Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Koronabirusa atzerrian

kazeta1

Created on April 8, 2020

Uribe Kostarrak munduan Covid-19aren pandemiaren garaian

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Koronabirusa munduan

Zelan bizi dute COVID-19aren pandemia atzerrian bizi diren uribekostarrak? Hona hemen bizipen batzuk.

Ane Otalora

Glasgow, Eskozia

Ane Otalorak 3 urte daroatza Glasgowen (Eskozia, Erresuma Batua), bertako taberna batean lanean. Bere sorterritik bi mila kilometrora egon arren, berton bezala ere konfinamendua zer den ondo baino hobeto ezagutzen du algortarrak. Izan ere, koronabirusak ez ditu mugak ezagutzen eta, hemen konfinamendua martxoaren 14an hasi zen arren, Erresuma Batuan martxoaren 23an ezarri zuten. Horren nondik norakoak azaldu dizkigu Otalorak.

Irakurri gehiago

Arrate Sainz de la Maza

Kopenhage, Danimarka

Duela lau urte Danimarkara master bat egitera joan ondoren, bertako DTU unibertsitateko ikerketa talde batean beharrean harrapatu du koronabirusaren krisiak Arrate Sainz de la Maza Larrea Kopenhagen. Algortarrak azaldu digunez, bertan ez daude etxean egotera behartuta; hala ere, etxetik lanean dabil martxoaren 12tik. “Kalera atera gaitezke inolako arazorik gabe eta jendearekin elkartu 10 pertsona baino gutxiagoko taldeetan, betiere distantzia mantenduz”.

Irakurri gehiago

Olatz Garaizar

Tokio, Japonia

Lan egin eta bidaiatzeko aukera ematen duen Working Holiday Bisa baliatuta joan zen Olatz Garaizar Gomez Tokiora (Japonia) duela urtebete baino gehiago, bere mutil-lagunagaz. Daborduko bisa amaitu zaie biei; hala ere, hainbat hilabete gehiagoz Ekialde Urruneko herrialdean geratzea erabaki zuten, turista gisa. Orain, baina, koronabirusa dela eta, Japoniatik mugi ezinik dabiltza, dena lasaitu bitartean. Gazte algortarrak azaldu digunez, konfinamendurik ez dago dekretatuta bertan, baina bai larrialdi-egoera.

Irakurri gehiago

Mikel Montes

Berlin, Alemania

Koronabirusa dela eta, itxi zituzten lehenengo gauzak eskolak izan ziren Alemanian, martxoaren 12an, hain zuzen ere. Egun bi geroago tabernak sartu ziren zaku horretan, jatetxeak zabalik mantendu zituzten arren; hala ere, astebete beranduago etxera eroateko zerbitzua dutenek bakarrik zabalduta mantendu dituzte. Ondorioz, lan barik dabil egunotan Mikel Montes sukaldari algortarra, duela 5 urte eta erdi Berlinera (Alemania) behar egitera joan ondoren.

Irakurri gehiago

Aida Riaño

Chiapas, Mexiko

Duela urte eta erdi joan zen Aida Riaño Barrio getxoztarra Chiapasera (Mexiko); bertan, komunitate indigenakaz harremanetan dagoen Yomol A´tel enpresan egiten du lan. Lau aste igaro dira etxetik beharrean hasi zenetik; hala ere, joan den astean lantaldeagaz bildu behar izan zen aurrez aurre, datozen hilabeteetarako lana antolatu ahal izateko. Ordutik, azaldu duenez, erosketak egiteko bakarrik irteten da kalera.

Irakurri gehiago

Aratz Gago

Mortenhalsen, Norvegia

Aratz Gago getxoztarra Norvegiara joan zen joan den abenduan; ordutik, Troms probintziako Mortenhalsen herrian bizi da, Balsfjord fiordoaren barrutian. Getxoztarrak azaldu digunez, gaur egun ez dago konfinamendurik Eskandinaviako lurralde horretan; hala ere, koronabirusaren pandemiak Gobernua neurri batzuk hartzera behartu eta bere lantokia den hotela ixtea eragin du, besteak beste.

Irakurri gehiago

Beñat Azkargorta

Chicago, AEB

AEBetako Chicagon hirian harrapatu du Covid-19aren pandemiak Beñat Azkargorta. Duela hiru urte joan zen bertara master bat ikastera; ordutik bertan segitu du, lanean. Dioenez, Chicagon segurtasun neurriekiko kontzientziazio handia dago eta martxoaren 13an itxi zuten bulegoa; harez geroztik etxetik dabil lanean. “Gurea software enpresa bat da eta lan gehiena hodeian edo birtualki egiten dugunez, denok egin dezakegu lan urrunetik arazorik gabe”.

Irakurri gehiago

Rocio Gandarias

Auckland, Zeelanda Berria

Duela urte eta erdi joan zen Rocio Gandarias Zeelanda Berriko Auckland hirira lanera. Joan den martxoaren 25ean ezarri zuten herrialde horretan konfinamendu egoera, laugarren alerta maila indarrean jarrita. Orain, aldiz, apurka-apurka egoera lasaitzen dabil eta normaltasunerako bidean daude. Azaldu digunez, apirilaren 27tik langileak lanera bueltatu dira, denen arteko segurtasun-distantzia mantenduta; hala ere, Gandariasek aitortu digunez, berari ez dio eragin neurri horrek, amatasun-bajan dago eta.

Irakurri gehiago

Iñigo Calvo eta Julen Arrizabalaga

Gold Coast, Australia

Australiako Gold Coast aldean dabiltza Iñigo Calvo de la Quintana eta Julen Arrizabalaga Gonzalez. Duela 3 urte egin zuten salto antipodetara, bertan lan egitera eta auto-karabana batean abentura berriak bizitzera. Diotenez, koronabirusak agerraldia egin du bertan, baina daborduko ia dena normaltasunean dagoela aitortzen dute. Izan ere, Australiako egoera ez dauka zer ikusirik berton bizi izan dugunagaz: 25 milioi biztanletik 7.119 COVID-19 kasu atzeman dituzte gaur arte, eta 105 pertsona hil dira.

Irakurri gehiago

Sara Álvarez

Rio de Janeiro, Brasil

COVID-19aren pandemiak bidai luze baten erdian harrapatu du Sara Álvarez Gallastegui. Joan den 2019ko urtarrilean motxila hartu eta herrialdez herrialde ibili da ia urte eta erdiz, koronabirusak Brasilen agerpena egin zuen arte. Gazteak azaldu digunez, hasiera batean datorren urtean bueltatzeko asmoa zuen arren, azkenean planak aldatu eta datorren astelehenean aberriratzea aurreikusi du, “gutxienez etxean uda pasatzera; gero saiatuko naiz bueltatzen eta bidaiarekin jarraitzea”.

Irakurri gehiago