Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Zentzumen organoak

maiderzuei

Created on December 14, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Tarot Presentation

Vaporwave presentation

Women's Presentation

Geniaflix Presentation

Shadow Presentation

Newspaper Presentation

Memories Presentation

Transcript

ZENTZUMENAK

LARRUAZALAUKIMENA

Sarrera

Geruzak

Ilea

Aurkibidea

Azazkalak

Guruinak

Nerbio-hartzaileak

Funtzioak

Patologia arruntenak

Sarrera

Larruazala gizakien gorputza estaltzen duen kanpoko geruza da. Organismoaren organorik handiena da, batez beste 4.1 kg pisatzera hel baitaiteke. Bizitzan zehar 1,5 kg/urte larruazal galtzen dugu.Hiru funtzio nagusi betetzen ditu: babesa, erregulazioa eta ukimena. Gainera, zenbait larruazal-egitura sekundario larruazaletik eratorritakoak dira: ileak, azazkalak, gantz-, izerdi- eta ugatz-guruinak.​ Larruazaleko gaixotasunak aztertzeaz eta tratatzeaz arduratzen den medikuntzaren alorra dermatologia da.

Geruzak

ILEA

Emakume eta gizonengan ilearen distribuzioa desberdina da. Buruko ilea kizkurra edo leuna izan daiteke. Horitik gorrira doazen koloreak feomelanina pigmentuaren menpe daude eta marroitik beltzera dozenak eumelaminaren menpe. Gantz guruinak, folikuluetara jariatzen dute gantza (batez ere buruan, aurpegian, bularraren goiko partean, besapean eta pubisean), esku-ahur eta oinazpian izan ezik. Ileak muskulu (leuna) zutitzaile batekin erlazionatzen dira, ilea tente jartzeko. Honek hotzaren kontrako babesa ematen digu. Besapetan eta genitaletan, feromonak jariatzen dituzten izerdi guruin apokrinoak aurkitzen dira. Funtzioak: - Eguzkitik zein hotzetik babestea. Gorputzeko tenperatura erregulatzea. Bekainek izerdia begietan sartzea ekiditzen dute. Betileek begiak, haizeak dakartzan partikuletatik eta eguzkitik babesten dituzte. Sudurrekoak hautsa sudurzuloetatik sartzea ekiditzen dute. Kolpe eta urradurak saihesten dituzte. Intsektuen ziztadurak murrizten dituzte. - Estetika: Kultura guztietan bere garrantzia du. Orrazkerak, luzeerak, depilazioak, ... esannahi ezberdinak ditu: indarra, jakinduria, askatasuna, feminitatea, gizontasuna, klase soziala, ....

AZAZKALAK

Azazkala (edo azkazala) hatzen bukaera babestu eta estaltzen duen estaldura da. Lurreko ornodun gehienek dituzte, batzuek atzapar forman eta beste batzuek azkazal forman. Gizakiok 20 azazkal ditugu. Gizakion azazkalak egunero gutxi gorabehera 0,01 cm hazten direnez, etengabe eraldatuz eta berriztatuz doaz. Azazkalak keratinadun zelula hilez eratuta daude batik bat.Funtzioa: Baliabide emozional bat dira, hatz egiteko, kili-kiliak egiteko, ... erabiltzen dira. Erabilerak: Kultura batzuetan margotu egiten dituzte. Ekialdeko hainbat kulturatan, azkazal luzeak izateak noblezia esan nahi du, eskuekin lan egiten ez dutela erakusten baitu. Musika egiteko ere erabiliak dira, adibidez, kitarra jotzeko.

GURUINAK

IZERDI-GURUINAK

GANTZ-GURUINAK

UGATZ-GURUINAK

Dermisean daude eta hodi forma dute. Kanporantz irekitzen diren poroetatik izerdia jariatzen dute: koipe soberakin likidoa, gazi zaporekoa eta pixaren antzeko testurarekin. 600 izerdi guruin daude azalaren cm2-ko, Gehiago esku ahur, oin zol, aurpegian. Baldintza normaletan 1l/egun jariatzen da eta 10l-ra iris daiteke muturreko baldintzetan. Izerdi guruin apokrinoek feromonak jariatzen dituzte besapean, pubisean... Funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte metabolismoan, termoerregulazioan larruazaleko hezetasun eta izerdiaren lurrunketagatik.

Gantza sintetizatzen dute. Hau, azalaren kanpoaldea babestu eta olioztatzea duen substantzia lipidikoa da. Guruin jariatzea etengabea da. Larruazal osoan daude, esku uharretan eta oinen azpian izan ezik. Aurpegian eta azal iletsuan, handiak eta ugariak dira (400-900/cm2), Lipidoak eratzen diren heinean, glukogenoa agortzen doa, tonofilamentuak mugitzen doaz eta zitoplasma bakuolaz betetzen da. Zelulan, bakuolak euren artean elkartzen dira, euren tamaina x100 handituz. Gero, mintza desantolatzen da eta zelula hautsiz, bere edukia bilgor kanalera isurtzen du.

Pubertaroan, estrogenoek, hazkuntza-hormonarekin batera, bularren garapena eragiten dute, Titia 2 ehunez osatuta dago nagusiki: ehun adiposoa eta hodi galaktoforoak. Bular heldu femeninoak 14-18 lobulu galaktoforo irregular ditu, titiburuan elkartzen direnak. Esne-hodiak ehun konektibo trinkoz inguratuta daude. Hodien muturretan bular-lobuluak daude, eta horietan esnea sortzen eta biltegiratzen da seinale hormonalei erantzunez. Haurdunaldian zehar, titiek hormonen interakzio konplexu bati erantzuten dio, estrogenoak, progesterona eta prolaktina barne, heltze lobulo-albeolarra deitzen den prozesuan. Esnea bularretik irteten da titiburutik, eta larruazal pigmentatuko areolak inguratzen du. Areolak Montgomeryren guruinak ditu. Horiek jariakin oliotsu bat gordetzen dute, lubrifikatu eta bular-muturra babesten duena edoskitzaroan. Jariakin horien konposatu lurrunkorrak ere usaimen-estimulu gisa erabil daitezke jaioberriek jateko.

NERBIO HARTZAILEAK

Nerbio askeak

Meissner korpuskuluak

Krause korpuskuluak

Ruffini korpuskuluak

Pacini korpuskuluak

Merkel korpuskuluak

FUNTZIOAK

Sentsibilitatea

Termoerregulazioa

Babesa

Erregulazio hidriko

Kanpo-inguruneko patogenoen eta gainerako arriskuen aurkako hesi anatomiko moduan jokatzen du.

Sentsazioen harrerarako gaitasun hau hainbat nerbio-bukaerari esker du larruazalak.

Muskulu ile-zutitzaileek angelua egokitzen dute, ileek emandako isolamendu-maila erregulatzeko.

Larruazalak erlatiboki lehorra eta erdiiragazgaitza den hesi moduan jokatzen du, barne-jariakinen galera ekiditeko.

Biltegiratzea eta sintesia

D bitamina

Xurgapena

Kamuflajea

Ileek, lumek edota bestelako egiturek kolorazio eta estanpatu babesleak ahalbidetzen dituzte, harraparietatik babesteko..

Beharrezkoa den D bitaminaren % 90a larruazalak sintetizatzen du, eguzki-erradiaziotik datozen izpi UMei esker.

Azalaren 0,25-0.40 mmak osatutako zelulak kanpo-oxigenoz baliatzen dira. Sendagai eta farmako batzuk larruazal bidez xurgatzen dira.

Lipidoen eta uraren biltegi moduan jokatzen du larruazalak.

PATOLOGIA ARRUNTENAK

Melanoma

Mikosiak

Bitiligoa

Melanoma melanina duten zelulek osatutako tumoreen izen orokorra da. Epidermisean edo dermisean ateratzen dira eta onak edo gaiztoak izan daitezke. Tumore ilunak dira; gorputzeko beste ehun batzuetan sortutako tumore ilunei ere melanoma esaten zaie.

Mikosia onddoek eragiten duten infekzioari deritzo. Dermatofito izeneko onddoek eragiten dituzte, keratinarekiko afinitate handia dutelako.

Gorputzean orban zuriak agertzen dira. Hau, melanozitoen funtzio falta edo desagerpenaren ondorioz gertatzen da. Gaixotasun kronikoa da eta jatorri autoimmunea duela uste da. Faktore genetikoa badu.

PATOLOGIA ARRUNTENAK

Albinismoa

Erredurak

Zelulitisa

Bero-foku, eguzki irradiazio, substantzia kimiko, erradioaktibitate edo elektrizitatearen eraginagatik gertatzen den larruazaleko lesioa da. Larruazaleko asalduraz gain, kapilarren lesioa eta proteinen koagulazioa ere eragiten ditu. Erresumina erredurak larruazalean eragiten duen sentsazioa da.

Bakterioek larruazalean sortutako infekzioa da. Dermisean eta horren azpiko geruzetan du eragina. Oro har, zelulitisa hanken beheko aldean gertatzen da. Bakterioek zaurien bitartez sartzen dira, beraz, ez da pertsonen artean kutsatzen. Eragile ohikoenak Staphylococcus eta Streptococcus dira.

Melanina ezak sortzen duen anomalia genetikoa da, animaliek eta landareek ere izan dezaketena. Pigmentazio eza begietan, azalean eta ilean azaltzen da. Ondorioz, larruazal eta ile zuria dute, eta begietako irisa arrosa. Ikusmen arazoak dituzte eta larruazaleko minbiziarekiko sentikorragoak dira.

PATOLOGIA ARRUNTENAK

Psoriasia

Akne

Furunkuluak

Larruazaleko sebo-guruinen hantura da, poroak ixten dituelako, zaldar (pikortak) eta negalak eraginez. Nerabezaroan agertzen da batik bat, aldaketa hormonalek sebo-guruinen jarduera aktibatzeagatik. Eragindako granoak, pikorrak eta negalak batez ere aurpegian, bizkarrean eta bularrean agertzen dira.

Azalaren hanturazko gaixotasun eritemato-deskamatibo kronikoa da. Eritasun sendaezina da, baina bere sintomatologia tratamenduari esker arindu daiteke. Gaixotasun autoimmunetzat jotzen da. Konponente genetikoa ere badu.

Ile-folikulu baten infekzioaz sortzen den larruazaleko afekzioa da, horren inguruko zornatzea eta nekrosia eragiten dituena

PATOLOGIA ARRUNTENAK

Bularreko minbizia

Bularreko ehunean garatzen den minbizia da. Bulto bat bularrean, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea, titiburuen jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, guruin linfatikoen hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke. Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreak emakumezkoa izatea, obesitatea, sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, menopausian zehar tratamendu hormonala jasotzea, erradiazio ionizatzailea, lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, BRCA1 eta BRCA2 geneak. Bularreko minbizia gehien bat hodi eta sinu galaktoforoen zeluletan zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak hodi kartzinomak deitzen dira eta lobuluetatik garatu direnak, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Batzuk, adibidez hodi kartzinoma aurreko lesioetatik garatzen dira. Diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko. Sendatzeko aukerak minbizi motaren, hedapenaren eta banakoaren adinaren araberakoak dira. Biziraupen tasak altuak dira herrialde garatuetan, baina herrialde txiroetan oso baxuak dira. Mundu mailan hau da emakumeetan ematen den minbizi ugariena.

BEGIA IKUSMENA

Aurkibidea

Sarrera

Begiaren anatomia

Begiaren fisiologia

Begiaren eta ikusmenaren patologiak

Sarrera

  • 2,5 cm diametroko egitura esferikoak dira eta burezurreko betzulo-barrunbeetan kokatutzen dira.
  • Begien mugimenduak (gorantz, beherantz eta alboetarantz) ahalbidetzeko muskuluak daude.
  • Betazalak azalaren tolesdurak dira, eta babesteaz gain, begien lubrifikazioa burutzen dute. Betazaletan ixteko eta zabaltzeko muskuluak daude.
  • Malko-guruinak betzuloen sabaian daude. Malkoek begiak lubrifikatzen dituzte, eta entzima bakterizida baten bidez infekzioen aurkako babesa ematen dute. Malkoak begiaren kanpoko azala ureztatu ondoren, begiaren ertz medialean pilatzen dira; handik hodi baten bidez sudurrera jariatzen dira.
  • Betileek partikulen eta argiaren aurka babesa ematen dute eta bekainek bekokiaren izerdiaren aurka.
  • Betazalen barnealdean konjuntiba izeneko mintz gardena aurkitzen da. Hau luzatzen da begiaren aurrealdea estaltzeko, eta; mukia eta malkoak jariatzen ditu begia babesteko.

Begiaren anatomia

Begiaren anatomia

Begiaren fisiologia

Begiaren funtzionamendua argazki-makina baten antzekoa da.

a) Forma eta distantzia Begiaren korneak eta kristalinoak sistema optiko konbergentea osatzen dute, eta irudi alderantzikatua proiektatzen dute erretinaren gainean. Urrutiko eta gertuko objektuak erretinan fokatu ahal izateko, begiak ahalmen dioptriko aldagarria izan behar du. Aldaketa hori kristalinoaren kurbatura aldatuz lortzen da. Urrutiko ikusmenera (5 m baino gehiago) moldatzeko, muskulu ziliarra erlaxatuz eta kristalinoaren zuntzak uzkurtuz kristalinoa lautu egiten da eta distantzia fokala handituz eta urrunago fokatuz. Gertuko ikusmenean, muskuluak uzkurtu egiten dira, kristalinoaren zuntzak erlaxatu, eta kristalinoa esferikoa bihurtzen da. Horrela distantzia fokala gutxitzen da, gertuago fokatuz. Begia lente konbergentea denez, objektuaren irudiak atzealdean eratzen dira. Erretinan eratzen den irudia alderantzizkoa da eta garunak bira emango dio. Objektuen distantzia ikusmen binokularraren bidez sumatzen da. Bi begien ikusmen estereoskopikoak irudi baten sakonera ematen du. Horretarako ezinbestekoa da bi begiekin ondo ikustea.

Begiaren fisiologia

b) Ikusmen zorroztasuna eta koloreaErretinan kokatzen diren kono eta bastoiak argiaren fotorrezeptoreak dira. Giza erretina 400 nm (morea) eta 650-700 nm (gorria) bitarteko uhin luzera duen argiarekiko sentikorra da. Uhin-luzera txikiagoko argiak (ultramorea) edo handiagoak (infragorriak) ez dira ikuskorrak. Erretinako fobean konoak soilik daude. Bertatik erretinan aldentzen garen heinean, gero eta kono gutxiago agertzen dira, bastoien kopurua handituz. Konoak, argi distiratsuarekin kolore desberdinak ikusteko gai dira eta bastoiak, berriz, argi gutxi behar dute, baina kolore zuria eta beltza bakarrik bereizten dituzte. Eguneko ikusmenean konoak erabiltzen dira eta gauez bastoiak. Eguneko ikusmena zorrotzagoa da; kono bakoitza zelula bipolar baten bidez dago lotuta zerebroarekin. Zelula bipolar batek zenbait bastoiren kinada transmititzen du. Fotorrezeptoreek ikusmen-pigmentuak dituzte. Pigmentu horiei esker, argi- estimulua seinale kimiko bihurtzen da, errezeptorean eraldaketa elektrikoa sorraraziz, gero nerbio optikora transmitituko dena. Bastoien pigmentua rodopsina. Proteina (opsina) eta A bitaminaren deribatu batez osatuta dago. Konoek hiru pigmentu ezberdin dituzte, bakoitzak luzera bateko argia zurgatzen duena. Kono bakoitzak pigmentu bakar bat dauka, beraz, hiru kono-mota daude. Pigmentu bakoitza opsina eta A bitaminaren deribatu batez osatuta dago.

Begiaren fisiologia

c) Argiarekiko egokitzapenaBegiaren diafragma irisa da eta erlaxatzeko eta uzkurtzeko gaitasunaren bidez, pupilaren diametroa (1,5-8 mm) alda daiteke, erretinara heltzen den argi-kantitatea eta ikus-eremuaren sakontasuan erregulatuz. Gainera, konoak eta bastoiak geruza pigmentatuan atera edo sar daitezke beharraren arabera. Argi askorekin konoak ateratzen dira, eta argi gutxirekin bastoiak.

Begiaren eta ikusmenaren patologiak

  • Infekzioak: infekzioek kanpo aldeari soilik eragiten diote: betazalak (begitxindorra, betileen gantz-guruinen infekzioa), kojuntiba (konjuntibitisa) edo kornea (keratitisa).
  • Kristalinoaren opakutasuna: kataratak.
  • Erretina-askatzea: erretina koroidetik askatzen da.
  • Estrabismoa: begien muskuluen akatsengatik begiak ez daude guztiz lerrokatuta.
  • Daltonismoa: begiek ezin dute zenbait kolore bereiztu. Sexuarekin lotutako gaixotasun kongenitoa da.
  • Glaukoma: Barruko humoreak gehiegizko kantitatean sortzen dira, eta begiaren presioa handitzen da. Itsumena ekar dezake.

Begiaren eta ikusmenaren patologiak

- Ametropiak: Argi-izpiek ez dute irudia erretinan sortzen . a. Miopia: Irudia erretinaren aurrealdean sortzen da, begia luzeegia delako, edo kornea edo kristalinoa oso kurbatuta daudelako. Urrutiko irudiak ez dira ondo ikusten. Lente dibergenteak erabiltzen dira arazo hau konpontzeko. b. Hipermetropia: Irudia erretinaren atzealdean sortzen da. Begia laburra da, edo kornea edo kristalinoa lauak dira. Lente konbergenteak erabiltzen dira arazo hau konpontzeko. c. Presbizia (ikusmen nekatua): pertsona zahartzean agertzen da. Kristalinoak elastikotasuan galtzen duenez, moldatzeko ahalmena murriztu egiten da. Honen ondorioa gertuko objektuak fokatu ezina da. Lente konbergentek erabiltzen dira. d. Astigmatismoa: Kornearen edo kristalinoaren azalak ez dira guztiz esferikoak eta erretinan sortzen den irudia deformaturik dago. Deformazioa zuzentzeko lente zilindrikoak erabiltzen dira. Astigmatsimoa miopia edo hipermetropiarekin ager daiteke konbinaturik.

ENTZUMENA

BELARRIA

Aurkibidea

Sarrera

Anatomia

Fisiologia

Patologiak

Sarrera título

Belarrian, oreka- eta entzumen-hartzaileak daude kokatuta. Hauek espazioan orientatzeko oreka eta soinu-uhinak hartzen dituzte. Belarrian hiru atal bereizten dira:-Kanpoko belarria: pabilioi aurikularra eta kanpoko entzun-bidea. -Erdiko belarria: barrunbe tinpanikoa. -Barneko belarria: entzumen eta orekaren hartzaileak kokatzen diren atala. Mintzezko eta hezurrezko labirintoaz osatuta.

Anatomia

a) Kanpoko belarria, belarria edo pabilioi aurikularraKartilago malgu edo elastikoa da, gantz ehunez osatutako lobulua izan ezik. Kanpoko entzun-bidea mintz tinpanikoraino (tinpanoa) heltzen da, eta ile eta argizari guruin asko ditu. Horiek partikula arrotzen sarrera galarazten dute.

Anatomia

b) Erdiko belarria Barrunbe tinpanikoa, tinpanoaren atzean dago. Barrunbe horrek 4 zulo ditu: tinpanoarena, leiho obala (bestibularra), leiho zirkularra eta Eustakioren tronpa, azken hori faringerekin komunikatuta dago. Tinpanoari lotuta belarriko hezurtxoen katea dago. Katea hori hiru hezurrez osatuta dago: mailua, ingudea eta estriboa. Hezur horiek elkarren artean lotuta daude. Mailuak tinpanora heltzen diren uhinen bibrazioak jasotzen ditu eta bertatik hezurtxoen katea osoa zeharkatzen dute, estribora heldu arte. Estriboaren oinaldeak bibrazioa barneko belarrira transmititzen du, leiho obalean ahokatzen baita. Estriboaren oinaldeak leiho obalaren mintza mugiarazten du, eta horrela, uhinen bibrazioak barneko belarrian dagoen likidora igarotzen dira.

Anatomia

c) Barruko belarria Hezur tenporalaren barnean hezurrezko labirintoa dago eta horren barnean mintzezko labirintoa. Bien artean likido bat dago: perilinfa. Mintzezko labirintoa likidoz beteta dago (endolinfa) eta 2 atal nagusitan banatzen da: -Labirinto bestibularra: bi poltsa ditu: utrikulua eta sakulua, utrikulutik arko itxurako hiru hodi ateratzen dira, hodi erdizirkularrak. Batez ere orekaren hartzaileak ditu. Hortik nerbio bestibularra ateratzen da. -Labirinto koklearra edo koklea: kiribilduta dagoen hodi batean datza, horregatik barraskilo ere esaten zaio. Entzumenaren hartzaileak (Corti-ren organoa) ditu. Hortik nerbio akustikoa ateratzen da. Entzumen-uhinak leiho obaletik sartu eta perilinfan zehar mugitzen dira. Horrela endolinfaren mugimendua eta Corti-ren organoaren kitzikapena eragiten da. Barneko belarritik uhinak leiho obalaren bidez aldentzen dira. Nerbio bestibularra eta nerbio akustikoa batzen dira nerbio estatoakustikoa osatzeko.

Fisiologia

Versus

Oreka funtzioa

Entzumen funtzioa

Labirinto bestibularra orekaz arduratzen da. Sakuluan eta utrikuluan zelula sentikorren multzoak kokatzen dira (makulak). Horiek, buruak espazioan duen kokapen bertikala eta horizontala antzemateko dira. Zelula sentsorialek zilioak dituzte. Zilioak substantzia likatsuaren barruan sartzen dira, eta horren gainean kaltzio karbonatozko partikulak (otolitoak) daude. Buruaren jarreraren arabera, otolitoen mugimenduak zilioen mugimendua eragiten du, horrela buruaren kokapenari buruzko informazioa lortzen da. Hodi erdizirkularren oinetan zelula ziliodunen multzoak daude (anpuluak). Zelulen gainean substantzia likatsuz betetako kupula dago. Burua mugitzean, inertziaz, kupulak flexionatzen dira, eta zilioen flexioa eragiten dute mugimenduaren kontrako noranzkoan. Horrela buruaren mugimenduak antzematen dira.

Perilinfara heldutako uhinen mugimendua mintzezko labirinto barruan kokatzen den endolinfara heltzen da. Labirinto koklearraren barruan Corti-ren organoa aurkitzen da eta bertan entzumenaren hartzaileak daude. Hartzaile horiek ziliodunak dira eta endolinfak dar-dar egitean zilio horiek mugitzen dira, hartzailea kitzikatuz. Mugimendu mekaniko horiek nerbio-bulkada bihurtzen dira. Soinu akutuak koklearen hasieran sumatzen dira eta grabeak amaieran.

escribe Patologiakun título

  • Otitisa: erdiko belarriaren paretaren inflamazioa da eta sintoma garrantzitsuenetarikoa mina da. Otitisa sortzen duten patogenoen artean bakterioak dira arruntenak. Horiek Eustakioren tronpatik heltzen dira faringetik, eta antibiotikoekin tratatzen dira.
  • Gortasuna: tinpanoaren zein hezurtxoen katearen gogorduraren eraginez sortzen da. Kirurgia edo aparailu anplifikadoreak erabiltzen dira zuzentzeko.

MIHIA

DASTAMENA

Aurkibidea

Antomia eta fisiologia

Zaporeak

Dastamenarekin erlazionatutako arazoak

Anatomia eta fisiologia

Dastamena zentzumen kimikoa da. Zelula hartzaileak luzatuak dira, eta sostengu- zelulekin batera dastamen-botoi (dastamen-papilak) izeneko mihiaren depresioak eratzen dituzte.Mihiko dastamen-botoiek jasotzen duten informazioa nerbio ezberdinen bidez garraiatzen da entzefalora.

Zaporeak

Oinarrizko zaporeak 5 dira: mingotsa (azidoa), gazia, garratza, gozoa eta umami. Zapore konplexuak 5 horien nahasketaren bidez lortzen dira. Zapore desberdinak mihia osoan zehar ezberdintzatzen diren arren, gune batzuk sentikorragoak dira:

MINGOTSA

GARRATZA

GOZOA

UmAMI

GAZIA

Mingaina osoan.Adibidez; tomatea.

Mihiaren atzealdean. Adibidez; kafea.

Mihiaren puntan eta alboko ertzetan.Adibidez; gatza.

Mihiaren alboko ertzetan.Adibidez; limoia.

Mihiaren puntan. Adibidez; txokolatea.

Dastamenarekin erlazionatutako arazoak

- Ageusia: Dastameran galera da. - Disgeusia: Dastamenaren pertzepzioaren eraldaketa da. Zaporeren bat dastatzea gerta daiteke inolako estimulurik jaso gabe edo zapore bat dastatzea errealitatean beste bat denean. - Hipogeusia: Zaporeak ezberdintzeko gaitasun baxua edukitzean datza. Hau erretzaileei gertatu ohi zaie. Hipogeusia, usaimenarekin edo listu guruinekin arazoren bat egoteagatik suerta daiteke. - Hipergeusia: Gehiegizko dastamena edukitzeari esaten zaio. Dastamenarekin lotutako arazoak hainbat arrazoiengatik suerta daitezke: lesio neurologikoak, arazo hormonalak, arazo odontologikoak, zahartzaroa,... Zenbait botikek dastamenean arazoak eragin ditzakete; disgeusiaren %20 horren ondorioz gertatzen da. Ez da existitzen tratamendu espezifikorik dastamenaren galera ekiditzeko. ​

USAIMENA

SUDURRA

Anatomia eta fisiologia

01

Aurkibidea

Usainak

02

03

Usaimenarekin lotutako arazoak

Anatomia eta fisiologia

Usaimena zentzumen kimikoa da. Gizakien usaimen-epitelioa sudurreko barrunbearen goialdean aurkitzen da. Zelula sentsorialez eta euskarri zelulez osatuta dago. Zelula sentsorialak bipolarrak dira: polo batean atal sentsoriala (dendrita) dute, eta bestean axoia. Axoiek nerbio olfatorioa osatzen dute.

Usainak

Kanforra

Lorea

Kiratsa

Eterra

Almizklea

Menda

Mikatza

Hiposmia:Adinagatik usaimen substantziak detektatzeko gaitasuna murrizten da, baina gehienetan, hiposmia, usaimen mukosetan kalteak sortzen dituzten infekzioen errepikapenek sortzen dute. Sudur polipoen edo traumatismo kranealen ondorioz ere gerta daiteke.

Anosmia: Usaimenaren galera da. Batzuetan kongenitoa (jaiotzetik) da eta jatorri genetikoa duen arazo baten ondorioz, gerta daiteke. Denbraldi baterako edo kronikoa izan daiteke.

Usaimerakin lotutako arazoak

Usaimen-nekea:Usaimen gogor baten presentzian, denbora pasatzean, estimuluarekiko adaptatzearen ondorioz, usaimen gogor hori nabaritzeko gaitasuna galtzen da. Usaimenera ohitu garela esaten da.

Hiperosmia:Usainak detektatzeko gaitasuna handitzen denean da. Arrazoi ezberdinengatik gerta daiteke: haurdunaldia, menopausia, arazo neuronalak, arazo hormonalak, ...

Parosmia:Usain baten pertzepzioa okerra denean gertatzen da. Gaixotasun psikiatriko, Parkinson, epilepsia edo arazo neurologikoekin erlazionatuta dago.