen txikitatik. Horrela, Hendaiako bertso eskola sortu zenean, izena eman zuen.

Filologoa eta soziolingusitikan ikerlaria da, eta hainbat azterlanetan hartu du parte. Unibertsitateko irakasle ere izan da, eta Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kide ere bai.

Hainbat sariketa eta txapelketatan hartu izan du parte, eta Xilaba Iparraldeko Txapelketako txapeldun ordea da egun.

JENDE ANIMALIA

1.Badago jende KAMELEOIAeta besteen aurreaninoiz ere ez du nabarmendu nahikamuflatzen da denean:hostoan berde, hormigoian griseta marroi enborrean…Hor dagoela antzematen dalotsagorritzen denean!2.Jende TRIKUA izutzen badamorkots bihurtzen da bizkor!Horretarako du bizkarreanhainbeste arantza gogor.Eta sabela izanagatikgozo, leun ta laztankor…Besarkada bat behar du bainaez zaio ausartzen inor!

3.SAGUZAR jende filosofoaez pentsa denik tentela!Leize ilunean buruz beherahankaz gora dagoelazerua behean ta lurra goianikusten ditu horrela…Eta nork dio oker dagolaeta alderantziz dela!4.Eta badago jende BELDARRAbihurtzen dena imago*ingurukoek oso kontuanhartu gabea lehenago…Orain jendeak esanagatik:“TXIMELETA, eder hago!”bere burua ez du ikustenlehen baino ederrago!

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Amets Arzallus Antia

Jexux Arzallus bertsolari ezagunaren semea da Amets. Donibane Lohitzunen jaio zen 1983an, baina txikitatik Hendaian bizi izan da. Aitaren eta familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustuko, besteak beste).

Lehen plaza Beasainen egin zuen, 1992ko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Ordutik aurrera goren-goreneko mailan dabil. 2000ko Nafarroako txapelketan txapeldun izan zen. 2009ko eta 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan txapeldunorde izan zen, Maialen Lujanbioren ostean; eta 2013koan, berriz, txapeldun izan zen. Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa ere irabazia du, 2008, 2010, 2012. eta 2021 urteetan.

Kazetaria ere bada Amets, eta baita idazlea ere. Besteak beste "Miñan" liburuaren egilea da, Ibrahima Balde migrantearekin idatzitako nobela saritua.

Lore beldurtuak3.Besteek nire minakikus ez ditzatenborreroa datorkitaholku ematen...Beste bat zapaltzekoerrex da esatendenak ez gara horrenmaltzurrak izaten.4.Zure mespretxu keinuta burlazko hitzenoihartzunen taupadakez zaizkit isiltzen.Izuak nau ahultzen,eta lotsak biltzenbizitzeko gogorikez baitzait gelditzen.

5.Nerabezaroa danortasunen gerrazu ni zapalduz eginzaituzte liderra.Besteen miresmenakdakarzun plazerrahandia izango dabaina ez ederra.6.Baina gaur esnatu naizatzo ez bezalaerantzi behar dizutotsoen azala.Beldurrezko ipuinaklibre utz nazalajolastu zaitezte zuta zure itzala.

7.Txorimaloburuazoaz baratzera!Eta zu salbatzekoinor zapaltzeraez zaitez nireganaetorri atzerazoaz zure ikarakmadarikatzera.8.Bakardade pixka batongi datorkizunik ahizpa zaharrago batdudala jakizuniri hark lagundu ditez izaten izuzuri ere norbaiteklagunduko dizu.

Txorimaloburuak 1.Amak hainbeste tiraohi dit belarriaia ez daukat berelekuan jarria...ta ahanzteko etxekoikara larriaeskolan bihurtzen naizikaragarria.2.Hemen aurkitu zaitutpanpinatxo galduzure sator muturrakirririk ez al du?Zer zabiltz, ez zazulamalkorik zabalduegizu nik bezalabeste bat zapaldu.

T X O R I M A L O B U R U A R I

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Maddalen Arzallus Antia

1990ean jaio zen Hendaian. Txikitatik bertsozaletu zen etxeko giroan, Jexux Arzallus bertsolariaren alaba eta Ametsen arreba da. 9 urte baino ez zituen Hendaiako bertso-eskolan hasi zenean.

Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen, eta geroztik hainbat txapelketa eta sariketatan hartu izan du parte.

Itzulpengintza ikasketak egin zituen, eta baita zenbait lan itzuli ere. Bertsolaritzako irakasle ere aritua da zenbait urtez.

Azken urteotan irrati eta telebistan ari da, ETBko "Biba Zuek" programako aurkezlea da adibidez Xabier Sukiarekin batera.

UDABERRIARI

1.Denbora asko daramatnire balkoitik begiraeta azken egunetanzerbait aldatzen ari da.2.Atzo zenbatu nituenharitz zaharraren orriakta gaur goizean ikusidizkiot kimu berriak!3.Gure etxepeko aldaxkekdituztenetik loreakkaleek dauzkate niremarrazkien koloreak!

4.Txolarreak, amilotxak,txepetxak, txantxangorriak...Txorrotxioka dabiltzateilatuetan txoriak!5.Bederatzi hilabetezegon da isilik mutueta gaur lehenengo aldizleihotik entzun dut « KUKU »!6.Hala ere bada zerbaitpixkat kezkatzen nauenaairean dantzan ikusidezakedala polena...

7.Atzo eguna igaronuen doministikukasudurretik ura etabi begiak gorrituta!8.Orain arte egon dirabeldar barruan gordetaeta gaur buru gaineanpausatu zait tximeleta!9.Bi besoak zabaldutapinpilinpauxek bezalanik ere amestuko duthegan egiten dudala!

10.Etxean egonagatikgaur atera zait irrialeihotik ere politadelako udaberria!

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Sustrai Colina Acordarrementeria

Urruñan jaio zen 1982an. Ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Pilotazale amorratua, esku huska pilotan aritu zen bost urte zituenetik hamazazpi urte bete arte.

Donostian egin zuen bere lehen plaza, 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Ordutik aurrera 2014an eta 2016an Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa irabazi du, eta sei aldiz izan da Txapelketa Nagusiko finalista.

Hainbat abestiren egilea ere bada, eta Berrian eta Argian idatzi izan du. "Hrik gabe" liburuaren egilea ere bada Sustrai.

Maila handiko bertsolaria da, zorrotza eta maila tekniko izugarria duena.

Piropo sorta

1.Zure irriak esnatzen dituzaborrontziak loretan,izotz-mendiak palmondopeaneta zebrak koloretan.2.Zure ezpainek ortzadarrezkobihotz baten forma dute:zure hortzetako aparatuakonpartitu nahiko nuke.3.Semaforoko panpina banintz,gurutzatzean karrika,gorritu gabe zure atzetikjoango nintzake korrika.

4.Estudiatzen ukondorik ezdut urratu ohi mahaietanzuri so egon ahal izatekoazterketa garaietan.5.Zu bazinake ogia etani ontza bat txokolate,ez al nintzake zugan urtukoNutella bihurtu arte?6.Pagari ere uko egitendiot aspaldi honetanzure irudia agertu artebillete ta txanponetan.

7.Segapotoko zure pantailaizan nahi nuke lantzeanemotikono bat sentitzekozure hatzek laztantzean.8.Nahiz orain arte karanbola batzen ilargi eklipseaorain nahikoa da zu gauetankomunera jaikitzea.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Andoni Egaña Makazaga

Zarautzen jaio zen 1961ean, eta Gasteizen ere bizi izan zen atzera Zarautza itzultzeko. Gasteizko Udaleko lana utzi zuen bertsotan aritzeko.

20 urterekin egin zuen lehen bertso saioa. Geroztik hainbat eta hainbat saio eta emanaldietan hartu du parte. Lau aldiz irabazi du Txapelketa Nagusia, 1993, 1997, 2001 eta 2005.

Idazlea ere bada, saiakera zein nobelak idatzi ditu, eta baita ipuinak ere. Horretaz gain Berria egunkariko kolaboratzailea da.

Bere garaiko beste bertsolari batzuekin batera, bertsolaritzaren aro garrantzitsu bat markatu duen bertsolaria izan da.

1.-Maisu Ruanda zer dalaburki esanda?Telebista denetanaipagai izan da.- Hori galdera zailabehin behar nuan daezten baten premiagenu(e)n barruan dabihotzean ezten bathori da Ruanda.2.-Maisu gu zer geradelagun ala etsai?- Erantzungo dizut taegon zaitez lasai:lurrak bihurtzen gaituarreba ta anailurra denona delaentzuten da nonahilurra denona badalur gaina ere bai.

M A I X U R U A N D A

3.-Han gutxi ta hemen askodabilkigulako,zergatik dugu asko?- Behar dugulako-Zergatik behar hori?- Sortu zutelako.-Zergatik sortu zuten?- Negoziorako.-Norentzat negozio?- Betikoentzako.4.-Maisu zer da gupida,zer elkartasuna?- Hori galdera zailaegin didazunabiak zakuak diraikasle lagunagupida izan leikenzakurik estunaelkartasuna berrizhondorik ez duna.

5.-Maisu duda bat daukatbarrenean harabertan izanik hainbatarazo ta trabazertan jo behar duguurrutietara?- Urrutikoa hurbilsentitzen ez badahurbilekotik urrunaurkituko gara.6.-Hemen asko dugu tahan ez dute bat’eontzia ezin al daerdiraino bete?- Arrazoia daukazuai, ikasle maite:guk sobran dugunakinhan nahikoa duteta guk nahiko bagenuhan sobran lukete.

ZERDA?

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Igor Elortza Aranoa

Durangon jaio zen 1975ean, eta umetan ikasi zuen bertsotan Kurutziaga ikastolan eta Durangoko bertso eskolan. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin plazan.

Bertsogintzan ez ezik, bestelako adierazpideetan ere jardun izan du: bertso-musika taldeak, antzerki eta telebista gidoigintza, gazte literatura, artikulugintza, publizitatea, markagintza...

Bost bider izan da Bizkaiko txapeldun, eta Euskal Herriko lau finaletan lehiatu da.

5.Agur, orain, tristura,joan dadila lasaiberez desager zedinez naiz geratu zaietsia ez bainuenhartu gura etsai.Neurez naiz zailtasuneiaurre egiteko gaieta ez dut tristurankateatzerik nahi.

3.Ongi etorri tristura,negar eta malkozuri min emateanmindu naizelakoeta eroriz egindudalako saltoni zu lako bihurtuz,eta zu ni lakobioi buruz gehiagojakin dudalako.4.Mila esker tristura,huts, min eta zaurieta hari hainbeste,mila esker zuri.Barkamen eske joannatzaizu urduribarruko indar batekagindu dit “mugi!”irribarrez eskertudizkizut musu bi.

1.Zer ote zen tristuraez nekieneaniseka egin nizun,goibel zeundenean.Nigandik urruntzen joanzinen azkeneanhuts hori igarri dutgaur aldameneanmina sentitu artebarren-barrenean.2.Hau da, beraz, tristura,barreneko minalaguna, zu irainduz,neuri eragina.Barkatuko bazenitburlaizez eginahau konponduta, berrizbi lagun baginaberdin du, baina ez naizizango berdina.

T R I S T U R A R I

6.Hurren arte, tristura,nahikoa dut jadaurrunxeago edobertatik bertaralehenago, geroago...ikusiko garaeta berriz esangodut gaurko erarabizitzea gogorraeta ederra da.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Nerea Elustondo Plazaola

1981ean jaio zen Legazpin, eta oso gaztetatik nabarmendu zen bertsolaritzan, hainbat sari irabaziz.

Ingenieritza mekanikoa ikasi zuen, eta gaur egun irakasle lanetan ari da.

Hainbat sariketa irabazteaz gain, 2019ko Gipuzkoako Txapelketako finalista izan zen.

Umore berezia duen bertsolaria, azken urteetan geroz etra gehiago ari da plazan.

1.Egutegien patologia aro bakoitzak hemorragia maiteminduen zoriona ta maiteminen nostalgia (bis) ehiztarien danbatekoak ta gaztainen energia udazkenak ze magia tamalez jende gehiegik die akaroei alergia (bis).

3.Bigunagoa zela usteta lurraren kontra a ze gaileta aspaldi gehitxo urrundu ditu paparra eta kopeta (bis) nahiz badakien hori ez dela hurbiltzeko errezeta gela ilun baten gordeta arnasik ia ezin du hartu eta hor dabil puzkerka (bis).

B E R T S O E G U N A 2 0 1 6

2.Ongi etorri ta despedidagure bizitza justu hori da nahiz eta kasu hontan bera den biktima ta homizida (bis) usoa zela uste ta joan nahi zuena urrutira hasi denean batida hegoan tiro egin diote eta pumba erori da (bis).

4.Nor ez da egon bizi-zikloannoraezean erdi itoanta zuititzeko indarra bilduohi denez erorikoan (bis)nahiz maiz zaila den argia ikustenbizitzan laberintzoanzentzu metaforikoanbadaezpada beti eramanlingerna bat poltsikoan (bis).

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Onintza Enbeita Maguregi

Muxikan jaio zen Onintza 1989an. Bertsolaritzarekin lotura estua duen familian hazi zen eta bera ere bertsotan oso gazte hasi zen. Garriko bertso-eskolako kidea izan zen.

Bertsolaritzaz gain politikan ere aritua da Onintza, eta Espainiako kongresuko diputatua izan da. Kazetaritzan ere badihardu, hainbat irrati eta telebista saiotan parte hartuz.

2006an iritsi zen lehenengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eta geroztik final guztietarako sailkatu izan da. 2018an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Irabazten lehen emakumea izan zen.

3.Ispiluari behadenbora luzeanerabaki nahian zerjantzi gorputzean.Baina dotoreziagaltzen da hutsean:ahoa zabalik lojoaten naiz busean.4.Lantokian utzitamila haserre hanlagunekin kafeailunabarrean.Badaukat imanen batnire paparrean:ardo tantak biltzekoegun hondarrean.

1.Iritsi nahi ta ezinposible ote da?Lana, yoga, lagunak,kick boxing ta zera!Erdi korrika doabatetik besteraemakume arruntagoizetik gauera.2.Burkopean aurkituohi dut adoreakolpean itzaltzekodespertadorea.Gosariak bueltatuartean kordeagoizetan izaten naiznahikoa bordea.

5.Esnatu eta denagoibel ikustekoegun batzutan lotanbanengo hobeto!Zer daukat munduarizintzo eskaintzekoarruntegia banaizarrunt izateko?

Andre arruntaren koplak

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Beñat Gaztelumendi Arandia

1987an jaio zen Añorgan. Beti izan da bertsozalea, eta oso gaztetatik hasi zen bertsolaritza lantzen. Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso eskoletan ibilia da.

Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi zuen, eta kazetari lanetan aritu izan da. Horretaz gaiz komiki bat plazaratu du 2021ean bere anaia Unairekin batera, "Bidea da borroka" izenekoa. Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kide ere bada.

Eskolartekoetan eta gazte sariketetan sari asko irabazia da. 2007an jokatu zuen Gipuzkoako txapelketa aurreneko aldiz eta buruzburukora iritsi zen. 2015ean eta 2019an txapelduna izan zen. Bertsolari Txapelketa Nagusian ere finalean izan da eta hirutan.

BELDURRARI

1.Ai, beldurra bakarrikgaude azkeneangelan, autobusean,kalean, treneanez didazu zauririksortzen barreneanparez pare begirajartzen naizenean.2.Zer ote zaren ez daerraza jakiten:zakur handi bat denanire bila irtennahiz sabel barreneanduzun eragitenzaunkak zaunka ez duzuhorzkarik egiten.

3.Itzal ilun bat zaranigana begiraauto beltz bat igoaespaloi erdirasoka bat eztarriantira eta tira...Beldurrik ez dutenakausartak al dira?4.Agertzen zara gauakdirenean laino:sentiarazten nauzutxiki, ahul, ñaño.Nahiz parean zutitzenzaren zerurainourruntzean ez zarakoskatxo bat baino.

5.Orain beldurra diethainbat harremanientzuten ez ditudanhamaika esani...Dardarka jarri arrenazal eta maminirekin zaramatzatbaina ez zara ni.6.Beldurra diot tunelilun, luze horriegunsentiak jaikidirenean gorriazkar ibiltzen zarakorri eta korri:behin joaten zara etabi aldiz etorri.

7.Zurekin aurkitzeahain arrunta baitzennahiz haseran indarrakzitzaizkidan ahitzenzu sentitu arren dutaurrera jarraitzenzuri esker baitakitzein ausarta naizen.8.Beti ez dut ematenpausoa segurubaina behin ipinitabiok buruz burudenborak hurbilekoegin baikaitu guelkarrekin bizitzenikasiko dugu.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Nerea Ibarzabal Salegi

1994an jaioa, lehenengo bost urteak Zumarragan eman zituen. Gero familia Markinara aldatu zen. Hitzetik hortzera ikusiz, eta Lazkao Txikiren eta Pernando Amezketarraren marrazkiak ikusiz zaletu zen. Bere ama ere oso zalea izan da, eta amarekin kotxean bertso-doinuak kantatuz eta elkarri puntuak jarriz hasi zen.

Gazteentzako zenbait sariketa irabazi ostean Bizkaiko Txapelketan finalera iritsi zen 2016, 2018, 2021 eta 2023an, azken bietan txapela lortuz gainera. 2022ko Txapelketa Nagusian ere finalera iritsi zen.

Ikasketaz kazetaria da, eta kolaborazioak egiten ditu hainbat mediotan. Iritzi-emaile ibili izan da gehienbat. 2016an Txakur Gorria sormen kolektiboa sortu zuen beste hiru kiderekin batera.

5.Asmatu ditzakeguizana, izenabaina jakinik zein denjarrera zuzenahemen haizeak ez dueramaten denahobe ez egiteasarean barrenaaurrez aurre egingoez genukeena.6.Amaraun txikienekdaukaten lanketafutboleko ate batedo erraketasalabardo berde batarraintxoz betetaez dezagun hainbestemaitatu tabletasarerik sozialenakkanpoan daude ta!

1.Etxe guztietakokide berri horilaztantzea gustatzenzaiguna askorigozo biltzen dugunaez dadin erorimobilak bateriabeti gori-goribeste inor ez duguzaintzen horren ongi.2.Mundu berri bat sortudugu behatz trebezsare sozialei eskergertu daude berezAulesti, Massachusetseta Buenos Airesbaina sare denekingertatzen den legezsartzea erraza daateratzea ez.

3.Whatsappa da batasunbezain bakardadesentipenak bihurtzendituena klabeJajajaja, jejejepistola, zizare,gero bi malko etazazpi bihotz pareaurpegirik aldatuere egin gabe.4.Hondartzan eguzkitannahiz pastel bat jatenInstagramen gordetamila oroitzapenmomentuak ez digunahiko poz ematenizozten ez baduguselfi txukun batendenek pozik gaudelaikusi dezaten.

SAREAN HARRAPATUTA

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Oihana Iguaran Barandiaran

1991ean jaio zen Amasa-Villabonan. 10 urte ingururekin ikastetxean lehen bertsolaritza eskola jaso eta animatu zen bertso-eskolara, eta bertan ari da geroztik; Harituz Bertsozale Taldeko kidea da.

Gazte mailako sariketatan aritu ostean, 2011n hartu zuen parte lehenengoz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. 2015ean eta 2019an finalera iritsi zen gainera.

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, bertsolaritzaren eta komunikabideen arteko harremana ikertu du gerora.

Euskal dantzaren munduan ere murgilduta ibili da, Oinkari dantza taldeko partaide izan delarik, bestea beste.

ZAHARRAK BERRI

5.Mireni beti kosta zaizkiohainbat aditz euskerakoeta Judithek bere ondotikesan du iristerako:“astarrak baietz umea eginhik hori ikasterako!”.“Inor jakinda ez da jaiotzen”erantzun du, hasterako.6.Ikerrek lana bukatzerakobeste sei dauzka ileranirakasleak “mugitu hadi”dio presatien eran.Bere amonak dioen gisanazaldu dio primeran:“azkar ta ondo egiten dulabakarrik usoak hegan”

3.Ta bihar beste azterketa batondo dakite oroitzezgaraiz prestatu ez duten hoiekkonpondu nahia otoitzez …aste osoan ikasi ez denaezin da ikasi goizezardi galdua atzematen da,aldi galdua inoiz ez.4.Nasimek dena ikasi zuenta lasai egin du barrebaina Raulek nahiko lan du tabegiratzen du hasarrebaina badaki bakarrik eginbeharko diola aurrebakoitzak egin behar diolabere astoari arre.

1.Anerentzako matematikada asperduraren ikurlagun onekin egiten diraklaseko orduak laburbaina esamin batek dauka gaurbere emaitzaren beldurnahiko bat lortu eta geratuda ez zeru eta ez lur.2.Irakasleak abiatu duaholkuen tramitea:“hobe duzue oraintxe bertanliburuei ekitea”.Raquelek azkar erantzun dio:“komeni da jakitea:ura joanda alferrik delaurtegia egitea”.

7.Irakasleen ordutegiakez izan arren malguakerrepideko kola bateangeratuz gero salduakikasleentzat festa bat diraklaseko ordu galduakkatua falta den etxeetandantzan dabiltza saguak.8.Jolasgaraian haserretutabarkamen bila onberaordu erdia pasatu duteegiterako hobera;gelarakoan atera dutebiek ondorio bera:esku-garbitzen aritu bainoez zikintzea hobe da.

9.Gutxi ikasi duen pertsonabeti jakintsu omen ba,guk jakin-minez osatzen dugugure galderen zerrenda.Lagunartean urratzen duguerantzunen bila xendaazkenerako eskolan ereikusia ikasten da.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Ane Labaka Mayoz

Lasarten jaio zen 1992an. Gaztetxotan hasi zen Lasarteko bertso eskolan, eta baita sariketa ezberdinetan ere. Bertsolaritzako irakasle aritua da, eta bertso eskolako kide izaten jarraitzen du.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen 2008an, eta baita zenbat gazte sariketa hurrengo urteetan ere. 2019an Gipuzkoako Txapelketako finalerako sailkatzea lortu zuen.

Generoaren eta feminismoaren inguruko hainbat idazlanen egilea izan da, eta baita komunikabideetako kolaboratzaile ere. Ikasketa Feministak eta Generokoak masterra bukatzean, berriz, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea izan zuen ikergai.

ZEINENTZAT EGINAK

5.Jonen gustoko dirasukalde izkinak,trapu batez garbitzenditu zipriztinakplastikozko lapikoeta zartaginak…Baina hauek ez diraberetzat eginak.6.Julek belaunburuaknahi ditu zikinak,Supermanen marrazkibat duten patinakjantzita jaitsi ditzanaldapa haundinak…Baina hauek ez diraberetzat eginak.

7.Julenek pintatu nahiditu ezpain finak,probatu makillajehautsak ta lurrinak,pultsera forma hartuohi duten buztinak…Baina hauek ez diraberetzat eginak.8.Funtsean ez garenezhorren ezberdinakmorez zirriborratuditzagun erpinakbaloi arrosak etapanpina urdinak…Behingoz izan daitezendenontzat eginak.

1.Propagandak egitengaitu ezberdinakGabonetan markatzendira bi erpinak;jostailu arros etajostailu urdinak…Argi dago zein direnzeinentzat eginak.2.Baloi bat desio duAne pinpirinak,kotxe telegidatu,barku, hegazkinak,ezpata luze etapiraten ipuinak…Baina hauek ez diraberetzat eginak.

3.Anerrek nahi lituzkelaguntzat panpinak,edabeak egitendituzten sorginak,soinekodun printsesaedo erreginak…Baina hauek ez diraberetzat eginak.4.Joneren obsesiopieza arinaklegoekin osatunahian eraikinak,grua altuak etahondeamakinak…Baina hauek ez diraberetzat eginak.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Agin Laburu Rezola

Astigarragakoa da, eta 1985ean jaioa. Oso gaztetan hasi zen bertsolaritza lantzen, Hernaniko bertso eskolan besteak beste. Bertako kide izateaz gain Astigarragako bertso eskolako irakaslea ere izan da.

Ikasketaz kazetaria izanik hainbat mediotan egin dun lan, familiatik datorkion sagardotegiaren gidaritza darama.

Zenbait gazte sariketa irabazi ostean Gipuzkoako Txapelketako finalera iritsi da 2011, 2015 eta 2019an, azken honetan txapeldun ordea izatea lortuz.

Bertsolari zorrotz eta umore handikoa, oso bertsokera pertsonala duela esan daiteke.

IZEBA BITTORIRI JARRIAK

3.Zimelduz jun zan loriata zurbilduz koloria.Aldatu gabe zegon bakarra:nere baloria.Manten dezaket ordianere barruan gordiahan ikusiko nuenabaino irudi hobia.4.Behar nuenean janaedo gainontzeko danatxikitan beti joaten nintzanizebarengana,bera baitzan egin zanaAginen bigarren ama,bizi osoan inoiz eskertuez diodan lana.

1.Alzheimerraren segidaheldu da gure sendira.Behin bazan ere,joan nahi nuen erresidentziraeskaintzera despedidata zer pasa dan begira:beti geroko utzi ta orainberanduegi da. 2.Pastilazoak gutxitanegingo zuen hutsikan,azkenerako apenas ez zunegiten hitzikan.Ezin sendatu gaitzikan,beti txarrera baizikan.Beldurragatik ez nun joan nahiizaten bixitan.

5.Ia egunero mezanfaltik gabe izaten zangero etxian egoten ginanmugitu perezan.Zergatik nengon berez hanezin nuen beti esan:“kaixo izeba” esaten nionberak susma zezan.6.Badakit mila pilulairentsi behar zitulata horrek askoz ezezagun(ag)oegingo nindula.Galdu zun arren brujulaez det ahaztuko sekulaahuldu Alzheimerrak eginagatiktristurak hil zula.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Maialen Lujanbio Zugasti

Hernanin jaio zen 1976an. Hernaniko bertso eskolan hasi zen bertsolaritza lantzen, eta oso gazte hasi zen herriz-herri asko ibiltzen.

Gaztetxo mailan nabarmendu ondoren maila nagusiko txapelketatan hasi zen, eta Gipuzkoako txapelduna izan zen 2003an. Txapelketa Nagusiko final guztietan aritu da 1997az geroztik, 2009, 2017 eta 2022an txapela lortuz.

Emanaldi berezi ezberdinetan hartu izan du parte, eta baita bi liburu plazaratu ere, baina bere jardun nagusia bertsogintza dela esan daiteke.

ERREMERREA NI

1.Begi-argi, gerri-mehe,txiki, ertain, handi,zango-luze, sudur-motz…erremerrea ni.2.Errepikatu ordezerre bat ‘zuzena’nire eran esatenasmatu nuena.3.FURRA FURRAFARRA FARRAZUENA ARRUNTA ETAGUREA BAKARRA.

4.Erre ‘normalak’ diraberdinak guziakerremerreak berrizdenak bereziak.5.Batzuek eg*}&e etabeste batzuk ad|#®a……ez zaitezte saiatuzuentzat zaila da.6.FURRA FURRAFARRA FARRAZUENA ARRUNTA ETAGUREA BAKARRA.

7.Trumoiaren burrunbabadut eztarriantximistak jotzen al duzure belarrian?!8.Akaso izango duzubelarria txarra…erre ondo entzutenikasi beharra…9.FURRA FURRAFARRA FARRAZUENA ARRUNTA ETAGUREA BAKARRA.

10.Erre-aren soinuakhalako bi hizkikzintzurrean kilimakeragiten dizkit.11.Ezetz erre-a niremodura ebakigauzak ‘ondo’ esatenedozeinek daki!12.FURRA FURRAFARRA FARRA...ZUENA ARRUNTA ETAGUREA BAKARRA.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Jon Maia Soria

Urretxun jaio zen 1972an, baina Zumaiara joan zen bizitzera sei urte zituela. Han hasi zen bertsotan urte gutxi geroago.

Hainbat sariketa irabazteaz gain, lau aldiz izan da Txapelketa Nagusiko finalista.

Hainbat talderentzako abestiak egiteaz gain bera ere abeslari moduan aritua da zenbait taldetan.

Idazlea ere bada, zenbait dokumentalen egilea, gidoigilea... eta osokorrean sormenari lotutako lanetan aritua da.

ABUELA MARIA LUISA

10.Zure zartagin eta lapiko, (Bis)zure lur eta zure herrikousain ta zapore magiko.11.Kontu kantari sillan jarrita,gure etxeko lore polita,maite zaitugu abuelita!12.Eta etorri zenetik maite du gure trikitixa, Andaluzia eta olibondoen geriza,Abuela Maria Luisa!

1.Geranioa loretan dela, (Bis)ikastolatik banatorrelaleihoan zain daukat abuela.2.Hain da luzia Andaluzia,han da hizketa berezia,hangoa du bere grazia!3.Beti oroitu arren gure abuelita Maria Luisak Andaluzia eta olibondoen geriza,maite du trikitixa!

4.Herritik urrun, bihotzak pena, (Bis)gaztea zinen, guapa, morena,hartu zenuenean trena.5.Triste heldu arren Euskal Herrira,zure begiak piztu diragure mendiei begira.6.Beti oroitu arren gure abuelita Maria Luisak Andaluzia eta olibondoen geriza,maite du trikitixa!

7.Irriak diz-diz ezpain ertzean, (Bis)iloba denok zure etxeanzuri euskaraz kantatzean!8.Nahiz ta hizkuntza ez den berdina,aspaldi duzu lagun minagure amona Joxefina.9.Beti oroitu arren gure abuelita Maria Luisak Andaluzia eta olibondoen geriza,maite du trikitixa!

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Alaia Martin Etxebeste

1987an jaiotako bertsolari oiartzuarra da Alaia. Herriko bertso eskolan hasia 12 urterekin, ibilbide oparoa egin du bere gaztean.

Hainbat gazte sariketatan sariak irabazteaz gain Gipuzkoako Txapelketako txapeldun ordea izan zen 2015ean, eta Txapelketa Nagusiko finalista izan zen 2022an.

Bertsolaritza irakaslea izan da besteak beste, eta horretaz gain gidoigintzan eta irratian aritu da nagusiki, Euskadi Irratiko "Zubiak" saioa gidatzen adibidez.

3.Bizitzak dauzka hainbat zutabepozak, tristurak ta dudak daude…Dena aldatzen da, ta soilik garageure buruaren jabe.Ate bat itxi eta beste batzabaltzen da parez pare;lotu ta askatu xuabe.Edonor gabe bizi gintezkeeta edonor gu gabe.4.Gaurrak puskatzen du iraganaeta egunak gaua daramaeta hasten den bezain naturalbukatzen da harremana.Ez zazu pasa bizitza osoabegiratuz beste(e)ngana;bila zazu zeugan barna:zeu zara zeure zorioneaneragin gehien daukana.

1.Printzesa eder, printzipe guapoMari Errauskin edota zapo…naranja erdirik ez zazu bila;zeu osoa zarelako.Zeure begiez bizi, eta ezbesteen begientzako-egin dorretxetik salto-Aske bazara ez duzulakoaskatzailerik beharko.2.Konplexuz gizen ta pisuz lumak,besteentzako panpin kuttunakizan gaitezen agintzen digusarritan gure garunak.Izan gaitezke handi zein txiki,azkarrak edo tuntunak,braketdunak, barredunak...Erakargarri egiten gaitugure berezitasunak.

5.Jardin handi bat duten etxeakasko balio duten kotxeakbikote beti irripartsuakInstagrameko poseak…Askatasuna ematen digutopikoak birrintzeakinperfektu sentitzeakipuinetan bakarrik daudeprintzesak eta printzeak.

IZAN GAITEZEN

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Aitor Mendiluze Gonzalez

Andoaindarra da, eta 1975ean jaio zen. Gaur egun Iruran bizi da. Ikastolan lantzen hasi eta Hernaniko bertso eskolan eman zuen izena, eta baita Andoaingoan ere aurrerago. Bietako irakasle ere izan zen.

10 urterekin egin zuen bere lehen saioa, eta Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen bi aldiz. 1995ean eta 2007an Gipuzkoako Txapeldun izan zen. 2001etik Txapelketa Nagusiko finalista izan da, eta 2017an txapeldun ordea izan zen.

Gizarte Hezkuntzako ikasketak egin zituen, eta bertsolaritzako irakaslea da. Horretaz gain zenbait abesti idatzi ditu talde ezberdinentzat, eta baita prentsako zenbait kolaborazio egin ere.

3.HAMALOrain gainera zer zatoz,niri barre egitera?Pentsatu hau izan delazuretzat azken aukerazure izenik gabe utzikodut portadako paperaeta pentsatzen hasi zintezkehemendik nola atera.4.AMAIAEz da bion lana beraz,ba ados honenbesteanbion izenak jartzekoez dut segiko eskeanfotokopia bat egigun etaizenak jartzen hasteanzuk jar ezazu batean etanik jarriko dut bestean.

1.HAMALBukatu dut lana etaez daukagu aldatzerikbaina zure jokaerakodola sutan jartzen ditez baitut lortu zati bakar batzuk egiteko hartzerikorain ez duzu esperoko babion izena jartzerik?2.AMAIAZuk lana egiten duzuhasi eta berehalaezer egiteko ez dutdenborarik izan halabaina esan ez dezazun lanaknire ezer ez daukalaagintzen dizut nire izenaneuk idatziko dudala.

5.HAMALEz al duzu esan behargauza kabalik sekula?Benetan uste al duzuhorrekin aski duzula?Fotokopia bat aurkeztu etaondo irtengo zaizula?Irakaslea ohartuko dakopiatu didazula.6.AMAIANik kopiatu dudala?Ez zinen zu izango ba?Nola jakin zeinek zeini?Nola lortu horren froga?Nahi ez baduzu biok uzteafroga honetan kanporajarri ezazu bion izenahoberena izango da.

TALDE LANEAN

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Aitor Sarriegi Galparsoro

Beasainen jaio zen Aitor 1976. urtean. Goierriko bertso eskolan hasi eta hamabi urterekin kantatu zuen lehenengo aldiz jendaurrean, aurrez bapatean sekula aritu izan gabe.

Gazteentzako sariketez gain Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen 2011ean, eta Txapelketa Nagusiko finalista izan zen 2009, 2013 eta 2017an. Bapateko jardunaz aparte bertsopaper lehiaketa asko irabazi izan ditu Aitorrek.

Informatika ingeniaria da ikasketaz eta Urretxu-Zumarraga ikastolan IKT dinamizatzaile eta irakasle lanetan ari da.

LAGUN HELDU BATEN GOGOETAK

4.Urtean behingo parrandarakoez naiz egoten zalantzanumea lotan utzi ondoreneta emaztea plantxan.Despedidako afari latzaeta gero… txan ta ta txan!Kendu eraztuna behatzetik tazeozeren esperantzanPub-en batean bukatzen duguohartu gabe balantzanhogei urteko neskei begiraberrogeikoekin dantzan.

5.Bagoaz zentro komertzialeradena ez baita parrandaazken urtetan asteartekogure plana hau izan da.Dendarik denda gabiltz haurrarilau litxarkeri emanda.Dantzatu VISA eroen gisahemen guztia da ganga…Azokan ere ibiltzen garatokatzen denean txandahiru letxuga regateatzenBMWan joanda.

6.Badut lagun bat, demagun Aitorsolteroa, zer arraio!Izan ez dena bizitzan mailazigotzeko bezain iaio.Tarteka zerbait ligatu arren,egin arren zenbait saio.Gizajoari ohartzerakoarroza pasako zaio…Nire bizitza bideratutiksarri hurbildu natzaio…Nahiz ta urte bat den andrearekinlarrurik ez dudala jo.

7.Azken bertso hau neure ahotikta sortatik aparteanmespretxatua sentitu bainaizsarri begiradapean.Zer gertatzen da ez badut sartunahi horrelako katean?Hori gidoi bat besterik ez dabeste askoren artean…Bakoitzak bizi behar duenezgustuko duen bateanzuen bizitzak konpondu arteutzi besteok bakean!

3.Baina gerora errutina zengure bizitzaren jabeeta haurtxo bat izan genuengure harremanaren alde.Amonarekin dagoeneangu ere gustura gaudepintxoak jan ta kriantza edanezberriz nobioen parebaina gauetan esnatuz loazapuzten digu halare.Ume bat nola etor daitekeeskulibururik gabe?

1.Zilegi bekit garai batekooroitzapenez hasteani ere izan nintzen umea,nerabe eta gaztea.Baina bizitzak eskatzen diguheltzea eta haztea.Gizarte hontan gorantz joatea,hori da irabaztea!Gidoi batean murgildu ginenni ta nire emazteagauza bat soilik ahaztu zitzaigun:gidoia geuk idaztea.

2.Behin emaztea aipatu etahura zen ezkontza hura!Berrogei lagun ermitara taberrehunen bat otordura.Trajeatuak barra ertzerata Orfeoia kantura.Dena onetik, dena hobetiknoble berrien modura.Aitak ordaintzen zigun arteanbazkariaren faktura,gu Kanadara joan ginen lagunlangabetuen kontura.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Julio Soto Ezkurdia

1987an Iruñean jaio arren Gorritiko bertsolaria da. Oso gazte hasi zen bertso eskolan, eta Iruñea eta Lekunberriko bertso eskolatako kide izan da.

Nafarroako Eskolarteko Txapelketa hiru aldiz irabazi ostean Nafarroako Txapeldun izan da sei aldiz. 2009, 2013 eta 2017 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen baita ere.

Nekazal ingeniaritza eta Euskal filologia ikasi zituen. Bertso-irakasle lanetan ere aritu da Iruñeko Bertso Eskolan eta zenbait ikastetxetan.

Zenbait komunikabidetan kolaborazioak egin izan ditu, eta baita hainbat abesti idatzi ere, umeentzako diskatan esate baterako.

AMUNARI

5.Heriotza da beti heriotzbere malko, bere minen.Baina honek zer kendu didan eznuke esaten jakinen.Bizitza ez zait aurrera lehenbezalakoa eginen.Amuna eta biloba bainozerbait gehiago baikinen.Zuk “seme” deitzen ninduzun etazu niretzat ama zinen.6.Pazko, udara, urtezahar-berri,igandeetako aintza.Jendez betetzen zen sukaldeamahai inguruko zaintza.Kafesnea ta galletak zurebisitaroko eskaintza.Familiako enborra zinenmaitakorra, berdingaitza.Orain jakingo al dugu nolamantendu zutik zuhaitza.

3.Beti xahartuta ikusi zaitut,beti aurpegi ximela.Beti soineko ilun batekinmantal azpian sabela.Tokilla more bat bizkarrean,atzo, gaur, bihar bezela.Jakin nekien lur honetatikdenak joaten ginela.Baina batzutan sinesten nuenzu betirako zinela.4.Begiak biltzen nituen zurealdameneko ohatzean.Esnatzen zinen bi-hiru aldiz,nik buelta erdi ohartzean.Komunera joan eta etorri,nigana gerturatzean.Leihoa ireki, gaua usaindu,lanpara argiz atzean.Orain arnasa falta zait zureohatzera begiratzean.

1.Iruritarra zinen jaiotzez,familian jateko lain.Kristobalekin ezkondu zinenGorritiraino gainez-gain.Hamalau seme-alaben amaetxekoandre, umezain.Bizi laurogeita hamabost urtezbegiak itxita orain.Beti irrifar bat ezpainetanAgapita Barasoain.2.Etxetik irten aurretik betikezkatan, pentsamentuan.“Julio arroltze bat nahi al duzu?Iñen datzut momentuan”.“Ezetz amuna” (etsitzen zuenhirugarren intentuan).“Ta pañueloa hartu al duzu?Tori, eraman eskuan”.Nonbait bi bihotz zenituen gukbakarra dugun lekuan.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Jone Uria Albizuri

Algortan jaio zen 1990ean. Bederatzi urterekin San Nikolas ikastolan hasi zen bertsotan, eta gero 12 urte zituela hasi zen Algortako Bertsolari Eskolan.

Bizkaiko Eskolartekoetan txapelduna izan zen txikietan zein nagusietan. 2010ean, 2012, 2014, 2016, 2018, 2021 eta 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera heldu zen; azken bi txapelketatan txapeldunorde izan zelarik.

Zientzia matematikoak ikasi zuen Leioako Zientzia Fakultatean, Madrilen burutu zuen masterra, eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroan (BCAM) aritu zen gero. Matematikan doktorea eta matematikazalea izanik, bertsotara eraman du matematika dibulgazio mailan. berria egunkariko Arkupean iritzi-ataletik hainbat kontzeptu matematiko erabiltzen ditu aktualitateko gaiak lantzeko.

ESPONENTZIALA

5.Behin kutsatu batekin kafe bat hartzeko, edo dena aurrekoz atzeko jartzeko. Batuz gero noraino geundeke trantzeko, “p”-k adierazi beza lehen “E”-ren antzeko, ze probabilitate dugun kutsatzeko. Kutsatu bakoitzak ze lagun ta jendarte, eta horiek kutsatzeko ze probabilitate. Badauzkagu formulak, idatz genezake: zenbat kutsatu diren atzotik gaur arte, KN bider Ep (KN.E.p) izango litza(te)ke.

7.Zenbat kutsatu gauden jakin nahian gabiltz, baina datuak horren ezberdin (e)ta anitz, formula honek berez egokia balitz, gaur zenbat garen dio garbi eginda hitz, atzoko kopurua, E.p gehi 1 aldiz. (KN+1=E.p+1) Formula orokorra badugu helburu, KN ken 1 ken 2 bihurtuko dugu. Bukaeraraino segiz belarri (e)ta buru, zero egunez kutsatu bat zenez seguru, (“E.p” gehi 1) ber “N” (E.p+1)N izango ditugu.

9.Hamar pertsonarekin bertatik bertara, Egon da ehuneko hogei (% 20) bat kutsatzen bada, KN hiru ber “N” (3N) gure formula da, hamargarren egunez kontuak ata(e)ra, hirurogei milara iritsiko gara. Beraz, dena dago “E” eta “P”-ren menpe, ze probabilitate eta zenbat jende. Eta probatzen hasten baldin bazarete, 3 ordez 5 balitz, pentsa ze suerte, orduan ia 10 milioi lirateke.

3.Enegarren egunez irekita dendak, lanean kutsaturik dabiltzan gehienak; azalduko liguke argituz problemak, KN gehi 1 ken K N-ren ordenak guztira egun horretan kutsatu direnak. 4.Diferentzia hori gordez ezkerrean, estimatu nahi bada luze-laburrean, “E” letrak gorde beza bere ederrean, zenbat pertsonarekin zenbaten aurrean, ohi gauden batez beste egun bakarrean.

1.Koronabirusari beraren ahala, aitortu behar zaio merezi bezala. Txinatik nola egin digun diosala, ulertzeko litza(te)ke une mundiala, ze demontre ote den esponentziala. 2.Birusa ulertzeko etorkizunean, formularekin hasi gaitezen lanean, denboraren arreta jarriz egunean, KN-k gorde beza bere barrenean, kutsatu-kopurua enegarrenean.

11.Larria litza(te)keela ez al da ezagun? Beraz, ezin ardura gabe lasai jardun; esponentziala bihur dadin malda lehun, distantzia soziala (e)ta neurriak lagun, eta “P” ia zero bihurtu ditzagun.

Bizitza

Grabaketa edo bideoa

Bertso sorta

Iker Zubeldia Katarain

1981ean jaio zen Zegaman. gaztetxotan hasi zen bertsoatn, eta oso hasieratik nabarmendu zen bere bertsokera berezi eta biziarengatik. Oso gaztetatxik ari da plazaz-plaza bertsotan.

Ikasketaz eta ogibidez galdaragintzan aritzen da, lehen bere aldetik eta azken urteotan Indar enpresan.

Gazte sariketen artean Osinalde saria irabazi zuen 2002an, eta Gipuzkoako Txapeketako finalera iritsi zen 2007an. Gazterik utzi zuen hala ere txapelketatako ibilera.

Bertsolari berezi eta bizia, bertsokera tradizionaletik edan zuena baina gaur egungoan ere ederki txertatzen dakiena.

GOIERRIKO DITXA

1.Kantatzen hastera goazGoierriko istoriakbatzuak gezurrak dira besteak berriz egiak.2.Behin ala egin zigutenataundar hauek Zeamangoizean ahuntzak ikusi eta gauean eaman.3.Majo damutu zitzaigun ahuntzak eramatea ordutik bada ataunen sasie eta otea.

4.Urretxun lursaila merke duela hirureun urtealdatzen omen zituzten ardo kaja baten truke.5.Zumarran Santa Luzitan hamaika istilu gorridiruarekin joan da kartera gabe etorri.6.Barea eta azeaBeasain eta Ordizi bizitzeko alkar beharta alkarrekin ezin bizi.

7.Seguran bada fedeaprozesioa badu taetsaiak ibiltzen dira santuk bizkarren hartuta.8.Itsasondon oporretan, joaten dira Urkiraijitoak eguzkitan erretzen diren tokira.9.Gehiago ere badiraaipatu gabe tarteaneta gerta daitezela bizi geran bitartean bizi geran bitartean gure Goierri maitean.