Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

zirkulazioa

maiderzuei

Created on April 29, 2021

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Higher Education Presentation

Psychedelic Presentation

Vaporwave presentation

Geniaflix Presentation

Vintage Mosaic Presentation

Modern Zen Presentation

Newspaper Presentation

Transcript

Zirkulazioa aparatua

Nutrizioa

1. SARRERA

2. FUNTZIOAK

3. ANATOMIA

AURKIBIDEA

3.1. BIHOTZA

3.2. ODOL-HODIAK

3.3. ODOLA

3.3.1. ODOL-PLASMA

3.3.2. ERITROZITOAK

3.3.3. LEUKOZITOAK

3.3.4. PLAKETAK

4. ODOL-TRANSFUSIOAK

5. ODOLAREN ZIRKULAZIOA

6. FISIOLOGIA

6.1. BIHOTZAREN ZIKLOA

6.2. PRESIO ARTERIALA

6.3. HEMATOPOIESIA

6.4. ODOL-GATZAPENA

7. SISTEMA LINFATIKOA

8. PATOLOGIAK

9. OHITURA OSASUNGARRIAK

Izaki zelulanitzok ezinbestekoa dugu garraio-sistema bat zelulek behar dituzten baliabideak eta zeluletan sortzen diren hondakinak garraiatzeko. Gizakiok odolaren zirkulazio-sistemaz gain, beste garraio-sistema bat dugu: linfa-sistema. Egitura eta funtzio berezituak dituzten linfa-organoek eta linfa- hodiek osatzen dute linfa-sistema. Sistema horretatik likido batek zirkulatzen du, linfak, hain zuzen.

1. sarrera

2. FUNTZIOAK

  • Digestio-aparatuak eta arnas-aparatuak hartutako nutrienteak (glukosa, aminoazidoak, ...) eta oxigenoa organismoaren zelula guztietara eramatea.
  • Zelulek sortutako hondakinak (CO2, urea ....) biltzea eta iraitz-organoetara eramatea.
  • Odol-zelulak garraiatzea.
  • Immunitaterako zelulak eta substantziak (antigorputzak,...) garraiatzea.
  • Hormonak garraiatzea.
  • pH, tenperetura, ... egonkortzea eta oreka osmotikoa mantentzea.

3. ANATOMIA

Bihotza

Odol-hodiak

Odola

Odol-plasma

Eritrozitoak

Leukozitoak

Plaketak

3.1. BIHOTZA

Toraxaren ezkerraldean (biriken artean) dagoen organo gihartsua da. Bere funtzioa odola ponpatzea da. Ezaugarriak: Pisua: 250-300 g  Taupada-maiztasuna: 70/min  Ponpaketaren bolumena: 16.000l/egun Anatomia: Bihotzaren goiko barrunbeei aurikula deritze; behekoei, bentrikulu. Aurikulen paretak meheagoak dira. Ezkerreko bentrikulua muskulutsuena da (Aorta). Ezkerreko eta eskuineko aldeak trenkada batek banatzen ditu; odol oxigenatua eta ez oxigenatua ez nahasteko. Aurikulen eta bentrikuluen artean dauden balbulei esker odolak norabide bakar batean egin dezake: aurikuletatik bentrikuluetara, eta bentrikuluetatik odol-basoetara. Aurikulen eta bentrikuluen arteko balbulak bi dira: mitrala edo bikuspidea, ezkerraldeko aurikula eta bentrikulua komunikatzeko; eta trikuspidea, eskuinaldeko aurikula eta bentrikulua komunikatzeko. Bentrikuluen eta bihotzetik irteten diren odol-basoen artean dauden balbulei sigmoide deritze. Bentrikuluak uzkurtzean (sistole), balbula horiek irekitzen dira, odola bihotzetik irteteko. Bentrikuluak lasaitzean (diastole) itxi egiten dira, aurikuletako odola jasotzeko. Bihotzaren geruzak: Perikardioa: Kanpoko geruza; bikoitza da eta 2 mintzen artean likido du marruskadura gutxitzeko  Miokardioa: Erdiko geruza da; muskulu kardiakoz osatua dago, nahigabe uzkurtzen dena.  Endokardioa: Barruko geruza, ehun konjuntiboz osatua eta endotelio geruza meheak eratzen du.

3.2. ODOL-HODIAK

ARTERIA

ZAINA/BENA

KAPILARRA

Odola bihotzetik ehunetara daramate. Bihotzetik bi arteria ateratzen dira:Birika-arteria eskuineko bentrikuluan jaio eta birika bakoitzera doazen 2 birika-arteriatan banatzen da. Aorta gorputzeko odol-hodi handiena da. Ezkerreko bentrikuluan jaio eta bihotzaren atzetik jaisten da; diafragma igaro ondoren banatzen da, arteria iliakoak osatuz. 4 geruza dituzte. Taupada bakoitzean arterietako paretak zabaldu egiten dira bihotzaren bentrikuluen uzkurduren ondorioz. Zabaltze-lehengoratze mekanismo hori arterietako paretetako ehun elastikozko geruza bati esker gertatzen da. Sistema horretan odolaren presioa oso handia da, eta arterien elastikotasunari esker odola pultsu moduan irisiten da kapilarretara. Arteria guztiek (birika-arteriak ez), odol oxigenatua daramate. Arteria koronarioak aortatik ateratzen dira eta bihotzaren beraren ehunei eramaten diete odol oxigenatua.

Odola ehunetatik bihotzeraino garraiatzen dute. Arteriek baino pareta meheagoak dituzte, muskulu-geruza hain garatua ez dutelako. Ondorioz, ez dira arteriak bezain elastikoak eta erresistenteak. Barruan balbula batzuk dituzte odola bihotzerako bidean (grabitatearen idarraren aurka) atzera joan ez dadin. Bihotzean 2 zain-mota sartzen dira: ezkerreko aurikulan 4 Birika-zaina (birika bakoitzetik 2), eta eskuineko aurikulan 2 Kaba zaina (goikoa eta behekoa). Kabek gorputz osoko odola biltzen dute, biriketakoa izan ezik. Goiko Kabak gorputzaren goiko aldearen odola jasotzen du; beheko Kabak behekoa. Birika-zainek biriketako odola hartzen dute. Hori dela eta, zain horiek odola oxigeno askorekin garraiatzen dute. Azkenik, zain koronarioek bihotzeko hondakinak kanporatzen dituzte.

Odol-hodi mikroskopikoak dira, barneko endotelioz bakarrik osatuak. Arterien bukaeran (arteriolak) edota zainen hasieran daude (benulak). Bertan, zelulen eta odolaren arteko trukea egitenda.

3.3. ODOLA

Zirkulazio-aparatuan zehar garraitzen den substantzia likatsua da. Bi osagai nagusi ditu: odol-plasma eta odol-zelulak

  1. Odol-plasma
  2. Odol-zelulak:
  • Eritrozitoak, globulu gorriak edo hematieak
  • Leukozitoak edo globulu zuriak
  • Plaketak

3.3.1. ODOL-PLASMA

Likido garden eta horixka da.Osagaiak: Ura (%90), bitaminak, antigorputzak, proteinak, hormonak, gluzidoak, gatzatze-faktoreak, ioiak (Na+, K+ Ca2+), ... Odol-plasmaren funtzioak:

  • Garraioa: Hormonak, zelulak, elikagaiak, hondakinak, ...
  • Erregulazioa: pH, tenperatura, presio osmotikoa, ...
  • Gatzatzea: Odol hodia hausten denean.

3.3.2. ERITROZITOAK

Globulu gorriak, hematieak edo eritrozitoak deitzen zaie. Odolean dagoen zelularik ugariena da.Hemoglobina proteina dute, honek dituen burdin atomoek (4) kolore gorria ematen die odolari. Osagaiak: Borobilak, ahurbikoak eta elastikoak dira. Helduak direnean nukleoak eta mitokondriak galtzen dituzte. Arnasketa funtzioa: Hemoglobina, arnas-pigmentua da, oxigenoarekiko eta karbono dioxidoarekiko afinitatea baitu. Kopurua: Emakumeek 4,5-5 milioi/mm3 Gizonezkoek 5-5,5 milioi/mm3 Bizitza: Eritropoiesiaren (hematopoiesi) bidez sortzen dira, hezur muinean (2 milioi/s). Haien bizitza 120 egunekoa da. Beren bizitzan zehar 600 km inguru egiten dituzte. Gibelean eta barean makrofagoek eritrozito zaharrak suntsitzen dituzte fagozitosi bidez; berriro erabili ezin daitezkeen substantziak, behazuna egiteko erabiltzen dira.

3.3.3. LEUKOZITOAK

Leukozito edo globulu zuriak deitzen zaie. Odolaren zein linfaren bidez garraiatzen dira. Bi taldetan banatzen dira: granulozitoak (neutrofiloak, basofiloak, eosinofiloak) eta agranulozitoak (linfozitoak, monozitoak).Ezaugarriak: Zelula nukleodunak dira. Ez daukate kolorerik. Eritrozitoak baino handiagoak dira. Pseudopodoen bidez mugi daitezke. Immunitate funtzioa: Sistema immunologikoaren parte dira. Kopurua: 4.000-10.000/mm3 Bizi-zikloa: Hezur-muinean eta gongoil linfatikoetan eratzen dira.

3.3.4. PLAKETAK

Plaketak edo tronbozitoak deritze. Ez dira benetako zelulak, megakariozito deitzen diren zelula batzuk puskatzean sortutako zitoplasma zati txikiak baizik.

Ezaugarriak: Biribilak eta nukleogabekoak dira.Funtzioa: Odolaren koagulazioa da haien funtzio nagusia. Gatzapenak odolaren galera ekiditen du. Bi modutan parte hartzen dute: --Batetik, zauriaren tokian pilatzen dira, ebakia estaliz eta odolaren galera oztopatuz. Bestetik, tronbokinasa entzima askatzen dute, tronbina sortzen duena; horrek fibrinaren agerpena katalizatzen du, odolbilduak sortuz. Kopurua: 150.000-450.000/mm3 Bizi-zikloa: Megakariozitoak hezur-muin gorrian sortzen dira. Barean eta gibelean deuseztatzen dira.

4. ODOL-TRANSFUSIOAK

Gorputzarentzat arrotzak diren molekulei antigeno deritze. Normalean, bakterioetatik edota birusetatik eratorriak dira; horregatik, organismoa haiek suntsitzen saiatzen da. Horretarako, gorputzak antigorputzak ekoizten ditu, antigenoekin lotzen diren proteinak. Antigorputzak espezifikoak dira, hau da, antigeno bat birrintzeko balio duenak ez du balio beste baten kontra borrokatzeko. Gureak ez diren molekulak bakarrik desegiten dituzte; bestela, gaixotasun autoimmuneak sortzen dira. Odola antigenoen arabera sailkatzen da. Nahiz eta hogeita hamar sistema baino gehiago egon, ezagunenak diren bi sistema bakarrik aztertuko ditugu:

  • ABO edo Landsteinerren sistema
  • Rhesus tximinoaren sistema edo D antigenoaren sistema

RHESUS TXIMINOAREN SISTEMA EDO D ANTIGENOAREN SISTEMA

ABO EDO LANDSTEINERREN SISTEMA

Globulu gorrietan bi motatako antigenoak ager daitezke: A eta B. Plasman, berriz, bi motatako antigorputzak ager daitezke: Anti-A eta Anti-B. Hori kontuan hartuta, lau odol-talde daude.

Rh-a beste antigeno bat da (Rhesus faktorea). Globulu gorrietan antigeno hau agertu daiteke edo ezEz dauka A eta B antigenoekin zerikusirik.

Odol-transfusioak egitean, emaileak hartzaileak ez duen antigeno bat baldin badu, ezingo da transfusioa egin; molekula arrotza jasotzean, antigenoaren kontrako antigorputza sortuko duelako. Antigenoaren eta antigorputzaren arteko erreakzioa ona izaten da, arrotza den molekula/zelula suntsituz. Kasu honetan, eritrozitoak suntsitzen dira (hemolisia) eta hemoglobina askatzen da. Ondorioz, hemoglobina hauspeatzen da eta tronboak sortzen dira; gernuaren ekoizpena ere geldituz. Bukaeran hartzailea hiltzen da, aglutinazio izeneko erreakzio horrengatik. Odol-emaile unibertsala O Rh– da, eta odol-hartzaile unibertsala AB Rh+.

5. ODOLAREN ZIRKULAZIOA

Gizakion odol-zirkulazioa osoa eta bikoitza da: osoa, odol oxigenatuaren eta oxigeno gutxikoaren arteko nahasketarik ez dagoelako; eta bikoitza, bihotzetik abiatuta, odolak bi zirkuitu dituelako.

ZIRKUITU TXIKIA

ZIRKUITU HANDIA

Odola Kaba zainetik eskuineko aurikulara iristen da, gero eskuineko bentrikulura igarotzen da, eta ondoren, birika-arterietatik biriketara. Bertan, kapilarren pareta meheetan zehar, CO2-a utzi eta oxigenoa hartzen du. Oxigenatutako odola birika-zainetik bihotzeraino itzuli eta ezkerreko aurikulan sartzen da.

Biriketatik etorritako odola (oxigenoan aberatsa) bihotzeko ezkerreko aurikulan sartzen da, gero ezkerreko bentrikulura igarotzen da eta handik aortak banatzen du dagozkion organo eta ehunetara. Horietan, kapilarren bidez, O2 eta mantenugaiak utzi eta hondakinak trukatzen dira; ondoren, odola bihotzera itzultzen da Kabatik. Zainetako zirkulazio gehiena grabitatearen aurka egiten denez, hainbat mekanismoren beharra dago odola gora joan dadin: muskulu eskeletikoen uzkurdurek zainak konprimitzen dituzte eta odola bultzatzen dute; arnas mugimenduek (arnasgorak) zainen dilatazioa eragiten dute eta, ondorioz, odolaren igoera; eta zainen balbulek odolaren itzulera eragozten dute.

6. FISIOLOGIA6.1. BIHOTZAREN ZIKLOA

Bihotza osatzen duen muskulu-ehuna berezia da, bihotzaren uzkurdura eta aldi berean uzkurdura agintzen duen nerbio-kinada ere egiten duelako; hau da, bulkaden maiztasuna kontrolatzeko sistema propioa du.

Odolak hodien barrutik zirkulatzen du, bihotzaren uzkurdurak eraginda, 2 mugimenduren bidez:  Sistolea, uzkurtze-mugimendua Diastolea, erlaxatze-mugimendua Aurikuletan sistolea gertatzean, bentrikuluak diastolean daude; eta alderantziz, bentrikuluen sistolean aurikulak diastolean. Bihotz-taupada honela gertatzen da: a) Aurikula-sistolean, aurikuletan zegoen odola bentrikuluetara igarotzen da balbula mitralean eta trikuspidean zehar. b) Bentrikulu-sistolean, bentrikuluak beteak daude; balbula mitrala eta trikuspidea itxiak daudenez eta sigmoideoak irekiak, bentrikuluetako odola Aortara eta Birika-arterietara bultzatzen da. c) Bentrikulu-sistoleekin batera aurikula-diastolea gertatzen da; zainetan zegoen odolak aurikulak betetzen ditu, beste sistole baterako prestatzeko eta ziklo berri bati hasiera emateko. Kanpotik bi eratara entzuten dira bihotz-uzkurdurak:  Pultsazioak: Hatzarekin arteria bat zapaltzean, odola bihotzetik ateratzean sortutako dilatazioak nabarituko ditugu; beraz, pultsazioak bentrikulu-sistoleak dira.  Bihotz-hotsak: Belarria bihotzean jarrita bi hots entzuten dira: bata, sendoa eta luzea, bentrikulu sistolea, balbula mitralak eta trikuspideak ixtean egiten dutena; bestea, laburra eta leuna, balbula sigmoideoek ixtean egiten dutena.

6.2. PRESIO ARTERIALA

Odolak hodien paretetan egiten duen presioari deritzo presio arterial. Bentrikuluak uzkurtzean (sistolean) hartzen du presio handiena (12-14 cmHg) eta erlaxatzean (diastolean) txikiena (7-9 cmHg). Balore horiek ez dira beti berdinak izaten, adina, herrialdea, eta pertsonaren konstituzioarekin aldatzen baitira. Bihotzak taupada-maiztasuna handitzen duenean, arterietako odol-kopurua ere handitu egiten da, eta presioak gora egiten du: hipertentsioa da. Odol-kopurua txikitzen bada, presioa ere jaitsi egiten da: hipotentsioa da.

6.3. HEMATOPOIESIA

Odol-zelulak fabrikatzeko prozesuari deritzo eta hezur-muineko zelulek burutzen dute. Hematopoiesia, hezur-muinean dauden eta diferentziatu ez diren zelula-ama hematopoietiko pluripotentzialetan abiatzen da. Zelula ama horietatik odol-zelulak sortzen dira. Odoleko zelulen bizi-zikloa erlatiboki laburra da (egun batzuk-aste batzuk bizi dira). Horregatik, galerak hornitzeko, bizitza osoan zehar ordezkatuak izaten dira. Egunero sortzen diren zelulen kopurua izugarria da. Linfozitoen kasuan, organo linfoideetan eratzen dira eta prozesuari linfopoiesi esaten zaio. Eritrozitoen bizitza laburra da: bi-hiru hilabete irauten dute. Egoera txarrean dauden globulu gorriak fagozitatuak izaten dira baretik pasatzerakoan. Prozesu honi eritrolisi deritzo. Eritrozitoen kopurua konstante mantentzeko, beharrezkoa da etengabe birsortzea; prozesu horri eritropoiesi deritzo eta hezur-muin gorrian gertatzen da. Hematokritoa odolaren bolumenean dagoen odol-zelulen portzentaia da, eta ia-ia bat dator hematien kantitatearekin. Pertsona helduengan (>20 urtetik) eritrozitoak hezur laburren muinean sortzen dira (ornoetan, bularrezurretan, saihets- hezurretan edo hezur iliakoan). Jaio berriengan, aldiz, eta 5 urte arte, eritrozitoak hezur guztietako hezur-muinetan ekoizten dira. Geroago, hezur- luzeen muina gantz bihurtzen da, femurrean eta humeroan izan ezik.

6.4. ODOL-GATZAPENA

Gatzapena, endotelioaren lesioa gertatu eta berehala gertatzen da. Hemostasia odol hodi baten zauri baten ondorioz ematen den odoljarioaren gelditze prozesua da (normalean, <10 min irauten du):- Basouzkurdura: Odol-hodia uzkurtzen (diametroa txikitu) da, bertako odol jarioa atzeratuz. NS sinpatikoak eta plaketek jariatutako hainbat substantziek (tronboxano, adrenalina, serotonina,...) eragiten dute. - Plaketa tapoiaren eraketa: Plaketak kolagenoarekin elkartzen dira eta plaketazko tapoi bat eratuko dute lesioa izan den lekuan.- Koagulazioa: Plaketa tapoia egonkortzeaz arduratuko den fibrina proteinaren eraketa gertatzen da. Fibrinak sare bat sortzen du globulu gorriak harrapatuz. Puntu honetan plaketa tapoiak koagulo edo odolbildu izena hartzen du. Ehunak apurtzean odoljarioa badago, plaketek eta alboko ehunek tronboplastina jariatuko dute. Tronboplastinak gibelak odolera jariatutako protronbinarekin erreakzionatzen du eta tronbina sortzen da. Tronbinaren eraginez fibrinogenoa fibrina bihurtzen da. -Fibrinolisia: Odol koaguloaren desegitea ematen da.  - Apurka-apurka hautsita zeuden odol-hodiaren paretak berregiten dira, zauria sendatzeko.

7. SISTEMA LINFATIKOA

Elkarri loturiko hodiz osatua dago, baina, hodiak ehunetan itsu hasten dira, eta ez dute zirkuitu jarraitu eta itxia osatzen. Funtzioak:a) Ehunetako jario gehiegia odol zirkulaziora itzularazten du. b) Heste mehean dauden gantzak hartzea, kapilarren paretatik zehar ezin dutelako pasa. c) Linfozitoak eratzea, gorputzaren defentsarako. Linfa-sistemaren osagaiak hurrengoak dira: - Linfa: Zelulen artean likido interstizial gehiegi dagoenean, linfa-sistemak biltzen du eta gero zirkulazio-sistemara itzultzen da. Likido hori heste mehetik xurgatutako gantzekin nahasi, eta linfa sortzen da.  - Hodi linfatikoak: Oso hodi meheak dira eta gorputz osoan zehar zabalduta daude. Linfa-hodiek balbulak dituzte (zainek baino gehiago), linfa atzera joan ez dadin.  - Gongoil linfatikoak: Linfa-hodiak elkartzen diren guneak dira. Bertan linfak ekarritako substantzia arrotzak eta mikroorganismoak iragazten dira. Leukozitoak sortzeko eta heltzeko ere balio dute. Gongoil linfatikoak lepoan, besapeetan eta iztaietan izaten dira. Infekzioa dagoenean, handitu egiten dira, linfozitoz beteak daudelako. - Organo linfatikoak: Amigdalak: Faringean daude. Kanpotik etor daitezkeen eta ahoaren edo sudurraren ehunak kutsa ditzaketen mikroorganismoen aurkako babes-funtzioa dute.  Timoa: Bizitzan zehar timoaren tamaina aldatu egiten da; nerabezaroan lortzen du tamainarik handiena eta, zahartu ahala, txikiago bilakatzen da, gantzarekin ordezkatzen baita. Timosina hormona jariatzen du, T-linfozitoak garatu ahal izateko.  Barea: Monozitoen eta linfozitoen heltze-prozesuan parte hartzen du. Eritrozito zaharrak deuseztatzen ditu makrofagoen bidez.  Apendizea: Bertan gongoil linfatiko asko kontzentratzen dira.  Peyer-en plakak: Ileonean eta bronkioetan daude, partikula arriskutsuak linfa-sistemara eramateko.

8. PATOLOGIAK

Lorem ipsum dolor

Gaixotasun kardiobaskularrak modu ezberdinean banatzen dira Munduan zehar.

8. PATOLOGIAK9. OHITURA OSASUNGARRIAK

HTA

Angina infartua

Bihotz gutxiegitasuna

Tentsio arteriala altuegia edukitzean datza.

Bihotzak ezin du gorputzak behar duen adina odola ponpatu

Bihotzean oxigeno faltagatik sortzen da

Sinkopea & bihotz-biriken gelditzea

Iktusa

Kontzientzia galtzen denean gertatzen da

Garuneko odol-zirkulazioa gelditzean datza