EUSKAL HERRIKO
EMAKUME
OSPETSUEN
ERRULETA
Marguerite Clerisse zen bere benetako izena. Baionan jaio zen 1893ko maiatzaren 29an eta 55 urte zituela hil zen 1948ko azaroaren 5ean.
Ezaguna da espioia etaa benturazalea zelako. Frantziaren erresistentzian borrokatu zuen bigarren mundu gerran.
MARGA ANDURAIN
Hasiera
Josune Bereziartu Urruzola 1972ko urtarrilaren 19an jaio zen Lazkaon. Azken 20 urtetan marka gehien hautsi dituen emakume eskalatzailea da. Espainiako txapelketan sei aldiz izan da garaile, baina azkenean txapelketa utzi zuen motibazio faltagatik. Bere ibilbidean, hainbat kategoriatako bideak igo, eta nazioko zein nazioarteko txapelketak irabazi ditu.
JOSUNE BEREZIARTU
Hasiera
Parisen jaio arren, Marie Coulun lehen emakume feminista euskalduna izan zen. Frantziako hiriburuan jaio zen Coulun, 1837an.
Emakumeen sufragio eskubidea temati defendatu zuen Coulonek
Emakumeen eskubideen aldeko aktibista sutsua izan zen eta emakumeen egoera hobetzeko borroka egin zuen. Hainbat eta hainbat egunkari eta aldizkaritan iritzi artikuluak idatzi zituen, gehienetan emakumeekin zerikusia zuten gaien inguruan
Marie 1913an hil zen, militantziak sekula etenik izan ez zuen bizitza
MARIE COULUN
Hasiera
Euskal filologian lizentziatua. Urduñako AEK-ko
euskaltegiko irakaslea. Bi liburu ditu sarituak:
Ura badoa maldan behera (1996) Ernestina de Champourchin V. Poesia Sariketa irabazi zuen.
Honez gain, Zurgai poesia aldizkariak argitaratu ditu.
ISABEL DÍAZ
Hasiera
Donostian jaio zen 1585-eko otsailaren 10ean. Militarra, monja eta idazlea izan zen. Eta hil zen 1650.ean Mexikon. Katalina Erausori “monja alferez” deitzen zioten.
Lau urte zituela Antiguoko domingotar mojen komentuan sartu zuten, baina izaera ez zuen hartarako oso egokia, eta, beste monja bat astindu ondoren, 1603. urtean Gasteizera ihes egin zuen, baserritar gizonezko jantzita, Francisco de Loyola izenarekin.
Donostia hiribildu euskaldunean jaio arren, dirudienez gurasoek ez zioten euskara irakatsi, baina komentuan ikasi zuen.
KATALINA ERAUSO
Hasiera
Karla Ferreño 1983an irailaren 12a
jaio zen Hernanin, Gipuzkoan.
Bera aktorea da, eta bere lehenengo
pelikula izan zen ‘‘FINAL’ ’2010ean.
Telebistan, ETBn, lan egin du eta
antzerkiak ere egin ditu. Bere lehenengo
antzerkia 2008 urtean egin zuen eta bere
antzerkia ‘’LORQUINA’’ deitzen da.
KARLA FERREÑO
Hasiera
Inesa Gaxen Bastidan jaio zen, Nafarro Beheran, 1566 urtean. XVII. mendean hil zen.
Ezaguna da 1611 urtean, haur batzuek sorgina zela esan zutelako eta beste emakume batzuekin batera preso hartu zutelako. Hasieratik bukaeraraino ukatu zituen salaketa guztiak.
INESA GAXEN
Hasiera
Kasilda Hernáez Vargas Zizurkilen jaio zen 1914ko apirilaren 9an eta 1992ko abuztuaren 31n hil zen Biarritzen. Ekintzaile anarkista eta feminista izan zen. Zenbaitetan atxilotu zuten, Zurriolako hondartzan biluzteagatik edo lanean grebarako deia egiteagatik, adibidez. Gerra Zibilean Donostiaren defentsan eta Irungo batailan parte hartu zuen, indar antifrankistekin batera.
KASILDA HERNÁEZ
Hasiera
Dolores Ibarruri Gomez, Abanto Zierbenan jaio zen 1895ean eta Madrilen hil 1989an.
Dolores Ibarruri, "Pasionaria" ezizenez ezaguna, bizkaitar politikari komunista izan zen.
Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa izan da.
DOLORES IBARRURI "PASIONARIA"
Hasiera
Andoainen jaio zen. 1973an orain Irunen bizi da. 1996an kazetaritzan lizienziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Liburuak promozionatzen ditu Euskalerria irratian eta Berrian kolaboratzen du.
ANA JAKA
Hasiera
Donostian, 1966ko abenduaren 31an jaio zen, ospetsua da eskubaloian egin duen bide profesionalagatik. Lehen jokalari bezala eta gero entrenatzaile bezala egon zen, Bera Beran taldean.
Donostiako alkatea izateko kandidatua egin zuten eta Donostiako EH bilduko bozeramailea da.
REYES KARRERE
Hasiera
Maialen Hernanin jaio zen, 1976 urtean
azaroaren 26an. Maialen bertsolaria da
eta Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen
emakumea da. 2009tik 2013 arte izan da txapelduna.
Maialenek 44 urte ditu eta hiru seme-alaba ditu.
Ikastolan zegoenean hasi zen bertsotan
lagunen artean eta 11-12 urterekin parte hartu
zuen lehendabiziko aldiz txapelketa batean.
MAIALEN LUJANBIO
Hasiera
(Azkoitia, Gipuzkoa, 1782ko ekainaren 6a - Abando, Bizkaia, 1854ko irailaren 29a) Euskal idazlea izan zen. Garaiko emakumeentzat erabat ohiz kanpokoa zen hezkuntza akademikoa lortu zuen. Ipui onac izenburuko alegia-bilduma idatzi zuen eta 1804an argitaratu. Euskarazko lehen fabula-liburua izan zen.
BIZENTA ANTONIA MOGUEL
Hasiera
Najwa Nimri Urrutikoetxea Iruñean jaio zen 1972ko otsailaren 14an. Beraz, 49 urte ditu. Aktorea eta abeslaria da. Vis a Vis eta La casa de papel telesailetan parte hartu du, besteak beste. Hainbat diska atera ditu ere.
NAJWA NIMRI
Hasiera
Ezagutzen den emakumeen lehen bat-bateko bertsoa berea da.
Zizurkilgo Errekalde baserrian jaioa..Etorri handiko emakumea zen, erantzun azkarrak ematen trebea. Pedro Mari Otañori Zizurkilen egindako omenaldian parte hartu zuen. Hantxe abestu zuen lehendabiziko aldiz eremu publikoan, 84 urte zituela. 1954an hil zen Plazida Otaño.
PLAZIDA OTAÑO
Hasiera
Aizpea Oihaneder (Donostia, Gipuzkoa, 1975a) euskal sukaldari eta telebista aurkezlea da.
1997an hasi zen ikasten Arzak jatetxean. 1998an Rocamador jatetxera joan zen lanera, Badajozko probintziako Almendral udalerrian. Bertan bost urtez lan egin ondoren, Garesko Mesón del Peregrino eta Donostiako Mil Catas jatetxeetan egin zuen lan.
AIZPEA OIHANEDER
Hasiera
Tolosan, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 1a jaio zen. Alpinista da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. 2001ean igo zuen lehen zortzimilakoa eta 9 urte ondoren, 2010ean, osatu zituen hamalau zortzimilakoak.
Edurneren babesle nagusia Televisión Española (TVE) da, eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeretan lagundu dio.
2011 urtean, Euskal Herria eta euskal herritarrak munduan zehar egoki ordezkatzeagatik, Euskal Herritar Unibertsala Saria eman zioten.
EDURNE PASABAN
Hasiera
Hondarribian jaio zen 1996ko urriaren 29an
eta 24 urte dauzka.
Gipuzkoar futbolaria da.
Donostiako Urrezko Danborra saria
irabazi zuen 2020an.
2014/2015 denboraldiko lehen fitxaketa
izan zen.
Emakumezkoen futbol ligako lehen mailan
aritzen da Real Sociedad futbol-taldean.
Atezaina da.
MARIASUN QUIÑONES
Hasiera
Sorkunde Rubio Ansotegi 1977an jaio zen Errenterian. Abeslaria eta musikaria da. Musikari gisa Sorkun izenez ezaguna da.
1990eko hamarkadan Kashbad taldeko abeslaria izan zen.
Ondoren Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Flitter taldeekin jo zuen. Fermin Muguruzakin batera abestu du hainbat disko eta kontzertuetan. Bakarka lau disko egin ditu.
SORKUNDE RUBIO
Hasiera
Inmaculada Lucia Saratxaga, Inma Shara goitizenez ezagunagoa, 1972ko uztailaren 10an jaio zen Amurrion (Araba). Munduko orkestarik onenak zuzendu ditu: London Philharmonic Orchesta, Israelgo Orkesta Filarmonikoa edota Errusia, Erroma, Taiwan, Milan eta Lituaniako orkestra sinfonikoak ere, besteak beste.
INMA SHARA
Hasiera
Maite Toledo idazlea Zaldibian
jaio zen 1966 urtean.
Idazlea izateaz gain, gidari turistiko
ere ibilia da.
Egun, Bergarako Udalean egiten du lan.
Haur, gazte eta helduen literaturako
hainbat epaimahaitan parte hartu du;
hala nola Euskadi Literatura Sarietan (2009).
Hainbat sari jaso ditu.
Bere liburuetako batzuk hauek dira:
Ametsaren aro berria, Hemen,
Jet lag eta Barrualdeak.
MAITE TOLEDO
Hasiera
Maider Unda González de Audicana (Gasteiz, 1977ko uztailaren 2a) borrokan lehiatu zen Espainiako atleta da.
Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu zuen, brontzezko domina lortu zuen Londresen 2012an, 72 kiloko kategorian, eta bosgarren postua lortu zuen Pekinen 2008an.
Brontzezko domina irabazi zuen 2009ko Munduko Txapelketan eta hiru domina Europako Txapelketan 2010 eta 2013 artean.
MAIDER UNDA
Hasiera
Donostian 1953-ko otsailaren 14an jaio zen.Gipuzkoar margolaria izan zen. 2015eko otsailaren 14an (62 urtekin) hil zen Azkainen (Lapurdin).
Aita errenteriar margolari ezaguna izan zen. Antton Valverde musikariaren arreba eta Lola Valverde historialariaren ahizpa zen.Haurtzaroa Donostian eta Oiartzunen artean eman zuen inguruko ikasketak Florentzia ikastolan.
Hirurogeitahamargarren hamarkadan,abangoardiako artistekin lotura izan zuen, batez ere Ameztoirekin eta Jose Lanosekin, Gipuzkoako abangoardiako margolariak.1980an bakarkako erakusketa egin zuen Joan Miró Fundazioko Espazio 10ean eta 2002an Donostian.
ROSA VALVERDE
Hasiera
Clara Wolfram Perez, 1968an jaio zen
Bonnen, Alemanian.
Clarak tailerrak egiten ditu
erotismoari eta autoezagutzari buruz.
Orain, 53 urtekin, Oiartzunen bizi da.
CLARA WOLFRAM
Hasiera
Los Arcosen jaioa, Nafarroan, XVIII. mendean. Manuela, Gazteizko lehenengo emakume inprimatzailea izan zen. Gazteizen eta Donostian bizi izan zen. 1752. urtean, Manuelari bere inprimategia kendu zioten emakumea izateagatik baina gero beste inprimategi bat lortu zuen eta han jarraitu zuen lanean.
MANUELA DE EZQUERRO Y SÁENZ DE ETXABARRI
Hasiera
Maider Yabar 1977ko ekainaren 6an
jaio zen Donostian eta 43 urte ditu.
Maider Yabarrek “Buruz Behera” zirku
eta antzerki konpainiarekin, trapezioa
eta akrobaziak egiten ditu.
Halaber, aktorea da.
Lau hizkuntza daki: euskera, ingelesa,
gaztelera eta portugesa.
MAIDER YABAR
Hasiera
Elbira Justa Zipitria Irastortza, «andereñoen andereñoa», 1906ko maiatzaren 28an jaio zen Zumaian eta 1982ko abenduaren 26an hil zen Donostian.
Frankismoaren garai ilunenetan ausart jokatu zuen oso, ikastolen hazia erein eta euskal eskolaren gerra aurreko eta gerra ondorengo mugimenduak lotuz
Ikastolen alde lanean jardun zuen, heriotza arte. Baina ez zen soilik haurren andereñoa izan.
Ikasleekin batera, euskaraz jardun nahi zuten irakasle-eskoletako ikasleak ere hartzen zituen Elbirak bere eskolan frankismoaren garai ilunenetan.
ELBIRA ZIPITRIA
Hasiera
Euskal Herriko Emakume Ospetsuen Erruleta
Andoni Osoro
Created on March 8, 2021
Euskal Herriko Emakume Ospetsuen Erruleta
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Randomizer
View
Timer
View
Find the pair
View
Hangman Game
View
Dice
View
Scratch and Win Game
View
Create a Word Search
Explore all templates
Transcript
EUSKAL HERRIKO
EMAKUME
OSPETSUEN
ERRULETA
Marguerite Clerisse zen bere benetako izena. Baionan jaio zen 1893ko maiatzaren 29an eta 55 urte zituela hil zen 1948ko azaroaren 5ean. Ezaguna da espioia etaa benturazalea zelako. Frantziaren erresistentzian borrokatu zuen bigarren mundu gerran.
MARGA ANDURAIN
Hasiera
Josune Bereziartu Urruzola 1972ko urtarrilaren 19an jaio zen Lazkaon. Azken 20 urtetan marka gehien hautsi dituen emakume eskalatzailea da. Espainiako txapelketan sei aldiz izan da garaile, baina azkenean txapelketa utzi zuen motibazio faltagatik. Bere ibilbidean, hainbat kategoriatako bideak igo, eta nazioko zein nazioarteko txapelketak irabazi ditu.
JOSUNE BEREZIARTU
Hasiera
Parisen jaio arren, Marie Coulun lehen emakume feminista euskalduna izan zen. Frantziako hiriburuan jaio zen Coulun, 1837an. Emakumeen sufragio eskubidea temati defendatu zuen Coulonek Emakumeen eskubideen aldeko aktibista sutsua izan zen eta emakumeen egoera hobetzeko borroka egin zuen. Hainbat eta hainbat egunkari eta aldizkaritan iritzi artikuluak idatzi zituen, gehienetan emakumeekin zerikusia zuten gaien inguruan Marie 1913an hil zen, militantziak sekula etenik izan ez zuen bizitza
MARIE COULUN
Hasiera
Euskal filologian lizentziatua. Urduñako AEK-ko euskaltegiko irakaslea. Bi liburu ditu sarituak: Ura badoa maldan behera (1996) Ernestina de Champourchin V. Poesia Sariketa irabazi zuen. Honez gain, Zurgai poesia aldizkariak argitaratu ditu.
ISABEL DÍAZ
Hasiera
Donostian jaio zen 1585-eko otsailaren 10ean. Militarra, monja eta idazlea izan zen. Eta hil zen 1650.ean Mexikon. Katalina Erausori “monja alferez” deitzen zioten. Lau urte zituela Antiguoko domingotar mojen komentuan sartu zuten, baina izaera ez zuen hartarako oso egokia, eta, beste monja bat astindu ondoren, 1603. urtean Gasteizera ihes egin zuen, baserritar gizonezko jantzita, Francisco de Loyola izenarekin. Donostia hiribildu euskaldunean jaio arren, dirudienez gurasoek ez zioten euskara irakatsi, baina komentuan ikasi zuen.
KATALINA ERAUSO
Hasiera
Karla Ferreño 1983an irailaren 12a jaio zen Hernanin, Gipuzkoan. Bera aktorea da, eta bere lehenengo pelikula izan zen ‘‘FINAL’ ’2010ean. Telebistan, ETBn, lan egin du eta antzerkiak ere egin ditu. Bere lehenengo antzerkia 2008 urtean egin zuen eta bere antzerkia ‘’LORQUINA’’ deitzen da.
KARLA FERREÑO
Hasiera
Inesa Gaxen Bastidan jaio zen, Nafarro Beheran, 1566 urtean. XVII. mendean hil zen. Ezaguna da 1611 urtean, haur batzuek sorgina zela esan zutelako eta beste emakume batzuekin batera preso hartu zutelako. Hasieratik bukaeraraino ukatu zituen salaketa guztiak.
INESA GAXEN
Hasiera
Kasilda Hernáez Vargas Zizurkilen jaio zen 1914ko apirilaren 9an eta 1992ko abuztuaren 31n hil zen Biarritzen. Ekintzaile anarkista eta feminista izan zen. Zenbaitetan atxilotu zuten, Zurriolako hondartzan biluzteagatik edo lanean grebarako deia egiteagatik, adibidez. Gerra Zibilean Donostiaren defentsan eta Irungo batailan parte hartu zuen, indar antifrankistekin batera.
KASILDA HERNÁEZ
Hasiera
Dolores Ibarruri Gomez, Abanto Zierbenan jaio zen 1895ean eta Madrilen hil 1989an. Dolores Ibarruri, "Pasionaria" ezizenez ezaguna, bizkaitar politikari komunista izan zen. Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa izan da.
DOLORES IBARRURI "PASIONARIA"
Hasiera
Andoainen jaio zen. 1973an orain Irunen bizi da. 1996an kazetaritzan lizienziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Liburuak promozionatzen ditu Euskalerria irratian eta Berrian kolaboratzen du.
ANA JAKA
Hasiera
Donostian, 1966ko abenduaren 31an jaio zen, ospetsua da eskubaloian egin duen bide profesionalagatik. Lehen jokalari bezala eta gero entrenatzaile bezala egon zen, Bera Beran taldean. Donostiako alkatea izateko kandidatua egin zuten eta Donostiako EH bilduko bozeramailea da.
REYES KARRERE
Hasiera
Maialen Hernanin jaio zen, 1976 urtean azaroaren 26an. Maialen bertsolaria da eta Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da. 2009tik 2013 arte izan da txapelduna. Maialenek 44 urte ditu eta hiru seme-alaba ditu. Ikastolan zegoenean hasi zen bertsotan lagunen artean eta 11-12 urterekin parte hartu zuen lehendabiziko aldiz txapelketa batean.
MAIALEN LUJANBIO
Hasiera
(Azkoitia, Gipuzkoa, 1782ko ekainaren 6a - Abando, Bizkaia, 1854ko irailaren 29a) Euskal idazlea izan zen. Garaiko emakumeentzat erabat ohiz kanpokoa zen hezkuntza akademikoa lortu zuen. Ipui onac izenburuko alegia-bilduma idatzi zuen eta 1804an argitaratu. Euskarazko lehen fabula-liburua izan zen.
BIZENTA ANTONIA MOGUEL
Hasiera
Najwa Nimri Urrutikoetxea Iruñean jaio zen 1972ko otsailaren 14an. Beraz, 49 urte ditu. Aktorea eta abeslaria da. Vis a Vis eta La casa de papel telesailetan parte hartu du, besteak beste. Hainbat diska atera ditu ere.
NAJWA NIMRI
Hasiera
Ezagutzen den emakumeen lehen bat-bateko bertsoa berea da. Zizurkilgo Errekalde baserrian jaioa..Etorri handiko emakumea zen, erantzun azkarrak ematen trebea. Pedro Mari Otañori Zizurkilen egindako omenaldian parte hartu zuen. Hantxe abestu zuen lehendabiziko aldiz eremu publikoan, 84 urte zituela. 1954an hil zen Plazida Otaño.
PLAZIDA OTAÑO
Hasiera
Aizpea Oihaneder (Donostia, Gipuzkoa, 1975a) euskal sukaldari eta telebista aurkezlea da. 1997an hasi zen ikasten Arzak jatetxean. 1998an Rocamador jatetxera joan zen lanera, Badajozko probintziako Almendral udalerrian. Bertan bost urtez lan egin ondoren, Garesko Mesón del Peregrino eta Donostiako Mil Catas jatetxeetan egin zuen lan.
AIZPEA OIHANEDER
Hasiera
Tolosan, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 1a jaio zen. Alpinista da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. 2001ean igo zuen lehen zortzimilakoa eta 9 urte ondoren, 2010ean, osatu zituen hamalau zortzimilakoak. Edurneren babesle nagusia Televisión Española (TVE) da, eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeretan lagundu dio. 2011 urtean, Euskal Herria eta euskal herritarrak munduan zehar egoki ordezkatzeagatik, Euskal Herritar Unibertsala Saria eman zioten.
EDURNE PASABAN
Hasiera
Hondarribian jaio zen 1996ko urriaren 29an eta 24 urte dauzka. Gipuzkoar futbolaria da. Donostiako Urrezko Danborra saria irabazi zuen 2020an. 2014/2015 denboraldiko lehen fitxaketa izan zen. Emakumezkoen futbol ligako lehen mailan aritzen da Real Sociedad futbol-taldean. Atezaina da.
MARIASUN QUIÑONES
Hasiera
Sorkunde Rubio Ansotegi 1977an jaio zen Errenterian. Abeslaria eta musikaria da. Musikari gisa Sorkun izenez ezaguna da. 1990eko hamarkadan Kashbad taldeko abeslaria izan zen. Ondoren Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Flitter taldeekin jo zuen. Fermin Muguruzakin batera abestu du hainbat disko eta kontzertuetan. Bakarka lau disko egin ditu.
SORKUNDE RUBIO
Hasiera
Inmaculada Lucia Saratxaga, Inma Shara goitizenez ezagunagoa, 1972ko uztailaren 10an jaio zen Amurrion (Araba). Munduko orkestarik onenak zuzendu ditu: London Philharmonic Orchesta, Israelgo Orkesta Filarmonikoa edota Errusia, Erroma, Taiwan, Milan eta Lituaniako orkestra sinfonikoak ere, besteak beste.
INMA SHARA
Hasiera
Maite Toledo idazlea Zaldibian jaio zen 1966 urtean. Idazlea izateaz gain, gidari turistiko ere ibilia da. Egun, Bergarako Udalean egiten du lan. Haur, gazte eta helduen literaturako hainbat epaimahaitan parte hartu du; hala nola Euskadi Literatura Sarietan (2009). Hainbat sari jaso ditu. Bere liburuetako batzuk hauek dira: Ametsaren aro berria, Hemen, Jet lag eta Barrualdeak.
MAITE TOLEDO
Hasiera
Maider Unda González de Audicana (Gasteiz, 1977ko uztailaren 2a) borrokan lehiatu zen Espainiako atleta da. Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu zuen, brontzezko domina lortu zuen Londresen 2012an, 72 kiloko kategorian, eta bosgarren postua lortu zuen Pekinen 2008an. Brontzezko domina irabazi zuen 2009ko Munduko Txapelketan eta hiru domina Europako Txapelketan 2010 eta 2013 artean.
MAIDER UNDA
Hasiera
Donostian 1953-ko otsailaren 14an jaio zen.Gipuzkoar margolaria izan zen. 2015eko otsailaren 14an (62 urtekin) hil zen Azkainen (Lapurdin). Aita errenteriar margolari ezaguna izan zen. Antton Valverde musikariaren arreba eta Lola Valverde historialariaren ahizpa zen.Haurtzaroa Donostian eta Oiartzunen artean eman zuen inguruko ikasketak Florentzia ikastolan. Hirurogeitahamargarren hamarkadan,abangoardiako artistekin lotura izan zuen, batez ere Ameztoirekin eta Jose Lanosekin, Gipuzkoako abangoardiako margolariak.1980an bakarkako erakusketa egin zuen Joan Miró Fundazioko Espazio 10ean eta 2002an Donostian.
ROSA VALVERDE
Hasiera
Clara Wolfram Perez, 1968an jaio zen Bonnen, Alemanian. Clarak tailerrak egiten ditu erotismoari eta autoezagutzari buruz. Orain, 53 urtekin, Oiartzunen bizi da.
CLARA WOLFRAM
Hasiera
Los Arcosen jaioa, Nafarroan, XVIII. mendean. Manuela, Gazteizko lehenengo emakume inprimatzailea izan zen. Gazteizen eta Donostian bizi izan zen. 1752. urtean, Manuelari bere inprimategia kendu zioten emakumea izateagatik baina gero beste inprimategi bat lortu zuen eta han jarraitu zuen lanean.
MANUELA DE EZQUERRO Y SÁENZ DE ETXABARRI
Hasiera
Maider Yabar 1977ko ekainaren 6an jaio zen Donostian eta 43 urte ditu. Maider Yabarrek “Buruz Behera” zirku eta antzerki konpainiarekin, trapezioa eta akrobaziak egiten ditu. Halaber, aktorea da. Lau hizkuntza daki: euskera, ingelesa, gaztelera eta portugesa.
MAIDER YABAR
Hasiera
Elbira Justa Zipitria Irastortza, «andereñoen andereñoa», 1906ko maiatzaren 28an jaio zen Zumaian eta 1982ko abenduaren 26an hil zen Donostian. Frankismoaren garai ilunenetan ausart jokatu zuen oso, ikastolen hazia erein eta euskal eskolaren gerra aurreko eta gerra ondorengo mugimenduak lotuz Ikastolen alde lanean jardun zuen, heriotza arte. Baina ez zen soilik haurren andereñoa izan. Ikasleekin batera, euskaraz jardun nahi zuten irakasle-eskoletako ikasleak ere hartzen zituen Elbirak bere eskolan frankismoaren garai ilunenetan.
ELBIRA ZIPITRIA
Hasiera