Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

NOMINALIZAZIOA B1 (Moldatua)

ssola74

Created on January 7, 2021

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Vaporwave presentation

Animated Sketch Presentation

Memories Presentation

Pechakucha Presentation

Decades Presentation

Color and Shapes Presentation

Historical Presentation

Transcript

NOMINALIZAZIOA

NOMINALIZAZIOA, Zer da?

nominalizazioa

Aditz nagusi bat (joan, etorri, egin, ikusi, hartu, eraman ...) hartu eta izen bihurtzea da. Aditz nagusiaren bukaera eraldatu egiten da, nolabait deklinatu egiten da.

baina nola?

Nominalizatzeko (deklinatzeko) lau modu nagusi daude: -t(z)ea, -t(z)en, -t(z)era eta -t(z)eko. Hala ere, ez dira forma bakarrak.Banan-banan aztertuko ditugu:

baina nola?

-T(Z)EA

ZER galderari erantzuten dio. Aditz hauekin erabiltzen da batik bat: -Gustatu, bururatu, ahaztu*, tokatu, egokitu ... NOR-NORI familiako aditzekin. *AHAZTU aditzak bi aukera ditu nominalizatzeko orduan, baina -t(z)ea da ohikoena. ZER galderari erantzuten badio erabili behar da. ZER ahaztu zaizu? Ariketak egiTEA (zerbait konkretua). Noiz nominalizatu behar da -T(Z)EN formarekin? Bada, NOLA galderari erantzuten dionean, gauza jakin bat NOLA egiTEN den ahaztu zaigunean, aspaldi egin ez dugulako edo. Adb: erro karratuak egiTEN ahaztu zait. -Zenbait aditz-lokuziorekin: ona izan, txarra izan, kaltegarria izan, onuragarria izan, ondo egon ...

Info

-T(Z)EA

Erne ibili behar dugu NAHI IZAN eta NAHIAGO IZAN aditzekin. Esaldian subjektu bakarra badago, aditz nagusia bere horretan utziko dugu. Adb: ez dut zure etxera JOAN nahi, ez ditugu babarrunak JAN nahi, azterketa GAINDITU nahi dugu. Baina, bi subjektu (bi pertsona ezberdin) baldin badaude, -T(Z)EA nominalizazioa baliatu behar dugu. Esaterako: nik ez dut zu etorTZEA nahi, (haiek) gu etxean geraTZEA nahi dute, (nik) zuk ere ondo egiTEA nahi dut.

-T(Z)EAK

Gerta daiteke nominalizazioa izatea esaldiaren subjektua eta ZERK galderari erantzutea; beraz, nominalizazioari eratiboaren marka (K) ipini beharko diogu. Beti bezala, aditz laguntzaileari begiratu beharko diogu eta NOR-NORK (nau, zaitu, gaitu ...) zein NOR-NORI-NORK (dit, digu, dizu ...) motakoa denean, argi ibili beharko dugu. Esaterako: - Arropa zikinTZEAK lotsatzen nau. - Lagunik gabe geraTZEAK beldurra ematen dio.

-t(z)en

ZERTAN eta ZER galderei erantzuten die. Jarduera, jakinduria eta pertzepzioa adierazten duten aditzekin erabili ohi da. Besteak beste: ahalegindu, ahaztu*, arduratu, aritu, aspertu, ausartu, bukatu, egon, hasi, ibili, ikasi, irakatsi, jakin, jarraitu, lagundu, nekatu, saiatu, utzi*, ohitu. - Gaia nire hitzekin azalTZEN saiatuko naiz. - Ba al dakizu gidaTZEN? - Gutuna idazTEN aritu naiz. Arduratu, aspertu eta nekatu aditzek -T(Z)EAZ nominalizazioa ere har dezakete.

-t(z)en

UTZI aditza berezia da oso. Ikus dezagun zergatik: Aditzera eman nahi dugunaren arabera, hiru modu ezberdinetan nominaliza daiteke. 1-Baimena adierazi nahi badugu, -T(Z)EN nominalizazioa baliatuko dugu eta aditz laguntzailea NOR-NORI-NORK erakoa izango da: utziko didazu kalera ateraTZEN?, Ez zidan lana bukaTZEN utzi. 2- Gerundioa markatzea denean helburua, -T(Z)EN nominalizazioa eta aditz laguntzailea NOR-NORK motakoa izango da: atera nintzenean, lan egiTEN utzi nituen. 3- Ekintza, jarduera ... bat aurrerantzean egingo ez dugunean, -T(Z)EARI nominalizazioa eta aditz laguntzailea NOR-NORI-NORK familiakoa izango da: korrika egiTEARI utzi diot, belaunean min hartu dudalako.

Info

-T(Z)ERA

ZERTARA galderari erantzuten dio. Aditz hauekin erabiltzen da nagusiki: animatu, ausartu, behartu, bidali, bildu, bultzatu, ekarri, eraman, etorri, gonbidatu, heldu, iritsi, joan, ohitu. - Kirola egiTERA bultzatu naute. - Kafe bat harTZERA gonbidatuko zaitut.

Info

-t(z)eko

ZERTARAKO galderari erantzuten dio. Aginduekin edo subjuntiboarekin lotu ohi da: agindu, erregutu, eskatu eta esan aditzekin. Adb: herritarron iritzia kontuan harTZEKO eskatu nahi genizuke, arropa jasoTZEKO esan dizut. Izenlagun gisa ere erabili ohi da: gogoa izan, garaia izan, ordua izan, beharra izan, aukera izan, asmoa izan ... Esaterako: bazkalTZEKO ordua da, dutxa harTZEKO beharra daukat, ez dut joaTEKO gogorik.

Info

Laster arte!