Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

ANTROPOLOGIA FILOSOFIKOA

Miren Usoz Chic

Created on November 3, 2021

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Vaporwave presentation

Animated Sketch Presentation

Memories Presentation

Pechakucha Presentation

Decades Presentation

Color and Shapes Presentation

Historical Presentation

Transcript

ANTROPOLOGIA

FILOSOFIKOa

Miren usoz chic

aurkibidea

1. Zer da gizakia?

7. Gai handiak

2. Alderdi psikologikoa

8. Susmoaren filosofia

3. Alderdi kultural-soziala

9. Beste alderdi batzuk

4. Alderdi pertsonala

10. Subjektua desegitea

5. Natura eta kultura

11. Pentsalarien esaldiak

6. Gizakia filosofiaren argitan

12. Bidai on egin!

1. zer da gizakia?

2. Giza espeziearen jatorria Eboluzio biologikoa = hominizazioa Eboluzio kulturala = humanizazioa

1. Errealitate konplexu bat. Naturaren eta kulturaren artean dagoen izakia. Gizakiok hainbat alderdi ditugu: biologikoa, psikologikoa, soziala eta pertsonala.

HOMINIZAZIO-PROZESUA

Alboko bideo zatia "2001.Space Odyssey" izeneko filmatik aterata dago. Bertan tximino talde baten bizimoduaren eszenak agertzen dira. Une batean tximino izatetik hominizazio prozesuan egotera igaro egiten da.Ikusi ondoren, erantzun: Zerk eragiten du eraldaketa hori?

Biologikoa

HUMANIZAZIO-PROZESUA

  • Hizkuntza: gizartean bizitzea...
  • Teknika: tresnak, sua...
  • Pentsamendu abstrakturako gaitasuna.

Kulturala

2. Gizakiaren alderdi psikologikoa

Gaur egun, psikologiak hainbat alderdi hartzen ditu kontuan: jokaera, pentsamenduak, pertzepzioa, emozioak eta motibazioa.

Sentitu, pentsatu eta egin egiten dugu

sentimenduak

VS

  1. Intentsitate txikikoagoak dira.
  2. Luzeago irauten dute.
  3. Emozioak + pentsamenduak.
  4. Gure jokaera bideratzen dute, baina ez dute gure portaera determinatzen. Kontzienteak bagara, askatasuna erabakitzeko nola jokatu nahi dugun.
  5. Adib.: maitasuna eta gorrotoa.

emozioak

  1. Intentsitate handiko gogo-aldarteak dira.
  2. Iraupen laburra dute gehienetan.
  3. Ez dute pentsamendurik.
  4. Erreakzio biologikoa ematen da (organismoan)
  5. Adib.: amorrua eta izua.

Adimen linguistikoa

adimena

Arazoak identifikatzeko, aztertzeko, ulertzeko eta irudimenez konpontzeko ahalmena. H. Gardner: adimen anitzen teoria

Adimen logiko-matematikoa

Adimen espaziala

Adimen musikala

Adimen zinestesikoa

Adimen intrapertsonala

Adimen interpertsonala

Horrez gain, Daniel Goleman psikologoak adimen emozionalaren garrantzian jarri zuen azpimarra. Norberaren eta besteen emozioak eta sentimenduak identifikatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

Adimen naturalista

Henri Poincaré eta Graham Wallas

ADIMENA ETA SORMENA

1. Prestakuntza

3. Argialdia

Informazioa bilatzea eta ordenatzea. Auzia edo problema aztertzea.

Gutxien uste dugunean, ideia berri bat sortzen da, txinparta bat balitz bezala.

2. Inkubazioa

4. Aplikatzea/egiaztatzea

Gaia lo uztea.

Ideia lantzea, aplikatzeko, eta egiaztatzea.

3. ALDERDI KULTURAL ETA SOZIALA

Sortzetiko ezaugarriak: herentzia biologikotik datozkigu.Geureganatutako ezaugarriak: gizartean bizitzean ikasiz.

Adib.: Sexu-generoa. Simone de Beuvoir: "Ez gara emakume jaiotzen, emakume egiten gara".

Gizakiok animalia sozialak gara. Jaiotzen garenetik besteekin erlazionatu beharra daukagu bizirik irauteko.

simone de beuvoir (1906-1986)

SOZIALIZAZIO-PROZESUA

Sozializazio bitartez, kultura jakin bateko kideak bihurtzen gara. Kulturaren elementuak: IdeiakArauakInstituzioakObjektuakTeknikak

Kulturala

Jarrera kontua + giza eskubideak errespetatzea

KULTURA-ANIZTASUNA

1. Aniztasuna

3. Erlatibismo kulturala

Kulturak ikertzen dituen zientziak, antropologia kulturalak, giza bizimoduen aberastasun eta aniztasuna erregistratu du. Etnia = kultura eta bizimodu berbera.

Kultura guztiak berdin onak dira eta ezin dira epaitu. Problema: esklabotza, tortura...

4. Multikulturalismoa/interkulturalismoa

2. Etnozentrismoa

  • Asimilazionismoa= gehienen hizkuntza eta ohiturak hartzea. (Frantzia)
  • Multikulturalismoa= elkarrekin bizi, baina nahasi gabe. (Inglaterra, EEBB)
  • Interkulturalismoa= interrelazioa lurraldeko kulturen artean. (Canada, Suecia, Australia)

Norberaren kultura gainerakoak baino maila goragokotzat edukitzeko jarrera.

4. Alderdi pertsonala

Zer da pertsona izatea? Pertsona oro izaki adimendun bat da, bere existentziaz kontzientea, askea eta arrazionala. Horregatik gara kontziente gure singulartasun indibidualaz. Horri esker, hautatzen ahal dugu nola jokatu eta gure bizitzaren zentzua zein den. Giza eskubideak balio honetan oinarritzen dira: duintasuna.

zentzuaz galdezka

Zer zentzu dauka gure bizitzak? Filosofoek hiru planteamendu mota eskaini dituzte galdera honen aurrean: 1. Nihilismoa: bizitzak ez duela inolako zentzu berezirik. 2. Inmanentzia: giza bizitzaren zentzua bizitzan bertan dago. 3. Transzendentzia: modu bakarra da gure mundutik haratago dagoen beste errealitate batera jotzea.

5. NATURA ETA KULTURA (Kahoot)

Kahoot bat eginen dugu guztion artean.Talde bakoitzak, atal baterako galderak prestatuko ditu.

Honaino heldu bazara, antropologia filosofikoa lantzeko prest zaude. Sakondu baino lehen, errepaso bat eginen dugu.

6. gizakia filosofiaren argitan

Klikatu destinoen ikurraren gainean...

1. gai handiak

1. Gizakion berezitasuna2. Animalia arrazional bakarra 3. Gorputza eta arima 4. Aske al gara? 5. Historiaren zentzua

1.1. gizakion berezitasuna

Ba al dugu esentzia berariazkorik?

  • Antzinako Greziako filosofoek: arrazionaltasuna eta hizkuntza.
  • Kristatutasuna: arima hilezkorra.
  • Existentzialismoa: askatasuna.
  • Marx: lana.
  • Nietzsche: bizitza indibiduala (bitalismoa).
  • Freud: alderdi inkontzientea.
Azken 3 hauek, susmoaren filosofiaren maisuak dira (ikusiko dugu aurrerago).

1.2. animalia arrazional bakarra

Aristotelesen esanetan, arrazoimena eta mintzamena dira giza moraltasunaren eta gizartekoitasunaren oinarria. Kanten esanetan, gizakion funtsesko ezaugarria arrazoimena da, hura delako ahalmen moralaren eta gizon-emakumeon duintasunaren oinarria.

1.3. gorputza eta arima

Oro har, giza arimari gorputzari eman ez zaion garrantzia eman zaio, berariazko gure esentziatzat hartu da. * Etiketa bakoitzean, "+" klikatuz gero, info osagarria ikusgai.

Animismoa

Platonen dualismo antropologikoa

Giza arima kristautasunean

Descartesen bi errealitateak

De la Mettrieren monismoa

Oro har, giza arimari gorputzari eman ez zaion garrantzia eman zaio, berariazko gure esentziatzat hartu da. * Etiketa bakoitzean, "+" klikatuz gero, info osagarria ikusgai.

Emergentismoa

existentzialismoa

VS

Existentzialismoaren arabera, askatasuna da gizon-emakumeon ezaugarririk garrantzitsuena. Sartrek zioenez, gizon-emakumeon existentzia esentziaren aurretikoa da, eta gure ezaugarri funtseskoa, askatasuna da.

determinismoa

Determinismoak dio egiten dugun oro aurrez ezarrita dagoela eta ezinbestez gertatzen dela. Askatasun sentsazioak ezjakintasunean du jatorria. Adib.: Spinoza eta Skinner.

1.4. ASKATASUNAREN AUZIA

DIALEKTIKA bideoa

1.5. historiaren zentzua

1. Zentzu eskatologikoa

3. Historiaren zentzua Marxen pentsamenduan

Agustin Hiponakoak zioen gizadiaren historiak zentzu eskatologiko bat duela eta Jainkoaren jarraitzaileen garaipenak emango diola buru azkenean.

Marxek historiaren bilakaeraren ikuskera materialista eta dialektiko bat proposatu zuen. haren esanetan, historiaren motorra klase-borroka da, eta denboraren ibilian, komunismoaren garaipenera eramango gaitu azkenean.

2. Hegelen historiaren filosofia

Hegelen filosofiaren arabera, denboraren joanean espiritua dialektikoki hedatzearen ondorio da gizadiaren historia.

Paul Ricoeur (1903-2005) filosofoak susmoaren maisuak deitu zien hauei. Zergatik? Bada, orain arteko azalpen guztiak arrazoimenean oinarritu direlako (murritzegia). Haiek zioetenez, gure portaeran eragiten duten faktoreak ez dira hain agerikoak, ezkutuko elementuak baizik.

8. SUSMOAREN FILOSOFIA

  1. Marx: lana
  2. Nietzsche: bizitza
  3. Freud: inkontzientea

8.1. lana marxen antropologian

Lana bereizten gaituen funtsezko ezaugarria da, natura irudimenez eraldatzeko ahalmena.Ingurunea aldaraztera heltzen gara, gure premiak betetzeko eta gure desira materialak asetzeko. Horregatik, askapenezko eta sormenezko jarduera bat da lana. Jarduera sozial ere bada, besteekin lankidetzan arituz, sortze-lana egitean ageri da gizatasunaren esentzia.

lana, alienazioa eta ideologia

Marxek bazekien lanari buruzko bere teoria ez zetorrela bat langileek fabriketan zuten errealitatearekin. Gizarte tradizionaletan lanaren produktuaren jabe dira langileak. Egin duen objektua bere ahaleginaren fruitua darama, asebetetzen du berea duelako. Gizarte industrialetan langileek egindako ahaleginaren emaitza kapitalistarena da, fabrikaren jabearena. Horrek ezinegona sortzen du eta, aske izan beharrean, berezko dugun esentziatik aldentzea: alienazioa. Nola liteke langileek egoera hori onartzea? Munduari buruzko ikuskera desitxuratu da ideologia, eta boteretsuen agintea justifikatzeko balio du: askatasuna goraipatzen dute...

8.2. bizitza nietzscheren filosofian

Nietzscheren bitalismoak bizitza jotzen du balio nagusitzat. Gizon-emakumeok ez gara, esan izan den bezala, izaki funtsean arrazionalak. Guregan badira elementu irrazional eta senezkoak ere, erabakigarriak, eta ezinbestekoa da haiek ezagutzea eta onartzea.

mendebaldeko filosofiaren kontra

Nietzscheren esanetan, filosofoek munduaz haraindikoa hartu izan dute beti balio nagusitzat. Senarekin, irrazionaltasunarekin eta gorputzarekin lotutako guztiaren beldur zirelako. Nietzschek esaten zuen horren errudun nagusia Platon izan zela. Platonen aszetismoak esplikatzen du tradizio filosofikoak zergatik gaitzetsi duen gorputza. Bizitza baztertze horrek beste esanahi bat hartu zuen kristatutasuna heldu eta bekatu kontzeptua sartzearekin batera. Platonismoaren eta kristatutasunaren aurrean, mundu honetakoak azpimarratu zituen: benetan baliotsuena indarra baita, eta osasuna, harrotasuna, grina, eta bizitza oso-betea izateko balio duen guztia.

8.3. Inkontzientea freuden psikoanalisian

Freud ez zen filosofoa, medikua baizik, baina XX. mendeko filosofian sekulako eragina izan zuen bere teoriak. Psikoanalisia garatu zuen pazienteekin kontsultan: burura zetorkien aurreneko gauzaz aritzera gonbidatzen zituen, baita ametsak kontatzeko ere. Pazienteen solasak askotan absurdoa edo hutsala bazirudien ere, eszena horik sarritan ezkutuko esanahi bat gordetzen zutela ohartu zen. Eta horrela eraiki zuen bere teoria.

prozesu mentalen egitura

Inkontziente: hortxe zokoratzen ditugu gure gogoak, lotsa ematen digun eta arrazionalki onartu ezin dugun guztia. Zokoraturik egonagatik ere, baina, gure barruan egoten jarraitzen dute, isilean, pentsatzen, esaten eta egiten dugun guztian. Prekontziente: han, inkontzientetik etorritako oro prozesatzen da, gure arrazoimenari onartezinak iruditzen zaizkion alderdi guztiak disimulatzeko. Kontziente: gu ohartuta ditugun pentsamendu, sentimendu eta desirak.

9. GIZATASUNAREN BESTE ALDERDI BATZUK

Artea sortzeko eta arteaz gozatzeko ahalmenaBarrea Jolasa Musika Enpatia Dolua

10.subjektua desegitea

Michel Foucaultek dio gizatasunaren esentzia zertan datzan galdetzea ez dela beti eman den interes bat. Europako estatu modernoak garatzen hasi zirenean, orduan azaldu zen orokortze hori, gizaki kontzeptua. Zer da subjektua Foucaultentzat? Estatistiketan zenbatu daitekeen gizabanakoa, edo ikastetxeetan hezi daitekeena, edo espetxeetan giltzaperatu edo ospitaletan sar daitekeena. Kontzeptu hori sortzearekin batera kontrola eta zigorra ezarri ziren. Foucaulten esanetan, gizabanakoak kontrolatzeko praktika batzuk orokortzea beste helbururik ez duen abstrakzio baten emaitza da gizaki kontzeptua.

FILOSOFOEN ESALDIAK

FRIEDRICH NIETZSCHE

KARL MARX

EZ DAGO AZALERA EDERRIK SAKONERA IKARAGARRIRIK GABE

GIZA MUNDUAREN BALIO-GALTZEAK GORA EGIN DU, ZUZENEAN, GAUZEN MUNDUAREN BALORIZAZIOAREN ONDORIOZ

FILOSOFOEN ESALDIAK

SIMONE DE BEAUVOIR

SIGMUND FREUD

Autoezagutza ez da zoriontasunaren bermea, baina zoriontasunaren alde dago, eta horren alde borrokatzeko adorea eman dezake.

GURE KONPLEXUAK DIRA GURE AHULEZIAREN ITURRI, BAINA MAIZ, GURE INDARRAREN ITURRI ERE BADIRA.

BIDAI ON EGIN!