Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Gernikako bonbardaketa ikertzen

Hezkuntza

Created on April 21, 2021

Hiru pertsonaiaren bidez (marrazkilaria, kazetaria eta bizirik irten zen pertsonaren senidea) Gernikako bonbardaketa tragikoa sakonago ezagutzeko ikerketa egingo da.

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Math Mission

Secret Code

Museum Escape Room

Simple corporate escape room

Chaotic Kitchen Escape Room

Vibrant Breakout

Reboot Protocol

Transcript

gernikako bonbardaketa

gernikako Bonbardaketa

Gernikako Bakearen Museoa

Gernikako Bakearen Museoa

HASI

HASI

sarrera

sarrera

80 urte baino gehiago igaro dira eta oraindik ere polemika sortzen da Gernikako bonbardaketa eta Espainiako Gerra Zibila gaien inguruan. Sinets dezakezu? Lagundu egia aurkitzen.

3 pertsonako taldea sortu

3 pertsonako taldea sortu

Orain, zure taldeko kide bakoitzak hemengo rol bat aukeratu behar du.

Kazetaria

Marrazkilaria

Lekukoa

Rolak

Hasiera

Material orokorra

lekukoaren FAMILIARtekoa

Izena: ______________Abizenak: ____________

Kontuan izan gertatutakoaren zenbait bertsio daudela. Nola lortuko duzu irakurleak konbentzitzea zure bertsioa benetakoa dela?

Gernikako bonbardaketaren lekuko baten biloba zara eta nazio mailan oso izen ona duen aldizkari batetik deitu dizute etxean bizipen hori (Gernikako bonbardaketa) nola transmititu zizuten kontatzeko.

Rolak

Hasiera

Material orokorra

lekukoaren FAMILIARtekoa

Murgil zaitez zure birramona edo birraitonaren garaian. Horretarako, irakurri, ikuskatu eta entzun atal honetako materialak.

05

TESTIGANTZAK

GERRA ZIBILA

01

LUIS IRIONDO

03

BONBARDAKETA

02

ALEMANIAKO PRESIDENTEA

04

Rolak

Hasiera

Material orokorra

lekukoaren FAMILIARtekoa

Lekukoak eta testigantzak

María Luisa eta Luis

Juanita Irigoras

La voz visual

EITB Mateo

Ahotsak

EITB Luis Iriondo

EITB Andone Bidaguren

EITB Boise (EEUU)

EITB Itziar Arzanegi

Rolak

Hasiera

Material orokorra

lekukoaren FAMILIARtekoa

Bizirik atera zen lekuko bat zure senidea izan zenez, aukeratu duzun rolaren arabera, ikertu eta bilatu informazioa honako galdera hauei erantzuteko:

1) Europako zein herrialdek parte hartu zuen bonbardaketan eta zein alderdiren alde egin zuten? 2) Ze fasetan gauzatu zen Gernikako bonbardaketa? 3) Zeintzu dira bonbardaketaren autoretzari buruzko hipotesi ezberdinak? 4) Nola sentitu zen zure birramona edo birraitona? (Hausnartu)

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    lekukoaren FAMILIARtekoa

    Hitz edo ideia hauek zure bilaketan lagun diezazukete:

    Gernikako bonbardaketa

    Data, asteko eguna, zer ospatzen zen, pertsona kopurua...

    Parte hartu zuten hegazkinak

    Lurreko armadak parte hartu zuen? Zein zen bonbardatu zuten hegazkinen nazionalitatea? Zein izan zen erabili zuten taktika? Europako zein herrialdek parte hartu zuen bonbardaketan eta zein alderdiren alde egin zuten? Zein eraso-fasetan gertatu zen Gernikako bonbardaketa?

    Suntsiketa zeinek egin zuen azaltzeko hainbat bertsio

    Zer bertsio eskaini zuen matxinatuen bandoak? eta errepublikanoak?

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    lekukoaren FAMILIARtekoa

    Galderen eta zure ikerketen erantzunak zure rol bera duten gelako pertsonekin partekatu (bizirik atera den pertsonaren ondorengoa).

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    lekukoaren FAMILIARtekoa

    • Zuen ikerketen emaitzak partekatu ondoren, idatzi artikulu bat aldizkariaren eranskinerako. Bertan, Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen pertsona baten ondorengo gisa izandako bizipena kontatzen duzu.
    • Bonbardaketa edo gerra zibila gaiak ateratzen diren bakoitzean zure etxean errepikatzen den esaldi bat sar ezazu zure idazkian.

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    lekukoaren FAMILIARtekoa

    Egin duzun lana hasierako taldeko ikaskideen lanekin batu (kazetaria eta grafiteroa), hiru lanak batuz aldizkariko eranskina sortzeko (zure bizipena, artikuloa eta kartela).

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    lekukoaren FAMILIARtekoa

    Azaldu zuen lana (aldizkariaren eranskina eta egindako ikerketa) ikaskideen aurrean.

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    kazetaria

    Izena: ______________Abizenak : ____________

    Kontuan izan gertatutakoaren zenbait bertsio daudela. Nola lortuko duzu irakurleak konbentzitzea zure bertsioa benetakoa dela?

    Unibertsitatetik irten berri den kazetari bat zara eta estatu mailan izen oneko eta tirada handiko aldizkari batean zure lehenengo lana aurkezteko aukera duzu.Sarbide proba modura, Gernikako bonbardaketa eta guda korrespontsalei buruzko ikerketa historikoa egin dezazun eskatu dizute.

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    kazetaria

    Murgil zaitez zure birramona edo birraitonaren garaian. Horretarako, irakurri, ikuskatu eta entzun atal honetako materialak.

    05

    TESTIGANTZAK

    GERRA ZIBILA

    01

    GEORGE L. STEER

    03

    H. R. SOUTHWORTH

    04

    BONBARDAKETA

    02

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    kazetaria

    Lekukoak eta testigantzak

    María Luisa eta Luis

    Juanita Irigoras

    La voz visual

    EITB Mateo

    Ahotsak

    EITB Luis Iriondo

    EITB Andone Bidaguren

    EITB Boise (EEUU)

    EITB Itziar Arzanegi

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    kazetaria

    Aukeratu duzun rolaren arabera, zure kasuan kazetaria, ikertu eta bilatu informazioa honako galdera hauei erantzuteko:

    1) Bonbardaketaren ondoren Gernika bisitatu zuten hiru berriemaile atzerritarren izenak aipatu (eta lan egin zuten egunkarienak). 2) Nor izan zen Gernikako bonbardaketaren berri eman zuen lehen kazetaria? Zein egunkaritan? 3)Nola eragin zuen Radio Salamancak bonbardaketari buruzko beste bertsioa prestatzeko orduan? Nor zen Radio Salamancako "ahotsa"? 4)Nola aldatu da duela 80 urteko gerrako berriemaileen bizitza eta gaur egunekoena? (Gogoeta-galdera)

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    kazetaria

    Hitz edo ideia hauek zure bilaketan lagun diezazukete:

    - George L. Steer - Radio Salamanca - General Queipo de Llano - Noël Monks - Christopher Holme - Mathiew Corman - Estatuko eta nazioarteko egunkariak (Diario Vasco, ABC, La Voz del Chaco, Daily Express, El sol, Euzkadi, Eguna, The New Yor Times, Diario de Burgos, Ce Soir, Euzko Deya, The Times, L’Humanité, Il corriere de la sera, Corriere di Napoli… )

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    kazetaria

    Galderen eta zure ikerketen erantzunak zure rol bera duten gelako pertsonekin partekatu (kazetaria).

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    kazetaria

    • Zuen ikerketen emaitzak partekatu ondoren, idatzi artikulu bat aldizkariaren eranskinerako, prentsak Gernikako bonbardaketaren inguruan egindako trataerari buruz. Gai hau aurreko ariketan ikertu duzu.
    • Kontsultatu dituzun dokumentuetan errepikatzen den esaldi bat sar ezazu zure idazkian.

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    kazetaria

    Egin duzun lana hasierako taldeko ikaskideen lanekin batu (lekukoaren senidea eta marrazkilaria), hiru lanak batuz aldizkariko eranskina sortzeko (bizipena, zure artikuloa eta kartela).

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    kazetaria

    Azaldu zuen lana(aldizkariaren eranskina eta egindako ikerketa) ikaskideen aurrean.

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    marrazkilaria

    Izena: ______________Abizena : ____________

    Kontuan izan gertatutakoaren zenbait bertsio daudela. Nola lortuko duzu irakurleak konbentzitzea zure bertsioa benetakoa dela?

    Asko gustatzen zaizu marraztea, eta zure espezialitatea kartelak dira. Espainiar Gerra Zibileko (30. hamarkada) kartelen itxurako marrazkiak egitea atsegin duzu.Estatu mailako aldizkari ospetsu eta tirada handiko batean argitaratuko den eranskin baten azala egiteko aukera duzu. Zure lanak Gernikako bonbardaketa eta gerra zibila islatu behar ditu, garai hartako artistak aintzat hartuz.

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    marrazkilaria

    Murgil zaitez zure birramona edo birraitonaren garaian. Horretarako, irakurri, ikuskatu eta entzun atal honetako materialak.

    05

    TESTIGANTZAK

    GERRA ZIBILA

    01

    BONBARDAKETA

    02

    GERRA ZIBILEKO KARTELAK

    04

    GERRA ZIBILEKO PROPAGANDA

    03

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    marrazkilaria

    Lekukoak eta testigantzak

    María Luisa eta Luis

    Juanita Irigoras

    La voz visual

    EITB Mateo

    Ahotsak

    EITB Luis Iriondo

    EITB Andone Bidaguren

    EITB Boise (EEUU)

    EITB Itziar Arzanegi

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    marrazkilaria

    Marrazkilariaren rola aukeratu duzunez, ikertu eta bilatu honako galdera hauen erantzunak:

    1) Zein izan zen kartelen funtzioa gerra garaian? 2) Zeintzuk ziren bando bakoitzeko karteletan gehien erabiltzen ziren sinboloak? 3) Aipa itzazu 3-4 kartelgileren izenak, zein bandokoak ziren eta euren ezaugarriak. 4) Zer bilakaera izan dute propagandak eta kartelek 30eko hamarkadatik hona? (Gogoetarako galdera)

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    marrazkilaria

    Hitz edo ideia hauek zure bilaketan lagun diezazukete:

    - Errepublika eta Gerra Zibileko kartelei buruzko erakusketa garaikideak- Kartelen funtzioa Espainiako 30eko hamarkadan-José Renau -Carlos Sáenz de Tejada -Bardasano -Nicolás Martínez Ortiz

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    marrazkilaria

    Galderen eta zure ikerketen erantzunak zure rol bera duten gelako pertsonekin partekatu (marrazkilaria).

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    marrazkilaria

    • Gernikako bonbardaketari buruzko eranskinaren azala marraztu behar duzu, 30eko hamarkadako estetikarekin.
    • Ikus dadila Bigarren Errepublika eta Gerra Zibilaren garaiko marrazkilariengandik jaso duzun eragina.

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    marrazkilaria

    Egin duzun lana hasierako taldeko ikaskideen lanekin batu (kazetaria eta lekukoaren familiartekoa), hiru lanak batuz aldizkariko eranskina sortzeko (bizipena, artikuloa eta zure kartela).

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    marrazkilaria

    Azaldu zuen lana(aldizkariaren eranskina eta egindako ikerketa) ikaskideen aurrean.

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    MATERIAL OROKORRA

    IKT TRESNAK

    ALDIZKARIA

    WEBGRAFIA

    EBALUAZIOA

    ZUEN ERANSKINA

    HIZTEGIA

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    IKT TRESNAK

    Ariketak egiteko erabil ditzakezun tresnak

    Familiako testigantza

    Egunkariko artikulua

    Azaleko marrazkia

    Word

    Word

    Power Point

    Open Office Writer

    Open Office Writer

    Paint

    Canva: sare sozialetarako, aldizkarietarako... diseinuak egiteko

    Canva: sare sozialetarako, aldizkarietarako... diseinuak egiteko

    Canva: sare sozialetarako, aldizkarietarako... diseinuak egiteko

    Flipsnack: liburuxkak eta katalogoak sortzeko.

    Flipsnack: liburuxkak eta katalogoak sortzeko.

    Autodesk SketchBook: marrazteko.

    Photoshop onlin: marraztu eta margozteko berebizikoa da.

    Genially: egunkariak, liburuxkak... diseinatzeko.

    Genially: egunkariak, liburuxkak... diseinatzeko.

    Gimp: software librea, marrazketarako eta argazkietarako.

    Blurb: liburuak, aldizkariak eta koadro apaingarriak diseinatzen ditu.

    Blurb: liburuak, aldizkariak eta koadro apaingarriak diseinatzen ditu.

    Krita: pintura digitalerako eta animaziorako pentsatua; open-source.

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    10

    Gernikako bonbardaketa (1/2)

    AUTOEBALUAZIOA

    Aldizkariko eranskina

    nork bere burua ebaluatzea

    Ebaluazio-adierazleak

    Puntuak

    1'5

    Los miembros se reunieron y comentaron regularmente. Todos los estudiantes contribuyeron a la discusión y escucharon respetuosamente. Todos contribuyeron equitativamente al trabajo.

    Sólo tuvieron lugar algunas reuniones del equipo. Algunos miembros contribuyeron a la discusión y escucharon respetuosamente. Algunos contribuyeron equitativamente al trabajo.

    Los miembros se reunieron y comentaron regularmente. La mayoría contribuyeron a la discusión y casi todos escucharon respetuosamente. La mayoría contribuyeron equitativamente al trabajo.

    Gaia sakon ulertu nuen eta haren informazioa erraz aurkeztu nuen.

    Gaia sakon ulertu nuen eta nire informazioa kementsu eta sinesgarri aurkeztu nuen.

    No hubo reuniones de equipo. Algunos los miembros del equipo no contribuyeron equitativamente al trabajo.

    Bazirudien gaiaren puntu nagusiak ulertu nituela eta erraz aurkeztu nituela.

    Ez nuen gaia behar bezala ulertu.

    Irabazitako ezagutza

    Ia beti entzuten, partekatzen eta babesten dut besteen ahalegina. Kideen batasunari eusten saiatzen naiz, taldean lan eginez.

    Batzuetan besteen ahalegina entzun, partekatu eta babesten dut, baina batzuetan ez naiz taldeko kide ona.

    Gutxitan entzuten, partekatzen eta babesten dut besteen ahalegina. Sarritan ez naiz taldeko kide ona.

    Sarritan entzun, partekatu eta babesten dut besteen ahalegina. Ez dut "arazorik" sortzen taldean.

    Besteekin lanean

    Oso ikerketa sakona egin nuen. Ikerketak gertaera eta data garrantzitsuak jaso zituen. Eranskinak argi eta garbi identifikatzen du gaiaren garrantzia.

    Ikerketa batzuk egin nituen, baina ez nituen modu ordenatuan aurkeztu. Eranskinak ez du gertaera edota data giltzarririk gaiaren garrantzia identifikatzeko.

    Ikerketa sakon samarra egin nuen. Ikerketak gertaera eta data garrantzitsuak jaso zituen. Eranskinak gaiari buruzko informazio ona zuen.

    Ezer gutxi ikertu dut nire zereginerako.

    Ikerketa

    Erabilitako informazioa zorrotza da. Originaltasuna ageri du. Azken ondorio pertsonalak eta kritikoki argudiatutakoak planteatu ditut.

    Eduki zorrotza. Ez oso originala. Azken ondorioak ez daude oso kritikoki argudiatuta.

    Eduki ez oso zorrotza. Ez oso originala. Azken ondorioak, edukiz eskasak eta gutxi argudiatuak..

    Azken lanaren edukia ez da batere zorrotza. Jardueran ez dago originaltasunik. Ez dago azken emaitza argudiatzen duen ondoriorik.

    "Eranskina sortzea" jarduera: nire idazlana edo marrazkia

    Ortografia eta hizkuntzaren erdipurdiko erabilera idazterakoan. Diseinu eskasa.

    Ortografia eta hizkuntza gaizki erabili ditut idazterakoan. Diseinu oso eskasa.

    Ortografiaren eta hizkuntzaren erabilera bikaina idazterakoan. Oso diseinu landua.

    Ortografia eta hizkuntza ondo erabilita idazterakoan. Diseinua ondo egin da.

    Zuzentasun ortografiko eta sintaktikoa. Idazketa eta diseinua

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    10

    Gernikako bonbardaketa (2/2)

    BATERAKO EBALUAZIOA

    Aldizkariko eranskina

    TALDEA EBALUATZEA

    Ebaluazio-adierazleak

    Puntuak

    1'25

    1'75

    2'5

    Los miembros se reunieron y comentaron regularmente. Todos los estudiantes contribuyeron a la discusión y escucharon respetuosamente. Todos contribuyeron equitativamente al trabajo.

    Sólo tuvieron lugar algunas reuniones del equipo. Algunos miembros contribuyeron a la discusión y escucharon respetuosamente. Algunos contribuyeron equitativamente al trabajo.

    Ez zen talde-bilerarik egin. Taldekide batzuek ez zuten ekarpenik egin lanean.

    Los miembros se reunieron y comentaron regularmente. La mayoría contribuyeron a la discusión y casi todos escucharon respetuosamente. La mayoría contribuyeron equitativamente al trabajo.

    Kideak aldizka bildu eta komentatu zuten egin beharrekoa. Ikasle guztiek lagundu zuten eztabaidan eta errespetuz entzun zuten. Denek berdintsu lagundu zuten lanean.

    Taldearen bilera batzuk baino ez ziren egin. Kide batzuek eztabaidan lagundu zuten eta errespetuz entzun zuten. Batzuek ekarpen berdintsua egin zuten lanean.

    Kideak aldizka bildu eta komentatu zuten egin beharrekoa. Gehienek eztabaidan lagundu zuten eta ia denek errespetuz entzun zuten. Gehienek ekarpen berdintsua egin zuten lanean.

    Parte-hartzea (Taldea)

    No hubo reuniones de equipo. Algunos los miembros del equipo no contribuyeron equitativamente al trabajo.

    Ikasleek ekarpen bikaina egin zuten, beren lana ondo aurkeztu zuten eta parte-hartze osoa izan zuten.

    Ikasleek oso informazio gutxi eman zuten proiektuan.

    Ikasleek informazioren bat eman zuten, baina ez ziren argiak izan aurkeztutako informazioan.

    Ikasleek ondo lan egiten zuten taldean, ekarpenak egiten zituzten eta kalitatezko informazioa aurkezten zuten.

    Parte-hartzea (Norbanakoa)

    Eranskinak eskatutako informazioaren parte bat jasotzen zuen, baina ez zen modu eraginkorrean aurkeztu.

    Ez ziren baldintzak bete, oso informazio gutxi aurkeztu zen, eranskina eskasa izan zen eta gutxieneko xehetasunak eman ziren.

    Eranskina funtsezko gertaerekin aurkeztu zen, baina ez zen tonu sinesgarrian aurkeztu.

    Kalitate goreneko eranskina egin zuten eta bere aurkezpena eredugarria izan zen.

    Proiektu orokorra (aldizkariaren eranskina)

    Sormen gutxikoa.

    Nahiko sortzailea.

    Batere sormenik gabea. Dagoeneko emandako ideietara jotzen dute.

    Oso sortzailea eta originala.

    Sormena

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    2/4

    HIZTEGIA

    Fiat CR 32: Gernikako bonbardaketan zehar hegazkin legionarioak erabilitako ehiza-hegazkin italiarra.

    Gudari: Espainiako Gerra Zibilean euskal armadako kidea (Eusko gudarostea).

    2/4

    Heinkel 111 y 51: Gernikako bonbardaketan zehar Condor Legioak erabilitako erdi-mailako bonbardaketa hegazkin alemaniarra.

    Franco Bahamonde, Francisco: (1892-1975) Espainiako militar eta politikaria, Estatu burua (1936-1975), Gerra Zibilean hasi zen (1936-1939) eta bere heriotzaz bukatu zen larderiazko erregimenaren (Frankismoa) arduraduna.

    Hitler, Adolf: (1889-1945) Austrian jaiotako buruzagi alemaniarra, honek Espainiako Gerra Zibilean argi eta garbi bando nazionalaren alde egin zuen; laguntza hau gizonen (Condor Legioa) eta hainbat gerra materialen bitartez eman zen.

    Gernika-Lumo: Bilbotik 33 kmra kokatzen den udalerria, Bizkaiko lurralde historikoan dagoena (Euskal Autonomi Erkidegoa); 8,6 km2 ditu eta 15.604 biztanle (2003).

    Rolak

    Material orokorra

    Hasiera

    1/4

    HIZTEGIA

    Agirre eta Lekube, Jose Antonio: (1904-1960) Abokatua eta Eusko Alderdi Jeltzalearen kidea (PNV-EAJ). Eusko Jaurlaritzaren lehenengo Lehendakaria, 1936ko urriaren 7an Gernikan izendatuta.

    Condor Legioa: Espainiako gerra zibilean zehar bando nazionalaren alde borrokatu zuen aire-indar alemanari emandako izen ofiziala. Besteak beste, Gernika eta Durangoko bonbardaketen erantzule nagusia.

    1/4

    Dornier 57: Gernikako bonbardaketan zehar Condor Legioak erabilitako azterketa hegazkin alemana.

    Bigarren Errepublika: 1931ko apirilaren 14tik aurrera, hau errepublikaren aldarrikapenaren data izanik eta era berean Espainiako Alfonso XIII erregearen irteerarena, eta 1939ko apirilaren 1a, bere burua nazional izendatutako bandoak behin betiko garaipena lortu zuen data, hau da 1936ko uztailaren 18an, Errepublikaren aurka altxatu zirenen garaipena. Garai guzti honi deritzo Bigarren Errepublika.

    Errepublikarrak (Gorriak): Gobernu barruko bandoaren jarraitzaileei, Espainiako Gerra Zibila iraun zuen bitartean eta ondoren emandako izena.

    Rolak

    Hasiera

    Material orokorra

    3/4

    HIZTEGIA

    Italiar hegazkineri Legionarioa: Espainiako Gerra Zibilean italiar aire-indarrei eman zitzaien izena, nazionalen alde egin zuten.

    Messerschmitt BF-109 B: Gernikako bonbardaketan Condor Legioak erabilitako ehiza-hegazkin alemana.

    3/4

    Mola, Emilio: (1887-1937) Iparraldeko kanpaina aurrera eramateko Francisco Francok izendatutako jenerala.

    Junker 52: Gernikako bonbardaketan Condor Legioak erabilitako bonbardaketa eta garraio hegazkin alemana.

    Mussolini, Benito: (1883-1945) Gerra zibila hasi zenean argi eta garbi errepublikaren aurkako jarrera hartu zuen buruzagi italiarra; honek, era guztietako armak eta 50.000 militar baino gehiago bidaliz lagundu zien nazionalei.

    Kindelan Duany, Alfredo: (1879-1962) Ingeniari aeronautiko militarra eta pilotua. Aire indar nazionalaren jenerala.

    Hasiera

    Material orokorra

    Rolak

    4/4

    HIZTEGIA

    Nazionalak (Erreboltariak, frankistak): Espaniako Gerra Zibilaren hasieratik Errepublikako gobernuaren aurka armen bidez altxatu ziren Francisco Franco jeneralaren agindupean zeuden militarrei emandako izena.

    Savoia Marchetti 79: Gernikako bonbardaketan aire legionario italiarrak erabilitako bonbardaketa hegazkin italiarra.

    4/4

    Richtofen, Wolfang von: (1895-1945) Espainiako Gerra Zibilean Condor Legioan Estatu Nagusiko buruzagi kargu lanak egin zituen III. Reich-eko armadako koronel pilotua. Autore batzuen ustetan Gernikako bonbardaketaren erantzule nagusienetariko bat.

    Hasiera

    Material orokorra

    Rolak

    WEBGRAFIA

    IRAKURTZEKO

    ENTZUTEKO PODCASTAK

    1. Espainiako gerra zibila

    1.1. 2. errepublika

    1.2. Uztailak 18, 75 urte Guda Zibila hasi zela (Euskadi Irratia)

    1. Gernikako bonbardaketari buruz irakurri beharreko liburuak Gernikako Bakearen Museoaren iritziz

    2. Gernikako bonbardaketa

    Twitter

    2.1. Gernikako bonbardaketa (Euskadi Irratia)

    1.1. GuerraCivil en tuits @Guerra_Civil_

    2.2. Guernica: la otra cara de un bombardeo

    2.3. Historias de la historia 136 el bombardeo de Gernika

    1.2. Guerra Civil 2.0 @GuerraCivil20

    2.4. El bombardeo de Gernika (IDEM)

    1.3. La España en guerra @GuerraCivil1936

    16

    WEBGRAFIA

    IKUSTEKO

    GAIA LANTZEN DUTEN BESTE ELKARTE BATZUK

    Youtube

    2.1. Espainiako Gerra Zibilaren kausak (Eki proiektua)

    2.2. Gerra Zibila (Argia 2020)

    2.3. Gerra Zibila Euskadin (EITB)

    2.4. La Guerra Civil española en 7 minutos (Memorias de pez)

    2.5. La Guerra Civil española | (Draw My Life)

    Gernika, 80 años después del bombardeo Abril de 2017

    Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroaren (CDBG) ikerketak

    17

    Espero dugu zure bilaketak fruituak eman izana eta Gernikako bonbardaketaren inguruko polemika argitu ahal izatea, Espainiako Gerra Zibileko gertaera oso garrantzitsua baita.

    Hona bidal dezakezue zuen eranskina:

    hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net

    Gure sare sozialetara eta gordailuetara igoko dugu, ikusgai jartzeko.

    Hasiera

    Material orokorra

    Rolak

    GernikakoBakearenMuseoaFundazioa www.museodelapaz.org Tel +34 946 27 02 13

    hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net

    Espainiar Gerra Zibilak 1936ko uztailaren 17a eta 1939ko apirilaren 1a bitartean Espainia erraustu zuen. 1931eko apirilaren 14an, II. Errepublika aldarrikatzen zenerako, herria nahiko zatituta zegoen, 1931-1936 artean egoera hau larritu egin zen eta Gerra Zibila hasi zen. Gatazka beliko hau, armadaren matxinadaren ondorioz piztu zen (Francisco Franco Generalaren agindupean) II. Errepublikako gobernuaren aurka; 1939an amaitu zen matxinatu eta erreboltarien garaipenarekin. Hauen garaipenak 35 urte baino gehiago iraun zuen diktadura erregimenaren (frankismoa) ezarpena ahalbidetu zuen.

    GERRA ZIBILA: SARRERA

    Francisco Franco neguko longainarekin, 1930.

    "Gaur eguneko gerretan populazio zibila da biktima nagusia. Duela 80 urte, horrelako albisteak sinesgaitzak izango ziren: gerrako giza tragediak gudu-zelaian zeuden soldadu gazteei bakarrik eragiten zien, hirietatik urrun. © Gernikako Bakearen Museoa, "Memoritour Gernika: Babesleku antiaereoak"

    La Guerra Civil Española © Gernikako Bakearen Museoa

    1936ko uztailaren 17-20. Lau egun nahikoak izan ziren kaosa sortzeko. Espainia gerran zegoen, lurralde lagunetan eta etsaietan banatuta. Jatea, lan egitea, pentsatzea, besteekin eta ingurukoekin harremanak izatea, jada ez ziren ohiko gauzak. Bat-batean bakea desagertu egin zen eta horrekin batera bizitza bera.© Gernikako Bakearen Museoa

    Gernika, ikurra © Gernikako Bakearen Museoa

    San Juan eliza eta inguruak bonbardaketa ondoren © Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua

    GERNIKAKO BONBARDAKETA: SARRERA

    Gernikarrek hasiera hasieratik ezagutu zituzten gerraren kalte eta ondorioak, nahiz eta gerrako lehen hilabeteetan gerra-kanpainak herritarren arteko harremanak eta giroa gehiegirik aldatu ez. Gerrako fronteak hurbiltzen ari ziren heinean, gerraren ondorio zuzenak areagotzen hasi ziren eta elikagaiak eta premiazko gauzak murrizten.

    Bonbardaketa (1) © Gernikako Bakearen Museoa

    Gernika, eskualdeko gune neuralgikoa, astelehenero bertan egiten zen nekazal eta abeltzaintza merkatua; horrez gain, bertako industriagatik ere ezaguna zen (XIX. mendearen bukaeratik XX. mendearen hasierara arte), arma lantegiak, bitxigintza lantegiak, zilargintza lantegiak,...

    1937ko martxoaren 31an Francoren armadak Durango bonbardatu zuen eta herritarren artean izua nagusitu zen. Herriko agintariek aireko erasoen kontrako babeslekuak eraikitzea agindu zuten. Hala, 1937ko apirilaren 26an iritsi zen eguna. Astelehena. Azoka-eguna.

    Bonbardaketa (2) © Gernikako Bakearen Museoa

    Biktimak eta erantzukizuna © Gernikako Bakearen Museoa

    Aire-erasoa arratsaldeko laurak inguruan hasi zen, Andra Mari elizako kanpaiek hiru aldiz ordara jo zuten hegazkinak zetoztela ohartaraziz. Horrela hasi zen Gernikako bonbardaketa sistematikoa, hiru ordutik gorako bonbardaketa.

    Gernikaren suntsipena, hiru fasetan egin zen (bonba suntsitzaileen jaurtiketa, subonbena, eta biztanleriaren metrailaketa) eta hau Alemaniako Kondor Legioaren eta Italiako aire indarren egintza izan zen, Francoren agindupean.

    1937an, Gernikak 5.630 biztanle zituen, 2.000 errefuxiatu inguru eta merkatura joaten ziren pertsona asko. Kalkuluen arabera, apirilaren 26an 10.000 eta 12.000 pertsona artean zeuden Gernikan.

    Gernika erabat errauts eginda geratu zen eta gerra osoko lehenengo saiakera bezala igaro zen historiara. Eusko Jaurlaritzak, egun horretan gertatutako 1.654 hildako zenbatu zituen.

    info +

    Luis Iriondo, bonbardaketako lekukoa

    Gernikako bonbardaketaren 60. urteurreneko hitzaldia

    Giza aztarna © Gernika Gogoratuz

    aurka baikenuen inoiz ezer egin, baina ez gintuzten ginen bezalakoak ikusten. Eurak goian zeudelako eta gu behean. Gure mailan egon izan balira, denok behean, euren herrian zeudenak bezalako umeak ginela ikusiko zuten, euren seme-alabak edota neba-arreba txikiak bezalakoxeak. Eta emakumeak ere, eurenak bezalakoak zirela.

    Baina ez gintuzten era horretan ikusten. Ziurrenik euren altitudetik desesperazioz ihes egiten zuten inurriak bezala ikusten gintuzten. Gizonek eta inurriek ezin dute elkarrekin hitz egin. Eta suzko, metrailazko eta heriotzezko euria isuri ziguten. Eta gure herri osoa suntsitu zuten.

    Eta gau hartan ezin izan genuen gure etxean afaldu, ezta gure ohean lo egin ere. Ez genuen etxerik. (...)”

    Gernika, 1997 Apirilaren 27an:“Duela hirurogei urte, ustekabeko bisita izan genuen Gernikan. Gutako asko haurrak ginen orduan eta beste lur batzuetako gizonak etorri zitzaizkigun, ez gintuzten ezagutzen eta guk eurek ere ez. Ez gintuzten gorrotatu ere egiten, euren

    info +

    Zuek, oraindik iraganaren zauriak zuekin daramazkizuenoi, nire eskua luzatzen dizuet, zuen onarpena eta adiskidetzea eskatuz.”

    info +

    Giza aztarna © Gernika Gogoratuz

    Alemaniako Errepublika Federaleko Presidentearen gutuna

    Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrena

    Alemaniako Presidentearen gutuna Gernikako herriari © Gernika Gogoratuz

    George Steeren bustoa Gernikan © Gernikako Bakearen Museoa

    -jaurtitzaileez lagunduta, tona erdiko pisura arteko bonbak jaurti zituzten etengabe, kilo bateko aluminiozko 3.000 jaurtigai su-eragile baino gehiagorekin batera. Ehiza-hegazkinak, bien bitartean, goialdetik herriaren erdigunera jaisten ziren, soroetan babestu ziren zibilak metrailatzeko. Gernikako herri osoa berehala gelditu zen sugarretan harrapatua, Batzar Etxe historikoa izan ezik, euskal arrazari buruzko artxibo baliotsuak zituen antzinako legebiltzarraren egoitza. Gernikako haritz ospetsua ere, mende honetako kimu berriak zituen 600 urteko

    George L. Steer

    GERNIKAKO TRAGEDIA AIRE ERASOAN SUNTSITUTAKO HERRIA

    Gerra berriemailea

    LEKUKO ZUZEN BATEN TXOSTENA Gure korrespontsal bereziarenaBILBO, apirilaren 27a (1937)

    Gernika, euskaldunen herririk zaharrena eta euskal tradizio kulturalaren erdigunea, erabat suntsitu zuten atzo arratsaldean tropa matxinatuen bonbardaketek. Frontearen lerroetatik urrun zegoen herri babesgabe honen bonbardaketak hiru ordu eta laurden iraun zuen; hiru mota ezberdineko hegazkin alemaniarren eskuadrila indartsu batek, Junkers eta Heinkel bonba-

    Busto de George Steer en Gernika ©Museo de la Paz de Gernika

    andui zaharra, onik mantendu zen. Hemen, Espainiako erregeek Bizkaiko eskubide demokratikoak (foruak) errespetatzeko zina hartu ohi zuten, eta, trukean, subirano gisa leialtasun-promesa bat jasotzen zuten Jaun titulu demokratikoarekin, ez Bizkaiko Erregea. Andra Mari parrokia-eliza noblea ere kalterik gabe zegoen, areto kapitular ederra izan ezik, bonba su-emaile batek jo baitzuen.Gaurko arratsaldeko ordu bietan, Gernikan sartu naizenean, panorama

    beldurgarria zen. Herria sutan zegoen hasi eta buka. Sugarren islada mendien gaineko ke-lainoetan ikus zitekeen 10 miliako distantziatik. Gau osoan zehar, etxeak eraitsiz joan ziren, harik eta kaleak hondakin gorrixka zeharkaezinen pilaketa bihurtu ziren arte. Bizirik atera ziren zibiletako askok Gernikatik Bilborako bide luzea hartu zuten idiek tiratutako gurpil sendodun nekazal gurdi zaharretan. Gurdi hauek, bonbardaketatik salbatu ahal izan zituzten etxeko ondasun eta tresnez beteta, errepidea trabatu zuten gau osoan. Bizirik atera ziren beste

    10

    George Steerrek Gernikako bonbardaketari buruz idatzitako artikulua argitaratu zen egunkaria, The Times © Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua

    pertsona batzuk gobernuaren kamioietan eraman zituzten, baina asko herriaren inguruan egotera behartu zituzten, koltxoietan etzanda edo senideen eta desagertutako haurren bila. Bien bitartean, suhiltzaileen brigadetako unitateek eta motordun euskal poliziak, barne sailburu Monzon jaunaren beraren eta haren emaztearen zuzendaritzapean, erreskate lanekin jarraitu zuten egunsentira arte. (...)

    info +

    Gernikako Bakearen Museoko Historia Aretoan ikusgai dagoen argazkia © Gernikako Bakearen Museoa

    11

    George Steerrek Gernikako bonbardaketari buruz idatzitako artikulua argitaratu zen egunkaria, The Times © Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua

    Gernikako bonbardaketari buruzko liburuak

    12

    Gernika bonbardatu ondoren © Gernikako bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentrua

    Bilbon bildutako atzerriko korrespontsal eta Espainiako prentsa-ordezkarien parte hartzerik gabe, 1937ko apirilaren 26-tik 27rako gauean, Gernikan gertatutakoa ez litzateke gaur egun ezagutzen dugun bezala agerian izango. Gernikako historiaren garapenean eragina izan zuten egunkarietako artikuluek, hiru taldeetan sailka daitezke:

    prentsa nazionalak, eta ondoren gainerako herrialdeek argitaraturiko txosten, komunikatu eta diskurtsoak. (...)

    • Apirilaren 29an nazionalek herria hartu ondoren, Gernika bisitatu zuten atzerriko kazetarien mezuak. (...)”

    SOUTHWORTH, Herbert R.: La destrucción de Guernica: periodismo, diplomacia, propaganda e historia, Ed. Ruedo Ibérico, 1977, 27. orr.

    Herbert Southworthen La destrucción de Guernica liburuaren aurkezpena Angel Viñasen eskutik© Gernikako Bakearen Museoa

    info +

    “Bere garapenaren hasiera-hasieratik da Gernika, herri euskaldunaren txikizioa, beste ezer baino lehen prentsa bulegoen gauza, hauek guztiak korrespontsalen ekimenen ondorioa izanik. Bilbon bildutako atzerriko korrespontsal eta Espainiako

    • Bilbotik edota Frantziako euskal mugan zeuden entzute-guneetatik korrespontsalek bidalitako egunkari-txostenak. (...)
    • Atzerriko prentsan bonbardaketari buruz aldez aurretik argitaraturiko berrien ondorioz, Espainiako

    Herbert R. Southworth

    Idazlea, kazetaria eta Gerra Zibilean espezializatutako historialaria

    13

    Herbert R. Southworth, Bizitza eta Lana/Vida y obra liburuaren azaleko argazkia © Gernikako Bakearen Museoa

    nagusia 1917ko iraultzan dago. Arte y guerra (carteles de la guerra civil española) kartelen artea aldarrikatzen du gerra garaian, baita egileak ere, horietako batzuk, 1936-1939 urteetako gertaerek

    fagozitatuta, anonimotasunean jarraiten dute.

    "Arte y guerra. Carteles de la guerra civil española": exposición del Museu Nacional d'Art de Catalunya

    info +

    Gerra Zibileko kartela (1936-1939) https://historiana.eu

    Gerra Zibileko kartelak (1936 - 1939) © UNED Documentos

    Kartelaren arte herrikoi eta iragankorrak, gerra garaian, propaganda funtzioa du: masak mugiarazi nahi ditu, mezu politiko bat helarazi, erreakzio sozial bat eragin, osagai estetikoari uko egin gabe. Kartelismoa arma ideologiko gisa erabiltzearen aurrekari

    Gerra Zibileko kartelak

    Propaganda Gerra Zibil garaian (1936-1939)

    14

    Gerra Zibileko kartelak

    4. artikuloa

    1. artikuloa

    What questions do these posters from the Civil War evoke? (Historiana)

    “El cartel publicitario, instrumento de creatividad artística (algunos trazos entre la Belle époque y los años 60 del siglo XX)”.

    5. artikuloa

    Spanish Civil War in Poster Collection (Brandeis University)

    2. artikuloa

    Propaganda en España. Los carteles de la Guerra Civil.

    6. artikuloa

    3. artikuloa

    "Arte y guerra. Carteles de la guerra civil española" Museu Nacional d'Art de Catalunya

    La Guerra Civil Española. Carteles y propaganda en el bando republicano.

    15

    Combatiendo el analfabetismo https://historiana.eu

    ¡No pasarán! Julio 1936, !Pasaremos! https://www.europeana.eu