ORIXE TRIPTIKOA EUSKARAZ
ikasketaburua
Created on January 13, 2021
More creations to inspire you
THE EUKARYOTIC CELL WITH REVIEW
Presentation
WWII JUNE NEWSPAPER
Presentation
PRIVATE TOUR IN SÃO PAULO
Presentation
FACTS IN THE TIME OF COVID-19
Presentation
AUSSTELLUNG STORYTELLING
Presentation
WOLF ACADEMY
Presentation
STAGE2- LEVEL1-MISSION 2: ANIMATION
Presentation
Transcript
EZAGUTU GURE IKASTOLA
ebaluazioa
ikasleen taldekatzea
proiektu pedagogikoak
metodologia
ekipamendua
egokitzapena hh2
ordutegia
irakasleak
eraikinen banaketa
ikastolaren ezaugarriak
urgull
- D ereduko eskola publikoa, bi lerrokoa
- Euskalduna eta euskal kulturan errotua
- Inklusiboa, ikasle guztiek bizitzarako gaitasunak ahalik eta gehien garatzera bideratua.
- Bizikidetzari, aniztasunari eta ongizate emozionalari arreta berezia eskaintzen diona.
- Eleanitza: euskara, gaztelania eta ingelesa
- Auzokoa: ikasle gehienak bertakoak
- Parte hartzailea: familiekin hartu-eman zuzena
IKASTOLAREN EZAUGARRIAK
- Zuloagan: HH2tik LH2ra (2-7 urte)
- Urgullen: LH3tik LH6ra (8-12 urte)
- DBH, Antigua-Luberri BHIn
ERAIKINEN BANAKETA
ZULOAGA /URGULL
Laguntzaileak, aholkularia, hezkuntza bereziko irakasleak, HIPIak, IKT arduraduna, jangelako arduraduna, administrazio kudeaketarako arduraduna (AKA), berrikuntza arduradunak (BeA figurak)
GAINONTZEKO IRAKASLEAK
- HH3, HH4 eta HH5en, musika eta ingelesa
- LHn, musika, heziketa fisikoa eta ingelesa
ESPEZIALISTAK
TUTOREAK
ZUZENDARITZA TALDEA
IRAKASLEAK
zuloaga
- Goizez: 9:00etatik 12:30era
- Arratsaldez: 14:30etik 16:30era
- HH2koek ordutegi berezia dute:
- Sarrera malgua: 9:00-9:30 artean
- Etxean bazkaltzen dutenak: 12:30ean etxera
- Jangelan bazkaltzen dutenak: 13:30ean etxera edo 16:30ean (siesta eginda)
ORDUTEGIA
zuloaga
- Ekainean zehaztuko dugu.
- Irailak 7tik 8ra: Talde erdia 9:00/9:30-10:30 edo 11:00-12:15
- Irailak 11tik 15era: Talde osoa 9:00/9:30-11:00
- Irailak 18tik 22ra: Talde osoa 9:00/9:30-12:30
- Irailak 25etik 29ra: Talde osoa 9:00/9:30-12:30; Jangelan bazkaltzen dutenak 13:30ak arte.
EGOKITZAPENA HH2
GELA ANITZA
LAGUNTZA GELAK
INGELESEKO GELA
EKIPAMENDUA
MUSIKA GELA
INFORMATIKA GELA
GIMNASIOA
HIZKUNTZA INDARTZEKO GELA
MEDIATEKA
PSIKOMOTRIZITATE GELA
JANGELAK
urgull
Gure ikastolan haurra da bere ikaskuntza prozesuaren protagonista. Gure pedagogian ikasle bakoitzaren garapen maila, interesak, edota erritmoa aintzat hartzen ditugu. Haur Hezkuntzan, jokoa, manipulazioa, esperimentazioa eta nagusien munduaren imitaziotik abiatzen gara, poliki-poliki pentsamendu maila garatuagoetara iristeko. Gure geletan mugimendu autonomoa garatzeko haurrei ingurune estimulatzaileak eskaintzen dizkiegu. Konfidantzazko giroa sortzen dugu, askatasunez eta erantzukizunez ibil daitezen. Bakoitzak bere interesaren eta motibazioaren arabera aukeratzen du nahi duen jarduera, eta modu naturalean garatzen du.Lehen Hezkuntzan, testu-liburuak dira ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren euskarri nagusi hainbat proiektuekin batera, beti ere, ikasleen konpetentzien garapenera bideratua. Bakarkako lana eta talde lana uztartzen ditugu eta, taldeen arteko interakzioa ere ugaria da LHn egiten ditugun talde malguekin. Hauekin bi helburu lortzen dira: batetik, ikaskuntza pertsonalizatzea, gertuko arreta eskainiz eta bestetik, harreman sozialetarako aukerak handitzea.
METODOLOGIA
-"Liburuka" ekimena: irakurketa eta irakurzaletasuna bultzatzeko. Txikiekin "Motxila txikia", liburutegia, ikastola eta familia lotzen dituen programa, eta LHkoekin "Irakurle gazteak", liburutegietan mailegagarri dauden liburuak eskaintzen dituen egitasmoa. -"Ongi etorri eskolara" proiektua: kulturartekotasuna lantzeko. Ikasgelan eta ikastolan kultura aniztasuna lantzeko, eskola-komunitatea sentsibilizatuz ikastola osatzen duten kultura guztiei balioa emanez, eta kultura horiek aldi berean, euskal kultura eta euskararen inguruan interesatu daitezen. - Esku-hartze goiztiarra proiektua: Udaletxeak eskaintzen duena, haurren babesgabetasunaren prebentziorako. -Ahozko adierazpena NOLEGA: hizkuntzaren ahozko erabilera ez formaletan bultzatzeko, eskola-giroa euskalduntzeko asmoz egiten diren saio-jardueren bitartez: bertsolaritza, kantagintza...
PROIEKTU PEDAGOGIKOAK
ZULOAGA
urgull
Ebaluazioa globala, jarraitua eta hezigarria da. Askotariko ebaluazio-tresnak erabiltzen ditugu haur guztien ikaskuntzen bilakera baloratzeko eta banakako ezaugarri eta beharretara egokituz, denei aurrera egiten laguntzeko.Ikasturte hasieran maila guztietan gelako bilerak egiten ditugu. Bakarkako elkarrizketak beharraren arabera egiten dira bai tutoreak edo bai gurasoek eskatuta. -Haur Hezkuntzan, gabonetan eta ekainean eInika aplikazioan informe idatziak argitaratzen ditugu eta otsailean bakarkako elkarrizketak egiten ditugu. -Lehen Hezkuntzan, hiruhileko bakoitzaren bukaeran eInika aplikazioan informe idatziak argitaratzen ditugu.
EBALUAZIOA
HH eta LHn taldekatzeak egiteko garaian honako datuak hartzen ditugu kontuan: jaiotze data, neska/mutil kopurua, euskararen ezagutza, anai-arreben banaketa (bikiak) eta Hezkuntza premia berezia behar duten ikasleen kopurua. Honetaz gain, Zuloagako Haur eskolatik datozen ikasleak banatzerakoan, bertakoen aholkuak kontuan izaten ditugu. Ikasleak LH3ra Urgulleko eraikinera igotzerako taldekatze berriak egiten ditugu.
IKASLEEN TALDEKATZEA
web orria:
helbide elektronikoak:
San Bizente 2, 20003 DonostiaTelefonoa: 943899189www.orixeikastoladonostia.hezkuntza.netidazkaritza@orixeikastola.euszuzendaria@orixeikastola.eus
HARREMANETARAKO:
Goizez: 9:00-12:30 (astearteetan 13:30)Arratsaldez: 14:30-16:30 (astelehenetan 18:30)
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: