Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

IKAko liburu eta disko aholkuak 2021

ika gasteiz

Created on December 10, 2021

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Practical Video

Akihabara Video

Essential Video

Season's Greetings Video Mobile

End of the Year Wrap Up

Christmas Promotion Video

Santa’s Sleigh Christmas video

Transcript

2021eko liburu eta disko aukeraketa

DISKOAK

DUPLA

Nahieran

Aguraindik dator bikote hau. Landa ingurune batekoak izan arren, musika urbanoa egiten dute. Hitz esplizituak erabilita, ukitu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da haien marka. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria elektronikaren indarrarekin nahasi, eta antzerkiaren antza duen espektakulu bisuala sortzen dute. Aurretik kanta solteak argitaratu dituzte, eta hau dute lehen lan luzea. Talde gaztea izanagatik, aretoak betetzeko gaitasuna erakutsi dute maiz.

GIANTE

hamaika

Gasteiztarrak dira taldeko lau kideak. Post-hardcore doinuak landu dituzte haien bigarren lan honetan. Aurreko lanean ez bezala, disko honetako kanta guztiak euskaraz landu dituzte. Zuzeneko indartsua dute, eta diskoari ere amorru adina izerdi dario. Arabako altxor ezkutu horietako bat, dudarik gabe.

KAI NAKAI

Baimenik gabe

Kai Nakai ahots eta gorputz libre bat da. Konplexurik gabeko reggaetona, generoaren estereotipoetatik kanpo, emakume ahots indartsua eta burujabea, klixeak apurtuz, errealitate berriak eraikiz erritmo eta pentsamendu askeak, haize berri bat… Gasteiztik eta euskaraz, kultura urbanoa euskal kulturatik edonora; Kai Nakairen mezua gauzak egiteko modua bera da, ahots propioa. Entzun eta sentitu, harritu, gozatu, dantzatu eta utzi eramaten.

KONPOST

Konpost

Lehen lana badute ere, laukote honetako kide batzuek bide luzea dakarte atzetik, eta ez adinagatik bakarrik: Hertzainak, RIP, Stockholm S, Mikel Urdangarin eta beste hainbatekin ibiliak dira. Hala ere, ez saiatu aurreko lanetako eragin agerikorik topatzerik hemen, berriz ere zerotik haste bat, birziklatze bat, baita Konpost. Besteak beste, rockaren, poparen eta bluesaren lurretan ongarritu dira hamar kanta hauen musika sortzeko. Hitzek, berriz, umoretik adina dute kritikatik edota garratzetik.

PASADENA

Pasadena

Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Urteak daramatzate elkarri laguntzen kantuak osatzeko orduan, baina orain arte ez dira hastapenetik biona izango den disko batean pentsatzen jarri. Musika, hitzak eta ekoizpena euren esku hartu dute eta Danilo Forondak osatu ditu gitarra elektriko eta baxu moldaketak. Dani Arrizabalagak, berriz, bateriarenak. Emaitza 8 kantuko diskoa da.

LIBURUAK

TOTELAK

Fermin Etxegoien

Totelak eleberri hibridoa dugu, saiakera eta fikzioa uztartzen dituena, euskal literaturan ohikoa den auto-pertzepzio ariketaren generoa (nor-gara-gu-zer-gara-gu) ezohiko eremuetara eramateko. Euskal kultura garaikidean ageri diren errealitate mugatzaileak eta fikziozko pertsonaien jarrera kontrajarriak haien aurrean, horra Totelak eleberri hibridoaren gatazka gune nagusia. Bertan, Fermin Etxegoienek kutuntzat dituen hainbat gai aztertu ditu larritasuneraino.

MENDEKUAREN HAZIA

Alberto Ladron Arana

Andoni Isok bere andregaia akabatu zuen Donostian, anker eta hotz, baina Ertzaintzak ezin izan zuen haren aurkako frogarik topatu. Handik urte batzuetara, berriz, beste emakume bat hil eta desagerrarazi duela dirudi, Nafarroan, baina neskaren gorpurik ez da inon ageri, eta hilotzik ezean ezin hilketarik egotzi. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea jo eta su saiatuko da, bere talde osoarekin, kasua argitzen .

MAMU ERATORTZEKO MODUAK

Juanjo Olasagarre

Itziar Ametzaga Guggenheim museoaren parean esnatzen da bat-batean, hesteak sabeletik erortzen zaizkiola. Bera ez da jabetzen, ez daki, baina ETAren bonba baten biktima izan zen duela urte asko. Hilik egon da geroztik, eta orain, erakundea desagertzean, berpiztu egin da ezustean, baina ez da bizidun osoa, mamu bat baizik, soilik bera ahaztu nahi baina ezin dutenei agertzen zaiena: nebari, mutil-lagun ohiari, bera hil zuen lehergailua jarri zuen etakideari... Gatazka politikoaren zauri sendatugabeak dakarzkigu gogora mamu-eleberri honek, hatza zuloan sartzen duenaren lotsagabekeria gordinez, baina artefaktu literario original bezain zaindua landu duenaren arretaz.

EZ DAKIT ZERTAN ARI ZAREN

Ana Malagon

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria? Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.

NIRLIIT

Juliana Léveillé-Trudel

Itzultzailea: Aiora Jaka

Quebec hegoaldeko neska batek, antzaren gisan, iparraldeko Salluit herrixka inuitera bidaiatzen du urtero, beste zuri askok bezala uda sasoian lan egitera, eta han ikusi eta bizitakoak aipatzen dizkio Evari, desagertu berri den lagun inuitari. Narratzaileak nonahi sentitzen du Evaren espiritua, haren gorpua zilar koloreko fiordoaren hondoan egon arren, eta hari kontatzen dio zertan den hark utzitako lurraldea, zertan diren herrikideak, zertan hain ongi ezagutzen duen iparraldeko bizimodu latza: bortizkeria, asimilazio kulturala, mendekotasuna, arrazakeria, baina baita jendearen abegikortasuna, arbasoen kultura bizia eta natura salbaia ere. Nunavik, Quebeceko inuiten lurraldea, «sabelean emandako ukabilkada bat» bezain ederra da, eta halakoxeak dira tundra azkengabe horretan habia aurkitzen duten maitasun eta laguntasun istorio hunkigarriak ere.

SASI ARTEAN ELGETA

Koldo Izagirre

Dani Fano

Garluk

Jacinto Rivas Elgeta (1906-1964) trikitilariaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu nobela grafiko honek. Euskal herri-musikaren Robert Johnson deitu izan zaio Elgetari; izan ere, izan zuen tradizioaren transmisoretik, baina baita legendatik ere. Dantzak protagonismo handia du Dani Fanoren marrazkietan, baita Koldo Izagirrek idatzitako gidoiaren testuetan ere. Elgetak trikitixaren bidez jendea dantzarazteko zuen gaitasuna -eta horren erabilera politikoa- ageri dira, eta ahalmen horren jakitun, Elgetak berak zuen jarrera soziopolitikoa ere bai.

Entzun eta irakurri euskaraz!