Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

2DBH: ARO MODERNOAREN SORRERA

carlosfernandez

Created on December 29, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Correct Concepts

Microcourse: Artificial Intelligence in Education

Puzzle Game

Scratch and Win

Microlearning: How to Study Better

Branching Scenarios Challenge Mobile

Branching Scenario Mission: Innovating for the Future

Transcript

Geografia eta Historia 2 DBH - 6. Gaia

gehiago irakurri

hasiera

CARLOS FERNANDEZ PALAU

1. Erdi Arotik Aro Modernora

2. Humanismoa

3. Erreforma erlijiosoen aldia

4. Kontraerreformak

1. ERDI AROTIK ARO MODERNORA

- MODERNO terminoak kontzeptu berriak edo berritzaileak ziendatzeko erabiltzen da; Aro Modernoa, aurrekoarekin (Erdi Aroarekin) alderatuta, aldaketa garaitzat jo behar dugu. - Aldaketa horiek Europako lurraldeetako arlo guztietan eragin zuten: ekonomian, gizartean, politikan, zientzian, mundua ulertzeko eran.... - Baina nahiz eta aldaketa ugari eman, Erdi Aroko zenbait joera oraindik mantendu ziren Aro Modernoaren lehenengo mendeetan: 1. Monarkak eta erreinuak 2. Gizarte estamentala 3. Ekonomiaren oinarria: nekazaritza + abeltzaintza

1. ERDI AROTIK ARO MODERNORA

- Nahiz eta gauza batzuk Erdi Aroan bezala mantendu, Aro Modernoan aurreparen handiak eman ziren:

POLITIKA EKONOMIA GIZARTEA KULTURA

1.1 POLITIKA: MONARKIAREN INDARTZEA

- Erdi Aroan zehar, errege-erreginen boterea gutxiagotuz joan zen noblezia feudalen mesedetan. - XV. mendetik aurrera, berriz, monarkek boterea haien eskuetan zentralizatu, monarkia autoritarioak sortuz. Monarkia autoritarioen eredu ziren, adibidez, Errege-erregina Katolikoak, Frantzisko I.a Frantziakoa edo Henrike VIII.a Ingalaterrakoa. - Haien eragina sendotzeko, armada iraunkor eta sendoak sortu zituzten nobleen laguntza militarren menpe ez egoteko. - Baina, nahiz eta haien boterea sendotu, haien lurretako agindepuea mantentzeko nobleak, elizgizonak, hirietako burgesia... behar zuten. Horretarako burokrazia eta ogasuna eratu zuten (monarkiaren sistema administratibo eta ekonomiakoa, zergak jasotzeko adibidez).

1.2 EKONOMIA: BURGESIAREN GORALDIA

- Ekonomia arloan, nekazaritza eta abeltzaintza izaten jarraitzen ziren biztanleri gehien-gehienen bizibide nagusiena. - Beste aldetik, beste sektore batzuk asko garatu ziren, batez ere, merkataritza eta eskulangintza; merkatuen eragina etengabe handitu zen, salerosketak gailenduz. - Salerosketak egiteko, funtzeskoa zen kapitala edukitzea; burgesia hirietako noblezia bihurtu zen eta etekinak ematen zizkieten jardueretan inbertituz (bidaia komerztialak, manufakturen ekintzak, bank-jarduerak (prestamoak)...) diru eta influentzia politiko-ekonomiko asko irabazi zuten.

1.3 GIZARTEA: SUSPERRALDI DEMOGRAFIKOA

- Biztanleria asko hazi zen (epidemia handiak desagertu + jaiotza-tasaren igoera); XV. mendearen amaieran, 70 milioi pertsona inguru bizi ziren Europan. - Pertsona gehiago egonez gero, janariaren eskaria hazi zen; ondorioz, lursail berriak laborantza-lur bihurtu eta lurren errendimendua hobetzen saiatu zen. - Aipatu dugunez, gizartea estamentuetan eta pribilegioen bitartez banatzen jarraitzen da Aro Modernoan. Ala ere, langileen estamentua izan zen gehien aldatu zena aldaketa ekonomikoei esker. 1. Hirietan: burgesak bihurtzen saiatu, horren ondorioz, nobleak izan ahal zutelako, haien eragina eta boterea asko handituz. 2. Landa inguruan: nekazari aberatsuen egitura bat sortu zen herrietan agintzen zuena jaun feudalaren azpitik.

1.4 KULTURA, ERLIJIOA ETA ZIENTZIA

- KULTURA: mundua ikusteko forma berriak agertu (Humanismoa) baita estilo artistiko berriak ere (Errenazimendua, Barrokoa...), Europa osotik zabaldu zirenak eta influentzia handia izan zituztenak biztanleri gehienen bizitza arlo guztietan. - ERLIJIOA: intolerantzia garaia izan zen Aro Modernoa; juduak eta musulmanak jarraituak izateaz gain, kristauen arteko desadostasunak agertu ziren liskar handiak sortuz. - ZIENTZIA: aurreparen handiak eman ziren nabigazioan, geografian, medikuntzan, astronomian....

2. HUMANISMOA

- Humanismoa Aro Modernoaren hasieran Italiar Penintsularen iparraldeko hiri aberatzetan agertu eta garatu zen pentsamolde edo kultura korronte bat izan zen. Handik, Ekialdeko Europako beste herrialdeetara hedatu zen mende gutxitan. - Humanistek mundua ikusteko modu berri bat ezartzen zuten Erdi Aroaren pentsamoldea aldatuz; Erdi Aroan Jainkoa bazegoen munduaren erdigunean (teozentrismo), humanistek ikuspegiz aldatu eta gizakia ezarri munduaren ardatz nagusi bezala (antropozentrismo). - Gainera, antzinako greziarren eta erromatarren kultura eta artea berreskuratu zuten, Antzinaroko ezagutzari balioa emanez; latina eta grekeraz ikasiz, hainbat obra klasiko itzuliz herriko hizkuntzetara... - Ideia berrien garapena sustatzeko akademiak sortu zituzten non pentsalari handiak elkartzen ziren ezagutzak, teoriak eta iritziak trukatzeko asmoarekin. Nagusiena Florentzian zegoen.

2.1 HUMANISTAK

Erasmo Rotterdamgoa Tomas Moro Makiavelo

2.1 HUMANISTAK

Laura Cereta Luisa eta Angela Sigea Margaret Moro Roper

2.2 HUMANISTEN EZAGUTZA ETA HEDAPENA

- Humanismoaren ideiak eta jakintzak Erdi Arokoak baino askoz azkarrago hedatu ziren. Erdi Aroan idatzizko ezagutza elizgizonek monasterioetan eskuz idatzitako liburuen bitartez trasmititzen zen bitartean, Aro Modernoan inprenta erabiltzen hasi zen. - Inprenta XV. mendearen erdialdean (1440. urtean) sortu zuen Johannes Gutenbergek, Germiako Erromatar Inperio Santuko urregilea zena. - Honi esker, liburuak azkarrago fabrikatzeko eta ideak ere azkarrago hedatzeko aukera eman zuen. Inprentari ezker, bizitza intelektuala ez zen monasterio eta unibertsitateetan bakarrik garatu.

2.2 HUMANISTEN EZAGUTZA ETA HEDAPENA

- Humanistek inguruan zuten mundua ezaguzteko interesa ere sustatu zuten, horren ondorioz zientziaren esparru desberdinetan aurrerapenak ere eman ziren: 1. Medikuntzan: anatomian, farmakologian, odolaren zirkulazioren prozesuko funztionamenduan... 2. Geografian: Lurraren esferikotasuna egiaztatu zen eta kartografia modernoa sortu zen, mapa berriak eginez. 3. Astronomian: Teoria heliozentrikoa nabarmendu zen, Nikolas Koperniko poloniarrak 1543. urtean garatu zuena. Teoria honen arabera, Lurra eta gainerako planetak Eguzkiaren inguruan biratzen dira orbitatan. Ordura arte pentsatzen zen Lurra geldirik zegoela, unibertsoaren erdigunea izanez eta Eguzkia eta beste planetak bere inguruan biratzen zirela (teoria geozentrikoa).

3. ERREFORMA ERLIJIOSOEN GARAIA

- Aro Modernoaren hasieran, Eliza katolikoa susmopeko erakundea zen; gizarte talde askorentzat elizgizonek ez ziren men egiten bere printzipio espiritualei: - Gehiegizko luxua - Ohituren lasaikeria - Elizako karguen salerosketa - Buldak (bekatuen barkamena lortzea edo paradisuko sarrera erraztea diruaren truke) - Joera horien aurrean, bi jarrera agertu: 1. Inmobilistak: Elizaren egoera defendatzen zituztenak. 2. Erreformistak: Elizaren egoera aldatu edo erreformatu nahi zituztenak.

3. ERREFORMA PROTESTANTEAK

Luteranoak Kalbinistak Anglikanoak

3.1 ERREFORMA LUTERANOA

3.1 ERREFORMA LUTERANOA

- Martin Lutherrek, monje aleman batek, Leon X. Aita Santuaren proposamenaren (diruaren truke barkamena ematearen) aurka 95 tesiak idatzi zituen 1517. urtean. - Inprentari esker, hedapen handia izan zuen. Horren ondorioz, Aita Santuak atzera egiteko eskatu zion, baina Lutherok uko egin zuen eta eskumikatua izan zen. - Handik aurrera, Lutherok kristautasun indibidual baten aldeko doktrina bat garatu zuen, Inperio Santuan zehar hedatu zena.

3.2 ERREFORMA KALBINISTA

- Joan Kalbinek sortua (apaiz frantsesa Suitzan bizi zena), protestanteen ideiak Europan barrena hedatu zirenean. - Hurrengo printzipioak jarraitu: - Bibliari zorrotz jarraitzea, Jainkoaren borondatearen (nahiaren) adierazpen bakarra zelako. - Predestinazioan sinestea: jaiotzetik denok gaude aurrez salbatuak edo galduak. - Apaltasuna eta soiltasuna defendatu.

3.3 ERREFORMA ANGLIKANOA

- Ingalaterran sortu zen Erreforma erlijiosoak arrazoi doktrinal txikiagoa eta asmo politiko handiagoa izan zituen. - Henrike VIII.a erregea Eliza katolikoari eskatu zion Katalina Aragoikoarekiko bere ezkontza deusezta zezala, Ana Boleynekin ezkondu ahal izateko, seme baten bila. - Aita Santuaren ukoaren ondotik, Nagusitasun Agiria (1534) aldarrikatu zuen Ingalaterrako Elizaren bereizketa aldarrikatuz. Handik aurrera, erregea izango zen Elizaren autoritate nagusia. - Katolizismoari (1) eta luteranismoari (2) hartutako osagaiak zituen doktrina bat finaktu zen: 1- Elizaren hierarkia eta sakramentuen kopurua. 2- Fedearen bidezko salbazioa eta Bibliaren interpretazio askea.

4. KONTRAERREFORMA KATOLIKOA

- Erreforma protestanteen hedapena geldiarazten sahiatu zen Elizak barne berrikuntzako mugimendu baten bitartez: Kontraerreforma. Helburuak akatsak zuzentzea eta bere printzipioak berrestea zen. - Horretarako, Trentoko Kontzilioa (1545-1563) deitu eta aldaketak biltzen zituen programa bat aurkeztu zen, katolizismoaren krisia amaitzeko asmoz: - Elizaren hierarkia eta dogmak (printzipio ukaezinak) berrestea. - Biblia bakarra onartu (Vulgata) eta Elizaren interpretazioa defendatu. - Zazpi sakramentuei eta Ama Birjinaren eta santuen gurtzari eutsi. - Elizaren karguei diziplina eta prestakuntza handiagoak ezarri. - Kontzilioaren eginkizuna bermatzeko, liburu debekatuen zerrenda bat egin eta Inkisizioa sortu zen; Elizako auzitegi bat zen zeinek Elizaren dogmak alde batera uzten zituztenak jazartzea eta fedearen kontrako delituak zigortzea zuen helburu.