Full screen

Show pages

berdintasun plana
ELgoibar ikastola

Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Berdintasun Plana

Jabier

Created on November 30, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

ELgoibar ikastola

berdintasun plana

''Feminismoaren begirada"

Hausnarketarako bideo-saioak

Planaren Kudeaketa

Ekintza Plana 2020-2025

Elgoibar Ikastolaren Hobetzeko Ildoak

Elgoibar Ikastolaren Indarguneak

Diagnostikoaren laburpena

Berdintasunaren mugarriak

Planaren zergatia

Metodologia

AuRKIBIDEA

Elgoibar ikastolak bere errealitatearen irudia izatea nahi du, hau da, berdintasuna eta hezkidetza sustatzen dute ikasleengan eta hori ere irakasle-langileen jarrera eta baloreetan eta erakundearen kulturan barneratuta egotea nahi du.

Truth

Sojourner

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO PLANA

Hori dela eta Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana 2020 – 2025 diseinatu du, berdintasuna erakundean sustatzeko eta eskaintzen duten hezkuntza zerbitzuan era egokian emateko.

Curie

Marie

Lan honen ardura eduki duen kontsultoraren zeregina hainbat iturritara jo eta informazioa jasotzea izan da; eta informazio hori aztertu eta orraztea, agiri honetan aurkezten den emaitza lortzeko. Hilabete hauetan guztietan, hainbat alditan jarri gara hartu-emanetan eragileekin, horretarako hainbat bide erabilita, besteak beste, telefonoa eta posta elektronikoa. Kontaktu hauen bidez, lan hau egiteko beharrezkoa genuen informazio zehatza eskuratu ahal izan dugu.

Diagnostikoa egiteko erabili diren metodologiak Emakunde/ Emakumeen Euskal Erakundean daukate jatorria. Lehenengo eta behin, erakundeko zuzendariaren babesa izanda, hasieratik prozesuan parte hartuko duen lan talde bat izendatu da, Berdintasun Taldea, oinarrizko talde bezala proiektua koordinatzeko.

Emakumeen eta GizoneN arteko berdintasunerako diagnostikoa EgITEKO ERABILITAKO METODOLOGIA

  • Gizonen aldeko soldata arrakala dago. Emakumeek presentzia txikiagoa dute ardura postuetan eta emakume gehiagok dituzte guarda legalak eta jardunaldi murriztuak.
  • Bateragarritasunerako baldintza eta neurri onak dituzte. Emakumeak dira gehiengoa eszedentzia eta murrizketetan.
  • Formakuntzan ez da bereizketarik nabaritzen genero ikuspegitik. (7 emakume eta 2 gizonezko berdintasunaren formazioan azken 2 urteetan).
  • Lan baldintzei dagokionez, langile gehienek lan-kontratu mugagabea dute.
  • Kontratazio prozesua sistematizatuta dago. Jarraitzen diren irizpideetan berdintasuna ez dago txertatuta.
  • Ikastolaren helburuetako bat lidergoa %30tik gora partekatzea da ( %31n dago). Hauetatik %60 emakumeak eta %40 gizonak dira
  • Elgoibar ikastolan 10 langiletik 7 emakumeak dira eta bataz beste 38 urte dute. Emakumeen antzinakotasuna handiagoa da (emakumeen langabezia tasa handiagoa izanik, Elgoibar Ikastolak emakumeen laneratzean laguntzen duela aipatu daiteke).
  • Langile gehienak irakasleak dira. Ez dozentzian, gizonak gailentzen dira (zerbitzu orokorrak, zuzendaritza, etapa arduradunak, orientazioa eta irakasle teknikoak). Emakumeen presentzia nabaria da administrazioan, HH eta LHko irakasle eta irakaskuntzako laguntza zerbitzuan.
  • Langileen erdiak baino gehiagok ez ditu umerik eta 20-40 urte bitartean daude.
  • Lan baldintzei dagokionez, langile gehienek lan-kontratu mugagabea dute.
  • Jardunaldi murriztua duten gehienak emakumeak dira.

Diagnostikoaren laburpena

  • Guztira azken 4 urteetan 11 emakumek eta 10 gizonek lanbide sustapena izan dute. %52 emakumezko eta %48 gizonezko. Lidergotzako datuekin erlazio zuzenean, proportzionalki gizonak gehiago ordezkatuta daude (Ikastolako genero oreka 78/22).
  • Azken lau urteetan sartu diren gehienak emakumezkoak izan dira. Mantenu lan postuetara ez da emakumerik aurkeztu (genero estereotipo tradizionala mantentzen da). HHn eta LHn aurkeztutako 10etik 7 emakumeak izan dira. HH-n 2 postu aterata bat gizon batek eskuratu zuen.
  • Elgoibar Ikastolak badu SEXU-JAZARPENERAKO ETA SEXU-ARRAZOIENGATIKO JAZARPENERAKO PROTOKOLOA .
  • Hezkidetza proiektu bat dago, talde eta arduradunekin eta irakasle – ikasle guztien parte -hartzea ematen da.
  • Espazioaren erabileran hezkidetza sustatzeko lan handia egin da futbolari espazioa murriztuz eta beste modu bateko jolasak eta kirolak sustatzeko jolas orduetan. COVID 19a dela eta jolas orduan materialik gabe jolastu behar dutenetik jolasak eta harremanak berdinzaleagoak direla igartzen da.
  • KIVA bezalako proiektu integraletan indarkeria matxistaren prebentzioa lantzen da.
  • Aiten presentzia umeen zaintzan azken urteetan handitzen joan dela ikusten da: umean bila, bileretan, egokitzapenetan eta abar gehiago parte-hartzen dute.
  • Orokorrean inklusioaren alde egiten dutela dirudi eta hizkuntzaren zein irudien erabilerari dagokionez, berdintasuna zaintzen ahalegintzen direla nabaritzen da.
  • Gehiengoak deritzo berdintasunera bidean gizonek erakusten duten inplikazioa altua dela.
  • Ikastolako zuzendaritza kontzientziatuta dago berdintasunarekin eta ardura postuetan emakumeak eduki nahi ditu.
  • Gizarte mailan emakumeen langabezia tasa handiago da oraindik eta zentzu honetan EI emakumeen laneratzea sustatzen dela aipatu daiteke.
  • Lan baldintzei dagokionez, langile gehienek lan-kontratu mugagabea dute.
  • Kontziliaziorako neurri aurrerakoiak dituzte, haurtzaindegi zerbitzua dute langileentzako, medikura eramateko ordu-poltsa …
  • Haurtzaindegia jarri zuen lehenengoetako ikastola izan zen.
  • Sexu-jazarpenerako eta sexu-arrazoiengatiko jazarpenerako protokoloa dute.
  • Azken urteetan lanketa nabarmena egin da hezkidetza zeharka lantzen joateko eta berdintasunaren egun klabeetan irakasle eta ikasle aldetik kontzientziazio lan handia egin da.

Elgoibar Ikastolak Erakutsitako Indarguneak

  • Irakasleen gehiengoak baieztatzen du hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista egiten duela eta haien lan eta proiektuetan berdintasuna txertatzen dutela.
  • Guztiek diote berdintasunaren alde lan egiteko prest daudela. Langile guztiek deritzote Ikastolan Berdintasunaren aldeko baloreak sustatzen direla.
  • Irakasleen gehiengoak baieztatzen du hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista egiten duela eta haien lan eta proiektuetan berdintasuna txertatzen dutela.
  • Gehiengoak deritzo berdintasunera bidean gizonek erakusten duten inplikazioa altua dela.
  • Guztiek diote berdintasunaren alde lan egiteko prest daudela.
  • Elgoibarko Udaletik berdintasun arlotik sustatzen diren ekimenetan parte-hartzen da. Elgoibarko Kontziliazio Erantzunbidearen aldeko itunaren sinatzaileak dira. Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren herri mailako mahaiko partaideak dira eta baita ere Elgoibarko Emakumeen Kontseilukoa.
  • Material didaktikoak berrikusten jarraitu emakumeen jabekuntza ikuspegitik, zientzietan, literaturan, ekonomian, kirolean eta abar presente egoteko.
  • Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez sexista egiteko baliabideak zabaldu langileen artean.
  • Ikasleen Berdintasun taldea sortu DBH mailan.
  • Emakume zein gizonen kasuan, ehuneko txiki batek bereizten du informazioa sexuz txostenetan.
  • Berdintasunean egiten diren ekintzak familiei eta gizarteari komunikatu.
  • Feminismoaren aldeko diskurtsoa garatzea.
  •  SEXU-JAZARPENERAKO ETA SEXU-ARRAZOIENGATIKO JAZARPENERAKO PROTOKOLOEI zabalkuntza handiagoa eman langileen artean.
  • Emakumeengan sustatu ardura puestoetarako sarbidea.
  • Murrizketaren eta eszedentzien aurrean alternatibak ikusi emakume bakoitzarekin.
  • Kontratazio prozesuan jarraitzen diren irizpideetan berdintasuna baloratu.
  • Emakumeen ahalduntze indibidualerako estrategiak martxan jartzea (amatasuna, independentzia ekonomikoa, enpleguaren zentralitatea…).
  • Berdintasuna irakasleen formakuntza jarraituaren atal bat bihurtu. Sentsibilizazio saioak antolatu irakasleekin gaian gehiago sakontzeko
  • GKOB-Gurasoen Kontseiluan Berdintasunaren atala ireki. Ikasleen zerrendetan, deigarria da, larrialditarako zenbakien %95a amen zenbakiak izatea. Aitaren ausentzia normalizatuta dago. Gurasoei zuzendutako formakuntza antolatzea berdintasunean

Elgoibar Ikastolak Erakutsitako Hobetzeko Ildoak

Lan programa

Aurrekontu propioa

Plana garatuko duen taldea eta parte hartzea sustatuko duena

Vladimirovna

Valentina

Planaren Kudeaketa

21

22

22

21

23

25

24

21

23

24

22

23

22

20

22

21

21

20

20

23

23

21

24

22

3. Genero ikuspegia hezkuntza proiektuan sistematikoki lantzea

2. Berdintasunaren kultura eta konpromisoa handitzea

1. Berdintasuneanoinarritutako barne antolaketa sustatu

1.BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO BARNE ANTOLAKETA

2.BERDINTASUNAREN KULTURA ETA BALIOEN LANKETA

3.GENERO IKUSPEGIA HEZKUNTZA PROIEKTUAN SISTEMATIKOKI LANTZEA

Ekintza Plana 2020-2025

20-21

1. BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO BARNE ANTOLAKETA BULTZATU

21-22

1. BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO BARNE ANTOLAKETA BULTZATU

22-23

1. BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO BARNE ANTOLAKETA BULTZATU

23-24

1. BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO BARNE ANTOLAKETA BULTZATU

20-21

2. BERDINTASUNEAN KULTURA ETA KONPROMISOA HANDITZEA

21-22

2. BERDINTASUNEAN KULTURA ETA KONPROMISOA HANDITZEA

22-23

2. BERDINTASUNEAN KULTURA ETA KONPROMISOA HANDITZEA

23-24

2. BERDINTASUNEAN KULTURA ETA KONPROMISOA HANDITZEA

24-25

2. BERDINTASUNEAN KULTURA ETA KONPROMISOA HANDITZEA

20-21

3. GENERO IKUSPEGIA HEZKUNTZA PROIEKTUAN SISTEMATIKOKI LANTZEA

21-22

3. GENERO IKUSPEGIA HEZKUNTZA PROIEKTUAN SISTEMATIKOKI LANTZEA

22-23

3. GENERO IKUSPEGIA HEZKUNTZA PROIEKTUAN SISTEMATIKOKI LANTZEA

"NBE Emakumeak" jaio zen

Emakumearen Nazioarteko Eguna

En un gesto histórico adoptado en julio de 2010, la Asamblea General de las Naciones Unidas crea la Entidad de las Naciones Unidas para la Igualdad de Género y el Empoderamiento de las Mujeres (ONU Mujeres) para acelerar el progreso en la atención de las necesidades de las mujeres y las niñas de todo el mundo.

Emakumeen Nazioarteko Urtean, Nazio Batuak Emakumearen Nazioarteko Eguna gogoratzen hasi ziren (martxoak 8). Bi urte geroago, Nazio Batuen Batzar Nagusiak eguna ofizialki formalizatu zuen, nahiz eta bere lehen ospakizuna 1909ko otsailaren 28koa izan.

Nazioarteko emakumeen sufragioaren aitortuza

Nazioarteko zuzenbideak emakumeen sufragioa aitortu zuen 1948an Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordearen bidez.

Emakumezkoen sufragio eskubidea

1838an, emakumezkoen sufragioa (gizonezkoen ezaugarri berberak) onartu zen Pitcairn uharteetan (itsasoz haraindiko lurralde britainiarra).

1975

2010

leer más

leer más

1948

1838

genero berdintasunaren mugarri batzuk

leer más

EI-Berdintasunean_formazioa 2

EI-Berdintasunean_formazioa 3

EI-Berdintasunean_formazioa 1

Idoia Lekueren gidaritzapean "BERDINTASUNAREN ABC-a" formazio programa.

Hausnarketarako bideo-saioak

"Feminismoa eta Berdintasuna " Hiztegia

Lorea Agirre: ''Feminismoaren begirada eta errealitatera daramagu hizkuntza''

Next page

genially options

Show interactive elements