Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

2DBH- Erdi Aroaren oparoaldia

carlosfernandez

Created on August 25, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Piñata Challenge

Teaching Challenge: Transform Your Classroom

Frayer Model

Math Calculations

Interactive QR Code Generator

Interactive Scoreboard

Interactive Bingo

Transcript

Geografia eta Historia 2 DBH - 5. Gaia

gehiago irakurri

hasiera

1. Aldi oparoa

2. Gremioak

3. Aldaketa kulturalak

4. Monarkia feudalen sendoketa

5. XIV. mendeko krisialdia

6. Erdi Aroaren amaiera Hispaniako erresumetan

1. ALDI OPAROA

  • XII. mendetik aurrera, Erdi Aroaren aldi oparoa hasten da hurrengo faktoreak eman zirelako:

1. Nekazaritzaren hedapena

2. Merkataritzaren eta bankuen garapena

3. Hirien hazkundea

1.1 NEKAZAITZAREN HEDAPENA

  • Nekazaritza-ekoizpenak gora egin zuen Europan hurrengo arrazoei esker:
1. Lur gehiago zegoen (zingirak agortu, basoak bota...) 2. Hiru urteko labore-txandaketa ezarri zen. 3. Lana erraztu zen teknika berriak ezarriz: A) Golde beladirruna nagusitu zen erromatar goldea alde batera utziz. B) Islamaren eraginez sail ureztatuak hedatu ziren. C) Errotak hedatu ziren (ur-errotak + haize-errotak). *Honi ezker, elikagai gehiago eskuratu zitekeen, gosea murriztuz eta jendearen osasuna hobetuz. Horren ondorioz, heriotza-tasa txikitu zen eta Europako biztanleria asko hazi zen.

Info

1.2 MERKATARITZAREN ETA BANKUEN GARAPENA

  • Biztanleriaren hazkundeak produktuen beharra areagotu zuen eta horrek artisau kopurua handitzea ekarri zuen.
  • Merkataritza ere asko garatu zen bi itsas bide nagusien bitartez:
1. Mediterraneoko bidea. 2. Atlantikoko eta Baltikoko bidea. *Merkatariak azoketan biltzen ziren aldian behin. Nagusienak Champagneko (Frantzia) eskualdekoak ziren.

Merkataritzaren hazkundearekin batera bankuen eta finantza-tekniken garapena eman zen.

1.3 HIRIEN HAZKUNDEA

  • Europako hiriak asko hazi ziren hiru kausa nagusirengatik:
1. Eskulanaren soberakina nekazaritzan eman ziren berrikuntzak bultzatuta. 2. Joputzatik ihes egiten zuten nekazarien ihesaldia. 3. Babes lekuak zirelako.
  • Hiri zahar batzuk merkataritza guneak bihurtu ziren baina ere hiri berriak sortu ziren merkataritza-bide toki estrategikoetan. Ala ere, hiri txikiak ziren; handienak (Paris, Brujas, Florentzia, Venezia...) 50.000 biztanle inguru zituzten.
  • Hiriko biztanleari burges esaten zitzaion. Burges hitza "burgo" merkataritza- eta eskulangintza-auzoen izenetik dator baina hiriko biztanle guztiei ematen amaitu zen.
  • Nahiz eta izen berbera eman, desberdintasun handiak zeuden hirietako bizatnleen artean...

1.3 HIRIEN HAZKUNDEA

  • Hiriak bizitza erlijiosoaren, politikoaren, ekonomikoaren... topaleku nagusia bihurtu ziren. Ezin dugu ahaztu hiri asko feudo bateko lurraldearen barruan zeudenez, feudo horren juanaren jurisdikziopean zeudela. Horrek lizkarrak sortzen zituen burges berrien eta jaunen artean...
  • FORUAK: Erregeak eman ahal zuen eskubide bat zen. Dokumentu horretan hiriaren eskubideak eta pribilejioak ematen zitzaien burgesei jaun feudalen aginpidetik askatzeko.
  • Hiriak gobernatzeko, udalak edo kontzejuak sortu ziren, biztanleriaren hazkundea zela eta ezinezkoa zelako hiritar guztiek parte hartzea (eta familia entzutetsuenak eta aberatsenak boterea kontrolatu nahi zutelako).
  • Alkatea eta epailea ziren udalen edo kontzejuen buruak, erregidorez eta funtzionarioez lagunduta zeudenak.

2. GREMIOAK

  • Hirien, biztanleriaren eta merkataritzaren hazkundearekin batera, eskulangintzaren garapena eman zen Europan XIII. mendetik aurrera.
  • Era askotako eskulangileak zeuden: ehuleak, zapatariak, bitxigileak, okinak, errementariak... Lantegi txikietan lan egiten zuten eta, normalean, lanbide bera zutenak kale berean egoten ziren (hori de-eta, lanbidearen izena jartzen zen kaleari).
  • Eskulangileak oso zehaztutako hiru maila zituzten:
1. Ikastuna: lanbide bat ikasi nahi zuten gazteak ziren. Kontratu bat sinatzen zuten eskulangile batekin eta harentzan lan egiten zuten soldatarik jaso gabe. 2. Ofiziala: prestakuntza jasotzen zuten ikastunak ofizialak bihurtzen ziren eta soldata jasotzen hasten zuten lanaren truke. 3. Maisua: ofizial bat norberarentzat lan egiten hasten zuenean maisu bihurtzen zen eta lantegiaren, erramntinen, lehengaien.... jabe bihurtzen zen.

2. GREMIOAK

  • Lanbide bereko eskunlangileak elkartu eta gremioak eratu zituzten helburu bikoitzarekin:
1. Elkarri laguntzea 2. Lehia saihestea
  • Gremio bakoitzak estatutu bat egiten zuen eta kide guztiak zina egin behar zuten, lanbidearen arauak, eskubideak eta betebeharrak onartuz.
  • Gremioak GUZTIA kontrolatzen zuten: lehengaiak, produktuen prezioa, kalitatea...

3. ALDAKETA HANDIAK KULTURAN

  • Hiriko bizitzaren goraldiak ondorio handiak izan zituen kulturaren munduan.
  • Burgesek ezagutza erabilgarriak nahi zituzten beren oinordekoentzat. Horren ondorioz sortu ziren hiriko eskolak eta, horren ondorioz, monasterioetako klerikoak pertsona ikasi bakarrak izateari utzi zuten.

Eskolak gotzaindegiaren (katedraleko eskolak) edo udaletxearen (udal-eskolak) mende zeuden. - Katedraleko eskolak goitzanaren mende zueden eta erlijio-ikasketak egiten ziren. - Udal-eskolak udalaren mende zeuden eta erlijio-ikasketaz gain, irakurketa, idazketa, kontabilitatea... ere ikasten zen.

+ Info

3. ALDAKETA HANDIAK KULTURAN

  • Hirietako eskoletara gero eta jende gehiago joaten zenez, irakasleek eta ikasleek gremio bat sortu behar izan zuten bere autonomia eta eskubideak babesteko: unibertsitateak.
  • Unibertsitatearen burua errektorea zen.
  • Unibertsitateak fakultateak zituzten, bakoitza jakintzagai batean espezializatua. Haren burua dekanoa zen.

4. MONARKIA FEUDALEN SENDOTZE-ALDIA

  • XII. mendetik aurrera, Europako monarkia nagusienak (Frantziakoa, Ingalaterrakoa, Gaztelakoa; Aragoikoa...) bere botorea indartu zuten jaun feudalen gainetik hainbat faktoreei esker:
1) Hirien hazkundearekin nobleen boterea gutxitzen joan zen; erregeek foruak eman leialtasuna lortuz. 2) Ekonomiaren hazkundearekin zerga gehiago bildu eta armadak sortu ahal zituzten. 3) Unibertsitateen garapena zuzenbide tradizionalari botere handiagoa eman zuen.
  • Gobernakuntza lanekin laguntzeko, gorteak edo parlamentuak eratzen hasi ziren, nobleen, klerikoen eta hirietako gobernarien ordezkariak soilik zituztenak.
  • Iraganean gertatzen zen bezala, monarkiek lurralde gehiago eskuratzen saiatu ziren gatazka asko sortuz. Nagusienetariko bat Ehun Urteko Gerra (1337-1453) izan zen Ingalaterra eta Frantzia artean.

MENDEBALDEKO ZISMA (1378-1417)

  • Elizan ere erlijio-borrokak eman ziren.
  • 1378an Gregorio XI.a aita santua hil zen. Erromako kardinalek Urbano VI.a aukeratu zuten haren oinordeko baina kardinal talde batek beste aita santu baten, Klemente VII.a, alde egin zuten eta aita santua izendatu zuten.
  • Kristandadea zatituta geratu zen eta errege-erregina batzuek aita santu baten alde egiten zuten arren, besteek bestearen alde.
  • XV. mendearen hasieran hiru aita santu ere egon ziren. Egoera hura konpontzeko kontzilio bat deitu eta hiru horiek beste bat aukeratu zuten: Martin V.a.

5. XIV. MENDEKO KRISIALDIA

  • Europan eman zen hazkundearen ondoren XIV. mendean krisialdi sakona etorri zen hurrengo arrazoiengatik:

1. Nekazaritzaren arazoak

3. Izurri beltza

2. Gerrak eta matxinadak

5.1 NEKAZARITZAREN ARAZOAK

  • Euriteak ugaritu egin ziren Europan XIV. mendean eta uzta asko galdu ziren.
  • Biztanleria hazi zenez, lurrak gehiegi ustiatu behar izan ziren; horren ondorioz, lur askok agortu egin ziren usta txarrak emanez.
  • Janaria urritu zen eta prezioak garestitu egin ziren; horren ondorioz, gosetea eta desnutrizioa zabaldu zen.

5.2 GERRAK ETA MATXINADAK

  • Gatazka eta gerra ugari eman ziren bai erresuma barruan bai erresumen artean.
  • Errege-erreginek nekazariak soldadu gisa behar zituzten; gerrak udan eta udaberrian zirenez, jende asko hiltzeaz gain, uzta ugari suntsitu ziren.
  • Uztak galtzeagatik eta gerrek ekarritako hondamendiengatik diru-sarrerak txikitu egin ziren. Arazoa konpontzeko, zergak areagotu zituzten.
  • Zergak etengabe igotzearen ondorioz, nekazari-matxinada eta herri-matxinada ugari eta bortitzak eman ziren jaun feudalen aurka.

5.3 IZURRITE BELTZA (1348)

  • 1348. urtetik aurrera izurrite beltzaren epidemia ikaragarria izan zen.
  • Asian sortu eta genovarren merkantzia-itsasontziek ekarri zuten Europara. Oso azkar zabaldu egin zen kontinente osoan zehar.
  • Gaixotasuna goseak, janaririk gabe eta oso higiene-egoera eskasetan zegoen jendea jo zuen, pertsona asko hilez. Hiriak izan ziren kaltetuenak, biztanle asko hartzen zituztelako.
  • Bost urteko epean, 20-25 milioi pertsona hil ziren (Europako biztanleriaren 1/4).

6. ERDI AROAREN AMAIERA HISPANIAKO ERRESUMETAN

6. Erdi Aroaren amaiera Hispaniako erresumetan

  • GAZTELAKO KOROAN:
- Uzta txarrak, goseteak eta izurriak agertu XIII. mendearen amaieratik aurrera. - Biztanleria gutxitu eta laborantzako lur asko bertan behera utzi ziren. Horrek, nobleen diru sarrerak murriztea ekarri eta, galerak konpensatzeko, nobleek lurren errentak igo zituzten. Emaitza = nekazarien erreboltak eta matxinadak. - Nobleek ere haien artean borrokatu lurrak lortu nahian eta monarken aurka ere matxinatu haien presioaz askatzeko. Matxinada horietako horren bitartez Trastamara dinastia Gaztelako Korora iritsi XIV. mendean. - Egoera XIV. mendearen amaiera hobetu zen eta monarkek Gibraltar eta Kanariak konkistatu zituzten.

6. Erdi Aroaren amaiera Hispaniako erresumetan

  • ARAGOIKO KOROAN:
- Krisi demografikoak eta ekonomiaren gainbeherak arazo larriak sortu Aragoiko Koroan. Izurriek, gizarte-matxinadak eta gerra zibilak eman XIV. eta XV. mendeetan. - Trastamara dinastia XV. mendean iritsi Aragoiko tronura Fernando I.a errege izanik. - Dinastia berria tronura iritsi en garai berean, Aragoiko Koroan hainbat gizarte- arazo hasi ziren: Kataluniako nekazarien erreboltak, Bartzelonan gerra zibil bat nobleen eta burges aberatsen artean.... - Kaos egoera horrek Kataluniako eragina murriztu eta Valentzia boterea hartu.