Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

IRATIKO OHIANA

Denis HUALDE

Created on February 1, 2021

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Tarot Presentation

Vaporwave presentation

Women's Presentation

Geniaflix Presentation

Shadow Presentation

Newspaper Presentation

Memories Presentation

Transcript

Iratiko Ohiana

Denis Hualde Javier San Juan Eneko Gomez Asier Zugasti Mikel Beltran DBH 3C 2020-2021 ikasturtea

AURKIBIDEA

1. EKOSISTEMAREN EZAUGARRI OROKORRAK 2. FAKTORE ABIOTIKOAK 3. FAKTORE BIOTIKOAK, BIOZENOSIA 4. FAKTORE BIOTIKOAK: FAUNA5. FAKTORE BIOTIKOAK: FLORA6. FAUNA ETA FLORAREN ARTEKO HARREMANAK 7. EKOSISTEMARENTZAKO ARRISKU EKOLOGIKOAK 8. EKOSISTEMARI BURUZKO BERRIAK 9. BIBLIOGRAFIA ETA EGILEAK

1. Ekosistemaren ezaugarri orokorrak

Kokapena

Iratiko ohiana, nafarroako ekialdetar pirinioetan kokatzen da. Horregatik, pirinioetan kokatzen denez, ohianaren zati bat Frantzian kokatzen da eta handiagoa den beste zatia Nafarroako iparraldean. Mendiz inguratutako arro batean kokatuta dago ohiana. Mendi hauek Abodi edo Ori dira esate baterako. Pirinioetako Aezkoa eta Zaraitzu haranen buruan kokatzen da Irati. Iratira iritsi nahi izanez gero, errepide eta mendi ibilbide zati handia zeharkatu beharko dugu. Iristeko bi herritik egin dezakegu; Otsagabiatik eta Orbaizetatik. Herri hauen erdian Jaurrieta herria aurkituko dugu eta pixka bat urrunago Orreaga herria kokatuta dago, Donejakue bidearen hasiera dena. Orbaizeko eta Otsagabiko bideak osagai berdin bat dute, irati ohianaren erdian kokatzen dena; Irabiako zingira. Lehenengo bidetik zingirara iristeko, elurreko birginia ermita aurkituko dugu eta bidea ez da laua izango. Bigarren bidea aldiz, zingira osoa inguratuko du, beraz luzeagoa izango da lehenengoa baino. Hala ere, laua izango da momentu oro.

1. Ekosistemaren ezaugarri orokorrak

IratiKO OHIANAREN KOKAPENA MAPETAN

1. Ekosistemaren ezaugarri orokorrak

DESKRIBAPENA

Iratiko ohiana, 17000 hektareez osatutako ohiana da eta egoera bikain batean aurkitzen da. Europan hainbat pagaidi-izeidi daude, irati ohianaren kasuan, bigarren postuan kokatzen da pagaidi-izeidi handienen artean, Alemaniako ohian beltzaren atzetik. Ohian hau, oso zoragarria da, izan ere, urte-sasoi bakoitzean, bere paisaia eta ondorioz, faktore abiotikoen itxura aldatzen joaten baita. Zuhaitzak kolore gehiago hartzen dutenean udaberrian eta duazkenean izaten da. Gainera, bertan bizitzen diren faktore biotikoak asko dira, hau da biozenosia oso handia da. Fauna eta flora edo biozenosia gero aztertuko ditugu.

2. Faktore abiotikoak

KLIMA Irati ohianaren klimari dagokionez, klima oso hezea dela esan dezakegu. Udan bat bateko ekaitzak oso arruntak dira eta tenperatura oso baxua gauetan. Klimaren ezaugarriak askoz kontinentalagoak dira kauntariaribarretako klimarenak baino. Hau gertatzen da ohianaren altitudea handiagoa baita eta itsasotik urrunago kokatuta dagoelako. Nahiz eta ohian honetako neguak oso hotzak izan, klima ozeanikoa dela esan dezakegu. Baina klima mota hau ez da berdina ohian osoan zehar, izan ere, gailurrik garaienetan, klima kontinentala edo azpialpetarra da, uda fresko batzuekin eta negu oso elurtsuekin eta hotzekin batera.

2. Faktore abiotikoak

Lurraren ezaugarriak

AIREAREN HEZETASUNA

PAisaia

Iratiko ohiana, pirinioen estilo tektonikoa du, hau da, piriniar estilo tektonikoa du. Estilo honen ezaugarri nagusia da hegoalderantz lerratzen diren egitura luzeak dituela. Horren ondorioz, lurra aloktonoak aurkituko ditugu. Aloktono hitza autoktono hitza esan nahi du.

Paisai hau pagadi usuek, bazkalekuek, izeiek eta ur freskoek osatzen dute, ohiana koloro bizi-biziaz jarriz eta urtaro bakoitzean ingurunea eraldatuz, gure bisita zoragarria eginez. Lurra bitan banatuta dago. Irabiako urtegiaren mendebaldean, pagoak nagusitzen dira eta ekialdean berriz, izei luzeak aurkituko ditugu.

Iratiko basoan airearen hezetasuna handia dela esan dezageku, batez ere neguan eta udazkenean. Nahiz eta udan eta eguberrian hezetasuna ain altua ez izan, nabaria da

3. Faktore biotikoak

EZAUGARRI OROKORRAK

Faunari dagokionez, klima okzidentalari eta ondorioz, hezetasun handiari eusten dioten animaliak aurkituko ditugu, oreina, basurdea, orkatza, azeria, urtxintxa, sai arrea, okil beltza eta okil gibelnabarra. Hartza eta otsoa ohianatik desagertu dira. Floraren kasuan, pagoak eta izei zuriak (pagaidi-izeidiak) dira gehien aurkituko ditugunak, lehen esan dugun bezala, bigarren postuan kokatzen baita pagaidi-izeidi handienen artean. Zehatzago hau da aurkituko duguna; Izei zuria, Pagoa, Haritz arrunta, Astigarra, Ezpela, Gorostia, Hurritza eta Iratza.

4. Fauna: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

Fauna

Lehen aipatu dugun moduan, hauek dira iratiko ohianan aurkitu ditzakegun fauna: Oreina, Basurdea, Orkatza, Azeria, Urtxintxa, Sai arrea, Okil Beltza eta Okil Gibelnabarra.

4. Fauna: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

OREINA

Oreina (latinetik arietes). 1,5cm-ko altuera eta batez beste 200kg-ko pisua duen ugaztun belarjalea eta hausnarkaria da. "Cervidae" familiatik dator eta adarrak dituzten basatien artean, handienetariko bat da oreina.

4. Fauna: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

basurdea

Basurdea ( latinetik Sus scrofa) suidae familiako ugaztun bat da. 80kg inguru pisatu ditzake eta 90-150cm neurtzera ere iritsi daiteke basurdea. Basurdea animalia hagitz orojalea da, denetarik jateko gai dena.

4. Fauna: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

orkatza

Orkatza (latinetik Capreolus) ugaztun hausnarkaria da, Europa eta Asiako "Cervidae" familiako txikiena dena. Helduek 76 zentimetroko altuera dute lepoaren hasieraraino, eta pisua 15-30 kilogramokoa dute.

4. Fauna: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

urtxintxa

Urtxintxa (latinetik chipmunk) zuhaitzean bizi den esziuridoen, hau da, karraskarien ordenako familia handi bat da. Karraskarien familia horrela deitzen da, jaterakoan bere elikagaiak karraska egiten jaten baititu.

4. Fauna: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

sai arrea

Sai arrea (latinetik Gyps fulvus) accipitridae familiako hegazti harraparia da. Iparraldeko Afrikan, hegoaldeko Europan eta Asiako mendietan bizi da. Putre guztiak bezala sarraskijalea da. 93–110 zentimetroko luzera, 230–269 zentimetroko hego-luzera eta 6-13 kiloko pisua ditu.

4.Fauna: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

OKIL beltza

Okil beltza (latinetik Dryocopus martius), Euskal Herrian aurkitzen dugun 7 okil espezie edo pizidoetatik handiena da. Bele baten tamaina izatera iritsi daiteke, beleak dira Corvus espezieko animaliak, hala nola, Corvus corax-a. Zuhaitzak igotzen ditu eta oso ikusgarria da, izan ere, luma beltz-beltzaz eta gangar gorri biziaz osatuta dago. Lepo fin luzea dauka eta oso tente doa beti, beste okil espezieekin konparatuta.

4. Fauna: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

okil gibelnabarra

Okil gibelnabarrak (latinetik, Dendrocopos Leucotos) bularraldean tonu horixkak ditu, sabelalde arrosa eta marra zuri-beltzak bizkarraldean eta hegoetan. Buruaren goiko aldea gorria da arretan eta beltza emeetan. Bere buztan luzeak enborretan gora igotzea ahalbidetzen dio. Glaziarrek hartzen zituzten eremuak zituen habitat bezala. Glaziarrak izoztearekin batera, bere populazioa nabarmenki murriztu zen. Gaur egun, pagadi eta pagadi-izeietan topa dezakegu.

5. Flora: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

izei zuria

Izei zuria (latinetik Albies Alba), pilizeno familiatik datoz eta Europan erdialdean eta hegoaldean daude kokatuak. 60m neurtu dezake eta enbor zuzena eta azal grisa eta leuna du.

5. Flora: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

pagoa

Pagoa (latinetik Fagus Sylvatica) zuhaitz dotorea, tentea eta liraina da, 40 metrora iristen dena. Elefantearen oinaren itxura duen azal gris leuna du. Bere adarrak horizontalki antolatuta daude enbor nagusian, beraz, itzal trinkoa proiektatzen du bere koroaren azpian.

5. Flora: Espezie nagusi eta esanguratsuenak

Astigarra

Astigarra (latinetik Acer rubrum), astigartar gorri amerikarra, astigarragako Virginia, astigar gorria edo astigartar kanadarra Ipar Amerikako ekialdeko hosto erorkor ohiko eta hedatuenetako bat da. Bere izerdia astigarrak almibarretan ekoizteko ere erabiltzen da.

Irati Ohianako elika sarea

6. Fauna eta floraren arteko harremanak

Flora eta faunaren arteko harremanak asko dira Iratiko ohianan, izan ere, animaliak eta landareak bata besteaz baliatzen dira, bizi funtzioak bete ahal izateko; nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Adibidez, animali batzuek zenbait landareetako fruituaz baliatzen dira nutrizio funtzioa betetzeko. Beste adibide bat da, erle eta beste intsektuena, hauen mugimenduei esker, ugalketa prozesua (polenizazio prozesua) ahalbidetzen baitute.

7. Ekosistemarentzako arrisku ekologikoak

GAIXOTASUN BATEK ZUHAITZEN ERDIA HILTZEA ERAGIN AHAL DEZAKE

Gaixotasun batek Europako bertako zuhaitzen erdia hiltzea eragiten du. Europako kontinenteko 454 zuhaitz espezie afektatzen dizkie, hau da, espezieen %50 baino gehiago mehatxatuta daudela ikusi da. Hau kalte handia suposatzen du irati ohianaren bizidun guztien bizi fuentzioen bete beharrentzat lehen esan dugun bezala bat besteaz ahalbidetzen baitira.

8. Ekosistemari buruzko berriak

IRATIKO OHIANA XENDEZALETASUNEKO PARADISUA

Bere ia egoera birjina ohian zoragarri batean sortzen du Iratiko ohiana. Hain ona da bere egoera, lortu duela kontinente zaharreko hoberen kontserbatuen artean jotzea, izan ere, mendi-bide asko ditu eta lehen aipatu dugun bezala, fauna eta flora oso zabaldutak ditu, turistei espezie asko ikusteko aukera emanez.

Bibliografia

https://www.diariodenavarra.es/noticias/vivir/turismo/conocer-navarra/2020/07/01/rutas-por-selva-irati-676556-3201.html https://animaliak.wordpress.com/ http://www.cinirati.es/informacion-sobre-la-selva-de-irati-en-el-valle-de-salazar-eu/habitata-eta-espezieak/basoarekin-lotutako-hegaztiak/okil-gibelnabarra.html http://www.cinroncal.es/informazioa/naturaren-zaintza/espezie-babestuak/okil-gibelnabarra.html http://laschicasdeorotres.blogspot.com/2012/10/la-selva-de-irati.html https://www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/recurso/Patrimonio/3041/La-Selva-de-Irati.htm https://guiailustradadenavarra.com/valle-de-salazar-y-selva-de-irati/

AMAIERA!