Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Antzinako Filosofia
Ibone
Created on September 20, 2021
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Higher Education Presentation
View
Psychedelic Presentation
View
Vaporwave presentation
View
Geniaflix Presentation
View
Vintage Mosaic Presentation
View
Modern Zen Presentation
View
Newspaper Presentation
Transcript
Antzinako filosofia
Filosofiaren Historia
Presokratikoak: Tales, Demokrito, Pitagoras, Heraclito, Parmenides... Sofistak/Sokrates
Platon
Aristoteles
Aurkibidea
Sofistak
Filosofiaren Jatorria
Sokrates
Platon
Naturaren Filosofoak. Presokratikoak
Aristoteles
Filosofiaren jatorria
Logos
Mythos
Mitotik Logoserako jauzia
Filosofo greziarrek natura ulertzea bilatzen dute mitoetara jo gabe, hau da, ikuspegi arrazional batetik (logos).
Natura eta mundua azaltzeko saiakeran, gizakiak mitoetara (mythos) jo izan du. Hondamen naturalak, esaterako, jainkoen haserrearen adierazpena zirela uste zen.
Filosofiaren jatorria
Denbora luzez gizakiek uste izan zuten, kontakizunek horrela ziotelako, Jainkoek sortu zutela natura (mundua).
Modu horretara, tokian-tokiko kreazioaren gaineko mitoak desberdinak direla konturatzen dira,
Garapen teknikoa
Denbora libre gehiagoBeste herrialde batzuekin kontaktua izaten hasi
B zonaldeko biztanleak
A zonaldeko biztanleak
B Zonaldea
A Zonaldea
Bakoitzak gauza desberdin bat esaten du!
Guztiak ados egongo diren naturaren jatorriren batean pentsatu behar dut!
C Zonaldea
Info
Naturaren Filosofiaren jatorria.
Presokratikoak
Esan bezala, lehen filosofoak, errealitatearen jatorria azaltzea asmo zuten, mito eta elezaharrak ezagutzen zituzten eta ez zeuden gustura azalpen haoriekin, eta, beraz, arrazoia erabiltzen hasi ziren KOSMOSaren jatorriari erantzun bat bilatzeko. Galdera nagusia hau zen: zein da natura osoaren (PHYSIS) jatorria den lehen printzipioa? Nondik ateratzen da errealitatea? Lehen printzipio honi ARCHÉ deitu zioten, eta filosofo bakoitzak errealitate osoaren, unibertso ordenatuaren (Kosmos) esentzia, zerbait ezberdina zela uste izan zuen. Ikus ditzagun haien erantzun batzuk.
Filosofoen erantzunak
TALES: Ura ANAXIMANDRO: Apeiron ANAXIMENES: Airea
HERAKLITO Sua (metafora) Dena mugimenduan dago, izan ere, kontrakoen arteko borroka da errealitatearen motorra.
PITAGORASZenbakia
DEMÓCRITOAtomoak Infinitu dira eta kualitatiboki berdinak. Batu eta banatzen dira presioa eta talka direla eta.
PARMENIDESIZATEA Arché-ak bakarra, higiezina, aldaezina eta betierekoa izan behar du: "baden"a da eta "ezden"a ez da.
EMPEDOCLES 4 elementuak Batu eta banatzen dira MAITASUNA eta GORROTOAren indarren eraginez.
Biraketa Antropologikoa
Sofistak vs Sokrates
Sofistak jakinduriaren maisuak ziren.jendaurrean mintzatzen eta argudiatzen irakasten zuten, konbentzitzen. Uste zuten Legeak gizarte-konbentzioak zirela (LEGEEN KONBENTZIONALISMOA) baita Ongia eta Gaizkia ere, eta, horregatik, ERLATIBISTAK ziren (Atenasentzat zerbait ona izan zitekeen eta Espartarentzat, berriz, txarra, dena erlatiboa da), jarrera horrek ESZEPTIZISMORA darama. Baieztatzen dugun guztia erlatiboa da, aldi-baterakoa, baina inoiz ez unibertsala eta absolutua. Beraz, ezin dugu ezer segurtasunez baieztatu.
Sokrates Sofisten aurka dago erabat. Berak uste du posible dela egia unibertsal eta absolutuetara iristea. Gauzen esentzia ezagutzea, haien definizio orokorra, guztientzat balio duena, posible da. (DEFINIZIO UNIBERTSALAK) Horretarako, metodo bat proposatzen du: DIALEKTIKA. Honek 2 fase ditu: IRONIA: galderen bidez solaskideari ezer ez dakiela erakusten zaio. Geure ezjakintasuna aurkitu dugu MAIEUTIKA: Elkarrizketa sokratikoa erabiliz, pertsonei laguntzen die beren baitan egia unibertsalak, gauzen definizioak aurkitzen. Bertutea eta ezagutzaren arteko lotura/ intelektualismo morala
Platon
Datu Biografikoak eta testuinguru historikoa
Atenas
Sizilia/Sirakusa
Akademia
Lanak
Logika
Estetika
Antropologia
Etika
Politika
Ontologia
Epistemologia
Platon
Ideien Teoria: Dualismo ontologikoa
Nola izan gizarte zuzen eta on bat, non bere maisu Sokratesi gertaturikoa bezalako bidegabekeriarik gertatuko ez den? Soilik zer den ona, zer justua jakinda, helburu horretarantz gidatu ahal izango dugu gizartea. Hala ere, mundu honetan dena da inperfektua, partikularra, galkorra; beraz, bilatzen ditugun definizio horiek (ongiaz, justiziaz, zoriontasunaz, harmoniaz...) ezin dira mundu material honetan egon, beste mundu batean egon behar dute, espiritualean, perfektuan, idealean: Ideien mundua. Ideia horiek esentziak dira, DEMIURGOAK errealitate materiala moldatzeko erabili zuen eredua, arketipoa. Ideien ezaugarriak honako hauek dira: Objektiboak, unibertsalak, perfektuak, bakarrak, materiagabeak, aldaezinak, betierekoak dira. Horrez gain, hierarkizatuak, izan ere, horien guztien gailurrean ONGIAREN ideia dago, guztien artean perfektuena, beste guztien kausa baita.
Haitzuloaren alegoria
Info
Platon
Ideien Teoria: Dualismo ontologikoa
Platon
Ideien Teoria: Dualismo ontologikoa
Platon
Epistemologia: Zientzia eta Iritzia. Dialektika.
Nola ezagutu ditzakegu gizartea Ontasun eta Justiziarantz gidatzea ahalbidetuko diguten Ideiak? Zentzumenen bidez ezagutzen duguna, ideiarik perfektuenaren kopia besterik ez den mundu bat da, beraz, ez da benetako ezagutza, zientzia (EPISTEME), iritzia baizik, (DOXA). Arrazoi bidezko ezagutzarekin bakarrik kontenplatu ahal izango ditugu ideia edo forma esentzialak. Gure arimak gauza dezake ezagutza hori, ideien munduan gorputz honetara erori baino lehen egon zelako: ANAMNESIA edo REMINISZENTZIAREN TEORIA. Ideiak ezagutzera iritsi eta gero prozesuak jarraitu behar du, Ongiaren Ideia ezagutu arte, hau ikuskatzera behartzen gaituena EROS da. Baina prozesua luzea da, aldapa aldapatsu bat igotzea bezala da, ideiarik oinarrizkoenetatik perfektuenetara joan beharko dugu, (haitzuloaren alegoriako ibilbidea).
Lerroaren similak ezagutzaren prozesua nolakoa den erakusten digu. Bide horri, bide batez, DIALETIKOA deitzen zaio (haitzuloaren alegoriaren ibilbidea metodo dialektikoaren alegoria da).
Info
Platon
Ongiaren ideia
Ongia da mundu ulergarriaren hierarkian maila gorenean dagoen ideia, eta ezagutu daitekeen azken. Eguzkiarekin alderatzen du Ongia: Eguzkiak objektu materialak ikusgarri egiten dituen bezala, ongiaren ideiak gainerako ideiak (zuzentasuna, edertasuna...) ulergarri egiten ditu. Sofisten erlatibismoaren kontra, eta Sokratesen ildotik, Ongiaren ideia bakarra, absolutua da. Ongia, pentsamendu intuitiboaren bitartez, adimenaren bidez ezagutu (Eros-ak bultzatu behar du metodo dialektikoaren bidea goreneko muturrerainoko bidea egitera). Bertutea ezagutzari lotuta (Sokrates) -> Intelektualismo morala (gaizki jokatzen duena ezezagutzagatik egiten du) -> Ongi jokatzeko Ongia ezagutu behar da. Nork ezagutuko du Ongia? Metodo dialektikoari jarraitzen dionak, Erosak bultzatuta, jakinminaren poderioz -> hori da jakintsua -> hori da filosofoa -> hiria gobernatu behar duena (ongia zer den eta beraz ondo jokatzeko gai dena, ondo gobernatzeko gai).
Platon
Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima. Arimaren Teoria.
Gizakia gorputza eta arimaz osatuta dago (dualismo antropologikoa): gorputza, mundu materialekoa, sentikorrekoa da (aldakorra, hilkorra); arimaren jatorria ideien munduan dago. Gorputza arimaren kartzela da (gorputzeko joerek arima esklabu egiten dute, horretaz askatu beharra dago). ANAMNESIA. Arima hiru zatitan banatzen da: razionala, oldarkorra eta irrikatsua. Arimaren osasuna bertutea da, arimaren atal bakoitzak berea egiten, harmonia (barne indarren artekoa), justiziaz aritzeko beharrezkoa. Modu zuzenean funtzionatzen dutenean arimaren atalek bertute hauetan eraldatzen dira hurrenez hurren: jakituria, ausardia eta neurritasuna. Bertute horiek elkarren artean harmonizatzen direnean justizia jaiotzen da, justiziagatik gizarteagatik egiten dena izendatzen da. Aipatutako lau bertuteak dira greziar kulturako lau bertute kardinalak.
Info
Platon
Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima. Arimaren Teoria.
Aurigaren metafora
Platon
Bertuteak eta Hiri Ideala.
Hiriaren eginkizuna -> gizakion (hiritarron) zoriona eta ongizatea bermatzea eta horretarako hiri zuzena/justua behar du izan. Gobernu zuzena izateko, gobernaria (politika), maitasunak, jakinminak eraginda, metodo dialektikoari (epistemologia) jarraituz, ideia gorena=ongia (ontologia) ezagutuko duena, eta beraz, arrazoimenaren erabilera dela eta, arima arrazionala (antropologia), eta hari dagokion bertuteaz (zuhurtziaz, jakituriaz) diharduena (etika) izan behar du; Filosofoa alegia. .
Platon
Bertuteak eta Hiri Ideala.
Polisa zuzentzeko ez da beste inolako loturarik izan behar: ez ondasunik, ez familiarik. Gobernari izan beharko luke gobernari izan nahi ez duenak (Filosofoa) Gobernariaren ezaugarriak: sendotasuna, adorea, edertasuna, heziketarako grina eta erraztasuna, oroimena, zintzotasuna, nekaezin izatea, egiaren bilaketarako prestutasuna, eta eskuzabaltasuna. .
Ez dago Demokrazioarik -> ez jakinari (herri xeheari) ezin zaio herriaren agintea eman. Jakintsuen aristokrazia proposatzen du horretarako prestatutakoei (jakintsuei) bai. Hortaz, Hezkuntza funtsezko prozesua Hiri Idealean.
Info
Aristoteles
Platonen ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa
Platon: dualista eta idealista. Aristoteles: monista eta errealista. Aristotelesek ez du uste mundu materialeko gauzak/objektuak kopia bat direnik. Objektuen eta izaki bizidunen esentzia ez da ideia ikusezin bat, baizik eta banako bakoitzaren barnean dagoena. Forma (eidos) deritzo esentziari, hau da, gauzak direna izatea egiten duena (Adib. Aulkiaren esentzia bere forma da-jartzea posible egiten duena). Materia (hyle) objektua zerez egina dagoen. Objektu eta izaki bizidun guztiak (substantziak) bi osagaiz osatuta daude: forma eta materia.
Potentzia eta Aktua: substantzien gaineko teoria higidurarekin lotuta dago. Higidura potentzian (dynamus) dagoen aktua (energheia) da.
Aristoteles
Platonen ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa
Unibertsoan existitzen den guztiak lau kausek gidatzen/zuzentzen/gobernatzen dute.
Potentzian egotetik aktuan egotera igarotzeko beharrezko da aktuan badagoen zerbaiten ekintza. Beti aktuan dagoen lehen motor geldia --> Jainkoa --> gainerako gauza guztiak higiarazten dituena.
Aristoteles
Teoria Politikoa: gizatartasuna eta errejimen politikoa
Gizakiaren bertutea: neurritasuna (erdibidean).
Gizakia animalia politikoa da. Gizartean baino ezin du perfekzioa lortu: familia --> auzoa---> estatua/polisa Estatuaren helburua: hiritarren ongizatea (bizitza bertutetsua izateko aukera). Gizartea gobernatzeko modu oker edo zuzenak daude, gobernu zuzenak usteldu egin daitezke gobernu okerrak bihurtuz. Gizartea klase desberdinetan banatzea naturala eta egokia da: esklaboak eta libreak; aberatsak eta behartsuak. Erdi mailako hiritarrak hartu behar dute --> polisaren ongian pentsatzeko baliabideak dituzte. Hiri justua legeen arabera agintzen dena da. .
Eta bukatu da!
Galderarik?