Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

MITOLOGIA

maiderotaegui

Created on December 6, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Modern Presentation

Terrazzo Presentation

Colorful Presentation

Modular Structure Presentation

Chromatic Presentation

City Presentation

News Presentation

Transcript

EUSKAL HERRIKO MITOLOGIA

MARI TEILATUKO

  • Kultura askotan umeek galtzen dituzten hortzak edo haginak batuko dituzten pertsonaia fantastikoak sortu dira. Pertsonaia horiek hortzak batu eta ordainetan umeei zerbait ematen diete.
  • Euskal Herriko mendebaldeko toki batzuetan Maritxu Telletuko honek betetzen zuen funtzio hori.

GALTZAGORRI

  • Euskal Herria osoan hedaturik dago
  • Euskal sinesmen zahar baten arabera, iratxoak San Juan Gauean iratzeek edo garoek emandako hazitik sortzen omen dira.

TARTALO

  • Begibakar eta erraldoia da.
  • Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi da eta harrapatu eta jendea jan egiten zuen.
  • Gehienetan kobazuloetan bizi zen .

BASAJAUN

Basajaun basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila. Sinesmen batzuetan, Basandere du emaztetzat. Gizakiaren aurretik nekazaritza ezagutzen zuen eta hainbat gauza erakutsi omen zizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela etab.

LAMIA

Lamia Euskal Mitologiako izakia da.• Lamiak, laminak edo amilamiak. • Erreka zuloetan egoten dira. • Ilea urrezko orraziaz orrazten,ahate oinak dituzte eta gizakumeak liluratuta uzten dituzte. • Kostaldean, lamiak gerritik behera arrain dira eta itsaslamia izena dute.

EKHILOREA

  • Amalurren alaba da. Eguzkik ematen digu argia eta beroa, eta bere esku daude uzta onak eta txarrak. Eragin handia du, halaber, jeinuengan eta espiritu gaiztoengan, izan ere, bera agertzen denean erretiratu egin behar dute haiek lur barneko bizitokietara. Eguzki izpiek jeinu jakin batzuk harrapatzen dituztenean, galdu egiten dituzte jeinuek beren gaitasunak.
  • Zenbait elezaharretan, Jainkoaren begia da eguzkia. Hark uxatzen ditu espiritu gaiztoak, ez dezaten beren boterea lurrean gauez gauzatu.

MARIDOMINGI

  • Mari Domingi ez zen oso ezaguna duela gutxira arte, baina gaur egun emakumezko pertsonaia hau Olentzerorekin batera agertzen da kabalgatan herri gehienetan. Olentzeroren bikote edota laguntzailearen paperean jartzen du jende askok.

MARI

Alde batetik, euria eta agortea ekartzen dituena da bera. • Onaren (euria) zein gaizkiaren (agortea) sortzailea. Basatia da baina aldi berean emankortasun, oparotasun eta osasunaren babesle ere bai. • Mendietan bizi zen.

OLENTZERO

  • Toki desberdinetan izen desberdinez izan da deitua: Olentzero, Olentzaro, Orentzaro eta Onentzaro, beste batzuen artean. Olentzero izan da nagusitu dena.
  • Olentzerok, jatorriz, suarekin du erlazio zuzen-zuzena. Neguko solstizioaren ospakizuna da. Sua eta erretzearen ingurutik etorri dira zenbait interpretazio eta ohitura, adibidez: ikazkin moduan errepresentatzen hastea, tximiniatik behera jaistea edo pipa erretzen agertzea. Hiru kasuetan sua da adierazle garrantzitsua. Sua da zaharra berrizten duena, okerra garbitzen duena. Sua da, indar berriaren adierazle.

INFORMAZIOA