IRAKASLEEN GIDA
OROIMENERAKO
BINETAK
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Eskerrak: Gernikako Bakearen Museoan obra hau egiten eta hobetzen lagundu duten guztiei.
Foru Plaza, 1
48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)
Tlfa. +34 94 627 0213 www.museodelapaz.org E-maila: hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
Gernika-Lumo, 2021
AURKIBIDEA
ARIKETAK
A. Tailerraren sarrera eta garai historikoa
“OROIMENERAKO BINETAK” TAILERRA
B. Alderdi artistikoa
C. Azterketa historikorako dokumentuak
- BINETA, GURE HISTORIA EZAGUTZEKO TRESNA
D. Gaurkotasunari kritika
- baliabideak eta material osogarria
ERANSKINAK
- KONSTRUKTIBISMO SOBIETARRA
SARRERA
Iraupena
ERAKUSKETARI BURUZ
1'5-2 ordu
Gernikako Bakearen Museoak aldi baterako erakusketa interesgarri hau eskaintzen dizu, "OROIMENERAKO BINETAK. Euskadin gerrak iraun zuen garaian Bilboko egunkarietan argitaratutako binetak (1936-37)"; Aline Soberon eta Txema Uriarte historialarien komisariotzapean. "Oroimenerako binetak" erakusketa hau ikerketa sakon baten emaitza da: euskal lurraldean gerrak iraun zuen 11 hilabeteetan Bilboko prentsan agertutako binetei buruz Txema Uriarte eta Aline Soberón historialariek egindako ikerketarena, hain zuzen. Ikerketa horretatik sortu zen "Humor en tiempos de guerra - Guda garaiko umorea"
Modalitatea
Online
Hizkuntza
hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
Info +
XVIII. mendearen amaieratik aurrera, metropolietako idatzizko prentsak binetak txertatzen zituen orrialde nagusietan, albiste bat ilustratu edo editorializatzeko. Binetak, hortaz, gertakari edo gogoeta bat –normalean umore-ukitu batekin– garatzeko egindako marrazki artistikoak dira, eta kasu askotan presaz eginak.
Gernikako Bakearen Museoko erakusketako binetak hiru gai nagusitan banatu nahi izan ditugu: eguneroko bizitza, bonbardaketak eta nazioarteko egoera.
Nola ez, Gernika agertzen da bineta hauetan. Herri horren bonbardaketa bidegabeak eta justifika ezinak gerra egiteko modu berri bat agertzen du, gaur egunera arte iraun duena gainera. Arrazoi asko direla eta, Gernika ikur bat da askatasunaren bila buru-belarri dabiltzan pertsona eta herrientzat.
erakusketa ere, Bilbon egina hiriko udalarekin eta BilbaoIzanekin batera. Gerora, Enkarterrietako Museoaren laguntzarekin, "Dibujantes en guerra - Marrazkilariak gerran" erakusketa egin zen, eta haren zati bat ikusgai dago Gernikako Bakearen Museoko erakusketan. Ikerketaren amaieran, izen bereko "Viñetas para el recuerdo"("Oroimenerako binetak") liburua argitaratu zen; lan horrek 300 bineta baino gehiago biltzen ditu, Alinek banan-banan berriz marraztuta. 1936ko gerran, prentsa premia-premiazko produktu bilakatu zen. Errazionamendua non banatzen zen, zer babesleku antiaereotara joan, edota semearen, mutil-lagunaren edo senarraren berri jakin nahi izanez gero, egunkaria erosi beharra zegoen. Eta garai hartako Bilboko egunkarietan binetak ugaritu egin ziren.
info +
emateko eta txistearen bidez irakurleari keinu egiteko edo entretenitzeko; horretarako, laudorioa, nahastea, barregarri uztea, kritika, hitz-jokoa, miresmena eta abar erabiliko dituzte.
Erakusketa honetako binetak eta marrazkiak dokumentu historikoak eta artelan txikiak dira. Marrazkien bidez, ilustratzaileek gertakariei erreferentzia egiten diete, gai bati buruzko iritzia ematen dute, pertsonaiaren bat edo egoeraren bat satirizatzen dute, edo herritarrak erresistentzian jarraitzera animatzen dituzte, marrazkilari hauek gerra lehen pertsonan bizi baitute.Gerra zibilean, binetaren eta marrazkiaren ernamuintzea izan zen, kazetaritzaren sektorean, II. Errepublikak legeratu zuen prentsa-askatasunetik ez baitzuen halako irakinaldirik ezagutu. Garapen hau oso nabarmena izan zen gerrak iraun zuen hilabeteetan. Gertaeren ugaritasuna dela eta, argazkiak eta marrazkiak egunkarietako espazio grafikoan lehiatzen ziren. Egunkari batzuek marrazkiak eta binetak oparotasunez erabiliko dituzte informatzeko, adorea
Itzulpena: Gernikako Bakearen Museoa
Aline Soberón eta Txema Uriarte: Viñetas para el recuerdo, Viñetas y dibujos publicados en los periódicos de Bilbao desde las elecciones de febrero de 1936 hasta la caída de la villa en junio de 1937, Mundaka, 2018.
BINETA, GURE HISTORIA EZAGUTZEKO TRESNA
Hainbat akademikok argudiatu dutenez, eskola-eremuan historia irakasteak bizikidetza baketsu eta demokratikoa bermatzen laguntzen du. Hemen, eleberri grafikoa (gure kasuan: egunkarietako binetak) oso baliabide didaktiko baliagarria bihurtzen da gertaera traumatikoen biktimekiko kontzientzia kritikoa eta enpatia lantzeko, Gerra Zibila kasu. […] Akademiko batzuek asko azpimarratu dute bigarren hezkuntzako ikasleek errealitate historikoa ulertzeko kontzientzia kritikoa eta gaitasun analitikoa garatzeko beharra. […] Irakaskuntza ertainetako ikasleek historialari gisa irakurtzeko eta pentsatzeko behar diren trebetasunak eskuratu behar dituzte.
Espainiako Gerra Zibila (1936-39) azken mendeko gertaera historikoetako bat da. Memoria historikoa berreskuratzeak eta Gerra Zibileko irabazleek biktimen kontrako indarkeria erreparatzeak eztabaidak sortzen jarraitzen dute. Horregatik, gai hau Bigarren Hezkuntzako zein Batxilergoko historiako ikasgelan jorratzeko beharra ikusten da, gazteek aldi horretan Espainiako gizartea zatitu zuten gertaerak uler ditzaten.
batera hurbiltzeko balio dezake, errealitate horren argumentua baita. Bestalde, komikia (bineta, gure kasuan), iraganaren irudikapen edo testuinguru historiko jakin batean txertatzen den kultura-produktu gisa, sortu zen uneari buruzko informazio-iturri izan daitekeena. […] Beraz, irakasleak bermatu behar du hezkuntza-jarduera horretan nobela grafikoa behar bezala ezartzen dela ikasgelan, proposatutako helburu pedagogikoak lortzen laguntzeko ikasleei.
Historialariaren lanaren trebetasunen artean honako gaitasun hauek nabarmentzen dira: identifikatzea, testuinguruan kokatzea eta berrestea. Lehenik eta behin, testu baten irakurketan, historialariak iturri mota identifikatzen du. Bigarrenik, testu hori dagokion denboran eta espazioan kokatzeko beharra azpimarratzen du historialariak. Eta, hirugarrenik, historialariak uste du beharrezkoa dela testuan agertzen den informazioa beste iturri batzuekin berrestea. […] Komikiaren erabilera (bineta, gure kasuan) historiako gelan ezarri aurretik, ezinbestekoa da ikasleek ezagutu behar dituzten kontzeptuzko edukiak lantzea. […] Azkenik, hemen ere kontuan hartu beharreko beste elementu garrantzitsu bat komikietatik atera nahi den ikasgaia da. Oro har, bi motatakoak izan daitezke. Alde batetik, eleberri grafikoak (bineta bat gure kasuan) errealitate historiko jakin
Itzulpena: Gernikako Bakearen Museoa
Iker Saitua: “Tristísima ceniza: una propuesta de intervención para enseñar la Guerra Civil en el País Vasco con la novela gráfica”, CLIO. History and History Teaching (2018), 44, pag. 183-193
umorEA
Umorea gure bizitzan egunero erabiltzen den baliabidea da. Umore mota ezberdinak ezagutzen ditugu: satirikoa, beltza, zuria... Umorea tresna handia izan daiteke etsaia barregarri uzteko eta herria hitzez adoretzeko. Gizarte-kohesioaren katalizatzaile gisa jardun dezake, eta, horrez gain, beldurra, larritasuna, ziurgabetasuna edo amorrua bezalako emozio eta sentimendu kolektiboak gizarteratu ditzake, gerra-aldi batean
Umore grafikoa hizkuntza aberatsa da genero eta interpreteetan, eta txiste, bineta komiko, marrazki bizidun edo karikatura pertsonalen bidez agertzen da nagusiki.Munduko leku askotan, ordea, umoristak, komikiak eta komikigileak lanbide jazarriak izaten jarraitzen dute. Villalbak (2017) honela azaltzen digu:
hain ohikoak direnak. Denok barre egin nahi dugu, eta, gainera, barreak onura ugari ditu, bai fisikoki bai psikikoki.
Mohammad Sabaaneh marrazkilari palestinarra (Cartooning for Peace) hilabete batzuk egon zen Israelen preso, inkomunikatuta [2013an]. Ali Farzat karikaturista siriarra ospetsu egin zen bahitu eta eskuko hatzak hautsi zizkiotelako [2011n]. Marrazkilari batzuek errepresalia fisikoak jasan dituzte eta haien bizitza arriskuan dago. Hemen zaila da etxetik irten eta jipoitzea. Gerta daitekeen maximoa da gehiago ez deitzea.
"Je suis Charlie" (ni Charlie naiz) esaldia sare sozialetako trending topic bihurtu zen 2015eko urtarrilean, Parisko Charlie Hebdo astekari satirikoan izandako atentatuaren ostean. Daeshek bere gain hartu zuen hamabi langile hil zituen erasoa, besteak beste, Frantziako borrokalarien itzulera interpretatzen zuten, herrialdearen helburu jihadista baitzen. Astekari honek 2006tik mehatxuak jasotzen zituen Mahoma profeta karikaturizatzeagatik, islamaren arabera jainkoak ezin baitira irudikatu.
Atentatua gertatu eta bi urtera, astekariak ateak ireki zituen berriro, gaurkotasunaren satira egiten jarraitzeko, pertsonaia politiko eta erlijiosoenak, bere oinarrizko eskubideetan amore emateko asmorik gabe.
Hala ere, eraso horiek ez dira soilik artisten aurka egiten, baita komunikatzaile eta kazetarien aurka ere, eta are ohikoagoak dira muturreko taldeek bahitutako Siria edo Irakeko artista eta kazetarien artean, kasu batzuetan adierazpen askatasuna erabiltze hutsagatik erailak. Beste herrialde batzuetan, Mexikon adibidez, kazetarien hilketa, ustelkeria politikoari edo krimen antolatuari buruzko ikerketen ondorioz, gaitz sozial bat da, eta, zoritxarrez, ohikoa da. Arte grafikoa komunikabideen beste osagai bat da, eta
gaur egungo gizarteetako ezkutuko gatazketako bat da; izan ere, horietan, intrantsigentzia areagotu egiten da gobernuaren esparruan ere*. Intrantsigentziaren goranzko joera horren adibide da tradizionalki zentro-eskuinekoak izan diren alderdien diskurtso batzuen muturreko erradikalizazioa immigrazioaren edo generoaren arloan.Oso garrantzitsua da ikasleak arazo horretaz jabetzea gizarte mota guztietan gertatzen den fenomeno konplexu eta global gisa.
Testu honetatik aterata: Art i compromís durant la Guerra Civil, una perspectiva des de la cultura de pau https://www.museunacional.cat/ca/art-i-compromis-0
Guía Educart Dossiers: https://www.museunacional.cat/sites/default/files/art-i-compromis_28gener.pdf, pág. 63-66.
Itzulpena: Gernikako Bakearen Museoa
0 tAILERRAREN SORRERA
10
Tailer honen hasierako diseinua Aline Soberonek, liburuaren eta erakusketaren egileetako batek, eta Idoia Orbek, Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza arduradunak, prestatu zuten.
INFORMAZIO OROKORRA
3 Bigarren mailako helburuak
1 PROPOSAMEN DIDAKTIKOA
Tailer hau DBH 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan lantzeko egina dago. Hainbat arlotan (Artea, Geografia eta Historia, Hezkuntza Plastikoa eta Ikus-entzunezkoak, Etika...) landu daitekeen unitate didaktikoa da.Hori egiteko ez da ezinbestekoa, baina komeni da ikasleak Espainiako Gerra Zibilaren oinarrizko ezagutza izatea.Landuko diren edukiak honako hauek dira:• Gerra Zibila Euskadin.• Artea XX. mendearen lehen erdialdean• Umorea politika- eta iritzi-estrategia gisa ulertzea
- Binetak bere alderdi guztietan duen funtzioa ezagutzea eta lantzea.
- Ikasleen artean pentsamendu historikoa sustatzea.
- Nazioarteko testuingurua eta atzerriko potentzia nagusiek Gerra Zibilean izan zuten zeregina ulertzea.
- Gerra Zibilaren berehalako ondorioak eta ondarea ulertzea, batez ere ikuspuntu sozial eta politikotik.
- Espainiaren eta Euskal Herriaren historian izandako gertakari, prozesu eta protago-nista garrantzitsuenak identifikatzea, aztertzea eta azaltzea, denboran eta espazioan kokatuz, bi errealitate historikoen egungo konfigurazioan duten eragina eta oihartzuna balioesteko.
2 HELBURU NAGUSIA
11
Ikaslea gertakari jakin bat historikoki testuinguruan kokatzeko gai izan dadin heztea.
6 ATALAK
4 GAITASUNAK
a) tailerraren sarrera eta garai historikoab) alderdi artistikoakc) ezagutza historikorako dokumentuakd) gaurkotasunari kritika
- Soziala eta zibikoa, Gerra Zibilaren traumak markatutako memoriari buruzko ezagu-tza kritikoa lortzeko.
- Ikasten ikastea, ikasleak ikaskuntza-prozesuaz erabat jabetzen baitira.
- Kontzientzia eta adierazpen kulturalak, lengoaia eta kode artistikoei buruzko ezagutza garatzen baitute.
- Esparru artistikoa
7 IRAUPENA
Tailerrak ordu eta erdi eta bi ordu arteko iraupena izango duela aurreikusten da.
5 BALIABIDEAK
- Giza baliabideak: begiralea/bideratzailea
- Baliabide materialak: ariketak egiteko tabletak, bineten erreprodukzioak eta egunkarietako azalak, marrazketa- eta diseinu-materiala (arkatza, ezabatze-goma, papera, ordenagailua, inprimagailua)
12
EBALUAZIOA
8 eBALUAZIOA
Metodo honen bidez, ikasleak beren ikaskuntzaz, ezagutza-mailaz, talde-lanaz eta egin beharreko zereginetan duen inplikazioaz eta ahaleginaz jabetzea lortu nahi dugu.
Proiektu hau ebaluatzeko, emandako errubrika erabil daiteke.
- Lehenik eta behin, errubrika erabiltzea proposatzen da, ikasle bakoitzak egin duen lana baloratu dezan (autoebaluazioa).
- Bigarrenik, irakasleak ikasle bakoitzak egin duen lana baloratzeko erabil daiteke.
Liarteren arabera, Laia Lluch Molinsek ebaluaziorako eta, batzuetan, gaitasun bakoitza zehatz-mehatz ebaluatzeko aukera ematen duen kalifikaziorako tresna gisa definitzen ditu errubrikak: "Tresna egokia da bereziki gaitasunak ebaluatzeko, modu mailakatuan eta operatiboan banatutako zeregin sinpleagoetan gaitasun bat osatzen duten zeregin konplexuak disekzionatzeko aukera ematen baitu".
https://www.educaciontrespuntocero.com/noticias/evaluar-con-rubricas/
Komeni da ikasleek hasieratik ezagutzea proiektu hau ebaluatzeko modua. Gehienezko nota 16 da, dena akatsgabe egiten badu; horregatik, 16 ohiko 10aren baliokidea da. Gutxieneko nota 4 izango da, hau da, 1etik 10erako ebaluazioan 2'5 izango litzateke.
Cedek-en errubrika-bankua:
https://cedec.intef.es/cedec-lanza-un-nuevo-banco-de-rubricas-y-otros-documentos-asociados-al-proyecto-edia/
13
EBALUAZIOA
Ebaluazio-adierazleak
Puntuak
Los miembros se reunieron y comentaron regularmente. Todos los estudiantes contribuyeron a la discusión y escucharon respetuosamente. Todos contribuyeron equitativamente al trabajo.
Sólo tuvieron lugar algunas reuniones del equipo. Algunos miembros contribuyeron a la discusión y escucharon respetuosamente. Algunos contribuyeron equitativamente al trabajo.
Los miembros se reunieron y comentaron regularmente. La mayoría contribuyeron a la discusión y casi todos escucharon respetuosamente. La mayoría contribuyeron equitativamente al trabajo.
Gaia sakon ulertu dut eta hausnarketa-jarduera guztietan parte hartu dut.
Gaia sakon ulertu dut eta hausnarketa-jarduera batzuetan parte hartu dut.
Gaiaren puntu nagusiak ulertzen ditudala dirudi, baina ez dut hausnarketa-jardueretan parte hartu.
Ez dut gaia behar bezala ulertu, eta ez dut hausnarketa-jardueretan parte hartu.
No hubo reuniones de equipo. Algunos los miembros del equipo no contribuyeron equitativamente al trabajo.
Irabazitako ezagutza (banakakoa)
Gutxitan entzuten, partekatzen eta laguntzen dut besteak ahalegintzen direnean. Normalean ez naiz taldeko kide ona.
Batzuetan entzun, partekatu eta laguntzen dut besteak ahalegintzen direnean, baina sarritan ez naiz taldeko kide ona.
Sarritan entzun, partekatu eta laguntzen dut besteak ahalegintzen direnean. Ez dut "arazorik" sortzen taldean.
Ia beti entzuten, partekatzen eta laguntzen dut besteak ahalegintzen direnean. Kideen batasunari eusten saiatzen naiz, taldean lan eginez.
Beste batzuekin lanean (banakakoa)
Ez dugu talde bilerarik egin. Taldeko kide batzuk ez dugu ekarpenik egin lanean.
Kideak aldizka biltzen gara egiten duguna komentatzeko. Eztabaidan gehienok parte-hartzen dugu eta ia denok errespetuz entzuten dugu. Gehienok ekiten dugu berdintsu lanean.
Talde bilera gutxi egiten ditugu. Kide batzuk bakarrik parte-hartzen dugu eztabaidan eta errespetuz entzuten dugu. Batzuk lan nahiko egin dugu.
Kideak sarri biltzen gara egiten duguna komentatzeko. Ikasle guztiok parte-hartzen dugu eztabaidan eta errespetuz entzuten dugu. Guztiok ekiten dugu berdintsu lanean.
Parte-hartzea (Taldean)
14
Oso informazio gutxi eman dut proiektuan.
Informazioren bat eman dut, baina ez dut argi azaldu.
Taldean ondo lan egin dut, ekarpenak egin ditug eta kalitatezko informazioa aurkeztu dut.
Ekarpen bikainarekin parte hartu dut, lana ondo aurkeztu dut eta gauza guztietan parte hartu ere.
Parte-hartzea (banakakoa)
proceso
bineten erakusketa
ALDERDI artistikoa
BINETAK AZTERTU
SARRERA
egunkarietan murgilDU
bineta bat sortu
binetetako PERtSONAiak ezagutU
15
ARIKETAK
1 Tailerraren sarrera eta garai historikoa
1.2. Gaia (binetak) labur azaldu. Jarraian, bideo hau ikusi, gaian murgiltzeko (4:33 min.). Bideo honek garai hartako ikuspegia ematen du, benetako irudiak eta binetak nahastuz.
1.1. Erakusketako bineta guztiak hormetan jarriko dira ikasleak iristen direnerako. Tailerra egin orduko, komenigarria da Gerra Zibilaren oinarrizko ezagutza izatea.
Klikatu hemen erakusketa deskargatzeko pdf formatuan.
Bineten artea eta testuinguru historikoa sakon ezagutzeko, komeni da Viñetas para el recuerdo liburua irakurtzea, horretan baitago oinarrituta erakusketa.
https://www.youtube.com/watch?v=-XyJx79whqc
16
Taldean
5 minutu
Galdera hauek hausnarketa ariketan lagungarriak izan daitezke:
1.3. Garai hartako binetak dituzten egunkari batzuk erakutsi. Begiratu egunkariak. Bineten garrantziaz hausnarketa egin.
1936-37ko egunkariak
- Zenbat leku behar du titularrak?
- Zenbat leku hartzen du binetak?
- Zein da testuaren letren tamaina?
- ...
3-4 pertsonako taldeak
10 minutu
Gaur egun, gure egunerokotasunean
- Egunkaria irakurtzeko ohitura al duzu?
- Irakurtzen baduzu, paperean ala digitalean da?
- Inoiz erreparatu al diozu binetak zein orrialdetan argitaratzen diren? (Berria, Deia, El Correo, El País, Público, El Diario)
- Ulertzen duzu zer transmititu nahi duten bineta horiek?
- Zein zailtasun aurkitzen ditugu binetaren testuingurua ezagutzen ez dugunean?
17
3-Talde txikian sortu diren hausnarketak talde handian komentatuko ditugu.
Binetak gaur egungo egunkari digitaletan:
https://www.eldiario.es/
https://www.deia.eus/humor/
5 minutu
Talde handian
https://www.elcorreo.com/opinion/vinetas/
https://www.berria.eus/
https://elpais.com/noticias/vinetas/
https://www.publico.es/
Garaiko egunkarietan sakondu nahi izanez gero, esteka hauek Bizkaiko eta Gipuzkoako artxiboetara eta euskal prentsaren hemerotekara garamatzate:
Bizkaia
18
Gipuzkoa
Hemeroteka
Jolasa
2 Alderdi artistikoa
2.1. Abangoardiako pintura-estilo desberdinak ezagutu (puntillismoa, kubismoa, konstruktibismo sobietarra) eta hainbat binetisten estiloak identifikatuko ditugu.
https://view.genial.ly/6038fa335ea8340d9edf2e78
Irakasleak estilo bakoitzaren ezaugarriak azaletik azalduko ditu (ikus eranskina), eta argiago identifikatzeko, artelan erakutsiko ditu.
2.2. Jolastu ondoren, ondorioak aterako ditugu:
• Zer estilo du marrazkilari bakoitzak?
• Zertan islatzen da bere estiloa?
• Zein garaitakoa da estilo bakoitza?
• Marrazkilariek zenbateraino errespetatzen dute estilo bakoitza? Estilo desberdinak nahasten dituzte?
• Nola azaltzen du marrazkilariak egoera?
• Kolorea erabiltzen dute? Kolorea garrantzitsua da?
Talde guztia
5 minutu
Parte-hartzaileek binetazale batzuen estiloa identifikatu beharko dute jolas interaktibo bat erabiliz.
19
2-3 pertsonako taldeak
10 minutu
Talde handian
10 minutus
3.2. Hausnarketa- Zeintzuk dira pertsonaia bakoitza identifikatzen lagundu dizuten pistak? - Zer paper dute pertsonaia hauek Gerra Zibilean?
- Nola irudikatzen dira? Zer ezaugarri dituzte bineta horien arabera?
3 Azterketa historikorako dokumentuak
3.1. Binetetan agertzen diren Euskadiko gerrako pertsonaia nagusiak ezagutu.
Parte-hartzaileek binetetako pertsonaiak nagusiak identifikatu beharko dituzte jolas interaktibo hau erabiliz.
Talde guztia
8 minutu
Jolasa
3.3. Binetak aztertu-Talde bakoitzak eskaintzen direnetatik gai bat aukeratuko du. -Erakusgai dauden bineten artean bilatu beharko dituzte beren gaiarekin bat datozenak. -Ondoren, gainerako taldeei azaldu beharko diete zer landu duten beren taldean. -Horretarako, arretaz irakurri eta behatu beharko dituzte dagozkien binetak.
https://view.genial.ly/6038fa1782577e0d97c5fe50
20
Oso zaila egin zaigu euskarazko material erakargarria aurkitzea. Hori dela eta, ingelesez eta gazteleraz ipintzea erabaki dugu kasu gutxi batzuetan.
2-3 pertsonako taldeak
10 minutu
Hiru gai hauekin lotura zuzena duten erakusketako binetak:
Gaiak: a- Binetek kontatzen digutenaren bidez, gerraren ondorioak aztertu (gosea, errazionamendua, merkatu beltza, ebakuazioak, hondamendia, heriotzak…)
b- Binetetan nola erretratatzen den ikusita, emakumeak betetzen zuen rola aztertu. c- Herrien arteko elkartasuna. Nola jokatzen dute Europako potentziek gerra zibilean?
A - Gerraren ondorioa
- Nola erakusten da gerra?- Zein da egoera atzealdean, gerra zuzenik ez dagoen eremuetan?
- Nola erakusten dira soldaduak eta hainbat nazionalitatetako armadak?
- Ba al dago antzekotasunik eta desberdintasunik estatuko beste eskualde batzuetako egoerarekin?
Lehenengo talde txikietan. Gero talde handian
10 minutu
21
Gai bakoitzean iradokitako galderak lagungarriak izan daitezke hausnarketarako, identifika-tzeko eta testuinguruan kokatzeko.
B - Emakumea
C - Herrien arteko elkartasuna
- Zenbat binetetan agertzen dira emakumeak?
- Zer egiten dute emakumeek gerran?
- Zein dira emakumeek pairatzen dituzten ondorioak gerra garai honetan? -Errealitatearekin bat datoz?
- Zein herrialdek parte hartzen dute Espainiako Gerra Zibilean?
- Zer parte-hartze mota da? Publikoa da, ezkutukoa?
- Nork laguntzen dio nori?
- Zein da beste herrialdeen erreakzioa edo jarrera?
- Nola erakusten dira estatuburuak?
22
4.2. Ondoren, aukera hauetako bat hautatu eta bineta bat marraztuko dugu:
4 Gaurkotasunari kritika
Sormena erabiltzea eta umorearen baliabidea praktikan jartzea da helburua, barre egin, erlatibizatu eta egoeraren ikuspegi berriak eman ahal izateko.
4.1. Bineta bat egingo dugu.
Lehenik eta behin, gaurkotasuneko gai bat aukeratuko dugu, gertakari traumatikoen edo gure eguneroko errealitatearen biktimekiko kontzientzia kritikoa eta enpatia lantzeko balioko diguna.
4.2.1. Gaur egungo egoera bat aukeratu eta bineta bat eskuz marraztu (hutsetik hasita, orri zuri batean).4.2.2. Lehendik dagoen bineta bat erabili (erakusketakoa edo beste edozein lekutakoa), testuak ezabatu eta egungo egoerara aldatu, aukeratutako gaiaren arabera. 4.2.3. Pertsonaia ospetsu bat agertzen den erakusketako bineta bat erabili eta egungo pertsonaia baten irudia gainjarri. (Aurpegietako argazkiak edo egungo beste objektu batzuk egungo egunkarietatik edo internetetik atera daitezke).
Ariketa honetarako ideia batzuk
- Azterketa-garaian, dena batzen zaigu: azterketetarako ikasi behar izatea, lanak aurkeztea eta, gainera, irakasgai guztiak aldi berean aurkeztea.
- Nola aldatu den gure bizitza Covid19arekin
- Ikasgelan pertsona bat beti bakarrik eta aparte dagoela ikusten dugu, baina inork ez du ezer egiten egoera aldatzeko.
- Udako jai guztiak baliogabetu dira.
- ...
23
Talde txikian
10 minutu
Talde txikian
5 minutu
Kontzeptu garrantzitsu batzuk marrazten hasi aurretik:
Aurreko orrialdeo testua hemendik aterata dago: Art i compromís durant la Guerra Civil, una perspectiva des de la cultura de pau https://www.museunacional.cat/ca/art-i-compromis-0
- Gogoratu kritikoa dela, baina errespetuzkoa. Umorea, satira, probokazioa beti dira bitarteko bat, ez helburua. Gai baten inguruan arreta jartzeko balio behar dizute, eta harrapatu ondoren, mezu bat helaraziko digu. -Zure etsaia edo beldurra karikatura bihur dezakezu, pertsona izan zein kontzeptua izan. Hausnartu zein diren ezaugarririk bereizgarrienak eta esajeratu edo puztu. Ahalegindu zaitez pentsatzen pertsona edo ideia hori nola identifikatzen den, funtsezkoena nola irudika daitekeen. -Pentsatu kontrako terminoetan. Adibidez, "bakardadearen" beldurra irudikatu nahi badugu, esajeratu nola den taldean egotea. Estrategia horrek harengandik aldentzeko eta gaiari buruz hitz egiteko modu komiko bat aurkitzeko balio dezake.
Guía Educart Dossiers: https://www.museunacional.cat/sites/default/files/art-i-compromis_28gener.pdf, pág. 63-66.
4.3. Marraztutako bineten erakusketa
Gomendagarria da binetak ondo ikusteko moduko leku batean erakustea; izan ere, askotan munstro partekatuak izaten ditugu, eta kolektibizatzen direnean txikiagoak egiten dira. • Bineta berria bada, erakutsi eta azaldu egiten da.
• Bineta eraldatua bada, erakutsi, azaldu eta jatorrizkoarekin alderatzen da.
24
Talde guztia
5 minutu
4.4. Azken hausnarketarako galderak (denborarik balego).
Birmoldatutako bineta bat adibide modura
- Nola aldatzen da bineta?
- Benetan balio al dute binetek unean uneko errealitatea ulertzeko?
- Gertaerak edo egoerak aldarrikatzeko tresna egokia dela uste duzu?
25
Talde guztia
5 minutu
© Jordi Vilalta
BALIABIDEAK ETA MATERIAL DIDAKTIKOA
Bideoa: Oizmendi Telebistak egindako erakusketaren erreportaia (EUSK)
Gernikako Bakearen Museoa
Erakusketako ariketen fitxa
Erakusketa pdf formatuan (Viñetas para el recuerdo)
26
Bideoa: Gernika. Viñetas para el recuerdo / Oroimenerako binetak (1936-37)
Erakusketako material didaktikoaren bideoa (GAZT)
Garaiko aldizkariak
ERANSKINA
kUBISMOA
Kubismoa XX. mende hasierako arte mugimendurik erradikalena izan zen. Harengandik sortu ziren arte modernoaren joera abstraktu guztiak, eta eragin handia izan du XX. mendeko arkitekturan eta estetikan. Ageriko munduaren zati bakartu batzuk erabiliz, forma geometrikoen bidez adierazten zuen kubismoak errealitea, eta objektu jakin baten alderdi guztiak aldi berean irudikatuz. Espazioaren eta denboraren aldi berekotasun hori da kubismoak ekarri zuen berrikuntzarik handiena. Margogaia ikuspuntu bakar batetik ikusteko joera, Berpizkundeaz geroztik nagusi zena, gaitzetsi zuen, eta bide berri bat urratu. Kubismoa fauvismoaren eta surrealismoaren arteko zubi bat izan zen, eta lotura handiak izan zituen beste arte mugimendu batzuekin. Picasso eta Braque dira kubismoaren sortzaile eta ordezkari nagusiak. Kubismoaren jatorria eta hasiera
Kubismoaren oinarriak 1906tik 1909ra bitartean jarri ziren, eta Cezanneren obrak eta Afrikako eskulturak eta maskarak izan zuten eraginik sorrera hartan. Gauzen berezko formak oinarrizko forma geometrikoen bidez irudikatzeko joera nagusituz joan zen kubismoaren aitzindariengan, Cezannek emana zuen aholkua hitzez hitz jarraitu izan balute bezala: irudika ezazu izadia esferen, zilindroen eta
konoen bidez. Picasso eta Braque izan ziren kubismoaren sortzaile nagusiak, baina haiez gainera beste pintore, idazle eta arte joera batzuek ere izan zuten, maila apalagoan, eraginik: Matisse eta Derain pintoreek, Apollinaire idazlearen ideia estetikoek... Kubismo analitikoa
Kubismoaren lehen garaiari (1910-1912) kubismo analitikoa esan izan zaio, Picasso eta Braque xehe-xehe ari izan baitziren forma aztertzen, ikertzailearen senez, beren lantegia ia laborategi bat balitz bezala. Bi artista horiek behin eta berriz ukatu bazuten ere inongo sistema zientifikorik erabili izana, harrigarria da zein elkarren antzekoak ziren garai hartan haien lanak, aldi berean baina zeinek bere lantegian lan egin izanagatik, ondorio beretara iritsi baitziren. Bi artista haien kezka nagusia objektuaren formak apurtzea zen, eta pintatu beharreko espazioa beste modu batera ikusteko oinarriak jartzea. Horren ondorioz, haien kolore eskala ia kolore bakarreraino mugatu zen; pintzelkada sistematikoz margotzen zuten, puntillismoaren teknikaren antzera.
1911 inguru hartan Braque eta Picasso adiskide minak ziren, eta haien lanak ere
27
ERANSKINA
Talde kubista baten lehenengo erakusketa 1911n egin zen Independenteen Erakustokiko 41. aretoan. Picasso eta Braque ez ziren han, eta hango artisten lanek oso azaletik baizik ez zuten antzik haien lanarekin, baina ikusleak ohartu ziren arte modernoa bide berri batean sartua zela. Erakusketa haren arrakastak artista gehiago erakarri zuen kubismora: Archipenko, Picabia, La Fresnaye, Duchamp anaiak. 1912ko urrian egin zen Urrezko Sailaren Erakusketa izan zen obra kubistek bakarrik osaturiko erakusketarik garrantzitsuena. Kubismo sintetikoa
1912aren erdialdera Picassok eta Braquek estilo herri bat asmatu zuten kubismoaren baitan: formaren, planoaren eta margoaren sintesia. Margogaiak gehiago zegozkion kontzeptuen alorrari, benetako itxurenari baino, eta, era horretara, kubismo analitikoa irauli egin zuten. Bi artista horiek aurreko urteetan teknika berriak aurkitu eta gogotik erabili izanak zerikusi handia izan zuen kubismo analitikotik sintetikora igarotze horretan. Hiru dimentsioko tek-niken ahalmen guztiak aztertzeak «eraikuntzak» asmatzea ekarri zuen, kubismo analitikoaren soiltasuna berdindu nahian.
oso-oso antzekoak ziren, baina bazen hala ere alderik. Picassoren obran planoak eta angeluak modu geometrikoagoan zeuden antolaturik, eta ehunduraz eta margoz aberatsagoak ziren. Garai hartako erretratuetan bi dimentsiokogainalde batean erretratatuaren alderdi guztiak ikuspuntu desberdinetatik irudikatzea zen Picassoren metodoa, elementu psikologikoez zeharo axola-gabeturik. Garai hartan bertan Braquek plano txiki elkarren gainean jarrien bidez eratu zituen bere izadi hilak. Horretarako, bere eguneroko bizitzako objektuak erabili zituen. Braque 1910ean bertan hasi zen trompe-l'oeil-ak egiten -ikusleari benetako gauzaki bat erliebean ikusten duelako irudipena sortzen diotenak- eta koadroetan moldiztegiko letrak erabiltzen (Portugaldarra, 1911).
Elementu berri horiek sartzeak collage-a asmatzera bultzatu zuen Picasso (Natura hila, sareta-aulkiarekin, 1912), eta paper itsatsien teknika erabiltzera, berriz, Braque (Konpota ontzia eta basoa, 1912). Asmakuntza tekniko haien eraginez bilakatu zen kubismo analitikoa kubismo sintetiko.
Kubismoaren lehenengo tuteetan Picassok eta Braquek oso erakusketa gutxi egin zuten; Picassok inoiz ez erakusketa handietan, galeria pribatuetan soil-soilik. Nolanahi ere, eragin handia izan zuten abangoardiako artista gazteengan. 1910ean Metzinger, Delaunay, Gleizes, Leger eta Le Faucconierek lehenengo talde kubista eratu zuten.
28
ERANSKINA
1913. urtearen bukaeran kubismo sintetikoaren ahalmenak gogotik landurik zeuden, eta ar-telan kubistetan margoen eta mugimenduen tratamendu libreagoa eta margogai naturalista-goak erabiltzeko joera nagusituz joan zen. 1914an I. Mundu gerra hasi izanak kubismoaren bilakaera eten zuen; gerra ondoren izan zen kubistak ekartzeko saiorik, baina Apollinaire 1918an hil baitzen, eta Picasso 1915az geroztik beste bide batzutatik abiatua baitzen, ahale-gin hark ez zuen gidaririk izan. https://www.euskadi.eus/web01-a2lurent/eu/contenidos/articulo/c1106/eu_d1106036/1106036.html
info +
29
ERANSKINA
Natura hila naipeekin, George Braque, 1913
Avignongo andereñoak. Pablo Picasso, 1907
Art scuplture faces, Picasso
Dora Maar-en erretratua, Picasso, 1936
30
Gosaria, Juan Gris, 1914
Karta jokoa, Fernand Léger, 1917
Hiru emakumeak, Fernand Léger, 1921
ERANSKINA
PUNTILLISMOA
Puntillismoa, neoinpresionismoa eta dibisionismoa ere deitua, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran kolorea modu berri batez erabiltzeko asmoz sortutako margolaritza joera izan zen. Ezaugarri nagusia puntu edo pintzelkada bananduen erabilera du, eta irudien antolamendua ikusleak egin behar du. Georges Seurat (1859-1891) eta Paul Signac (1863 - 1935) izan ziren maisu nagusiak. Margolaritza higikunde horrek gutxi iraun zuen, baina eragin handia izan zuen margolari batzuengan: Henri-Edmond Cross eta Lucie Cousturier frantsesengan, Henry Van de Velde eta Théo van Rysselberghe belgikarrengan, eta Darío Regoyos espainiarrarengan.
info +
31
ERANSKINA
Marseilako portuko sarrera, Paul Signac, 1911
Igande arratsaldea Grande Jatte uhartean, Georges Pierre Seurat, 1884
Eguraldi grisa, Grande Jatte, Georges Pierre Seurat, 1888
32
Le Pont Neuf, Hippolyte Petitjean, 1912
Morning, Interior, Maximilien Luce, 1890
Zirkua, Georges Pierre Seurat, 1891
ERANSKINA
KONSTRUkTIbismo sobietarra
iz. ART. 1913an Tatlinen eskutik sortutako eta 1920an duen izendapena hartu zuen mugimendu artistiko errusiarra, gerora beste herrialdeetara hedatu zena.Eskultura eta arkitekturaren arloko mugimendu honek bolumenen alderdi geometrikoak nabarmendu nahi zituen. Picassoren lan kubistak eta Eiffel dorrearen edertasuna miretsirik, Vladimir Tatlin artista errusiarrak Moskura eraman zuen estetika berria, apurtu zituen figuratiboa zen arte guztiekiko loturak, eta eskulturaren alde dinamikoa landu zuen espazioaren eta denboraren ardatzetan. Tatlinek 1915ean Moskun egin zuen lehen erakusketan garbi erakutsi zuen bere arteak gehiago zeukala injinerutzatik ordurainoko eskulturgintza tradizionaletik baino. Laster bildu zitzaizkion A. Pevsner eta N. Gabo injineruak, eta Manifestu errealista argitaratu zuten 1920an, mugimenduaren oinarriekin. Artea nahi zuten eraiki edo konstruitu eta hortik konstruktibismo izena. Ez ziren estetika berri batean ari, gizartea berritu nahi zuten, oldar sozialean txertatu, sobietekin bat egin. Baina urte latzak ziren Moskun, Frantzia eta Ingalaterra erasoan ari ziren eta gerra zibila ez zen amaitua. Horrela, konstruktibisten asmo eta ideia asko eta askok proiektu hutsean gelditu behar izan zuen, Tatlinek berak III. Internazionalaren omenez diseinatu zuen dorre mugikor erraldoia bezala. Honen taldearen inguruan sortu
zen beste joera bat, geometriazaleagoa eta abstraktotik hurbil, suprematismoaren sortzailea izan zen K. Malevitx pintorea, A. Rodtxenko eta Lissitzky tartean zirela. Talde honek figuratiboa izan zitekeen oro baztertzen zuen, artistaren sena askatasun osoan utzirik. Honen adierazgarri, Malevitxek eginiko Karratu zuria hondo zurian (1920) ospetsua izan zen, "Eza adieraziaren adierazpena den objektuaren absentziaren mundu zuria" bere hitzetan. Buruzagi sobietarrek, ordea, ez zuten begi onez ikusten taldeon bilakabidea, eta eztabaida gogorrak sortu ziren. Pevsnerrek eta Gabok Mosku utzi eta lehenik Alemaniara eta gero Frantziara jo zuten, beren teorien berri emateko eta lantzeko. Gabok konstruktibismoa zabaldu zuen Britainia Handian eta Estatu Batuetan. Lissitzkyk berriz eragin zuzena izan zuen Alemaniako Bauhaus arkitektura eskolan irakasle zegoen Moholy-Nagy artista hungariarrarengan, eta honela Europan barrena zabaldu zen konstruktibismoa.
33
info +
ERANSKINA
Kartel konstruktibista, Maiakowski
Through Red and White Glasses posterra, Varvara-Stepanova, 1924
Sobietar Batasuneko propaganda kartela, Vladimir Mayakovski y Alexander Rodchenko, 1923
34
Potempkin korazatua, Alexander Rodchenko, 1925
Liburuak! kartela, Alexander Rodchenko
ESKERRIK ASKO
ZUK Laster praktikan jartzea espero dugu
Edozein zalantza edo komentario baduzu, eskertuko genizuke guri idaztea, oso baliagarria izango zaigulako gure materialak hobetzeko.
Gainera, gustura sartuko genuke zuen esperientzia gure sare sozialetan!
hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
Eskerrik asko
35
Gerra Zibileko binetak (Irakaslearen gida)
Hezkuntza
Created on March 26, 2021
Gida didaktiko honek Gerra Zibila jorratzen du "Oroitzapenerako binetak" erakusketako bineta grafikoak erabiliz. Erakusketa 1936-37an Bilboko prentsan agertutako bineten inguruko ikerketa-lan sakon batetik sortu zen.
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Explore all templates
Transcript
IRAKASLEEN GIDA
OROIMENERAKO BINETAK
GernikakoBakearenMuseoaFundazioa
Eskerrak: Gernikako Bakearen Museoan obra hau egiten eta hobetzen lagundu duten guztiei.
Foru Plaza, 1 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia) Tlfa. +34 94 627 0213 www.museodelapaz.org E-maila: hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
Gernika-Lumo, 2021
AURKIBIDEA
ARIKETAK
A. Tailerraren sarrera eta garai historikoa
“OROIMENERAKO BINETAK” TAILERRA
B. Alderdi artistikoa
C. Azterketa historikorako dokumentuak
D. Gaurkotasunari kritika
ERANSKINAK
SARRERA
Iraupena
ERAKUSKETARI BURUZ
1'5-2 ordu
Gernikako Bakearen Museoak aldi baterako erakusketa interesgarri hau eskaintzen dizu, "OROIMENERAKO BINETAK. Euskadin gerrak iraun zuen garaian Bilboko egunkarietan argitaratutako binetak (1936-37)"; Aline Soberon eta Txema Uriarte historialarien komisariotzapean. "Oroimenerako binetak" erakusketa hau ikerketa sakon baten emaitza da: euskal lurraldean gerrak iraun zuen 11 hilabeteetan Bilboko prentsan agertutako binetei buruz Txema Uriarte eta Aline Soberón historialariek egindako ikerketarena, hain zuzen. Ikerketa horretatik sortu zen "Humor en tiempos de guerra - Guda garaiko umorea"
Modalitatea
Online
Hizkuntza
hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
Info +
XVIII. mendearen amaieratik aurrera, metropolietako idatzizko prentsak binetak txertatzen zituen orrialde nagusietan, albiste bat ilustratu edo editorializatzeko. Binetak, hortaz, gertakari edo gogoeta bat –normalean umore-ukitu batekin– garatzeko egindako marrazki artistikoak dira, eta kasu askotan presaz eginak. Gernikako Bakearen Museoko erakusketako binetak hiru gai nagusitan banatu nahi izan ditugu: eguneroko bizitza, bonbardaketak eta nazioarteko egoera. Nola ez, Gernika agertzen da bineta hauetan. Herri horren bonbardaketa bidegabeak eta justifika ezinak gerra egiteko modu berri bat agertzen du, gaur egunera arte iraun duena gainera. Arrazoi asko direla eta, Gernika ikur bat da askatasunaren bila buru-belarri dabiltzan pertsona eta herrientzat.
erakusketa ere, Bilbon egina hiriko udalarekin eta BilbaoIzanekin batera. Gerora, Enkarterrietako Museoaren laguntzarekin, "Dibujantes en guerra - Marrazkilariak gerran" erakusketa egin zen, eta haren zati bat ikusgai dago Gernikako Bakearen Museoko erakusketan. Ikerketaren amaieran, izen bereko "Viñetas para el recuerdo"("Oroimenerako binetak") liburua argitaratu zen; lan horrek 300 bineta baino gehiago biltzen ditu, Alinek banan-banan berriz marraztuta. 1936ko gerran, prentsa premia-premiazko produktu bilakatu zen. Errazionamendua non banatzen zen, zer babesleku antiaereotara joan, edota semearen, mutil-lagunaren edo senarraren berri jakin nahi izanez gero, egunkaria erosi beharra zegoen. Eta garai hartako Bilboko egunkarietan binetak ugaritu egin ziren.
info +
emateko eta txistearen bidez irakurleari keinu egiteko edo entretenitzeko; horretarako, laudorioa, nahastea, barregarri uztea, kritika, hitz-jokoa, miresmena eta abar erabiliko dituzte.
Erakusketa honetako binetak eta marrazkiak dokumentu historikoak eta artelan txikiak dira. Marrazkien bidez, ilustratzaileek gertakariei erreferentzia egiten diete, gai bati buruzko iritzia ematen dute, pertsonaiaren bat edo egoeraren bat satirizatzen dute, edo herritarrak erresistentzian jarraitzera animatzen dituzte, marrazkilari hauek gerra lehen pertsonan bizi baitute.Gerra zibilean, binetaren eta marrazkiaren ernamuintzea izan zen, kazetaritzaren sektorean, II. Errepublikak legeratu zuen prentsa-askatasunetik ez baitzuen halako irakinaldirik ezagutu. Garapen hau oso nabarmena izan zen gerrak iraun zuen hilabeteetan. Gertaeren ugaritasuna dela eta, argazkiak eta marrazkiak egunkarietako espazio grafikoan lehiatzen ziren. Egunkari batzuek marrazkiak eta binetak oparotasunez erabiliko dituzte informatzeko, adorea
Itzulpena: Gernikako Bakearen Museoa
Aline Soberón eta Txema Uriarte: Viñetas para el recuerdo, Viñetas y dibujos publicados en los periódicos de Bilbao desde las elecciones de febrero de 1936 hasta la caída de la villa en junio de 1937, Mundaka, 2018.
BINETA, GURE HISTORIA EZAGUTZEKO TRESNA
Hainbat akademikok argudiatu dutenez, eskola-eremuan historia irakasteak bizikidetza baketsu eta demokratikoa bermatzen laguntzen du. Hemen, eleberri grafikoa (gure kasuan: egunkarietako binetak) oso baliabide didaktiko baliagarria bihurtzen da gertaera traumatikoen biktimekiko kontzientzia kritikoa eta enpatia lantzeko, Gerra Zibila kasu. […] Akademiko batzuek asko azpimarratu dute bigarren hezkuntzako ikasleek errealitate historikoa ulertzeko kontzientzia kritikoa eta gaitasun analitikoa garatzeko beharra. […] Irakaskuntza ertainetako ikasleek historialari gisa irakurtzeko eta pentsatzeko behar diren trebetasunak eskuratu behar dituzte.
Espainiako Gerra Zibila (1936-39) azken mendeko gertaera historikoetako bat da. Memoria historikoa berreskuratzeak eta Gerra Zibileko irabazleek biktimen kontrako indarkeria erreparatzeak eztabaidak sortzen jarraitzen dute. Horregatik, gai hau Bigarren Hezkuntzako zein Batxilergoko historiako ikasgelan jorratzeko beharra ikusten da, gazteek aldi horretan Espainiako gizartea zatitu zuten gertaerak uler ditzaten.
batera hurbiltzeko balio dezake, errealitate horren argumentua baita. Bestalde, komikia (bineta, gure kasuan), iraganaren irudikapen edo testuinguru historiko jakin batean txertatzen den kultura-produktu gisa, sortu zen uneari buruzko informazio-iturri izan daitekeena. […] Beraz, irakasleak bermatu behar du hezkuntza-jarduera horretan nobela grafikoa behar bezala ezartzen dela ikasgelan, proposatutako helburu pedagogikoak lortzen laguntzeko ikasleei.
Historialariaren lanaren trebetasunen artean honako gaitasun hauek nabarmentzen dira: identifikatzea, testuinguruan kokatzea eta berrestea. Lehenik eta behin, testu baten irakurketan, historialariak iturri mota identifikatzen du. Bigarrenik, testu hori dagokion denboran eta espazioan kokatzeko beharra azpimarratzen du historialariak. Eta, hirugarrenik, historialariak uste du beharrezkoa dela testuan agertzen den informazioa beste iturri batzuekin berrestea. […] Komikiaren erabilera (bineta, gure kasuan) historiako gelan ezarri aurretik, ezinbestekoa da ikasleek ezagutu behar dituzten kontzeptuzko edukiak lantzea. […] Azkenik, hemen ere kontuan hartu beharreko beste elementu garrantzitsu bat komikietatik atera nahi den ikasgaia da. Oro har, bi motatakoak izan daitezke. Alde batetik, eleberri grafikoak (bineta bat gure kasuan) errealitate historiko jakin
Itzulpena: Gernikako Bakearen Museoa
Iker Saitua: “Tristísima ceniza: una propuesta de intervención para enseñar la Guerra Civil en el País Vasco con la novela gráfica”, CLIO. History and History Teaching (2018), 44, pag. 183-193
umorEA
Umorea gure bizitzan egunero erabiltzen den baliabidea da. Umore mota ezberdinak ezagutzen ditugu: satirikoa, beltza, zuria... Umorea tresna handia izan daiteke etsaia barregarri uzteko eta herria hitzez adoretzeko. Gizarte-kohesioaren katalizatzaile gisa jardun dezake, eta, horrez gain, beldurra, larritasuna, ziurgabetasuna edo amorrua bezalako emozio eta sentimendu kolektiboak gizarteratu ditzake, gerra-aldi batean
Umore grafikoa hizkuntza aberatsa da genero eta interpreteetan, eta txiste, bineta komiko, marrazki bizidun edo karikatura pertsonalen bidez agertzen da nagusiki.Munduko leku askotan, ordea, umoristak, komikiak eta komikigileak lanbide jazarriak izaten jarraitzen dute. Villalbak (2017) honela azaltzen digu:
hain ohikoak direnak. Denok barre egin nahi dugu, eta, gainera, barreak onura ugari ditu, bai fisikoki bai psikikoki.
Mohammad Sabaaneh marrazkilari palestinarra (Cartooning for Peace) hilabete batzuk egon zen Israelen preso, inkomunikatuta [2013an]. Ali Farzat karikaturista siriarra ospetsu egin zen bahitu eta eskuko hatzak hautsi zizkiotelako [2011n]. Marrazkilari batzuek errepresalia fisikoak jasan dituzte eta haien bizitza arriskuan dago. Hemen zaila da etxetik irten eta jipoitzea. Gerta daitekeen maximoa da gehiago ez deitzea.
"Je suis Charlie" (ni Charlie naiz) esaldia sare sozialetako trending topic bihurtu zen 2015eko urtarrilean, Parisko Charlie Hebdo astekari satirikoan izandako atentatuaren ostean. Daeshek bere gain hartu zuen hamabi langile hil zituen erasoa, besteak beste, Frantziako borrokalarien itzulera interpretatzen zuten, herrialdearen helburu jihadista baitzen. Astekari honek 2006tik mehatxuak jasotzen zituen Mahoma profeta karikaturizatzeagatik, islamaren arabera jainkoak ezin baitira irudikatu.
Atentatua gertatu eta bi urtera, astekariak ateak ireki zituen berriro, gaurkotasunaren satira egiten jarraitzeko, pertsonaia politiko eta erlijiosoenak, bere oinarrizko eskubideetan amore emateko asmorik gabe.
Hala ere, eraso horiek ez dira soilik artisten aurka egiten, baita komunikatzaile eta kazetarien aurka ere, eta are ohikoagoak dira muturreko taldeek bahitutako Siria edo Irakeko artista eta kazetarien artean, kasu batzuetan adierazpen askatasuna erabiltze hutsagatik erailak. Beste herrialde batzuetan, Mexikon adibidez, kazetarien hilketa, ustelkeria politikoari edo krimen antolatuari buruzko ikerketen ondorioz, gaitz sozial bat da, eta, zoritxarrez, ohikoa da. Arte grafikoa komunikabideen beste osagai bat da, eta
gaur egungo gizarteetako ezkutuko gatazketako bat da; izan ere, horietan, intrantsigentzia areagotu egiten da gobernuaren esparruan ere*. Intrantsigentziaren goranzko joera horren adibide da tradizionalki zentro-eskuinekoak izan diren alderdien diskurtso batzuen muturreko erradikalizazioa immigrazioaren edo generoaren arloan.Oso garrantzitsua da ikasleak arazo horretaz jabetzea gizarte mota guztietan gertatzen den fenomeno konplexu eta global gisa.
Testu honetatik aterata: Art i compromís durant la Guerra Civil, una perspectiva des de la cultura de pau https://www.museunacional.cat/ca/art-i-compromis-0
Guía Educart Dossiers: https://www.museunacional.cat/sites/default/files/art-i-compromis_28gener.pdf, pág. 63-66.
Itzulpena: Gernikako Bakearen Museoa
0 tAILERRAREN SORRERA
10
Tailer honen hasierako diseinua Aline Soberonek, liburuaren eta erakusketaren egileetako batek, eta Idoia Orbek, Gernikako Bakearen Museoko Hezkuntza arduradunak, prestatu zuten.
INFORMAZIO OROKORRA
3 Bigarren mailako helburuak
1 PROPOSAMEN DIDAKTIKOA
Tailer hau DBH 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan lantzeko egina dago. Hainbat arlotan (Artea, Geografia eta Historia, Hezkuntza Plastikoa eta Ikus-entzunezkoak, Etika...) landu daitekeen unitate didaktikoa da.Hori egiteko ez da ezinbestekoa, baina komeni da ikasleak Espainiako Gerra Zibilaren oinarrizko ezagutza izatea.Landuko diren edukiak honako hauek dira:• Gerra Zibila Euskadin.• Artea XX. mendearen lehen erdialdean• Umorea politika- eta iritzi-estrategia gisa ulertzea
2 HELBURU NAGUSIA
11
Ikaslea gertakari jakin bat historikoki testuinguruan kokatzeko gai izan dadin heztea.
6 ATALAK
4 GAITASUNAK
a) tailerraren sarrera eta garai historikoab) alderdi artistikoakc) ezagutza historikorako dokumentuakd) gaurkotasunari kritika
7 IRAUPENA
Tailerrak ordu eta erdi eta bi ordu arteko iraupena izango duela aurreikusten da.
5 BALIABIDEAK
12
EBALUAZIOA
8 eBALUAZIOA
Metodo honen bidez, ikasleak beren ikaskuntzaz, ezagutza-mailaz, talde-lanaz eta egin beharreko zereginetan duen inplikazioaz eta ahaleginaz jabetzea lortu nahi dugu.
Proiektu hau ebaluatzeko, emandako errubrika erabil daiteke.
Liarteren arabera, Laia Lluch Molinsek ebaluaziorako eta, batzuetan, gaitasun bakoitza zehatz-mehatz ebaluatzeko aukera ematen duen kalifikaziorako tresna gisa definitzen ditu errubrikak: "Tresna egokia da bereziki gaitasunak ebaluatzeko, modu mailakatuan eta operatiboan banatutako zeregin sinpleagoetan gaitasun bat osatzen duten zeregin konplexuak disekzionatzeko aukera ematen baitu".
https://www.educaciontrespuntocero.com/noticias/evaluar-con-rubricas/
Komeni da ikasleek hasieratik ezagutzea proiektu hau ebaluatzeko modua. Gehienezko nota 16 da, dena akatsgabe egiten badu; horregatik, 16 ohiko 10aren baliokidea da. Gutxieneko nota 4 izango da, hau da, 1etik 10erako ebaluazioan 2'5 izango litzateke.
Cedek-en errubrika-bankua:
https://cedec.intef.es/cedec-lanza-un-nuevo-banco-de-rubricas-y-otros-documentos-asociados-al-proyecto-edia/
13
EBALUAZIOA
Ebaluazio-adierazleak
Puntuak
Los miembros se reunieron y comentaron regularmente. Todos los estudiantes contribuyeron a la discusión y escucharon respetuosamente. Todos contribuyeron equitativamente al trabajo.
Sólo tuvieron lugar algunas reuniones del equipo. Algunos miembros contribuyeron a la discusión y escucharon respetuosamente. Algunos contribuyeron equitativamente al trabajo.
Los miembros se reunieron y comentaron regularmente. La mayoría contribuyeron a la discusión y casi todos escucharon respetuosamente. La mayoría contribuyeron equitativamente al trabajo.
Gaia sakon ulertu dut eta hausnarketa-jarduera guztietan parte hartu dut.
Gaia sakon ulertu dut eta hausnarketa-jarduera batzuetan parte hartu dut.
Gaiaren puntu nagusiak ulertzen ditudala dirudi, baina ez dut hausnarketa-jardueretan parte hartu.
Ez dut gaia behar bezala ulertu, eta ez dut hausnarketa-jardueretan parte hartu.
No hubo reuniones de equipo. Algunos los miembros del equipo no contribuyeron equitativamente al trabajo.
Irabazitako ezagutza (banakakoa)
Gutxitan entzuten, partekatzen eta laguntzen dut besteak ahalegintzen direnean. Normalean ez naiz taldeko kide ona.
Batzuetan entzun, partekatu eta laguntzen dut besteak ahalegintzen direnean, baina sarritan ez naiz taldeko kide ona.
Sarritan entzun, partekatu eta laguntzen dut besteak ahalegintzen direnean. Ez dut "arazorik" sortzen taldean.
Ia beti entzuten, partekatzen eta laguntzen dut besteak ahalegintzen direnean. Kideen batasunari eusten saiatzen naiz, taldean lan eginez.
Beste batzuekin lanean (banakakoa)
Ez dugu talde bilerarik egin. Taldeko kide batzuk ez dugu ekarpenik egin lanean.
Kideak aldizka biltzen gara egiten duguna komentatzeko. Eztabaidan gehienok parte-hartzen dugu eta ia denok errespetuz entzuten dugu. Gehienok ekiten dugu berdintsu lanean.
Talde bilera gutxi egiten ditugu. Kide batzuk bakarrik parte-hartzen dugu eztabaidan eta errespetuz entzuten dugu. Batzuk lan nahiko egin dugu.
Kideak sarri biltzen gara egiten duguna komentatzeko. Ikasle guztiok parte-hartzen dugu eztabaidan eta errespetuz entzuten dugu. Guztiok ekiten dugu berdintsu lanean.
Parte-hartzea (Taldean)
14
Oso informazio gutxi eman dut proiektuan.
Informazioren bat eman dut, baina ez dut argi azaldu.
Taldean ondo lan egin dut, ekarpenak egin ditug eta kalitatezko informazioa aurkeztu dut.
Ekarpen bikainarekin parte hartu dut, lana ondo aurkeztu dut eta gauza guztietan parte hartu ere.
Parte-hartzea (banakakoa)
proceso
bineten erakusketa
ALDERDI artistikoa
BINETAK AZTERTU
SARRERA
egunkarietan murgilDU
bineta bat sortu
binetetako PERtSONAiak ezagutU
15
ARIKETAK
1 Tailerraren sarrera eta garai historikoa
1.2. Gaia (binetak) labur azaldu. Jarraian, bideo hau ikusi, gaian murgiltzeko (4:33 min.). Bideo honek garai hartako ikuspegia ematen du, benetako irudiak eta binetak nahastuz.
1.1. Erakusketako bineta guztiak hormetan jarriko dira ikasleak iristen direnerako. Tailerra egin orduko, komenigarria da Gerra Zibilaren oinarrizko ezagutza izatea.
Klikatu hemen erakusketa deskargatzeko pdf formatuan.
Bineten artea eta testuinguru historikoa sakon ezagutzeko, komeni da Viñetas para el recuerdo liburua irakurtzea, horretan baitago oinarrituta erakusketa.
https://www.youtube.com/watch?v=-XyJx79whqc
16
Taldean
5 minutu
Galdera hauek hausnarketa ariketan lagungarriak izan daitezke:
1.3. Garai hartako binetak dituzten egunkari batzuk erakutsi. Begiratu egunkariak. Bineten garrantziaz hausnarketa egin.
1936-37ko egunkariak
3-4 pertsonako taldeak
10 minutu
Gaur egun, gure egunerokotasunean
17
3-Talde txikian sortu diren hausnarketak talde handian komentatuko ditugu.
Binetak gaur egungo egunkari digitaletan:
https://www.eldiario.es/
https://www.deia.eus/humor/
5 minutu
Talde handian
https://www.elcorreo.com/opinion/vinetas/
https://www.berria.eus/
https://elpais.com/noticias/vinetas/
https://www.publico.es/
Garaiko egunkarietan sakondu nahi izanez gero, esteka hauek Bizkaiko eta Gipuzkoako artxiboetara eta euskal prentsaren hemerotekara garamatzate:
Bizkaia
18
Gipuzkoa
Hemeroteka
Jolasa
2 Alderdi artistikoa
2.1. Abangoardiako pintura-estilo desberdinak ezagutu (puntillismoa, kubismoa, konstruktibismo sobietarra) eta hainbat binetisten estiloak identifikatuko ditugu.
https://view.genial.ly/6038fa335ea8340d9edf2e78
Irakasleak estilo bakoitzaren ezaugarriak azaletik azalduko ditu (ikus eranskina), eta argiago identifikatzeko, artelan erakutsiko ditu.
2.2. Jolastu ondoren, ondorioak aterako ditugu: • Zer estilo du marrazkilari bakoitzak? • Zertan islatzen da bere estiloa? • Zein garaitakoa da estilo bakoitza? • Marrazkilariek zenbateraino errespetatzen dute estilo bakoitza? Estilo desberdinak nahasten dituzte? • Nola azaltzen du marrazkilariak egoera? • Kolorea erabiltzen dute? Kolorea garrantzitsua da?
Talde guztia
5 minutu
Parte-hartzaileek binetazale batzuen estiloa identifikatu beharko dute jolas interaktibo bat erabiliz.
19
2-3 pertsonako taldeak
10 minutu
Talde handian
10 minutus
3.2. Hausnarketa- Zeintzuk dira pertsonaia bakoitza identifikatzen lagundu dizuten pistak? - Zer paper dute pertsonaia hauek Gerra Zibilean? - Nola irudikatzen dira? Zer ezaugarri dituzte bineta horien arabera?
3 Azterketa historikorako dokumentuak
3.1. Binetetan agertzen diren Euskadiko gerrako pertsonaia nagusiak ezagutu.
Parte-hartzaileek binetetako pertsonaiak nagusiak identifikatu beharko dituzte jolas interaktibo hau erabiliz.
Talde guztia
8 minutu
Jolasa
3.3. Binetak aztertu-Talde bakoitzak eskaintzen direnetatik gai bat aukeratuko du. -Erakusgai dauden bineten artean bilatu beharko dituzte beren gaiarekin bat datozenak. -Ondoren, gainerako taldeei azaldu beharko diete zer landu duten beren taldean. -Horretarako, arretaz irakurri eta behatu beharko dituzte dagozkien binetak.
https://view.genial.ly/6038fa1782577e0d97c5fe50
20
Oso zaila egin zaigu euskarazko material erakargarria aurkitzea. Hori dela eta, ingelesez eta gazteleraz ipintzea erabaki dugu kasu gutxi batzuetan.
2-3 pertsonako taldeak
10 minutu
Hiru gai hauekin lotura zuzena duten erakusketako binetak:
Gaiak: a- Binetek kontatzen digutenaren bidez, gerraren ondorioak aztertu (gosea, errazionamendua, merkatu beltza, ebakuazioak, hondamendia, heriotzak…) b- Binetetan nola erretratatzen den ikusita, emakumeak betetzen zuen rola aztertu. c- Herrien arteko elkartasuna. Nola jokatzen dute Europako potentziek gerra zibilean?
A - Gerraren ondorioa
- Nola erakusten da gerra?- Zein da egoera atzealdean, gerra zuzenik ez dagoen eremuetan? - Nola erakusten dira soldaduak eta hainbat nazionalitatetako armadak? - Ba al dago antzekotasunik eta desberdintasunik estatuko beste eskualde batzuetako egoerarekin?
Lehenengo talde txikietan. Gero talde handian
10 minutu
21
Gai bakoitzean iradokitako galderak lagungarriak izan daitezke hausnarketarako, identifika-tzeko eta testuinguruan kokatzeko.
B - Emakumea
C - Herrien arteko elkartasuna
- Zenbat binetetan agertzen dira emakumeak? - Zer egiten dute emakumeek gerran? - Zein dira emakumeek pairatzen dituzten ondorioak gerra garai honetan? -Errealitatearekin bat datoz?
- Zein herrialdek parte hartzen dute Espainiako Gerra Zibilean? - Zer parte-hartze mota da? Publikoa da, ezkutukoa? - Nork laguntzen dio nori? - Zein da beste herrialdeen erreakzioa edo jarrera? - Nola erakusten dira estatuburuak?
22
4.2. Ondoren, aukera hauetako bat hautatu eta bineta bat marraztuko dugu:
4 Gaurkotasunari kritika
Sormena erabiltzea eta umorearen baliabidea praktikan jartzea da helburua, barre egin, erlatibizatu eta egoeraren ikuspegi berriak eman ahal izateko.
4.1. Bineta bat egingo dugu.
Lehenik eta behin, gaurkotasuneko gai bat aukeratuko dugu, gertakari traumatikoen edo gure eguneroko errealitatearen biktimekiko kontzientzia kritikoa eta enpatia lantzeko balioko diguna.
4.2.1. Gaur egungo egoera bat aukeratu eta bineta bat eskuz marraztu (hutsetik hasita, orri zuri batean).4.2.2. Lehendik dagoen bineta bat erabili (erakusketakoa edo beste edozein lekutakoa), testuak ezabatu eta egungo egoerara aldatu, aukeratutako gaiaren arabera. 4.2.3. Pertsonaia ospetsu bat agertzen den erakusketako bineta bat erabili eta egungo pertsonaia baten irudia gainjarri. (Aurpegietako argazkiak edo egungo beste objektu batzuk egungo egunkarietatik edo internetetik atera daitezke).
Ariketa honetarako ideia batzuk
23
Talde txikian
10 minutu
Talde txikian
5 minutu
Kontzeptu garrantzitsu batzuk marrazten hasi aurretik:
Aurreko orrialdeo testua hemendik aterata dago: Art i compromís durant la Guerra Civil, una perspectiva des de la cultura de pau https://www.museunacional.cat/ca/art-i-compromis-0
- Gogoratu kritikoa dela, baina errespetuzkoa. Umorea, satira, probokazioa beti dira bitarteko bat, ez helburua. Gai baten inguruan arreta jartzeko balio behar dizute, eta harrapatu ondoren, mezu bat helaraziko digu. -Zure etsaia edo beldurra karikatura bihur dezakezu, pertsona izan zein kontzeptua izan. Hausnartu zein diren ezaugarririk bereizgarrienak eta esajeratu edo puztu. Ahalegindu zaitez pentsatzen pertsona edo ideia hori nola identifikatzen den, funtsezkoena nola irudika daitekeen. -Pentsatu kontrako terminoetan. Adibidez, "bakardadearen" beldurra irudikatu nahi badugu, esajeratu nola den taldean egotea. Estrategia horrek harengandik aldentzeko eta gaiari buruz hitz egiteko modu komiko bat aurkitzeko balio dezake.
Guía Educart Dossiers: https://www.museunacional.cat/sites/default/files/art-i-compromis_28gener.pdf, pág. 63-66.
4.3. Marraztutako bineten erakusketa
Gomendagarria da binetak ondo ikusteko moduko leku batean erakustea; izan ere, askotan munstro partekatuak izaten ditugu, eta kolektibizatzen direnean txikiagoak egiten dira. • Bineta berria bada, erakutsi eta azaldu egiten da. • Bineta eraldatua bada, erakutsi, azaldu eta jatorrizkoarekin alderatzen da.
24
Talde guztia
5 minutu
4.4. Azken hausnarketarako galderak (denborarik balego).
Birmoldatutako bineta bat adibide modura
25
Talde guztia
5 minutu
© Jordi Vilalta
BALIABIDEAK ETA MATERIAL DIDAKTIKOA
Bideoa: Oizmendi Telebistak egindako erakusketaren erreportaia (EUSK)
Gernikako Bakearen Museoa
Erakusketako ariketen fitxa
Erakusketa pdf formatuan (Viñetas para el recuerdo)
26
Bideoa: Gernika. Viñetas para el recuerdo / Oroimenerako binetak (1936-37)
Erakusketako material didaktikoaren bideoa (GAZT)
Garaiko aldizkariak
ERANSKINA
kUBISMOA
Kubismoa XX. mende hasierako arte mugimendurik erradikalena izan zen. Harengandik sortu ziren arte modernoaren joera abstraktu guztiak, eta eragin handia izan du XX. mendeko arkitekturan eta estetikan. Ageriko munduaren zati bakartu batzuk erabiliz, forma geometrikoen bidez adierazten zuen kubismoak errealitea, eta objektu jakin baten alderdi guztiak aldi berean irudikatuz. Espazioaren eta denboraren aldi berekotasun hori da kubismoak ekarri zuen berrikuntzarik handiena. Margogaia ikuspuntu bakar batetik ikusteko joera, Berpizkundeaz geroztik nagusi zena, gaitzetsi zuen, eta bide berri bat urratu. Kubismoa fauvismoaren eta surrealismoaren arteko zubi bat izan zen, eta lotura handiak izan zituen beste arte mugimendu batzuekin. Picasso eta Braque dira kubismoaren sortzaile eta ordezkari nagusiak. Kubismoaren jatorria eta hasiera Kubismoaren oinarriak 1906tik 1909ra bitartean jarri ziren, eta Cezanneren obrak eta Afrikako eskulturak eta maskarak izan zuten eraginik sorrera hartan. Gauzen berezko formak oinarrizko forma geometrikoen bidez irudikatzeko joera nagusituz joan zen kubismoaren aitzindariengan, Cezannek emana zuen aholkua hitzez hitz jarraitu izan balute bezala: irudika ezazu izadia esferen, zilindroen eta
konoen bidez. Picasso eta Braque izan ziren kubismoaren sortzaile nagusiak, baina haiez gainera beste pintore, idazle eta arte joera batzuek ere izan zuten, maila apalagoan, eraginik: Matisse eta Derain pintoreek, Apollinaire idazlearen ideia estetikoek... Kubismo analitikoa Kubismoaren lehen garaiari (1910-1912) kubismo analitikoa esan izan zaio, Picasso eta Braque xehe-xehe ari izan baitziren forma aztertzen, ikertzailearen senez, beren lantegia ia laborategi bat balitz bezala. Bi artista horiek behin eta berriz ukatu bazuten ere inongo sistema zientifikorik erabili izana, harrigarria da zein elkarren antzekoak ziren garai hartan haien lanak, aldi berean baina zeinek bere lantegian lan egin izanagatik, ondorio beretara iritsi baitziren. Bi artista haien kezka nagusia objektuaren formak apurtzea zen, eta pintatu beharreko espazioa beste modu batera ikusteko oinarriak jartzea. Horren ondorioz, haien kolore eskala ia kolore bakarreraino mugatu zen; pintzelkada sistematikoz margotzen zuten, puntillismoaren teknikaren antzera. 1911 inguru hartan Braque eta Picasso adiskide minak ziren, eta haien lanak ere
27
ERANSKINA
Talde kubista baten lehenengo erakusketa 1911n egin zen Independenteen Erakustokiko 41. aretoan. Picasso eta Braque ez ziren han, eta hango artisten lanek oso azaletik baizik ez zuten antzik haien lanarekin, baina ikusleak ohartu ziren arte modernoa bide berri batean sartua zela. Erakusketa haren arrakastak artista gehiago erakarri zuen kubismora: Archipenko, Picabia, La Fresnaye, Duchamp anaiak. 1912ko urrian egin zen Urrezko Sailaren Erakusketa izan zen obra kubistek bakarrik osaturiko erakusketarik garrantzitsuena. Kubismo sintetikoa 1912aren erdialdera Picassok eta Braquek estilo herri bat asmatu zuten kubismoaren baitan: formaren, planoaren eta margoaren sintesia. Margogaiak gehiago zegozkion kontzeptuen alorrari, benetako itxurenari baino, eta, era horretara, kubismo analitikoa irauli egin zuten. Bi artista horiek aurreko urteetan teknika berriak aurkitu eta gogotik erabili izanak zerikusi handia izan zuen kubismo analitikotik sintetikora igarotze horretan. Hiru dimentsioko tek-niken ahalmen guztiak aztertzeak «eraikuntzak» asmatzea ekarri zuen, kubismo analitikoaren soiltasuna berdindu nahian.
oso-oso antzekoak ziren, baina bazen hala ere alderik. Picassoren obran planoak eta angeluak modu geometrikoagoan zeuden antolaturik, eta ehunduraz eta margoz aberatsagoak ziren. Garai hartako erretratuetan bi dimentsiokogainalde batean erretratatuaren alderdi guztiak ikuspuntu desberdinetatik irudikatzea zen Picassoren metodoa, elementu psikologikoez zeharo axola-gabeturik. Garai hartan bertan Braquek plano txiki elkarren gainean jarrien bidez eratu zituen bere izadi hilak. Horretarako, bere eguneroko bizitzako objektuak erabili zituen. Braque 1910ean bertan hasi zen trompe-l'oeil-ak egiten -ikusleari benetako gauzaki bat erliebean ikusten duelako irudipena sortzen diotenak- eta koadroetan moldiztegiko letrak erabiltzen (Portugaldarra, 1911). Elementu berri horiek sartzeak collage-a asmatzera bultzatu zuen Picasso (Natura hila, sareta-aulkiarekin, 1912), eta paper itsatsien teknika erabiltzera, berriz, Braque (Konpota ontzia eta basoa, 1912). Asmakuntza tekniko haien eraginez bilakatu zen kubismo analitikoa kubismo sintetiko. Kubismoaren lehenengo tuteetan Picassok eta Braquek oso erakusketa gutxi egin zuten; Picassok inoiz ez erakusketa handietan, galeria pribatuetan soil-soilik. Nolanahi ere, eragin handia izan zuten abangoardiako artista gazteengan. 1910ean Metzinger, Delaunay, Gleizes, Leger eta Le Faucconierek lehenengo talde kubista eratu zuten.
28
ERANSKINA
1913. urtearen bukaeran kubismo sintetikoaren ahalmenak gogotik landurik zeuden, eta ar-telan kubistetan margoen eta mugimenduen tratamendu libreagoa eta margogai naturalista-goak erabiltzeko joera nagusituz joan zen. 1914an I. Mundu gerra hasi izanak kubismoaren bilakaera eten zuen; gerra ondoren izan zen kubistak ekartzeko saiorik, baina Apollinaire 1918an hil baitzen, eta Picasso 1915az geroztik beste bide batzutatik abiatua baitzen, ahale-gin hark ez zuen gidaririk izan. https://www.euskadi.eus/web01-a2lurent/eu/contenidos/articulo/c1106/eu_d1106036/1106036.html
info +
29
ERANSKINA
Natura hila naipeekin, George Braque, 1913
Avignongo andereñoak. Pablo Picasso, 1907
Art scuplture faces, Picasso
Dora Maar-en erretratua, Picasso, 1936
30
Gosaria, Juan Gris, 1914
Karta jokoa, Fernand Léger, 1917
Hiru emakumeak, Fernand Léger, 1921
ERANSKINA
PUNTILLISMOA
Puntillismoa, neoinpresionismoa eta dibisionismoa ere deitua, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran kolorea modu berri batez erabiltzeko asmoz sortutako margolaritza joera izan zen. Ezaugarri nagusia puntu edo pintzelkada bananduen erabilera du, eta irudien antolamendua ikusleak egin behar du. Georges Seurat (1859-1891) eta Paul Signac (1863 - 1935) izan ziren maisu nagusiak. Margolaritza higikunde horrek gutxi iraun zuen, baina eragin handia izan zuen margolari batzuengan: Henri-Edmond Cross eta Lucie Cousturier frantsesengan, Henry Van de Velde eta Théo van Rysselberghe belgikarrengan, eta Darío Regoyos espainiarrarengan.
info +
31
ERANSKINA
Marseilako portuko sarrera, Paul Signac, 1911
Igande arratsaldea Grande Jatte uhartean, Georges Pierre Seurat, 1884
Eguraldi grisa, Grande Jatte, Georges Pierre Seurat, 1888
32
Le Pont Neuf, Hippolyte Petitjean, 1912
Morning, Interior, Maximilien Luce, 1890
Zirkua, Georges Pierre Seurat, 1891
ERANSKINA
KONSTRUkTIbismo sobietarra
iz. ART. 1913an Tatlinen eskutik sortutako eta 1920an duen izendapena hartu zuen mugimendu artistiko errusiarra, gerora beste herrialdeetara hedatu zena.Eskultura eta arkitekturaren arloko mugimendu honek bolumenen alderdi geometrikoak nabarmendu nahi zituen. Picassoren lan kubistak eta Eiffel dorrearen edertasuna miretsirik, Vladimir Tatlin artista errusiarrak Moskura eraman zuen estetika berria, apurtu zituen figuratiboa zen arte guztiekiko loturak, eta eskulturaren alde dinamikoa landu zuen espazioaren eta denboraren ardatzetan. Tatlinek 1915ean Moskun egin zuen lehen erakusketan garbi erakutsi zuen bere arteak gehiago zeukala injinerutzatik ordurainoko eskulturgintza tradizionaletik baino. Laster bildu zitzaizkion A. Pevsner eta N. Gabo injineruak, eta Manifestu errealista argitaratu zuten 1920an, mugimenduaren oinarriekin. Artea nahi zuten eraiki edo konstruitu eta hortik konstruktibismo izena. Ez ziren estetika berri batean ari, gizartea berritu nahi zuten, oldar sozialean txertatu, sobietekin bat egin. Baina urte latzak ziren Moskun, Frantzia eta Ingalaterra erasoan ari ziren eta gerra zibila ez zen amaitua. Horrela, konstruktibisten asmo eta ideia asko eta askok proiektu hutsean gelditu behar izan zuen, Tatlinek berak III. Internazionalaren omenez diseinatu zuen dorre mugikor erraldoia bezala. Honen taldearen inguruan sortu
zen beste joera bat, geometriazaleagoa eta abstraktotik hurbil, suprematismoaren sortzailea izan zen K. Malevitx pintorea, A. Rodtxenko eta Lissitzky tartean zirela. Talde honek figuratiboa izan zitekeen oro baztertzen zuen, artistaren sena askatasun osoan utzirik. Honen adierazgarri, Malevitxek eginiko Karratu zuria hondo zurian (1920) ospetsua izan zen, "Eza adieraziaren adierazpena den objektuaren absentziaren mundu zuria" bere hitzetan. Buruzagi sobietarrek, ordea, ez zuten begi onez ikusten taldeon bilakabidea, eta eztabaida gogorrak sortu ziren. Pevsnerrek eta Gabok Mosku utzi eta lehenik Alemaniara eta gero Frantziara jo zuten, beren teorien berri emateko eta lantzeko. Gabok konstruktibismoa zabaldu zuen Britainia Handian eta Estatu Batuetan. Lissitzkyk berriz eragin zuzena izan zuen Alemaniako Bauhaus arkitektura eskolan irakasle zegoen Moholy-Nagy artista hungariarrarengan, eta honela Europan barrena zabaldu zen konstruktibismoa.
33
info +
ERANSKINA
Kartel konstruktibista, Maiakowski
Through Red and White Glasses posterra, Varvara-Stepanova, 1924
Sobietar Batasuneko propaganda kartela, Vladimir Mayakovski y Alexander Rodchenko, 1923
34
Potempkin korazatua, Alexander Rodchenko, 1925
Liburuak! kartela, Alexander Rodchenko
ESKERRIK ASKO
ZUK Laster praktikan jartzea espero dugu
Edozein zalantza edo komentario baduzu, eskertuko genizuke guri idaztea, oso baliagarria izango zaigulako gure materialak hobetzeko. Gainera, gustura sartuko genuke zuen esperientzia gure sare sozialetan!
hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net
Eskerrik asko
35