Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Globalizazioa eta munduko desorekak (Maria Layana Arrayago)

Maria Layana Arrayago

Created on April 20, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

GLOBALIZAZIOA ETA MUNDUKO DESOREKAK

Nazioarteko ekonomia-harremanak gero eta indartsuagoak dira eta mugarik gabeko merkatua dugu. Fenomeno honi globalizazioa deritzo. Baina...Zer da? Nola sortu da? Zer ondorio ditu?

Egilea: Maria Layana Arrayago

ZER GAI LANDUKO DITUGU?

Elikadura subiranotasuna eta Bidezko merkataritza

Deslokalizazioa

Globalizazioa

Erregaiak eta energia

Komunikabideak eta garraioak

Multinazionalak

Migrazioak eta munduko gatazkak

Lehengaiak

Pobrezia

Merkataritza harremanak

Larrialdi klimatikoa

01 GLOBALIZAZIOA

GLOBALIZAZIOA

  • XX. Mendearen erdira arte ekonomiak Estatu mailatan zuen garrantzia bereziki.
  • Herrialdeen arteko interkomunikazioa txikiagoa zen gaurkoa baino.
  • Nazioarteko harremanak ez ziren hain estuak eta herrialdeen arteko merkataritza ez zegoen hain garatua.
  • II.Mundu Gerraren ondoren munduak globalizazio prozesua hasi zuen

ZER DA GLOBALIZAZIOA?

Globalizazioa, batzuetan mundializazioa ere deitua, XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran herrialdeen arteko mugak gaindituz integrazio ekonomiko, politiko, kultural eta soziala ekarri duen prozesua da.

Globalizazioak mundu osoko gizakiei komunikazioa eta gizarte zein kultura harremanak eta enpresei negozio eta transakzio ekonomiko eta finantzarioak garatzeko aukerak mundu osora zabaldu dizkie.

Globalizazioaren abantailak

ENPLEGU maila handitzen da; herri azpigaratuetan ere

Enpresek EKOIZPEN KOSTUAK jaisteko eta gehiago ekoizteko aukera dute

Zein enplegu mota da?Zein baldintzatan egiten da?

" Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat"

" Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat"

Deslokalizazio prozesuak direla eta

AURRERAKUNTZA TEKNOLOGIKOAK eman dira jarduera ekonomikoa azkarragoa egiten duena

Lehia handitzen da mundu mailan eta enpresek PRODUKTU ANIZTASUN gehiago eskaintzen dute MUNDUAN ZEHAR

Nombre del autor

Nombre del autor

Mundu osoa konektatua dago

Globalizazioaren desabantailak

Multinazionalek botere handiagoa lortu dute eta enpresa txikiak suntsitzen dituzte

Herrialdeek krisiak izateko arrisku gehiago, ekonomia batzuk besteen menpe daudelako "

" Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat"

" Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat"

Ingurumen-arazoak natura-baliabide gehiegi ustiatzen direlako eta kutsadura mailak asko handitzen direlako

Alde handiagoak herrialde aberatsen eta pobreen artean. Desparekotasunak handitu dira.

Nombre del autor

Nombre del autor

"Globalizazioa positiboa izan dadin, pobreentzat eta aberatsentzat izan behar du. Eskubideen zein aberastasunen maila bera eman behar du. Oparotasun ekonomikoa eta komunikazio bide hobeez gain, justizia eta berdintasun soziala ere eskaini behar ditu.”

Kofi Annan, Nazio Batuetako 7. idazkari nagusia, 1938 - 2018

Antiglobalizazio mugimendua (Altermundismoa)

Antiglobalizazio-mugimendua edo altermundialismoa kapitalismoak bereziki XX. mendearen amaieratik erakutsi duen joera neoliberal eta globalizatzailearen aurkako mundu zabaleko mugimendu soziala da. Zer salatzen ditu? Desparekotasun ekonomiko eta sozialak, garapen bidean dauden herrialdeen kanpo zorra, interes ekonomikoen injerentzia politikoak, maiz gastu militarra handitu, errepresio politikoa areagotu eta demokrazia kolokan jartzen dutenak, baliabideen esplotazioa multinazionalen eskutik, ingurumen arazoak eta aldaketa klimatikoa eta tokiko komunitateen deuseztapena.

Play

ZER DAKIT NIK GLOBALIZAZIOAZ?

Hasiko gara oso ongi ezagutzen ditugun hainbat enpresa aztertzen eta globalizazioaren ondorio batzuekin lotzen.

ADIDAS

  • NON DAUDE EGINA?
  • NORTZUK EGIN DITUZTE?
  • ZER LAN BALDINTZATAN?
  • NONGO ENPRESA DA?
  • ZEIN ETEKIN IZAN ZUEN 2019.URTEAN?

Adidasek Asiara daramatza bere fabrikak

INFO

Klik egin! Adidasen fabriken baldintzak

Klik egin eta ikusi! Adidas Indonesiako fabrikan lan egiten zutenei ordaintzera behartua.

Eta gainontzeko ekoizleak zer?

Egin klik hemen eta 16.orritik aurrera hainbat zapata ekoizleen informazioa ikusi ahalko duzu.

ITZULI

NON EKOIZTEN DIRA GURE ZAPATAK?

ZAPATA EKOIZLEEK LANGILEEN ESKUBIDEAK BABESTEN DITUZTE?

"Cambia tus zapatos" erakundeak egindako ikerketa honetan, enpresa ezberdinei inkestak eta informazioa eskatu ondoren, sailkapen bat egin da langileen eskubideak babesteko egiten duten esfortzu maila neurtuz.

Ikusi hemen informe osoa

Zapatagintza industrian gertatzen den bezala, ehungintza industriak ere deslokalizazio prozesu sakona egin du azkeneko hamarkadetan. Pobretutako herrialdeetara deslokalizatu dira fabrikak bertako abantail ekonomiko, fiskal eta ingurumen abantailak probestuz.

Bideoa: Zer dago ehungintzaren inperioaren atzean?

ENPRESA HAU EZAGUTZEN DUZU?

McDonald's

  • Nongoa da?
  • Zein herrialdetan aurkitu dezakegu?
  • Etekinak zein herrialdetara doaz?
  • Non eta nola eskuratzen dituzte lehengaiak?

INFO

Mundutik bidaiatzen aurkitzen ahal dituzun McDonald's produktuak. Klik egin begian.

ETA ENPRESA HAU EZAGUTZEN DUZU?

PRODUKTUEK EZ DUTE EZAGUTZEN MUGARIK

Munduko elikagaien ekoizpenak gora egin du abiadura handiz azkeneko hamarkadetan

INFO

Baina.... Elikadura bermatuta al dago?

Nola da posible hainbeste elikagai egonda mundu osoan zehar banatuta, GOSEA eta DESNUTRIZIOA egotea herrialde batzuetan?

ELIKAGAIEN INDUSTRIAREN EZAUGARRIAK

Enpresa gutxi batzuen menpe

Elikadura Subiranotasun eza

Elikagaiak zaborretara

Zenbat elikagai botatzen ditugu zaborretara herrialde aberastuetan?

Munduko nekazariak itota daude eta horrek ondorio negatiboak ditu guztiontzat.

Zein enpresek kontrolatzen dute elikagaien industriaren gehiengoa?

INFO

INFO

INFO

ELIKADURAREN INDUSTRIA KONTROLATZEN DUTEN 10 ENPRESAK

  • Nestlé
  • PepsiCo
  • Unilever
  • Coca-Cola
  • Mars
  • Mondelez
  • Danone
  • General Mills
  • Associated British Food
  • Kellogg's

Hauetatik zientzuk ezagutzen dituzu?

1. Ikusi dezagun enpresa hauek zein marken jabeak diren.

2. Nongoak dira enpresa hauek? Zenbat irabazten dute? Klik egin eta ikusi

ITZULI

Bideoa: Horrela bilatzen dute janaria zaborretan Madrilgo auzo aberatsenetako batean.

Dibortziatu eta langabezian geratu ostean, emakume honek zabor-edukiontzietan bilatu behar izan du ogia. Gogorra dela dio, baina benetan lotsagarria dena Espainian hainbeste jende gosea pasatzen egotea dela eta aldi berean hainbeste janari botatzea.

Info

Bideoa: Elikagaien xahutzea - Datuak eta ondorioak

ITZULI

Eta nekazariak?

Gure elikaduraren oinarrian nekazal produktuak daude eta herrialde askoren ekonomiaren biziraupena nekazaritzan dago oinarritua.

Horregatik, hain txikiak diren produktu batzuk garrantzia handia dute gure bizitzan: Haziak

IKUSI ZERGATIK HEMEN!

Bideoa: Haziak eta elikadura subiranotasuna

Zer gertatzen da haziak eta nekazaritza multinazional handi batzuen esku geratzen badira?

Elikadura Subiranotasuna

Multinazional handiak haziak patentatzen badituzte, munduko nekazariek erabili nahi badituzte ordaindu behar diete. Beraz, elikaduraren kontrola enpresa handi batzuek dute eta burujabetza galtzen dugu guztion dure elikaduraren gainean.

Elikadura burujabetza Euskal Herrian

Ba al dakigu zer kontsumitzen dugun?

04

Eta zeintzuk dira enpresa handi horiek?

Hazien merkatua 3 enpresa talde handik kontrolatzen dute. Enpresa transnazional handiak dira, botere handiarekin. Azkeneko urteetan gainera enpresak elkartu dira fusionatuz eta enpresa are handiagoak eta boteretsuagoak bilakatu dira. Ikusi dezakegun ea izenen bat ezaguna duzun....

Ona al da enpresa handi hauen bateratzea?

Nekazarien ikuspuntua

Enpresen ikuspuntua

Enpresa handiak elkartuz hauek irtenbide hobeak eta azkarragoak eskainiko dizkiote nekazaritza sektoreari. ..

Nekazariak prezioak negoziatzeko ahalmenik gabe geratzen dira enpresa handi hauen aurrean, beraz, beraiek jartzen dituzten prezioak onartu behar dituzte. Azkeneko hamarkadan hazien prezioa asko handitu da.

versus

Inbertsio handiak egingo dituzte ikerketan eta hazien hobekuntzan

Globalizazioaren fenomenoaren ondorioz, enpresa handiek nazioz gaindiko hedapena izan dute, eta gero eta botere handiagoa.

Badakizu zein den probintzia bakoitzeko enpresa nagusia Espainiar estatuan?

ENPRESA NAGUSIAK

Mapan erreparatuz, zeintzuk dira Espainiar estatuan sektore nagusiak?

  • Automobilgintza industria
  • Nekazaritzako elikagaien industria
  • Ehungintza industria
  • Banketxeak

Eta Europan? Zein enpresa da garrantzitsuena herrialde bakoitzean?

Eta zein dira munduan diru gehien irabazten duten enpresak?

Ikusi handiagoa hemen

Enpresa Transnazionalek (ETN) nazioarteko merkataritzaren bi heren kontrolatzen dute eta azkeneko hamarkadetan beste herrialde batzuetara mugitzeko tendentzia izan dute, non soldatak baxuagoak diren eta ingurumen eta lan-baldintzen legediak kontrol gutxiago duten. Fenomeno honi deslokalizazioa deritzo, ikasi dugun bezala

TRASNAZIONALEN BOTEREA

Transnazionalak enpresa internazionalak dira. Negozioak herrialde bat baino gehiagotan egiten dituzte. Hauetako batzuk munduko herrialde handienek baino botere gehiago dute.

Irakurri "El País" egunkarian publikatutako artikulu hau eta hausnartu: "Cuando las empresas son más poderosas que los países".

INFO

Artikulua irakurri ondoren, ikusten dugu zenbait enpresak herrialde askok izan dezaketen aurrekontua baino negozio-zifra handiagoa dutela. Horren ondorioz, estatuek baino botere handiagoa dute. Enpresa teknologikoak ditugu adibide.

Munduko 100 erakunde ekonomiko nagusietatik 69 enpresak dira, eta 31 soilik herrialdeak

Hauek dira gehien kotizatzen duten bost enpresak: Apple, Google, Facebook, Microsoft eta Amazon

Iturria: "Cuando las empresas son más poderosas que los países (El País)

Zer behar du globalizazioak funtzionatzeko?

Komunikabide eta garraio arina eta erraza

Erregai eta energia ugaria eta merkea

" Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit, sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat"

Merkataritza askea

Lehengai merkeak

Nombre del autor

GARRAIOBIDEEN GARAPENA

Enpresak herrialde batetik bestera mugitu ahal izateko eta produktuak munduan zehar erosi eta saldu ahal izateko, ezinbestekoa da nazioarteko salgaien garraioa garatzea. Hala, hazkunde handia izan da merkataritzaren mundu-hedapena dela eta. Lurreko, itsasoko eta aireko garraioa garatzen da.

TELEKOMUNIKAZIOEN GARAPENA

Nazioarteko negozioak dinamikoagoak izan zitezen, enpresak negozioak egiteko modua aldatzen joan ziren teknologiaren azken aurrerapenak erabiliz. Teknologiaren, telekomunikazioen eta Interneten sorreraren aurrerapenarekin, mundua inoiz baino konektatuagoa dago. Nazioarteko merkataritzak herrialde askoren ekoizpen-ahalmena handitzen du eta hau telekomunikazioen garapenari esker da alde batetik.

ERREGAI ETA ENERGIA UGARI ETA MERKEAK

Energiaren ekoizpena eta kontsumoa handitzearen ondorioz hazi da, nahitaez, munduko ekoizpena. Energia-iturri nagusietako bat petrolioa izan da. Petrolioa energia-ahalmen handiko materia da, erraz garraiatu eta biltegiratu daitekeena, eta hainbat hamarkadatan (nahiz eta mundu garatuaren edo garatze-bidean dagoenaren artean desberdintasunak egon) munduko ekoizpenaren hazkunde esponentziala mantentzeko aukera eman du. Gainera, landu ditugun enpresa multinazionalen hedapena ahalbidetu du. Gas naturala ere energia-iturri garrantzitsu bihurtzen da. Biak dira etxeko eta industriako energia-iturri nagusiak.

Funtsezkoa da baliabide natural hau eskuratzea herrialdeen ekoizpen-ahalmenari eusteko eta handitzeko. Gainera, prezioa zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta ekoizpen-kostu txikiagoa izango dute enpresek. Urre beltza deitzen diote, eta arrazoi osoz: gaur egun, petrolioa da gure planetako energia-iturri nagusia. Horregatik ez da harritzekoa. ikusi dugunez, petrolio-industriako enpresak dira munduko enpresa boteretsuenen zerrendan buru.

PETROLIOA

Eta non dago petrolioa?

Petrolioa kritikoa da industrientzat, eta oso garrantzitsua da hazkunde ekonomikoari eta industria-garapenari eusteko. Munduan 30 mila milioi petrolio-upel kontsumitzen dira urtean, herrialde garatuak buru direla30

Zein enpresa daude industria honen atzean?

Baliabide natural horren kontrola estrategikoa da herrialde askorentzat. Horrek nazioarteko hainbat gatazka eragin ditu historian zehar. Asko dira arrazoi horrek eragindako gerren adibideak

Petrolioaren aurkako borrokek bultzatutako nazioarteko gatazka ospetsuenak

Iraken inbasioa 2003.iurtean

Azoreetako hirukotea

Irakeko inbasioa 2003ko martxoaren 20tik maiatzaren 1era bitartean gertatu zen, eta Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Espainia buru zituen koalizio batek egin zuen. Beste herrialde batzuek okupazio-fasean parte hartu zuten. Inbasioak Irakeko gerraren hasiera ekarri zuen. Estatu Batuetako presidente George W. Bush-en arabera, inbasioaren arrazoiak «suntsipen masiboko armak (ADM) Irakera desarmatzea» zen —arma horiek ez ziren inoiz aurkitu, eta ez zen frogatu haien existentzia. Gerraren aurkari nagusiek inbasioa egiteko aitzakia gisa aipatzen dituzte arrazoi horiek, interes ekonomiko eta politikoek bultzatuta.

Manifestazio jendetsuak sortu ziren mundu osoan zehar inbasio horren aurka. Historian eman diren manifestazio handienak, alegia.

Horrela saiatu zen Azoreetako hirukotea Iraken suntsipen masiboko armak zeudela konbentzitzen.

Baina arma horiek ez ziren inoiz agertu...

Siriako Gerratea (2011.urtetik gaur egun arte)

Siriako gerra gaur egungo nazioarteko gatazka larrienetako bat da. Zeintzuk dira gerra honen arrazoiak? Ikus ezazu bideoan.

ACNURen arabera (errefuxiatuentzako NBEren agentzia), hauek dira gerra honen ondorioak:

5,6 milioi

6,2 milioi

siriar errefuxiatu mundu osoan

desplazatuak herrialdearen barnean

13 milioi

pertsonek laguntza humanitarioa behar dute Sirian

Datu gehiago:

  • Ia bederatzi urteko gatazkaren ondoren, Siriako errefuxiatuen krisia munduko handiena da oraindik ere, 5,6 milioi siriar errefuxiatu bizi baitira eskualdean
  • Turkiak 3,6 milioi baino gehiago hartzen ditu, eta, beraz, munduko errefuxiatuen harrera-herrialde nagusia da.
  • Siriako errefuxiatuak bizirik irauten saiatzen dira.' Horietatik %80 pobrezia gorrian daude.
  • 7.000 haur baino gehiago hil edo moztu dituzte, eta 3.000 inguru errekrutatu dituzte borrokatzeko.

Zer bide hartzen dituzte Europara iristeko?

Egin klik hemen

Bideoa: Grezia, Elkartasuna Lesbosko errefuxiatu-eremuan

Eta egunen batean tokatuko balitzaizu?

Lesbos uharteko Moriako kanpamentuan, gazte errefuxiatu batek eguneroko bizitza gogorretik ihes egitea lortu du, komunitateari lagunduz.Egin hemen klik

Eta Europak zer egiten du?

Gaur egungo gatazkak eta bere ondorioak pertsonentzat

Zenbat gatazka politiko daude munduan gaur?

2023.urtea: URTE BELTZA

Barcelona Centre for International Affairs (CIDOB) erakundeak bere urtekarian nabarmendu duenez, "2023 urte gatazkatsuenetako bat izan da munduan Bigarren Mundu Gerraren amaieratik": txosten horren arabera, "hamabi hilabetean indarkeria politikoa %27 hazi da". 2024rako iragarpenak ez dira, hain zuzen, itxaropentsuak.

Gizateria lotsatzen duen rankinga

INFO

Zenbat errefuxiatu daude munduan?

Mundu osoko 108,4 milioi pertsonak, gutxienez, etxetik ihes egin behar izan dute. Horien artean, 35,3 milioi errefuxiatu daude, eta horietatik %41, 18 urtetik beherakoak dira.

Milioika pertsona aberrigaberi ere ukatu zaie nazionalitatea eta oinarrizko eskubideak, hala nola hezkuntza, osasuna, enplegua eta mugitzeko askatasuna.

Une horretan, munduko 74 pertsonatik 1ek etxetik ihes egin behar izan zuen gatazken ondorioz .

Ikusi hemen datuak

Palestinaren egoera

2023ko urriaren 7tik aurrera, 27.300 palestinarrek baino gehiago erahilak izan dira Gazan; besteak beste, 7.000 haur eta 10.000 emakume inguru.1,7 milioi pertsonek bere etxea utzi eta lurraldetik desplazatu behar izan dute.

%75

desplazatu

Info

PALESTINARREI BLOKEOA: GOSEA - GERRATEAREN BESTE ARMA

3 haurretatik 1 desnutrizio larrian dago

Petrolioa eta gasa bezala, badira beste baliabide natural batzuk ere, munduko beste industria boteretsuenetako batentzat ezinbestekoak bihurtu direnak: industria TEKNOLOGIKOA

GATAZKAKO TEKNOLOGIA

Mineral batzuk eskuratzeak eta kontrolatzeak ere gatazkak eta giza eskubideen abusuak eragiten ditu. Guk erabiltzen ditugun mugikorrak fabrikatzeko behar diren materialak lortzeak ondorio larriak eragiten ditu mugikorrak dituzten herrialdeetan, eta ingurumen-arazoak planetarentzat.

Gatazka mineralak

Wolframioa

Tantalioa

Zertarako erabiltzen da?

Zertarako erabiltzen da?

INFO

INFO

Urrea

Eztainua

Zertarako erabiltzen da?

Zertarako erabiltzen da?

INFO

INFO

Zergatik esaten zaie gatazkakoak direla?

Gatazka-mineralak erauzketa-herrialdean eta inguruko eremuetan giza eskubideak urratzen laguntzen duten erauzketa sistematikoa eta merkataritza dutenak dira. Mineral horietako gehienak dituzten herrialdeak afrikarrak dira nagusiki eta . Kongoko Errepublika Demokratikoa da garrantzitsuenetako bat, baina badaude beste batzuk. Zein herrialdetatik ateratzen dira mineral horiek?

Baliabide naturalen madarikazioa

Kongoren adibidea

  • Kongoko Errepublika Demokratikoa oso aberatsa da baliabide naturaletan, batez ere mineraletan.
  • Preziatuenen artean daude kobaltoa, kobrea, uranioa, urrea, diamanteak, kasiterita eta koltana.
  • Mineral horiek modu klandestinoan zeharkatzen dituzte mugak, beste batzuk aberastu ahal izateko haiei esker, eta Kongoko populazioa pobrezian geratzen da.

Kongok mundu mailako erreserben %80 inguru ditu, eztainua, urrea eta wolframioa (edo tungstenoa), teknologia berrietarako ezinbestekoak diren mineralak; beraz, oso litekeena da gure telefono mugikorrek Kongoko gatazka armatua finantzatzen duten materialak izatea..

Koltan erreserben

80%

Nora doaz mineral horiek?

Gure mugikorraren truke ordaintzen dugun prezioa ez da produktu honekin lotutako kostu bakarra. Giza eta ingurumen-kostua askoz handiagoa dago.

Bideoa: Zeure mugikorrak ezkutatzen duena

Bideoa: Zakar elektronikoa

Zein da ingurumen-kostua?

Zein da giza eta gizarte-kostua?

" Europak galdetu behar du zilegi ote den haren garapena munduko beste leku batzuetako zorigaitzean eta espoliazioan oinarritzea.

Caddy Adzuba, Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumeen eskubideen aldeko aktibista

Entzun ezazu!

Caddy Adzuba

Caddy Adzuba abokatua, kazetaria eta emakumeen eskubideen, haurtzaroaren eta prentsa-askatasunaren aldeko ekintzailea da. 2014. urtean Asturiasko Printzea Konkordiaren Saria jaso zuen.

Bideoa: Las Guerras Mienten - Eduardo Galeano

POBREZIA ESPAINIAN

Ez dago beste herrialde batzuetara joan beharrik gobalizazioaren ondorio larrienetako batez hitz egiteko: POBREZIA ETA ABERATSEN ETA POBREEN ARTEKO DESPAREKOTASUNA

INFO

Espainiako biztanleen %26,1a pobrezia-arriskuan eta/edo gizarte-bazterkerian dago

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Europako Sareak AROPE -At Risk Of Poverty and/edo Baztertua- adierazlearen urteko jarraipen-txostena aurkeztu du Espainian eta bere autonomia-erkidegoetan.

Deskargatu hemen 2023ko txostena

BIDEOA: Pobreziak aurpegi anitzak ditu

Datu batzuk:

Pobrezia-arriskuan eta/edo gizarte-bazterketako arriskuan bizi den biztanleriaren ehunekoa erakusten digu

Gizon zein emakumeei berdin eragiten al die?

Eta berdin eragiten al die nazionalitate guztietako herritarrei?

Eta adin guztientzako berdina al da?

HAURREN POBREZIA

Pobrezia-arriskuan dauden 16 urtetik beherakoen ehunekoa zein den ikusi al duzu?

Haurren pobrezia da munduko arazo handienetako bat, baita Espainian ere.Espainiako hiru haurretik bat pobrezia-arriskuan dago. Zer ondorio ditu?

AUTONOMIA ERKIDEGOAK

Autonomia-erkidegoen arteko aldeak ere oso argiak dira alderdi horretan.

Eskualdeen artean desberdintasun handiak daudela ikus dezakegu, eta iparraldearen eta hegoaldearen artean ezberdintasun handia sortzen da.

Nafarroako egoerari buruz gehiago jakin nahi duzu? Egin klik hemen

Egin klik irudian handiago ikusteko

Larrialdi Klimatikoa: Erronka Ekonomiko Globala

Euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat. Ut wisi enim ad minim veniam, quis nostrud exerci tation ullmcorper suscipit lobortis nisl ut aliquip

Zer da larrialdi klimatikoa?

Larrialdi klimatikoa egoera bat da, non klima-aldaketaren ondorioak hain larriak eta berehalakoak diren, ezen giza bizitzaren eta ekosistemen egonkortasunerako mehatxu kritikoa bihurtzen baitira, berehalako eta erradikalak diren ekintzak eskatuz

INFO