Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

2DBH- ERRESUMA KRISTAUAK

carlosfernandez

Created on November 28, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Piñata Challenge

Teaching Challenge: Transform Your Classroom

Frayer Model

Math Calculations

Interactive QR Code Generator

Interactive Scoreboard

Interactive Bingo

Transcript

Geografia eta Historia 2 DBH - 4. Gaia

gehiago irakurri

hasiera

CARLOS FERNANDEZ PALAU

1. Hispaniako kristau-erresumen sorrera

2. Al-Andaluseko garaia kristau-erresumetan

3. Errekonkista eta birpopulaketa

4. Gaztelako Koroa

5. Aragoiko Koroa

1. HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMEN SORRERA

  • Armada musulmanek 711. urtean Iberiar Penintsula inbaditu zutenean, bisigodo askok ihes egin zuten iparraldeko mendiguneetan babesa bilatuz.
  • Eremu horretan sortu ziren lehen erresuma eta konderri kristauak VIII. eta IX. mendeetan:
- Asturleondar Erresuma - Nafarroako Erresuma - Aragoiko konderria - Kataluniako konderria Ia 800 urtez Al Andalusekin batera bizi ziren eta harreman estuak izan zituzten (merkataritza).

1. HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMEN SORRERA

1. Asturleondar Erresumatik, Leongo Erresumara: - Pelaio: noble bisigodo bat, Asturiasko mendietan errefuxiatu zena, musulmanen aurka artitu Covadongako Guduan (722). - Prestigioa lortu eta haren boterea bermatu = Asturiasko Erresuma sortu (Oviedo, hiriburua). - Erresuma hegoalderantz hedatzen hasi eta X. mendean, hiriburua Leonera aldatu zen = Leongo Erresuma.

1. HISPANIAKO KRISTAU-ERRESUMEN SORRERA

2. Pirinioetako erresumak eta konderriak: - Hasieran, Pirinioak Inperio Karolingioaren zati ziren: Hispaniako Marka. - Hispaniako marka, konderriz osatutako mugaldeko eremua zen inperio musulmanen aurrean babesteko. - IX. mendean Inperio Karolingioa desagertu zenean, lurralde horiek independentzia lortu zuten hiru gune nagusi sortuz: 1. Nafarroko Erresuma 2. Aragoiko konderria 3. Kataluniako konderria

2. AL ANDALUSEKO GARAIA KRISTAU-ERRESUMETAN

2.1 LEONGO ERRESUMATIK, GAZTELAKO KORORA

- Gaztela: Leongo Erresumaren mugako lurralde bat zen. Konderrietan antolatzen zen eta biztanleria gutxiko eremua izanez. - X. mendean Gaztelako konderriak bateratu eta modu independentean antolatzen hasi, nahiz eta Leongo errege-erreginaren basailu izaten jarraitu. - X. mendean, Leongo Erresumak krisaldi bat izan zuen: barne-gatazkak + musulmanen erasoak. Leongo gainbeheraz aprobetxatuz, Gaztela erresuma bihurtu 1035. urtean. - Fernando III.a bi erresumak behin betirako batu, Gaztelako Koroa sortuz 1230. urtean.

2.2 ARAGOIKO ERRESUMATIK, ARAGOIKO KORORA

- Hasieran, Aragoiko Konderria Nafarroko errege-erreginen agindupean zegoen, XI. mendean, Aragoiko konderria erresuma titulua jaso arte. - XII. mendean Aragoiko Erresuma asko hedatu zen eta ezkontza-hitzarmen baten bitartez, Kataluniako konderriarekin batu zen, Aragoiko Koroa sortuz.

2.3 NAFARROAKO ERRESUMA

- XI. mendean, Iberiar Penintsulako kristau-potentzia garrantzitsuena bilakatu zen Antso III. menpean. Aragoiko, Gaztelako eta Leongo zatiak lortu ezkontza bidezko zein basailutza-harremanei esker. - Antso III.a hil zenean 1035. urtean, erresuma haren oinordekoen artean zatitu, Nafarroko Erresuma Aragoiko eta Leongo lurraldeak galduz. - Nafarroko erresuma independentzia mantendu 1512. urtean Errege-erregina katolikoek konkistatu arte.

Antso III.a hil zenean eman zen zatiketa.

Gartzea Santzez

Ramiro I.a

Gonzalo

Fernando Ia.

3. ERREKONKISTA ETA BIRPOPULAKETA

1. Errekonkiasta: - IX. mendetik aurrera, erresuma kristauak hegoalderantz hedatzen hasi: hedapen horri errekonkista deitu zioten. - Prozesua motela izan zen arren, penintsula osoa kontrolatzera lortu zuten 1492. urtean Errege-erregina Katolikoek Granadako erresuma konkistatu zutenean. 2. Birpopulaketa: - Konkistatutako lurraldeen gaineko kontrola indartzeko, beharrezkoa zen lurrak jendeztatzea.

Granadako konkista 1492. urtean.

3. BIRPOPULAKETA

- XI. mendera arte: - Errege-erreginek konkistatutako lurrak barrutietan banatu zituzten. - Jendea erakartzeko hiri gutunak edo foruak ematen zituzten: eremu batean bizi zirenei abantaila jakin batzuk ematen zizkieten. - Herrixketan, nekazari askeak bizi ziren lurraldeak jasotzen zituztenak lur horiek lantzearen eta babestearen truke. - XI. mendetik aurrera: - Biztanle gutxiko eremu zabalak konkistatzean (Mantxa, Extremadura, Murtzia adib.), birpopulatzeko zailtasunak zirela eta, lur horiek latifundio handi bihurtu zituzten eta nobleziako familien eta Elizaren artean banatu. - Latifundioak: Nekazaritzako bideratutako lurralde eremu zabalak. Latifundioetan lan egiten zuten nekazariak jopuak ziren.

4.1 GAZTELAKO KOROAREN POLITIKA

- Gaztelako Koroa osatzen zituzten lurralde guztiek erakunde eta lege berak zituzten. - Erregea edo erregina penintsulako beste errege-erreginek baino botere handiagoa zuen. Gobernuko funtsezko elementua zen: gerra deklaratzeko, legeak egiteko eta delituak epaitzeko eskumena zuen. - Monarkari laguntzen zioten pertsonen taldea gortea deritzo. Gortea noblezia, kleroa eta hirietako ordezkariak osatzen zuten. - Gorteaz gain, udal-administrazioa errejidoreen eta korrejidoreen eskuetan geratzen zen. Funtzionarioak ziren, monarkaren ordezkariak hirietan (lehenak gobernatzeaz arduratu eta bigarrenak funtzio militarrak eta judizialak zituzten).

4.2 GAZTELAKO KOROAREN EKONOMIA

- Nekazaritza eta abeltzaintza ziren Gaztelako Koroako jarduera ekonomiko garrantzitsuenak eta biztanleen gehiengoa horretan aritzen zen lanean. - Abeltzaintza transhumantea (leku batetik bestera mugitzen zena) erraz garatu zen biztanleria urria eta klima lehorra zela eta. Abelbideak (bideak) sortu. Batez ere ardi merinoen hazkuntza artilea lortzeko eta oihalgintzarako edo beste herrialdeetara esportatzeko erabiltzen zen. - Ardi merinoen artilearen eta harekin egindako oihalen salemntari esker, eskulangintza eta merkataritza asko garatu. Azkokak oso garrantzitsuak bihurtu (adib. Medina del Campokoa).

5.1 ARAGOIKO KOROAREN POLITIKA

- Aragoiko Koroa Kataluniako konderriek eta Aragoiko, Valentziako eta Mallorcako erresumek osatzen zuten. - Batasun dinastiko bat zen; hau da, lurralde bakoitzak bere gortea, legeak, erakundeak eta ohiturak zituen eta errege-erreginek horiek errespetatzeko konrpomisoa hartu zuen. - Monarka zen agintari nagusia eta haren boterea Gaztelakoarena baino txikiagoa zen. Adibidez, Aragoiko monarka ezin zuen lege edo zerga berririk ezarri gorteeen onarpenik gabe. - Generalitatea: erresuma bakoitzako legeak betetzen eta errespetatzen zirela zaintzeko erakundeak ziren. Aragoin, justizia deitzen zen.

5.2 ARAGOIKO KOROAREN EKONOMIA

- Aragoiko Koroak Gaztelakoak baino hedapen txikiagoa izan zuen Iberiar Penintsulan. Hala ere, hedapen handiagoa lortu zuen Mediterraneoko kostaldean: Sizilia, Sardinia eta Napoles konkistatu. - Biztanle gehienak nekazaritzatik bizi eta abeltzaintzan ere ardi-haziendak asko garatu. - Merkataritza harreman ugari zituen herrialde askorekin; Europako, Asiako eta Afrikako hainbat hirietan ordezkariak zituzten (itsasoko kontsulatuak).