Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Informazioa

euskera01

Created on November 17, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Laster Euskararen Nazioarteko Eguna izango da. Aurten, zoritxarrez, geure osasunarekiko zein besteekiko errespetuz, ez dugu lagunarte atseginean pintxo eta gozo lehiaketaz gozatzeko aukerarik izango. COVID-19ak, baina, ez du Euskara eta gu guztiok isolatzea eta bakartzea lortuko. Garai berrietara gurekin egokitzeko prest?

Euskararen Nazioarteko Eguna

2020 honetan eskola guztia batuko duen ekimena martxan jartzea bururatu zaigu: ahobizi zein belarriprest, euskaldun zein erdaldun... denok izango dugu parte hartzeko aukera. Eta egitekoa? Ezin errazagoa! Gabonetako postala egin beharko dugu. Euskara Mintegikook fin ibili gara, eta badaukagu dagoeneko gurea.

Lehiatzeko prest?

OINARRIAK:

Egin beharrekoak:

Gabonetako postal bat egin beharko duzu.

Postalean idatzi mezu bereziren bat euskaraz.

Ez larritu euskararik ez badakizu, “Zorionak eta Urte berri on!” lako batekin nahikoa izango da.

Eta lasai, ez daukazu trebea izan beharrik. Marrazkilaria ez bazara, hartu gogoko duzun argazkiren bat eta listo. Eta seme-alabarik, neba-arreba gazteagorik baduzu, badakizu, eraman Euskaraldia etxera.

NOIZ ARTE?

Postala eskolara ekartzeko epea abenduaren 10ean amaituko da. Atarian, igogailuaren ondoan, kutxa bat jarriko dugu. Sartu kutxan postala. Nahi baduzu, bidali postala posta elektroniko honetara: 014865eu@hezkuntza.net. Eta gogoratu, ONDO ZEHAZTU postalaren atzealdean: izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa eta zein hizkuntzatan matrikulatuta zauden. Abenduaren 14tik 17ra eskolako kide guztiok postalik ederrena aukeratuko dugu. Bai sarean, bai eskolako 1. solairuko eskailera-buruan postal guztiak jarriko ditugu, eta zeuok erabaki beharko duzue zein den postal irabazlea. Hainbat sari egongo dira; beraz, ANIMA ZAITEZ!

Eman hegoak euskarari!