Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
nerabeak
educatecafamiliar
Created on April 22, 2020
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Higher Education Presentation
View
Psychedelic Presentation
View
Vaporwave presentation
View
Geniaflix Presentation
View
Vintage Mosaic Presentation
View
Modern Zen Presentation
View
Newspaper Presentation
Transcript
PANDEMIA BATEN
#etxeangeratunaiz
#0120
EGUNEROKOA
Nerabeei buruzko alea
E.I.S.E.Zorrotza.
Nerabeak
Konfinamenduan bizi
Baldintza normaletan, nerabezaroa aldi zaila izan ohi da. Une horretan nerabeek beren nortasuna bilatzen dute, eta, batzuetan, badirudi gurasoek nahi dutenaren justu kontrakoa dela. Horren ondorioz, egunero sor daitezke eztabaidak, eta helduek inpotentzia zein amorrua senti ditzaketenez, eztabaidak ugaldu egiten dira.
Emozioak
Etxean
Hori guztia areagotu egin daiteke, gainera, egungo konfinamendu egoera dela eta. Egoera horretan, familia osoaren joerak eta bizi ohiturak aldatu, eta mugikortasuna murrizten da.
Muga horiek guztiek amorrua, frustrazioa, asperdura, kezka, beldurra eta ezintasuna eragin diezaiekete familiako kide guztiei.
Zer egin dezakegu?
Beraz, gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko Zorrotzako lantaldetik lagundu egin nahi zaituztegu, egoera ahalik eta eramanerrazena izan dadin. Horretarako, hementxe dituzue zenbait aholku, egoera erabat belztu ez dadin:
1. Gatazka kozinatzen
Demagun presio eltze bat daukagula. Barnean tenperatura igotzen denean, presioak ere gora egiten du. Gure emozioek (amorrua, haserrea, frustrazioa, ziurgabetasuna, kezka…), errutina aldaketek eta iritzi desadostasunek gure eltzearen tenperatura igoarazten dute eta, beraz, presioa igo egiten da. Orain, demagun egiazko eltze bat dugula. Zer egin ohi dugu eltzea lehertu ez dadin? Horixe, bada: presioa askatu! Eltzea ur hotzaren zurrustan jartzen dugu, edo, besterik gabe, sutatik kentzen dugu. Ez da hala?
Pertsonok ere antzeko gauzak egin ditzakegu. Ziur asko, gauza dezente egin ohi ditugu, ohartu ere egin gabe baliagarriak direla presio hori jaisteko eta ez eztabaidatzeko. Zer egiten duzu zuk? Zer zaizu baliagarria?Batzuetan, liskarra saihesteko, isildu eta joan egiten gara (etsi, bakearen alde). Hori, berez, ez da gauza txarra; batez ere tentsioa murrizteko balio badigu. Eta, geroago, egoera baretuxeago dagoenean, gaiari hel diezaiokegu berriro. Helduok hala egiten dugu, eta baita nerabeek ere. Beren gelara joaten dira danbateko bat emanez (“lasaitzeko denbora behar dut” esan nahi du horrek, nerabezaroan). Eta sakelakoa, playa edo ordenagailua pizten dute.
Batzuetan, guztiok behar izaten dugu tarte batean bakarrik egotea..
2. Boterean gora egitea
Zer gertatzen da eltzearen presioa nola jaitsi asmatzen ez dugunean?
Boterean gora egiteari ekiten diogula: beste pertsonaren gainetik geratu nahi dugu. Gatazka egoera horretan, kontrola galtzen dugu. Helduoi gertatzen zaigun bezala, nerabeei ere halaxe gertatzen zaie. Baina berandu baino lehen, denok izaten dugu muga bat, eta hortik aurrera, damutuko zaizkigun gauzak esan edo egin ditzakegu.
Horregatik da hain garrantzitsua 1. puntua. Irakur ezazu berriro. Beste modu batera ikusten al duzu orain nerabearekin izandako azken eztabaida? Zure erantzuna EZ bada: irakurri berriro lehenengo puntua. Zure erantzuna BAI bada: zoaz 3. puntura.
3.Enpatia
RAEren arabera, hauxe esan nahi du: Norbaitekin identifikatzeko eta sentimenduak partekatzeko gaitasuna.
Tentsio egoeran gaudenean, zer pentsatzen dute nerabeek? Zer sentitzen dute? Egin ezin duten zer egin nahiko lukete? Haien tokian bageunde, ez al ginateke berdin sentituko? Izan ere, ez al dugu askotan frustrazioa edo haserrea sentitzen? Zure erantzunak hauek badira: ulertzen dut hala sentitzea; neu ere berdin sentitu naiz, edo horrela sentitzen naiz. Nerabea banintz beste gauza batzuk egin nahiko nituzke, etab. Hori pentsatu baduzu, jarraitu irakurtzen.
4.Mugak
Honaino iritsita, agian zera pentsatuko duzu: bai, baina niri dagokit heztea, eta nerabeak ezin du egin sudur puntan jartzen zaion guztia. Eta arrazoi duzu. Baina dagoeneko asko egin duzu, eta jaitsi duzu eltzearen presioa: boterean gora egiteari utzi diozu, eta ahalegindu zara ulertzen zer pentsatzen eta sentitzen duen. Orain ez etsi, bide onetik zoaz eta. Azken etapa baino ez zaizu geratzen: mugak. Alabaina, mugak baliagarriak izan daitezen, ezinbestekoa da horiek doituak, adostuak eta malguak izatea, egungo egoera ezohikoa delako.
Zer nahi diot transmititu? Eta nola helaraz diezaioket nire mezua? Aurkitu al duzu bi galdera horien erantzunik? Hala bada, itxaron, lasai egon arte. Une hori erabakigarria da. Gogoratu zeinen ondo ari zaren, eta dagoeneko zenbat pauso eman dituzun. Eta proposatu berriro muga horiek, baina egizu modu atsegin bezain irmoan.
PANDEMIA BATEN
EGUNEROKOA
Zorionez, hau ez da goi mailako sukaldaritzako errezeta bat, non modu bakarra dagoen gauzak egin, eta emaitza ona lortzeko. Edozein lorpen txiki baita ezer ere ez lortzea baino hobea.
Jarrai gaitzazu: