Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

UDAKO IRAKURGAIAK DBH 3

erkuden

Created on June 9, 2020

Udarako aukerak

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Interactive Event Microsite

January School Calendar

Genial Calendar 2026

Annual calendar 2026

School Calendar 2026

2026 calendar

January Higher Education Academic Calendar

Transcript

UDARAKO IRAKURGAIAK

DBH 3

10. A ZER GAUPASA

6. 33 EZKIL

9. AROTZAREN ESKUAK

7. 8 IPUIN GOTIKO

MARGOLANA

SASIESKOLA

8. BETI IPARRALDERANTZ

KATU

ITZALAK BIZI DIREN LURRALDEA

IRAGANIK GABE

1. MARGOLANA

LABURPENAInstitutu batean edozer gerta liteke. Gerta liteke margolan baliotsu bat aurkitzea. Ager litezke bi gazte bazterrak nahasi nahian eta baita eskolazain ilun eta beldurgarri bat ere. Horri gehitzen badiogu elurrak geldiarazitako herria, maitasuna, komikia, Louvre museoa eta Interpola, korapilo ia aska ezina izango dugu. Izan ere, institutu batean edozer gerta liteke

IGOR ELORTZA

2. SASI ESKOLA

LABURPENA Ostegun buruzuri bat da eta Larraitz, institutuan piper eginda, mendi aldera joan da, Martinekin, ezagutu orduko bihotza taupaka jarri zion mutilarekin. Askatasun gose eta egarri da eta prest dago dena atzean uzteko. Euren arteko maitasunean sinetsita dago. Baina bizitza itzulipurdikatuko zaio, han mendian, hilketa baten lekuko isila izango delako. 1984 urtea da eta biharamunean honela jasoko dute egunkariek berria: “Mueren tres terroristas en un tiroteo”. Ke arteko egunak dira Euskal Herrian. Bizitza benetan irauliko diona, ordea, Martinen abandonatzea izango da, babes eman beharrean, bizkarra emanez. Sentimendu eta emozio zurrunbilo horretan, konplize bakarra aurkituko du Larraitzek.

GARBIÑE UBEDA

3. KATU

LABURPENAAsier bullying-aren biktima da, bere gelako hiru lerdok bizitza izorratzen diote eta edozer egingo luke haietaz libratzearren. Bat-batean, amets bat balitz bezala, zer eta katu beltz bat azalduko zaio, bere nahiak gauzatzeko prest: Asierrek nahi badu, katuak hil egingo ditu hainbeste sufriarazten dioten malapartatu horiek. Horren truke, baina, Asierrek maite duen norbait ere bizidunen mundutik eramango du katuak. Zorakeria dirudi, baina egia balitz? Proposamen kilikagarri bezain arriskutsua?

IÑIGO DIEREZ

4. ITZALAK BIZI DIREN LURRALDEA

LABURPENAInperioaren mugetan, Arkania urrunean, matxinada-hotsak dabiltza, baita istorio izugarriak ere, aspaldi debekatutako magiaren berpizteaz hitz egiten dutenak. Esku gogorrez erantzun nahi dute armadako buruek, eta horretarako erabiliko dituzte beren zerbitzu sekretuak ere. Naturaz gaindiko gertakariak biderkatzen diren bitartean, gazte beldurti bat, agure jakintsu bat eta matxino ausart bat bidaia harrigarri batean abiatuko dira, eta bidean topatuko dituzte ezpatak, gazteluak eta izaki miragarriak. Abentura eta magiaren aroa hasia da.

ALBERTO LADRON

5. IRAGANIK GABE

LABURPENAGizon bat azaldu da bazterreko auzo batean. Inork ez daki nondik datorren, ezta nor den ere. Baina haren agerpen hutsak iragana ekarriko du gogora. Bi polizia, Isaak López de Albeniz eta Sara Sáinz de Bilbao, saiatuko dira argitzen nor den gizon misteriotsua eta zergatik azaldu den azaldu den moduan. Intriga handiko eleberria da, gaizkileak ere zuzendu daitezkeela erakutsi nahi duena, hartarako, borondate onaz gainera, memoria ezak bere lana egiten badu.

FELIPE JUARISTI

6. 33 EZKIL

LABURPENA33 ezkil (Zubikarai saria 2015), Miren Gorrotxategi Azkune: Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.

MIREN GORROTXATEGI

7. 8 Ipuin gotiko

LABURPENABeldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte-talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizko eta madarikazioak, funeraria bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak… Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako istorioak, terrorezko kontakizunen eta oro har literaturazale guztien gozamenerako.

JON EUGI

8. BETI IPARRALDERANTZ

LABURPENAEuropako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz? Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak. Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera. Hainbat muga zeharkatu beharko du beti iparralderantzko bidean: Malin, Aljerian, basamortuan, Marokon eta azkenik itsas artea pasatuta Espainiara. Abentura horietan era guztietako pertsonak ezagutuko ditu, bihotzik ez duten anker mixerableak eta laguntzeko prestasun handiko jatorrak. Zuk zer egingo zenuke?

JON ARRETXE

2. AROTZAREN ESKUAK

LABURPENA Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena. Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziaraino eramango du, II. Mundu Gerraren garaian; berrogeitaka urte beranduago Europako hainbat lekutan gertaturiko hilketa sorta izugarri bat ere harrapatzen du, eta bere burua arriskuan egon litekeela sentituko du azkenik. Bordeleko polizia erretiratu batekin saiatuko da Ane korapiloa askatzen, eta beste horrenbeste egitera gonbidatzen gaitu Alberto Ladron Aranak, suspensez eta ustekabez beteriko eleberri honetan.

ALBERTO LADRON

10. A ZER GAUPASA!

LABURPENAUdako gau bat da. Sei gazte kostaldeko herri batean ospatuko den rock kontzertura joango dira gaupasa ahaztezin bat egiteko asmoz. Eta halaxe gertatuko zaie, bai horixe!

M.A MINTEGU