Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

SERIAK

Ander Jesus Sellan

Created on April 28, 2021

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Serieak

INDEX

2.Walker, Texas Ranger

1. La casa de papel

La casa papel

  • La casa de papel (euskaraz Paperezko etxea) espainiar telesail bat da, Vancouver Media ekoiztetxeak Antena 3 telebista katearentzat egina. 2017ko maiatzaren 2an estreinatu zen telebistan, eta saioko protagonista nagusiak Úrsula Corberó, Itziar Ituño eta Álvaro Morte dira.
  • Saioaren bigarren zatiko atalak telebistan igorri ostean, Netflix plataformak telesaila erosi eta atal berriak ekoitzi zituen.

Argumentua

  • "Irakaslea" deituriko pertsonaia misteriotsu bat zerbait handia eta bakarra prestatzen ari da: historiako lapurreta handiena burutzea.
  • Horretarako, zortzi pertsonak osatutako talde bat errekrutatzen du, eta guztiek baldintza bakarra dute: inork ez du ezer galtzeko.
  • "Zer deritzozu 2.400 milioi euro lortzeari?" galdetzen dio Irakasleak Tokiori, lapurretan aditua den eta polizia bere atzetik dabilen neska gazte jakitunari.
  • Tokio Irakasleak errekrutatutako pertsonen taldera batuko da.
  • Taldea osatzen dutenak honakoak dira: Berlin, buruzagia; Mosku, faltsutzean aditua; Rio, informatikaria; Nairobi, faltsutzailea, Denver, Moskuren semea; Helsinki eta Oslo, indar basatia.
  • Bost hilabeteko errekrutatzean pauso, xehetasun eta aukera guztiak memorizatu ondoren, azkenean Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalean hamaika eguneko itxialdira iritsiko da taldea dirua eskuratzeko asmoz, armada-gorputzez inguraturik eta 67 bahiturekin.

+info

Walker, Texas Ranger

  • Walker, Texas Ranger AEBko Texas Rangers polizia eta bere kideen kasuetan oinarritua dagoen telesaila bat da. 1993-2001 bitartean CBS katean aireratua izan zen, sortzaileak Christopher Canaan, Leslie Greif, Paul Haggis eta Albert S. Ruddy izan zirelarik.
  • Euskal Herrian ETB2 telebista katean aireratu zen.

Argumentua

Cordell Walker (Chuck Norris) izeneko Texas Rangers poliziako kideak Mendebalde Urruneko jokamol. de eta baloreetan irmoki sinisten duen pertsona zuzena da, balore hauek modu zorrotzean defendatzen dituelarik. Kasuak argitzerakoan bere adiskideen laguntza izan ohi du, Jimmy Trivette (Clarence Gilyard), Baltimore hiriko amerikar futboleko jokalari-ohia, C.D. Parker (Noble Willingham) Texas Rangers poliziako kide-ohia eta taberna baten jabea, eta fiskalaren laguntzailea den Alex Cahill (Sheree J. Wilson).

Pertsonaiak

Chuck Norris : Cordell Walker Clarence Gilyard Jr : Jimmy Trivette Sheree J. Wilson : Alex Cahill Noble Willingham: C.D. Parker (1-8 denboraldiak) Floyd Red Crow Westerman : Oncle Ray (1-2 denboraldiak) Nia Peeples: Sydney Cooke (8-9 denboraldiak) Judson Mills : Francis Gage (8-9 denboraldiak) Ely Pouget : Rhonda Guthrie

¡GRACIAS!