Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Gutuna

ssola74

Created on October 10, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

GUTUNA

HASI

GUTUN FORMALA ETA INFORMALA

Gutun informala

Gutun informalari lagun artekoa ere esaten zaio. Igorlea eta hartzailea maila berean daudenean erabili ohi da. Erregistroa informala, konfiantzazkoa da; tonuan, hitzetan, esamoldeetan islatuko da. Egiturari dagokionez, edozein eskutitzetan aurki ditzakegun atalak dauzka: goiburua, data, hasierako agurra, sarrera, gorputza, bukaerako agurra, sinadura eta oharrak (aukerakoa).

DATA

Zornotzan, 2004ko uztailaren 7an Kaixo Juan! Aspaldiko, zer moduz? Ni nahiko ondo. Zure gutuna jasotzeak izugarri poztu nau. Askotan neure buruari galdetzen diot nola dagoen nire Juantxo! Badakit izugarrizko esperientzia bizitzen ari zarela. Kontatu didazu gutunean oso argal eta beltzaran zaudela. Baina kontuz ibili eguzkiarekin eta janariarekin. Ekarri behar dituzu argazki asko pasadizoak kontatzeko. Zure gutunean nire bizitzari buruz galdetu didazu. Egia esateko, hemen, herrian, ia-ia dena berdin dago, hau da: egunero lanera eta larunbatero parranda. Alde batetik, ni oraindik Eroskin lan egiten ari naiz. Laster bukatuko zait kontratua. Hori dela kausa, lana aldatzeko asmotan nago eta gainera, laneko giroa ez da oso ona. Beste aldetik, datorren astean oporrak edukiko ditut eta Bartzelonara joatea gustatuko litzaidake. Han, nire lehengusina lanean dago eta bere etxean geratuko naiz. Bartzelonara joatekotan, Forum bisitatzera joango naiz. Dirudienez, gauza interesgarriak daude bertan. Hurrengo gutunean dena kontatuko dizut. Laster elkar ikusiko dugulakoan, Musu handi bat, Peru Oharra: Goraintziak zuretzat lagunen partetik. Ikasbil(moldatua): https://jarduerak.ikasbil.eus/mod/scorm/player.php

AGURRA

SARRERA

Gutun informala: eredua

GORPUTZA

AGURRA

SiNADURA

OHARRA

Gutun formala

Gutun formala testu zaindua da, erregistro formalekoa. Igorlea eta hartzailea maila ezberdinean daudenean erabili ohi da. Esate baterako: langile-nagusi, zuzendari-ikasle, herritar-alkate. Enpresen arteko zein administrazioarekiko harremanetan ohikoa da. Eskutitz informalaren egiturari jarraitzen dio: goiburua, data, hasierako agurra, sarrera, gorputza, bukaerako agurra, sinadura eta oharrak (aukerakoa).

Gutun formala: eredua

DATA

Irunen, 2016ko maiatzaren 5ean.Zuzendari andrea: Oso kezkatuta gaude gure auzoan egin nahi diguten bidegorria dela eta. Honek izango lituzkeen ondorio kaltegarriak azaltzeko eta beste aukera batzuk proposatzeko idazten dizut. Lehenengo eta behin, bidegorria egingo balute, auzoaren bizi-kalitatea erabat aldatuko litzateke . Orain aisialdirako eta umeak jolasteko dugun espazioa erabat murriztuko litzateke . Gainera, bidegorriaren ibilbideak eremu hori bitan banatzen du eta horrek aisialdirako espazio honen desagerpena ekarriko luke . Beste aldetik, ekimen hau arriskutsua da. Gure etxeko ataria, aurretik aipatu dudan bezala, oinezkoen eta umeen aisialdirako espazioa denez, istripuak gertatzeko aukera asko sortuko lirateke . Bide batez, aparkalekuaren gaia aipatu nahi nizuke. Dakizun bezala, gure auzoan aparkatzearena benetako buruhaustea da. Bidegorriaren proiektua aurrera eramango bazenute, arazo hau areagotu egingo litzateke . Gure kalkuluen arabera, auzoan, aparkaleku-tokiek ehuneko berrogeiko galera izango lukete . Gauzak horrela, bidegorriaren egokitasunari buruzko hausnarketa sakona egitea eskatzen dugu. Hala ere, gauza bat argitu nahiko nuke. Aurretik esandako guztiarekin ez dut esan nahi bidegorriaren egitasmoaren kontrakoa naizenik baizik eta leku egokietan jartzearen aldekoa naizela. Adibidez, gure auzoaren atzealdetik pasatzen den errepidea leku aproposa iruditzen zait bidegorria kokatzeko. Errepide horrek zabalera dezentea du bidegorria inongo arazorik gabe bere ondoan egiteko. Horrela, gure etxeko ataria errespetatuko litzateke eta txirrindularien eskubideak ere beteko lirateke . Azaldu ditudan arrazoiak eta egin ditudan proposamenak kontuan hartuko direlakoan, Eskerrik asko, Josune Ikasbil (moldatua): https://jarduerak.ikasbil.eus/mod/scorm/player.php

AGURRA

SARRERA

GORPUTZA

AGURRA

SINADURA

Orain, gutun formalari egingo diogu tartea. Egitura aztertuko dugu sakonean, atalez atal.

Data

Orriaren goialdean ageriko da, oro har, eskuinaldean, hartzailearen azpialdean: Lehenengoz, herriaren izena idatziko da. Ondoren, koma batez bereiztuta, data idatziko da. EUSKALTZAINDIAREN ARAUA: Data adierazteko orduan, hortaz, forma hauek erabil bitez: Durango(n), 1995eko martxoaren 7a(n), aukeran utziz inesiboaren marka. 1995/03/07; 1995-03-27; 1995/III/07; 1995-III-27; 1993-11-23ko bilera agiriak dioenez... Urtarrilak 20 bezalakoak ere erabil daitezke, baina aposizioan: gaur, urtarrilak 20 bezalakoetan (beraz, *otsailak 20 egin zuten bilera ez da zuzena).

Lorem ipsum dolor sit amet consectetur

+info

  • Jaun-andre hori(ek):
  • Zuzendari hori:
  • Arduradun hori:
  • Zinegotzi hori:
  • Bazkide hori:
  • Andre agurgarria:
  • Jaun agurgarria:
  • Agur:
  • Agur andre hori:
  • Agur t'erdi:
  • ...

hasierako agurra

SARRERARAKO FRASEOLOGIA: .Lehen-lehenik neure burua aurkeztuko dut: .Gutun honen bidez, ... .Lerro hauen bidez, ... .Zuregana jotzen dut ... .Zuri zuzentzen natzaizu ... . ... gaia aintzat hartuz ... . Hedabideetan bolo-bolo dabilen gaia ... . ...-(r)i erantzuna eman nahian, ... .Esku artean daukagun gaiak berebiziko garrantzia dauka ... .Zure eskutitzari erantzunez, ...

Bukaerako agurra

.Aldez aurretik eskerrak emanez, ... .Zure laguntza eskertuz, ... .Zure erantzunaren zain, .Agurtzen zaitut .Besterik gabe, ... .Laster elkar ikusiko dugulakoan, ... .Adeitasunez, ... .Begirunez, ... .Honenbestez, ... .Gogoan hartuko duzu(e)lakoan, ...

BETIERE, GOGOAN IZAN!!!

NOR ZAREN: ZEIN DEN ZURE ROLA NORI IDATZI BEHAR DIOZUN ZEIN DEN GAIA ZEIN DEN HELBURUA TESTU MOTA

BUKATUTAKOAN: ERREPASATU!

IDAZTEN HASI AURRETIK:

HURREN ARTE!!!