Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

GINKANA

ika gasteiz

Created on May 18, 2021

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Practical Microsite

Essential Microsite

Akihabara Microsite

Essential CV

Akihabara Resume

Momentum: Manager Guide

Momentum: First Operational Steps

Transcript

GINKANA:

HAMAIKA IKUSTEKO, ZIGOITIAN

Título 1

Hauxe da ibilbidea: Mendarozketa, Buruaga, Zestafe, Okoizta, Gorostiza, Etxaguen, Murua, Larrinoa, Manurga, Gopegi eta Ondategi. Argazkiak jasotzeko azken eguna: ekainaren 11

Ginkana Zigoitian

1 · Mendarozketa

“gizon itzaltsu ugariko txoko txiki bat” dela esan zuen Ricardo Becerro de Bengoak. Ez gara, oraingoan, horiek bilatzen hasiko, baina bai herri honetan ezkutaturik dagoen 1704ko eguzki-erlojua. Ea lehenbailehen aurkitzen duzuen eta erretratu ederra ateratzen diozuen.

Ginkana Zigoitian

2 · Buruaga

Buruagako elizaren ondoko eraikinari aipamen berezia egin behar zaio: jatorriz eliza erromanikoa da, baina nabe bat baino ez da gelditzen. XII. mendearen amaierakoa edo XIII. mendearen hasierakoa da, eta espiritualak ez diren bestelako ekintza batzuetarako ere erabili izan da: herriko abereak gordetzeko edo... Egiozu argazkia eliza ondoko eraikinari, eta argituko dugu zertarako erabiltzen den gaur egun.

Ginkana Zigoitian

3 · Zestafe

Arte erromanikoaren aztarna gehien dituen Zigoitiko eliza da Zestafekoa. Elizaren hegoaldeko horman leiho erromaniko bat dago. Horma berean, teilatuaren hegiaren azpian harrizko sei taila daude: animalien buruak, aurpegi antropomorfoak eta makila duen pertsonaia bat zutik irudikatzen dituzte. Ea pertsonaia horri argazkia egiten diozun.

Ginkana Zigoitian

4 · Okoizta

“Ocoizta” herria IX. mendean agertzen da paperetan. Milaka urteko pasabide izan zen Zigoitia zeharkatzen dituzten mandazainentzat, eta goi Erdi Arotik dago horren inguruko agiriren bat: “Bide Zatikoa" edo “Olleros bidea” zen (Zaitegitik Ollerietaraino), eta, ondoren, “ikazdunen bidea” izena hartu zuen (Aramaiotik Urduñara). Gaur egun landetxe ederra dago Okoiztan; usain goxoko landare baten izena du. Ea gai zareten landetxea topatzeko eta landarearen izena duen kartela erretratatzeko.

Ginkana Zigoitian

5 · Gorostiza

Gorostizako baselizaren garrantzia historikoa azpimarratu zuen Micaela Portillak: “Tenplu txiki hau jendez hustutako arabar herrietako parrokien ezaugarri eta neurrien lekuko historiko bat da. Eliztarrak galdu zituenez, denboran zehar ez du handitze-lanik edo aldaketarik izan, eta, horregatik, jatorrizko itxura mantentzen du”. Arabako herrietako Erdi Aroko parrokiak nolakoak ziren argi eta garbi erakusten digun adibideetako bat da. Baietz argazki polita egin!

Ginkana Zigoitian

6 · Etxaguen

Legutioko Batailan (1936), Zigoitiko beste herri batzuetan gertatu zen bezala, Etxaguenek ondorio suntsitzaileak sufritu zituen, pentsa: eliza odol-ospitalea izan zen. Biktima ugari inguruko lursail eta mendietan bi suteren artean harrapatuta gelditu ziren. 2013ko apirilean, Aranzadi Zientzia Elkarteak 11 milizianoren gorpuzkiak aurkitu zituen bertan. Herriko kontzejuak onartuta, Etxaguengo hilerrira eraman zituzten. Lurperatuta egon ziren lekuan ondoko oroitarria jarri zen: “In memoriam 1936”. Egin, bada, argazki bat oroitarriari, miliziano horiek omentzeko.

Ginkana Zigoitian

7 · Murua

Murua “oinaztarren” bandoko jatorrizko lekua izan zen. Hortaz, Lope García de Salazarren arabera, “Murua de Oñas” izena hartu zuen, eta, horren aurrean, “Ullivarri Gamboa" zegoen, Ganboatarren herria. Herriak bi gune ditu: “Goiko Auzoa” eta “Beheko Auzoa”. Jatorrizko herriaren goialdean egindako etxebizitzek osatzen dute lehen auzoa, Ametzua ibaiaren mendebaldeko ertzean. Bada, ea horretan aurkitzen duzun harrizko aurpegi misteriotsua duen 1871eko iturri zaharra. Hala bada, egin erretratua!

Ginkana Zigoitian

8· Larrinoa

Udalerriaren erdiko eremu lauan dago, Zubialde ibaiaren ezkerreko ertzean, Gopegi eta Murua artean. Itsasoaren mailatik 595 metroko garaierara dago. Agirietan eta garaiaren arabera, zenbait izen izan ditu: Larrinoa 1257an eta Larrinua 1294an, 1537an eta 1769an. Aiarako Kexaako monasterioa osatzeko eskutitzean (1378an) Larrinoa herria eta hurbileko errota bat aipatzen dira. Oraingoan, herri gunetik hurbilen dagoen errota horri atera behar diozu argazkia.

Ginkana Zigoitian

9 · Manurga

Kokapen estrategikoa dela-eta, Manurgak zenbait gotor-etxe izan zituen: lau dorretxe zeuden, baina denbora joan ahala, desagertu ziren; esaterako, Kortazar edo Iturrizartarrenak (biak XVII. mendekoak). Azken dorretxe horren zenbait aztarna daude garbitegi zaharrean, non murruetako bateko armarria ikus daitekeen. Elizaren ondoan, Ortiz de Zaratarren dorre hondatuta dago; Elexaldeko Gaztelua izena du, eta aurreko mendearen amaieran erori zen. Oraindik zutik dirauen jauretxe honi egin behar diozu argazkia: Martinez de Murgiatarren jauregia —Astegieta eta Berastegi abizenekoenak izan ziren ondoren horren nagusiak eta zaintzaileak— 1700. urtean eraiki zen, gutxi gorabehera. Oinplano laukia du, eta fatxadan familia fundatzailearen armarria du.

Ginkana Zigoitian

10· Gopegi

Jakin badakigu 1257. urtean herriak Hopeegui izena zuela, eta XII. mendearen amaieran Gopehegui zen, 1292ko Tarifa setiorako dirua ematen zuten herrien nominan horrela idatzita baitago. Gopegiko biztanleak, historian barrena, bi auzotan kokatu dira. Goiko auzoaren muino txikian dorre ederra dugu, gainontzeko eraikinetatik nabarmentzen den Ortiz de Zarate maiorazkoaren orubea: Goikoetxea edo Goikolea dorretxea. Jatorri berantiarreko dorre handi hori Ortiz de Zaratetarrek altxatu zuten; oinplanoa ia karratua da eta hamabi metroko garaiera du. Ekialdeko fatxadan Zarate eta Egiluztarren armarria du. Egiozu, bada, erretratua.

Ginkana Zigoitian

11· Ondategi

XI. mendean hasten du bere bidea “Zigoitia” izenak. Hona hemen gaur arte izan duen garapena: Zuffia de Suso (1025), Zuffia Goitia / Zuhigutia (1233), Coygoitia (1257), Zuigoitia (1335), Suiguitxe Cigoitia (1457), Zigoitia (1995). Zigoitiko Ermandadeak jatorritik izan du egoitza Santa Luzia baselizan; horri esker, ibarreko herri nagusia izan da Ondategi. Santa Lucia de Theparuako belardian eta ermitan egiten zuen bere batzarra “Concejo de Justicia y Regimiento de la Hermandad de Cigoitia” delakoak. Gorbeialdea Kuadrillako bigarren udalerri handiena da, eta haren azaleraren zati handi bat Gorbeiako Parke Naturalaren barruan dago. Gorbeiako gurutzea baino ez zaio falta, eta hutsune hori betetzeko erreplika bat eraiki zuten Ondategin. Ea segituan topatzen duzun eta argazki ederra egiten diozun.

Behin argazki guztiak eginda, apuntatu zure / zuen datuak eta bidali helbide honetara: zigoitianbarrena@gmail.com