Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

WIld Symphony (Dan Brown)

Iratxe

Created on November 5, 2021

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Piñata Challenge

Teaching Challenge: Transform Your Classroom

Frayer Model

Math Calculations

Interactive QR Code Generator

Interactive Scoreboard

Interactive Bingo

Transcript

Sagu maisua naiz. Bidai zoro batera etorri nahi? Nire lagunak ezagutuko dituzu, oso jatorrak dira, bizkorrak, alaiak, maitatuko dituzu. Oihanetan, lakuetan eta itsasoetan bizi, zuhaitz- adarburu zein mila leku ezberdinetan hasi. Helburua, ez dakizuna ikastea, Sekretu batzuk ezagutu eta haien doinuak entzutea. Plan bat dugu, asmatzen baduzu taldekoa bihurtuko zaitugu! Begiak zabaldu eta adi egon! Bazter bakoitzean sorpresak bor- bor! Tira, hasiko gara! Ezkutatuko pistak aurkitu, Hau algara!

Egunsentiaren lehenengo disdirarekin, txoriak zuhaitzetan agurtzen beti. Karranka, txioka, txorrotxio, uluka. Lumaz betetako jaia da zelako istilua txioka ta uluka. Baina geldi, eta adi entzun txio-txioka gau (e)ta egun.

Korroka igelak, begi irtenak, zoriontsu hasten kanta politak abesten. Handiak, txikiak, beste batzuk lodiak, gorriak, berdeak, baita ere horiak. Iñork ez du hanka sartzen hobeto taldeka kantatzen.

Hipori itzel gustatzen zaio lokatz betetako urmaela, belarrak jaten ditu gozokiak bezela. Zorionekoa jaten eta igerian hemen baitauka etxea eta janaria ugarian. Ez du zeruarekin amestu nahi etzanda, Zertarako triste bizitza hain laburra izanda? Putzuan plisti-plasta zoriontsu abesten, bizitzaren konplikazioak errezten.

Kanguru, kanguru, kanguru saltari, gora eta behera saltoka saltari. Salto, korrika ka-ban, kanbu- rika salto eta jan, ka-ban, kanbu- jan salto eta barre, ka-ban, kanbu-re salto eta lo, ka-ban, kanbu-lo. Zure kangu-isatsa astintzen duzu eta kaixo! esaten diguzu, Kanguru izatea gustatuko litzaidake kanguru saltari, ka- ban, kanbu- ke.

Batzutan begiekin soilik egiten dugu begirada, komiki edo aldizkariari egiten bultzada. Baina gure belarriekin kirikatzen dugunean, sentipenak datozkigu bat batean. Gauetan zelaia, basamortu antzera, begiek ematen digute pista okerra; gure belarriek digute aldrebesten, milaka kilker ari baitira abesten!

Behin basoan ari nintzen barrean ta bat batean kurrinka kurrinkean. Pauso lasaiez, misterioz miatuz basurde erraldoi eta iletsuak inguratuz! Haien mutur zaratatsuek ninduten beldurtu baita iletsu dituzten letaginekin koldartu. Baina jarraian, zera ikusi, hau sorpresa! tximeletekin dantzan ta ez da erreza! Imintzioka eta itzulipurdika zoriontsu hau dana ikusteko irrika. Seguru piztiek noizbait egin dizutela arnas-etena, baina sinez, gauzak ez direla diruditena!

Lahuazka ibili, trostan baino hobetoezin leku batean gelditu, "Kieto"! Lasterketa baten moduan bizitzen ohitu pausoa ez moteldu, arin, bizkortu! Beti aurrerantza, zeruari begira zoruan dauden horustak galdu ba? tira! Nahiz eta biharamuna berehala izan ez ahaztu, momentua bizi behar!

Nahiz animaliarik handienetakoa izan, ezin hortz horiekin haginkadarik eman. Txukuna eta fina, urdina eta laguna goxoa, lasaia, hau da hau anaitasuna!. Zuhaitz erraldoi baten tamaina berdina, asmatu duzu, bai, balea urdina! Talentu handia ur azpian, hamaika melodia kantuan. Bere bale ipuinak besteei kontatuz, atseginez eta gustoz hauek hartuz. Badauka ahots sakona, oihartzun iheskorra, milaka milia zeharkatuz honen kantu bizkorra, Noizbait animatuz, nahi baduzu sartu igerian , ur azpian burua sartuz seguru agerian kantu hots bat entzuten urrunean, bertan izango duzu abesten zure ondoan.

Laino artean ikusten da zisne bat baztetuta, bere bakardadean, aintziran sartuta. Seguru sentitzen dela triste inguruan ez daukalako inoren albiste. Baina hara non ageri zaion irribarrea ez al du nahiago bakardadean haizea sentitzea? Lasaitasuna eta bakea, goxoa, une barea.

Zalapartan aingira eta marrazoa, hauxe dute sentipen arazoa. Bitartean arrainak dabiltza hasperen, manta dotore antzera izango balira bederen… Sendoa, mehea eta beti isilean lortuko duzu zuk modu berdinean?

Saguzarrak ez du ikusten, baina etxe-aurrearekin ez du talka egiten. Ezta eskolan dauden zuhaitzekin ere, hegan egiten duen arratoi hegalari bat baino gehiago da, aber! Bistarik ez, baina izutu ere ez. Itxua izatea berdin da, entzuteko ahalmena amaigabea da.

Basora sartu, geldi (e)ta ohiu. Zure masaila zikina, armiarma-sare fin-fina. Puaj-puaj, hau atsekabe! trikimailua ote? korrika hasi nahi, baina sinestesina ikusgai. Diamanteak dirudite airean, sintzilik zerutik erortzean. Zilar koloreko ohial disdiratsua, iraganean ikusteaz harrituta? Haiek sortutako altxorra besterik ez da. Joan ez izanaz pozten zara?

Nahiz nonahi gogotsu bilatu, ez da erreza aurkitzen nahiz arakatu. Nahiz modu geldoan edo betaurrekoak hartu, ikusiko duzu zein zaila bera jarraitu. Ta bat batean, FIU! tiro, tximista urre azkarra, ez doa astiro. Gepardoa konturatu orduko, zuziri baten modura, ezin uko. Arinena da, baina errez nekatu gero eta arinago, lehenago atseden hartu. Balentria honen ostean, nekatuta baobab baten itzaletan geratzen da lokartuta. Lehenik aharrausi… zurrunka gero, baina esnatu orduko, ZAS! aldegin du honezkero!

Arratoia sumatu?, korrika hasi eta ezkutatu. Gelditu, behatu, pentsatu. Zentzugabea beldur izatea, mamua ez da bera. Handiagoa, azkarragoa, indartsuagoa zu? Agian beldurra eragiten zu?

Bruuuu briiiii bruuu bro abestu nirekin fa sol la si do. Badakit zaila dela, baina ez izan oker laster ikasiko duzu hamaika kanta eder! Amak soprano ahotsez, anaia iratze artean barrez. Laster entzuten da, arin txikia afinatzen Bru bru denak elkarrekin kantatzen!

Izten da ostruka eztututaburua sartu nahi lur azpian. Leku lasaia topatuz leku barea, aterpea, babeztuz. Baina pixkanaka irten beharko jatera, jolastera, berre egin eta salto. Atsedenaren ostean energiarekin berriro indartsu, kementsu, egunari aurre egingo dio!

Armadiloa bere oskolarekin, azkarra (e)ta bihotz onarekin. Samintasuna usaindu bezain laster, oskola barruan salbu-salbe. Baina egun politetan, pozarren irten, gozatu mendietan. Sentimenduak adierazteko beldur ez da, adiskidetasuna horrela jaiotzen loreak bezala.

Lanean kakalardoa zapata barik, zuloak egin. Planoak diseinatu, etxeak eraiki lurra eta hodarrarekin. Kakalardoak, pixkanaka-pixkanaka gora eta behera eguna pasa. Eta lan guztia amaitzen denean, iñor ez burumakur, denak jolasean.

Hurbil jauzi baina urrun saltuAltzari artean hegan, lauza harramazkatu. Zuhaitzetatik zelaira, arkupetatik teilatura. Jauzterakoan beldurra usaindu ez baraiei axola? bat ere ez! Lurra lanu hankekin hartu ez negarrik ez ohiu gure katuk. Estropezu egitea bost, humore ona bor-bor ikasgai bakoitzetik hoberena ikasi.