Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Aro Modernoa

Miren GONZALEZ ASTIG

Created on January 12, 2021

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Essential Dossier

Essential Business Proposal

Essential One Pager

Akihabara Dossier

Akihabara Marketing Proposal

Akihabara One Pager

Vertical Genial One Pager

Transcript

DBH 2: GIZARTE ZIENTZIAK

Aro Modernoa

Aurkibidea

SARRERA

ESPEDIZIOAK

KARTOGRAFIA

KONSTANTINOPLAREN ERORIALDIA

TORDESILLASKO ITUNA

ARO MODERNOKO ERAKUNDEAK

ARO MODERNOKO EKONOMIA

ARO MODERNOKO GIZARTEA

ARO MODERNOKO AGINTE MODUAK

ARO MODERNOKO ERLIJIO GATAZKAK

Aurkibidea

SARRERA

ESPEDIZIOAK

KARTOGRAFIA

KONSTANTINOPLAREN ERORIALDIA

TORDESILLASKO ITUNA

ARO MODERNOKO ERAKUNDEAK

ARO MODERNOKO EKONOMIA

ARO MODERNOKO GIZARTEA

ARO MODERNOKO AGINTE MODUAK

ARO MODERNOKO ERLIJIO GATAZKAK

SARRERA

Kronologian kokatzen

Konstantinoplaren erorialdia

1453an, bi hilabeteko setioaren ondoren, Mehmed IIa otomandar sultanak, turkiarren buruak, Bizantziar Inperioaren hiriburu Konstantinopla konkistatu zuen. Sultanak Istanbul izena jarri zion eta bere inperioaren hiriburu bihurtu. Ekialdeko merkataritzaren bide nagusiak kontrolatu zituzten eta europarrek arazoak izan zituzten ekialdetik ekartzen zituzten espezie, zeta, harribitxi eta beste hainbat lehengai lortzeko. Bizantziar Inperioa izan zen Erdi Aroan Erromatar inperioaren eta greziar kulturaren babeslekua, baina haren erorialdiarekin hango jakitun, artista eta filosofoek ihes egin zuten Italiako lurraldeetara eurekin garapen intelektuala erakusten zuten eskuizkribuekin Europako Errenazimenduaren Hastapena sortaraziz.

KAUSAK

ONDORIOAK

  • ONDORIO EKONOMIKOAK: Ekialdeko merkataritza bideak itxi.
  • ONDORIO SOZIALAK: Bertako herritarrek han harraitu, baina jantzi bereziak jarriaz eta armarik gabe.
  • ONDORIO KULTURAL ETA ERLIJIOSOAK: Jakintsuak Erromara ihesi Errenazimendua bultzatuz. Kristautasunarentzat galera.
  • ONDORIO POLITIKOAK: Konstantinopla otomandar musulmanen esku. Otomandar inperioa indartu. Bizantziar Inperioaren desagerpena.
  • Bizantziar Inperioaren ahuldadea
  • Setioari eutsi ezina
  • Genovar merkatarien neutraltasuna
  • Anatolia otomandarren esku
  • Europarren laguntzarik eza
  • Borrokarako soldadu gutxiago
  • Musulmanek arma hobeak

Kartografia

1492an Kristobal Kolon Amerikara iristeak eragin handia izan zuen XVI. mendeko kartografian; Aro Modernoko gertaera nagudia izan zen, Ameriketako eta Europako zibilizazioen topaketa sakona ekarri baitzuen. Baina, Kolonek aurkitu al zuen Amerika?

Mapak egiteaz eta aztertzeaz arduratzen den zientzia da kartografia; hau da, lurralde baten ezaugarri geografikoak irudikatzen dituen adierazpen grafikoa. Aro Modernoan, kartografiak aurrerakuntza handiak izan zituen, izan ere, ordura arte munduaren irudikapen geografikoa garaian garaiko sinesmenei lotuta zegoen.

Aurkikuntzak, esplorazioak eta konkista

XV. mendearen amaierara arte, europarrentzat mundu ezaguna oso mugatua zen: Europa, Asia, Afrikaren zati bat eta Mediterraneo itsasoa. XV. mendearen bukaeran eta XVI. mendearen hasieran, Europako esploratzaileak, espainiarrak eta portugaldarrak batik bat, Ekialdera iristeko ibilbide berrien bila abiatu ziren. Abentura haietan, lurralde berriak aurkitu zituzten: Amerika, Hegoaldeko Afrika eta Ozeania. Toki berriak aurkitu eta konkistatu nahi izateko arrazoiak ugariak ziren: adibidez, abentura-grina, lurrez eta aberastasunez jabetzeko asmoa eta fede kristaua hedatzeko nahia. Baina arrazoi edo kausa guztietan aipagarrienak honako hauek izan ziren:

Tordesillasko Ituna

1494.urtean, esplorazioak zirela eta, Gaztelaren eta Portugalen artean sortutako liskarrei amaiera eman nahian, aita santuak irudizko lerro batez erdibitu zuen mundua Tordesillasko Itunaren bitartez. Lerro horretatik ekialdera Portugalen eremua izango zen eta mendebaldera, berriz, Gaztelarena.

XVII. MENDEKO KOLONIAK

Ingalaterrak, Herbehereek eta neurri txikiagoan Frantziak XVII. mendean —espainiar eta portugaldarrek baino ehun bat urte geroago— ekin zioten kolonizazio-prozesuari, eta hiruren arteko lehia oso gogorra izan zen, ahalik eta gehien hedatzeko ahaleginetan. Ingalaterrako, Frantziako eta Holandako emigratzaileek —azken horiek nahiko gutxi ziren— koloniak ezarri zituzten Kariben, Iparramerikako Atlantikoko kostaldean, Laku Handietatik hurbil zeuden eskualdeetan (egungo Kanadan eta Ameriketako Estatu Batuetan). Afrikan, esklaboen ibilbidea antolatu zuten, Gineako golkotik Antilletara eta Brasilera emateko.

Aro Modernoko Ekonomia

LEHEN SEKTOREA: BASERRIABaserriak bereziki eremu atlantikoan kokatzen ziren, autokontsumorako ekoizpenguneak ziren. • Amerikatik ekarritako labore berriak Erdi Aroarekin aldaketa handia ekarri zuten Aro Modernoan: patata, artoa, tomatea... Bereziki artoak, alde on asko izan zituen, erraz eta ugari hazten zelako eta elikadura osatzeko oso egokia zelako. • Era berean, abelazkuntzak ere garrantzia zuen. • Guk ezagutzen ditugun baserriak (harri hormaz egindakoak) XVI. mendean hasi ziren, eta asko ugaritu ziren. Sagardoa, gaztaina, haragia, behi adarrak eta larrua saltzen dirua lortzen zuten. LEHEN SEKTOREA: ARRANTZA• Erdi Aroan kostaldetik hurbil aritzen ziren arrantzan, baina pixkanaka baleak desagertu eta urruntzean, arrantzaleak ere urrutiratzen hasi ziren Aro Modernoan. • Islandia, Groenlandia eta Ternua aldera bideratu behar izan zuten arrantza. • Balearen eta bakailaoaren arrantza dira ezagunenak. • Balea aberastasun iturri nagusi izan zen, besteak beste, balearen koipea oso preziatua zelako.

BIGARREN SEKTOREA: BURDINOLAK• Bigarren sektorean bi jarduera ziren nagusi Erdi Aroan: burdingintza eta ontzigintza. • Burdingintzak Aro Modernoan bilakaera handia izan zuen eta, bereziki, XVI. amaiera arte oso garrantzitsua izan zen, burdin eskari handia zegoelako gerrarako, nekazaritzarako eta etxegintzarako. • XVII. mendetik aurrera garrantzia galdu egin zuen, bai eskaera gutxitu zelako, baita Europan burdin kopuru handia lantzen hasi zirelako, eta ezin zuten haiekin lehiatu. HIRUGARREN SEKTOREA: MERKATARITZA• Merkataritzari buruz bi erakunde nagusi sortu ziren Aro Modernoan: Bilboko Kontsulatua XVI. mende hasieran, Europa iparraldearekin zuten merkataritza arautu eta bideratzeko eta Caracasko Konpainia Gipuzkoarra XVIII. mendean, Caracasetik kakaoa ekarri eta hara, besteak beste, hemengo burdina eramateko. • Biek izan zuten eragin handia inguruko ekonomian.

Aro Modernoko Gizartea

Gerra garaian gizartea babestu.

Botere ekonomikoa ( errentetatik)

Haien lurretan bizi&lan baimendu jendeari. Hainbat maila: dukeak, kondeak, markesak,... Oinordetzan tituluak eta lurrak. Matxinada & protestak haien aurka. Zerga-salbuespenak. Goi-karguak politikan eta armadan

Hamarrenak jasotzen zituzten Herritarren arimen salbaziorako giltza zuten Lur-jabetza handiak zituzten Zerga-salbuespenak zituzten

Administrazioan lan. Aro Modernoan gehien aldatu ziren taldekoak/ Zenbait garaitan nobleek baino botere ekonomiko handiagoa / Pribilegiorik gabeak / Salerosleak (merkatariak, bankariak eta inbertitzaileak). Itsasoz haragoko merkatariak asko ugaritu./ Zenbaitetan noble tituluak erosi./ Batzuk ezkontza bidez noble bilakatu./ Zenbaitetan, Ameriketara, Iberiar penintsula erdialdera edo hirietara emigratzera behartuta.

Arazoak: uzta txarrak, nobleek ezarritako zergak ... Gizarteko talderik jendetsuena / Zenbaitek jabetzan lurrak Pribilegiorik gabeak./ Zenbaitetan, Ameriketara, Iberiar Penintsula erdialdera edo hirietara emigratzera behartuta.

Aro Modernoko Erakundeak

DOHAINTZA

ODOL GARBIKOA

HAMARRENA

MAIZTERRA

MAIORAZKOA

KAPARETASUNA

AUZOKOA

DOTEA

Aro Modernoko Aginte Moduak

XIV

Luis

Erregeak nobleekin banatzen zuen boterea.

Erdi Aroko Monarkia feudaletik

Erregea nobleziaren gainetik, erakundeen eta gorteen buru zen.

Monarkia autoritariora

Erregea erresumako biztanle guztien gainetik. Botere legegilea erregearen esku. Erregeak bere borondatea du muga bakarra. Botere guztia erregearen esku, inolako kontrolik ez. Erregea, jainkoaren aurrean soilik erantzule. Boterea Jainkoarengandik zetorkion. Erregeak aukeratu gobernatzeko ministro, aholkulari,... Luis XIV Frantzian absolutismoaren eredu nagusia eta haren biloba Felipe Va Espainian.

XVIIan Monarkia absolutua

Erregearen boterea mugatu eta botere politikoa parlamentauren eta monarkiaren artean banatuta. Botere legegilea, parlamentuan. Eskubideen adierazpenak (1689) erregearen boterea mugatu. Erregeak herritarren eskariak onartu beharra. Erregeak parlamentuaren aurrean erantzun beharra. XIXaren erdira arte ez Europako beste herrialdeetara zabaldu.

Ingalaterra Monarkia Parlamentarioa

Aro Modernoa: Erlijio gatazkak

Eliza katolikoaren boterea kolokan jarri zen, Aro Modernoan zehar. Kristauen batasuna hautsi egin zen, Aulki Santu (Aita Santuaren posizioa Eliza Katolikoaren Goreneko Burua den heinean.) eta nazioen interesen arteko lehiaren eta kleroaren ustelkeriaren ondorioz, besteak beste. Ustelkeriari dagokionez, gogora ekarri behar da elizako karguak erosi egiten zirela, eta askok etekinak lortzeko besterik ez zituztela erosten, inolako bokaziorik izan gabe.

Erreforma Protestantea

Erreforma-prozesua Alemanian hasi zen, 1517an, Martin Luther monje agustindarrak induljentzien salmenta salatu zuenean. Induljentzia izeneko agiriak Aita Santuak ematen zituen, limosnen truke, bekatuak barkatzeko. Alemaniako nobleek Erreformarekin bat egin zuten, lurrak eskuratzeko asmoz.

Inkisizioa

Kristautasunaren banaketaren ondoren, Eliza Katolikoak erlijio katolikoaren garbitasuna zaintzeko sortutako Inkisizioa erakundea indarberritu egin zuen, eta inkisidoreak herriz herri ibiltzen ziren erlijioaren aurkako kideen bila. Inkisidore ezegunenetako bat Pierre de Lancre izan zen; sorgin-ehizan aritu zen euskal lurraldeetan, besteak beste Lapurdin, 1609an.

Kontraerreforma

Eliza katolikoak Kontrarreforma abiarazi zuen, Lutherren Erreformari eta elizako krisiari aurre egiteko. Elizaren barne-berrantolaketan oinarritu zen: diziplina gogorra eta autoritatearen balioa ezarri zituzten. Kontrarreformaren ardatzetako bat Trentoko Kontzilioa (1546-1563) izan zen. Katoliko eta protestanteak adiskidetzea zen helburua, baina ez zuten lortu. Bestea, Jesusen Lagundiaren sorrera (Loiolako San Ignaziok, 1534an) izan zen. Katolizismoa indartzen lagundu zuen. Jesuitek pobrezia-, kastitate- eta obedientzia-botoak egiten zituzten. Kleroaren barne-berrikuntza sustatu eta fede katolikoa Europan eta mundu osoan zabaldu zuten.