Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
EKOSISTEMAK. dbh3
Olatz Osa
Created on November 10, 2021
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Women's Presentation
View
Vintage Photo Album
View
Geniaflix Presentation
View
Shadow Presentation
View
Newspaper Presentation
View
Memories Presentation
View
Zen Presentation
Transcript
Ekosistemak eta Ingurumena
Hasi
Aurkibidea
lurzorua
Sarrera
kate, sare eta piramide trofikoak
EKOSISTEMA bateko faktoreak
ekosistemen desorekak
lehorreko ekosistemak
uretako ekosistemak
euskal herriko habitatak
arazo egoera
SARRERA
Zer ikasiko dugu gai honetan?
- Ekosistema baten oinarrizko elementuak.- Zertan bereizten diren ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak. - Lehorreko eta uretako ekosistemen ezaugarriak. - Lurzoruaren garrantzia. - Ekosistemetan gizakiak eragiten dituen kalteak. - Euskal Herriko habitatak.
HASI AURRETIK
Gogora dezagun:
Izaki bizidunon hiru funtzioak honakoak dira:- NUTRIZIO FUNTZIOA: izaki autotrofoak (beren kabuz elikagaiak lortzen dituzte) eta izaki hetereotrofoak (kanpotik elikagaiak lortzen dituzte). Giza gorputzean NUTRIZIOAREN parte: DIGESTIO APARATUA, ZIRKULAZIO APARATUA, ARNAS APARATUA ETA IRAITZ APARATUA ditugu.
HASI AURRETIK
- ERLAZIO FUNTZIOA: gorputza ingurunearekin harremanetan jartzeaz arduratzen diren aparatu eta sistemak. Bertan ditugu: Nerbio-sistema, sistema endokrinoa, Lokomozio-aparatua, Gihar-sistema eta Eskeleto-sistema. - UGALKETA FUNTZIOA: ondorengo bizidunak sortzeko helburuarekin: ar eta emeen ugal aparatuak ditugu.
Zer esan nahi du ekosistema hitzak?
Ekosistema bat gune jakin batean bizi diren izaki biziduen guztiek, haien arteko harremanek eta bertan sortzen diren elkarrekintzek osatzen duten multzoa da.
Beraz, ekosistema nondik dator?
Orain arte organismo mailaraino iritsi gara. Izak bizidun baten indibiduora alegia. Ezaugarri berdineko eta beraien artean ugaltu eta ondorengoak sortu ditzateketen izakien taldeari ESPEZIEA deritze. Hauen taldeei POPULAZIOA esaten zaie. Espezie ezberdinen multzoari KOMUNITATAEA eta berau, guzti hauek, bizi diren ingurune fisiko eta izaki bizidunen artean ematen diren erlazio guztien multzoari EKOSISTEMA.
EKOSISTEMA BATEN OSAGAIAK
BIOTOPOA
- Ekosistemaren zati fisikoa da, bizirik ez duena. Hala nola, arrokak, lurzorua airea eta ura.
- Ingurumen ezaugarriak ere biotopoko zati dira, bestek beste, argia, tenperatura, oxigeno kantitatea eta hezetasuna. FAKTORE ABIOTIKOAK DIRA hauek.
EKOSISTEMA BATEN OSAGAIAK
BIOzenosia
- Ekosistema batean bizi diren izaki bizidun guztiek osatzen dute: bost erreinuetako izaki bizidunak.
- Ekosistema batean bizi diren espezie bereko banako guztiek POPULAZIOA osatzen dute.
- Ekosistema honetakoak FAKTORE BIOTIKOAK dituzte.
Goazen gogoratzera 5 erreinuak!
ANIMALIA ERREINUA
LANDARE ERREINUA
ONDDOEN EDO FUNGI ERREINUA
MONERA ERREINUA
PROTISTEN ERREINUA
FAKTORE ABIOTIKOAK
Lurrean, ingurune fisiko asko daude, bai lurrekoak eta bi uretakoak. Ura, airea, tenperatura, tropografia eta klima osagai fisikoak dira, hauei FAKTORE EDO OSAGAI ABIOTIKOAK deritze.
URA:- Ezinbesteko elementua bizitzarako. - Ozeano, glaziar, ibai eta lakuetan kantitate handia egoteaz gain, izaki bizidunon osagai nagusia da. - Horrez gain, beste hainbeste propietate garrantzitsu ditu eguneroko erreakzioetan ezinbestekoak direnak.
AIREA: - Gasezko geruza batek inguratzen du Lurra, atmosfera. - Gas nagusienak: nitrogenoa, oxigenoa, eta karbono dioxidoa dira. - Izaki bizidun gehienok O2 hartzen dugu zelularen arnasketarako eta CO2 askatzen dugu. - Landareek berriz, CO2 hartzen dute O2 askatuz. FOTOSINTESIA deritzoguna.
FAKTORE ABIOTIKOAK
KLIMA:- Lurralde ezberdinetan klima ezberdinak ditugu. Inguruan dagoen tenperatura, eguzki argia, latitudea, hezetasuna... arabera klima ezberdinak osatzen dira. - Klimak ere inguruan bizi diren izaki bizidunak baldintzatzen ditu eta horregatik banatzen dira animali eta landare motak besteak beste Lur Planetako lurralde ezberdinetan.
EGUZKI ARGIA:- Argia energia mota bat da. Argi hau gainera, bero moduan iristen zaigu planetara. Ezinbestekoa gure bizitzetarako. - Argiai esker, erradiazioari esker, landare eta algek, fotosintesi bidez, energia lortzen dute, ondoren elikagaiak sortzeko.
JARDUERA
- Sakatu dokumentuaren irudian Ikusi duzun azalpena kontuan hartuta erantzun ondorengo galderei. 1. Zer prozesuren bidez finkatzen dute landareek karbonoa elikagai organikoak sortzeko? 2. Zer osagai behar dituzte landareek aurreko prozesua egiteko? 3. Landareek azukre egiten dute, karbonoz osatua. Izendatu C-a erabiliz landareek egiten dituzten beste molekulak. 4. Zer prozesuren bidez itzultzen dute landareek eta animaliek karbonoa atmosferara? 5. Zure ustez, zer gertatuko litzateke hildakoen karbonoa atmoferara itzuliko balitz?
FAKTORE BIOTIKOAK
Lur gaineko edozein tokitan dago bizitza, baita ingurunerik gogorrenetan ere. Izotzaren gainean, basamortuetan edota ur sakonetan. Hauei FAKTORE BIOTIKOAK deritzegu.
EKOSISTEMA batean bizi diren izaki bizidunek (osagai biotikoek), KOMUNITATEAK eratzen dituzte. Elikatzeko moduaren arabera, komunitate batean EKOIZLEAK, KONTSUMITZAILEAK eta DESKONPOSATZAILEAK bereizten dira.
AZALPEN GEHIAGO
HEMEN
DESKONPOSATZAILEAK
KONTSUMITZAILEAK
EKOIZLEAK
Komunitate bateko izaki bizidunak
JARDUERA
gure ingurunean baso mota asko dago. Harizti batean adibidez, azeria, hontza, katagorria eta sagua aurki ditzakegu.
ERANTZUN1. Zein da inguru horretako ekoizlerik garrantzitsuena?2. Zein dira kontsumitzaileak? eta belarjaleak? 3. Horien arteko zein jango ditu azeriak? Eta hontzak? 4. Zeinen artean sotuko da jateko lehia? 5. Zure ustez, nola moldatuko dira lau animalia horiek hariztian bizirik egoteko? 6. Zeinek deskonposatzen dituzte bertako izakien hondakinak?
biozenosia
bIOTOPOA
BIOSFERA
BIOSFERA da izaki bizidun guztiek eta haien ingurune fisikoek osatzen duten multzo antolatua.
Berrikuste azkarra
ADIERAZI GALDERA BAKOITZARI DAGOKION ERANTZUN ZUZENA
1. Harizti batean bizi diren izaki talde hauen arteko zein dago herbiboroz osatua? a. Hontza, txantxangorria, lurreko zizarea b. Katagorria, hontza, satorra c. Bakterioa, lurreko zizarea, onddoa. d. Landare-zorria, kantagorria, sagua. 2. Zer gertatuko litzateke hariztiko herbiboro-populazioa murriztuko balitz? a. Azeri populazioa handituko litzateke. b. Hontz populazioa handituko litzateke. c. Katagorri populazioa handituko litzateke. d. Landare populazioa handituko litzateke. 3. Zer eragilek eragotzi dezake probabilitate handiagoz hainbat landareren hazkuntza haritzen azpian? a. Tenperatura b. Ur kopurua c. Argitasuna d. Nutriente eskuragarriak
LEHORREKO EKOSISTEMAK
01
klima polarra - ALDE HOTZA
- BASAMORTU POLARRAK- TUNDRA - TAIGA
02
KLIMA EPELA - ALDE EPELA
- BASO HOSTOERORKORRA- BASO MEDITERRANEOA - ESTEMA
03
klima beroa - alde beroa
- BASAMORTU BEROA- SABANA - OIHAN EKUATORIALA - BASO TROPIKALA
LEHORREKO EKOSISTEMAK
Eremu epelak
Eremu beroak
Eremu polarrak
- BASAMORTU BEROA: klima oso lehorra. Eguna eta gauaren artean tenperatura aldaketa bortitzak. Euria oso oso gutxi hamarkadetan zehar.
- SABANA: urtaro lehor (luzeagoak) eta hezeak txandakatzen dira. Tenperatura altuak urte osoan zehar. Fauna ugaria da hemen.
- OIHAN EKUATORIALA: ekuatorean prezipitazio ugariak, urte guztian zehar. Planetako aniztasun handiena da hemen.
- BASO TROPIKALA: montzoien menpe daude. Bi urtaroak bereizten dira.
- BASAMORTU POLARRA: Urteko B.B. tenperatura zero azpikoa da. Prezipitazio urriak. Latitude polarrekoak dira.
- TUNDRA: neguan lurzorua izoztuta egoten da eta uda belar eta putzuz betetako zelaiak.
- TAIGA: Pinu eta izeiz osatutako basoak dira. Negu hotzak eta prezipitazio eta elur asko.
- BASO HOSTOERORKORRA: latitude altuetan eta ingurume menditsuetan. Prezipitazioak urte osoan.
- BASO MEDITERRANEOA: latitude baxuetan. Uda bero eta lehorrak eta negu leunak.
- ESTEPA: negu luzeak eta oro har zonalde altuak dira. Goi lautadak.
Baso hostoerorkorra
Baso mediterraneoa
Estepa
Basamortu polarra
Tundra
Basamortu beroa
Sabana
Oihan ekuatoriala
Baso tropikala
Munduko biomak
Planeta interaktiboa
JARDUERA
Aurreko informazioa ikusita eta eskuragarri zaizun informazio honekin, osatu biomen taula.
Sabana, Oihan tropikala, baso kaduzifolioa, taiga, basamortua eta tundraren inguruan klimaren, faunaren eta floraren ezaugarriak idatzi.
Informazio gehiago
Errepasatzeko ariketa interaktiboak
URETAKO EKOSISTEMAK
Ur gezetakoak
Ur gazitakoak
- OZEANOAK: lurrazalaren hiru laurdena baino gehiago estaltzen dute.
- ITSASERTZEKO EKOSISTEMAK: itsas mailaren aldaketen menpe daude. Sakonera gutxiko inguruak.
- ESTUARIOAK: itsas biziko kostaldeetako eremua da. Kostaldearen barnean dago eta itsasmailaren menpe dago.
- KORAL ARREZIFEAK: poliko koloniek kaltzio karbonatoz osatzen dituzten egitura handiak.
- IBAI ETA ERREKAK: ur azkarrak dira. Zurrunbilotasuna zenbat eta handiagoa izan oxigeno gehiago dute eta tenperatura baxuagoa da.
- LAKUAK, URMAELAK, PADURAK: ur lentikoak ere deitzen dira, ur geldoak direlako, mugimendu gutxikoak. Sakontasunaren arabera asko aldatzen dira baldintzak, baita tenperaturaren arabera ere. Beroa den lekuetan oxigeno gutxiago dago.
URETAKO ORGANISMO MOTAK
Planktona
Nektona
Bentosa
Igeri egiten dute. Arrainek, itsasoko ugaztunek eta zenbait ornogabeek osatzen dute.
Uretan flotatzen dute eta korronteek mugiarazten dute. Batzuk mikroskopikoak dira (alga zelulabakarrak) eta begi bistaz ikus daitezkeenak (arrainen larbak).
Hondoan mugitzen dira. Hondoari atxikita bizi dira, errestan edo jalkinetan lurperatuta. Itsas izarrak, aktiniak... ditugu adibide moduan.
ITSASOKO EKOSISTEMAK
- EREMU PELAGIKOA: argitasuna jasotzen dute eremuetan ugariak dira planktona eta organismo igerilariak. Kostaldetik dagoen gistantzia kontuan hartuta, bi eskualde daude. NERITIKOA eta OZEANIKOA.
- EREMU BATIALA: 200 metrotik 3.000 metrora bitarteko eremua da. Ilun dagoenez, ez dago landare ekoizlerik. Animalia gehienak beste animalia batzuekin edo itsaslaterrek ekarritako materia organikoarekin elikatzen dira.
- EREMU ABISALA: 3.000 metroko sakoneratik behera dagoen eremua da. Eremu horretara ez da argirik iristen eta presioak oso altuak dira. Organismo bentonikoak eta arrain abisalak bizi dira bertan.
ITSASOKO EKOSISTEMAK
- EREMU PELAGIKOA: argitasuna jasotzen dute eremuetan ugariak dira planktona eta organismo igerilariak. Kostaldetik dagoen distantzia kontuan hartuta, bi eskualde daude. NERITIKOA eta OZEANIKOA.
- EREMU BATIALA: 200 metrotik 3.000 metrora bitarteko eremua da. Ilun dagoenez, ez dago landare ekoizlerik. Animalia gehienak beste animalia batzuekin edo itsaslaterrek ekarritako materia organikoarekin elikatzen dira.
- EREMU ABISALA: 3.000 metroko sakoneratik behera dagoen eremua da. Eremu horretara ez da argirik iristen eta presioak oso altuak dira. Organismo bentonikoak eta arrain abisalak bizi dira bertan.
Zonalde abisaleko animaliak
BIDEOA: itsas sakoneko animalia arraroak
Txipiroi erraldoiaren artikulua
JARDUERA
- Siluroa espezie inbaditzailea da, orain dela 40 urte Iberiar penintsulako ibaietara ekarria. Harrapari asegabea izanik, arrainez gain, saguak eta txoriak jate nditu. Grafikoak adierazten du nola aldatu den laku batean siluro-populazioa denbora zehar.
- Zer dira espezie inbaditzaileak? Bilatu Euskal Herrian sartu diren espezie batzuei buruzko informazioa (ahoz).
- Zure ustez, zer gertatu da A garaian?
- Zer garaitan handitu zen populazioa azkarren? Planteatu hipotesi bat ugalketa hori azaltzeko.
- D garaian zer gertatu zen? Eman azalpen posible bat.
- Zure ustez, zer gertatuko da E garaian? Arrazoitu erantzuna.
JARDUERA
2. Kostaldeko ekosistemari itsasertzeko ekosistema edo litorala esaten zaio.a. Itsasbeheran, zer animalia ikusten dira arroketan? b. Eta zer animalia hurbiltzen dira jatera? 3. Kolorearen arabera, zer alga mota bereizten dira?
Ekosistemen laburpen bideoa
EKOSISTEMEN BIDEOA
LURZORUA
Lurzorua lurrazala estaltzen duen geruzarik azalekoena da. Askotariko lodiera izaten du eta arroken higaduraren ondorioz eta izaki bizidunen jardunaren ondorioz sortzen diren materialek osatzen dute. Hemen ere zati ABIOTIKOA (osagai ez-organikoek: gatz mineralak, legarrak, ura...) eta zati BIOTIKOA (landare, animalia, onddo) bereizten dira.
LURZORUAren ERAKETA
Lurzorua egitura konplexua da eta urte asko behar ditu hura eratu dadin.
JARDUERA
Maldarik gabeko eta malda gutxiko inguruetan, lurzoruek, batez beste, metro bateko sakonera izaten dute. Hala ere, malda handiko tokietna eta inguru artikoetan ez dago lurzorurik, edo zentimetro gutxiko sakonerakoa izaten da. Baso tropikaletan, ordea, lurzoruak hainbat metroko sakonera izaten du. Sakonerak zuhaitzetako sustraien luzaera eta sakonera balditzatzen du.Jarraian ondoren galderei erantzun:
- Nola babesten dute landareek lurzorua euri handiko garaietan?
- Landareek ura xurgatzen dute lurzorutik.
- Sustraiek elkartuta edukitzen dituzte lurzoruko partikulak.
- Hostoek airera ateratzen dute lurzoruko ura.
- Landareek lurzoruko uraren lurruntze prozesua moteltzen dute.
- Paisaia horretan zer urtetan egon da lurzorua babestuago? Azaldu zure erantzuna.
Kate, sare eta piramide trofikoak
GOGORATZEKO
Izaki bizidunen arteko harremanak adierazteko moduak dira
Aurrez azaldu bezala, ekosistema bateko izaki bizidunak hiru multzo nagusitan sailkatzen dira: EKOIZLEAK, KONTSUMITZAILEAK eta DESKONPOSATZAILEAK. Ekosistema batean materia eta energia maila batetik bestera igarotzen dira. Fluxu hori KATE TROFIKOEN bitartez adieraz daiteke. Hala ere, kateek ez diztuzte ekosistema bateko harreman denak zehazten. Horregatik, SARE TROFIKOAK erabiltzen dira. Harremanak modu konplexuan baitaude.
Kate, sare eta piramide trofikoak
piramide trofikoa
sare trofikoa
kate trofikoa
Kate trofikoen harreman konplexuak sare handiak eratzen dituzte.
Ekosistema batean energia eta materia maila batetik bestera igarotzen da.
Elikadura harremanak oinarrian ekoizleak eta gailurrean kontsumitzaile nagusiena ageri denean.
JARDUERA
Grafikoan ingurune artikoko izaki batzuk adierazten ditu.
- Zer izen dute ematen zaion kate mota horri?
- Zer adierazten dute geziek?
- Txitxarroak krilla jaten duenean, nondik nora doa materia?
- Ekoizle batetik kontsumitzaile batera.
- Kontsumitzaile batetik ekoizle batera.
- Kontsumitzaile batetik beste kontsumitzaile batear.
- Harrapakin batetik harrari batera.
- Zein da bertako ekoizlea? Energia eta materia zer prozesuen bidez finkatzen ditu?
- Zein dira bertako kontsumitzaileak?
- Zure ustez, zein dira ekosistema horretako deskonposatzaileak?
JARDUERA
Grafikoak Norvegiako sarte trofiko bat adierazten du.
- Zein dira belarjaleak?
- Zein dira haragijaleak?
- Zein dira 3. mailako kontsumitzaileak?
- Arrantzaleek sandizar kopuru handiegia harrapatzeak aingiren kopurua jaistea eragin dezake. Nola da posible hori? Azaldu zergatia.
- Bakailao kopuru handiegia harrapatzeak, zer nolako eragina izango luke sare horretan?
ERREPASORAKO KAHOOTA!
EKOSISTEMEN DESOREKAK
Ekosistema guztietan gertatzen dira aldaketak. Aldaketa batzuk ziklikoak dira, baina beste batzuk, ekosistemaren osagaiei eragiten die eta oreka apurtzen da. Desorekek bi jatorri ezberdin dituzte: - NATURALAK - ARTIFIZIALAK Aldaketek erritmoa eta iraupena ere aldakorrak dira. - PIXKANAKAKOAK -KATASTROFIKOAK
EKOSISTEMEN DESOREKAK
Giza jarduerek eragindako desorekak
BIOANIZTASUNA GALTZEA
ESPEZIE EXOTIKOAK
BASOEN SUTEAK
EKOSISTEMA DESOREKEN ARTIKULUAK
ISURIAK
KUTSADURA
JARDUERA
- Zein da zure ustez, ingurumen arazo-larri bat? Zergatik? - Ordena itzazu taulako ingurumen arazoak, zure ustez zer garrantzi duten kontuan hartuz (1etik 6ra). - Behin erantzunda eta sailkatuta, zer erantzun jasoko genukela uste duzu, galdeketa bera Hirugarren Munduko herrialde batean egingo bagenu? - Zure ustez, zer eragin izan dezake emaitzetan herialde bateko egoera geografikoak eta ekonomikoak?
JARDUERA
Irakur ezazu, BERRIA egunkarian azaldu zen ondorengo artikulua: " KLIMA ALDAKETAK EZ EZIK, BIOANIZTASUNAREN GALERA ERE ETEN EGIN BEHAR DA". Sartu hemen Jarraian erantzun galdera hauei: - Iñaki Petxarromaren arabera zein da lehenengo neurria gizakiak eragindako klima aldaketa geldiarazteko? - Zergatik dio hegoaldeko lurraldeak zaurgarriagoak (vulnerable) direla klima aldaketaren aurrean? - Euskal Herrian zer gerta daiteke klima aldaketarengatik? - Artikulua bioaniztasunaren galera eta aldaketak COVID-19arekin ere lotu ditu. Zer adierazi nahi zuen elkarrizketatuak honekin?
EUSKAL HERRIKO HABITATAK
NATURA BIZIA DOKUMETALAREN TRAILERRA
- Egin klik hemen ekosistema mota bakoitzeko dokumetalak ikusi nahi badituzu! - Euskal Herriko Habitata edo Ekosistemen azalpena - Euskal Herriko ekosistemen aurkezpenak labur azalduta
EUSKAL HERRIKO HABITATAK
Hona hemen Euskal Herriko toki babestuen mapa.
1. Bila itzazu zenbaki bakoitzari dagokion toki edo Parke Natural babestuaren izena eta izendatu banan bana. Zeina da bakoitzaren arrazoi nagusia babeslekutzat izendatuak izateko?2. Bilatu zure herritik gertuan dagoen babeslekuai buruzko informazioa: zergatik dagoen babestua, zeintzuk diren jarduera mugatuak edota zeintzuk diren bisitatzeko aukerak.
Euskal Herriko parke naturalen webguneak
ARAZO -EGOERA
Testuingurua
Dakizunez Euskal Herriko kostaldea oso aberatsa da, eta handia kostaldetik gertu bizi diren 1.500.000 inguru biztaleren eragina. Jarraian, gai horrekin zerikusia duen arazo bati erantzuna ematen saiatuko gara. Horretarako, proposatutako jarduerak eta adierazitako ataza egingo dituzu. Kostaldeko inguru bat aztertu eta beratako giza ekintzen eragina ezagutu nahi dituzue. Ikerketa proiektu bat egitea, itsasertzeko ekosistemaren osagaiek (biotikoak eta abiotikoak) jasaten dituzten giza jarduerak ezagutzeko eta haiek ekiditeko proposatzen dituzuen neurriak zehazteko.
Arazoa
Ataza
ARAZO -EGOERA
JARDUERAK
- Kostaldeko ekosistema oinarrituz, erantzun galderei:
- Bilatu informazioa, animalia bakoitza zertaz elikatzen den jakiteko.
- Aurreko informazioan oinarrituz, idatz itzazu ekosistema horretako ahalik eta kate trofiko gehien.
- Osatu ekosistema horretako sare trofikoa. Saiatu izaki bizi bizidun guztiak jartzen.
- Gure kostaldetik gertu herri eta hiri asko daude. Nabarmena da, beraz, gizakion ekintza. Aipatu kostaleko ekostema kalte dezaketen giza ekintzak.
- Aipa itzazu ekosistema hori kalte dezaketen bost giza jarduera.
- IKERKETA PROIEKTU bat egingo duzue itsasertzeko ekosistemaren osagaiek (biotikoak eta abiotikoak) jasaten dituzten giza jarduerak ezagutzeko eta haiek ekiditeko proposaten dituzuen neurriak zehazteko.
Amaitu da!