Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
DBH 1 UDAKO IRAKURGAIAK
erkuden
Created on June 8, 2020
2019/2020
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Akihabara Microsite
View
Essential Microsite
View
Essential CV
View
Practical Microsite
View
Akihabara Resume
View
Tourism Guide Microsite
View
Online Product Catalog
Transcript
UDARAKO AUKERAZKO IRAKURGAIAK
DBH 1
9. BETI IPARRALDERANTZ
6. ESKULARRU BELTZAK
MAITASUN SUA
7. ELURPEAN
MAGALI EZ DAGO BAKARRIK
10. A ZER GAUPASA!
8. JARA
KITTANO
IZU-IZUA
HERIOTZA HARRIGARRIA
1. MAITASUN SUA
LABURPENAEkain mutil bakartia da. Ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak dauzka, eta, gainera, oporretan eskolako idazlan nekagarri bat egin behar du, ikasturtea ondo bukatuko badu. Idazlana egiteko dokumentazio bila dabilela, antzinako eskuizkribu bat aurkituko du, eta bere bizitzarekin antzekotasunak dituen abentura zirraragarri eta hunkigarri batean murgilduko da. Maitasunaren indarraz jabetuko da, eta, Montse lagun onak lagundurik, bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartuko du.
AITOR ARANA
2. MAGALI EZ DAGO BAKARRIK
LABURPENA Egun zailak bizitzen ari dira Bergarako institutuan, egun ilunak, egun korapilatsuak. Duela hamabost egun, bertako bi ikasle gertakari tamalgarri batean nahastu ziren, biolentzia irrazionalaren atzapar zikinetan murgilduz. Geroztik, giroa endredatu samar dago: bai eskolan, bai herrian, eta, oro har, baita Debagoiena bailara osoan ere. Hain da mingarria biolentzia. Batez ere, neska-mutil gazteak kolpatzen dituenean… John Andueza gazte literaturaren unibertsora hurbildu da berriro. Oraingo honetan, istorio frenetiko batekin dator, erritmo bizian idatzia, irakurlea lehenengo lerrotik harrapatuko duena. Tamalez, gaur egungo gizartean, puri-purian dagoen gaia jorratu du: emakumeen kontrako sexu-erasoen plaga. Gure herrietan, gure kaleetan, etxe-azpian bizitzen ari garen drama...
JOHN ANDUEZA
3. KITTANO
LABURPENAJaio zen behin mundura Kittano izeneko ijito bat eta auto gorri baten atzeko eserlekuan utzi zuten abandonaturik. Gaur egun, gizon heldua dagoeneko, hiri handi batean bizi da gaztaina erreak salduz. Liburu honetan Kittanoren historia kontatzen da, sufrimendu eta zailtasun guztien gainetik beti aurrera egiten duen ijitoarena. Kintxo eta Mieliño dira bere lagunak, eta Uxabe bere bihotzeko azukre koxkorra. Baina maiteñoarengandik urruti bizi behar izan du urte askotan. Topatuko ote du berriz txokoren batean?
JOXANTONIO ORMAZABAL
4. IZU-IZUA
LABURPENAMisteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen eta izuaren artean kokatuak. Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea beste erremediorik ez zaio geratuko lehenengo istorioan. Bigarrenean, Hondargane izeneko herri txiki batean, bizilagunak eta haren misteriozko etxeak eragingo dioten jakin-minak, amesgaizto bat bizitzera eramango du protagonista. Hirugarrenean, jaun baten eta morroi baten arteko menpekotasun gaiztoak sorturiko harreman bitxia ezagutuko dugu.
JOKIN DE PEDRO
5. HERIOTZA HARRIGARRIA
LABURPENAAurtengo udan, Ikerrek errekuperazio baterako ikasi behar du. Horregatik, priore-etxe lasai batera eramaten dute gurasoek. Zoritxarrez, bertan azterketa gainditu ez zion irakaslea dago. Oso deseroso eta aspertuta dago Iker, baina bat-bateko hileta misteriotsu batek egoera guztiz aldatuko du
TOTI MARTINEZ DE LEZEA
6.ESKULARRU BELTZAK
LABURPENABeire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera. Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.
Gustatuz gero, jarraipena daukan liburua da.
JASONE OSORO
7. ELURPEAN
LABURPENANeguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek berak buruhausteak besterik ez dizkio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea, atsedenaldi bila etorri den inspektorea bere gogoaren aurka ezinbestean lanean jarraraziko dutenak.
JOKIN DE PEDRO
8. JARA
LABURPENAJara kuleroak odolez zikinduta esnatzen da. Hilekoa etorri zaio. Amari esan nahi dio gosaltzera doanean, baina beti bezala korrika eta presaka dabil ama, urduri, lanera joan behar duelako. Aitak ere presaka alde egiten du Jakitean, amak besarkatu egiten du eta betiko leloekin hasten da, ea minik duen, konpresak emango dizkiola, eta mutilekin kontuz ibiltzeko. Jarak lasai egoteko esaten dio amari, badakiela zer egin eta nola jokatu, hilekoa zer den badakiela. Etxean bakarrik, komunera doa eta bere gorputza arakatzen du ispiluan, bere gorputza edertzen ari dela sentitzen du, eta ezpainak margotzen ditu.
Gustatuz gero, jarraipena daukan liburua da.
JASONE OSORO
9. BETI IPARRALDERANTZ
LABURPENAEuropako ateak jotzen edo jo gabe ate gainetik pasatzen diren etorkin horiek nondik datoz? Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak. Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera. Hainbat muga zeharkatu beharko du beti iparralderantzko bidean: Malin, Aljerian, basamortuan, Marokon eta azkenik itsas artea pasatuta Espainiara. Abentura horietan era guztietako pertsonak ezagutuko ditu, bihotzik ez duten anker mixerableak eta laguntzeko prestasun handiko jatorrak. Zuk zer egingo zenuke?
JON ARRETXE
10. A ZER GAUPASA!
LABURPENAUdako gau bat da. Sei gazte kostaldeko herri batean ospatuko den rock kontzertura joango dira gaupasa ahaztezin bat egiteko asmoz. Eta halaxe gertatuko zaie, bai horixe!
M.A MINTEGI