Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

gutunak

Xti

Created on April 6, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Gutun formalak eta informalak

Idazteko gida

AURKIBIDEA

EGITURA

DATAK

HASIERAKO AGURRAK

BUKAERAKO AGURRAKen

SARRERA

GARAPENA

BUKAERA

LABURBILDUZ

OHARRAK

Testu guztiek bezala, gutunek ere 3 atal dute:

SARRERA

01

Informala

Formala

GARAPENA

02

Formala

Informala

BUKAERA

03

Formala

Informala

Elementu hauetaz gain, DATA, HASIERAKO AGURRA eta BUKAERAKO AGURRA ere agertzen dira.

04

ADI!

04

DATAK

  • Toki- eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten dira, hau da, inesibo edo non marka erabil daiteke edo ez:Durango, 1995eko martxoaren 7a.Durangon, 1995eko martxoaren 7an.
  • Kontuz ibili deklinabide.markak jartzean, kontuan izan zenbakia kontsonantez edo bokalez amaitzen den.
  • Hilak letra xehez idatziko ditugu beti.
  • Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik. Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke. Adibidez:Ongi esana dago: Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia.Gaizki esana dago: Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia.Baina ongi esana dago: Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia.

04

HASIERAKO AGURRAK

KONTUZ IBILI PUNTUAZIO-MARKEKIN!

Jaun / Andre hori:Zuzendari hori:Jaun / Andre agurgarria:` Agur t'erdi: Alkate agurgarria: t

Formalak

Informalak

Anaia maite hori: Kaixo, potxolo:Kaixo, Ane!Ene bihotzeko azukre koxkorra:

versus

04

BUKAERAKO AGURRAK

AUKERA ASKO DAGO. HONA HEMEN ADIBIDE BATZUK:

Begirunez/adeitasunez, agur Horrenbestez, agurLehenbailehen arazoa konponduko duzulakoan Aldez aurretik eskerraz emanez A t

Formalak

Informalak

Besarkada handi bat eta laster arte. Ongi izan. Muxu handi bat.Ongi ibili! Laster egongo gara! Besarkada batez agurtzen zaitut.

versus

01

Sarrera

  • Norberaren aurkezpena egin. Adierazi zein harremana duzun hartzailearekin.
  • Aipatu idaztearen arrazoia.
  • Paragrafo batean burutu.
  • Zuk zuzentzen duzun banku etxeko bezero naizen aldetik, zeuregana jotzea erabaki dut txartelarekin izan ditudan arazoen berri emateko eta horien konponbidea eskatzeko.

Adibidea

01

Sarrera

  • Lehenengo agurrak eta bizimodu arruntaren inguruko gorabeherak agertzen dira.
  • Gutuna idaztearen arrazoia aipatzen da.
  • Paragrafo batean burutuko dugu dena.
  • Zer moduz zabiltza? Aspaldian ez dut zure berririk izan! Amak esan dit Aste santuan Gasteiza etortzekoa zarela amonarenean egun batzuk pasatzera. Hori dela eta, hemen igaroko dituzun egunetarako okurritu zaizkidan planak kontatzeko idazten dizut.

Adibidea

02

Garapena

Arazoa edo egoera zehatz azalduko dugu. Normalean bizpahiru paragrafo hartzen du.

Hain zuzen ere, joan den astelehenean, supermerkatuan egindako erosketak ordaintzean, txartela ez zebilen. Hala zirudien behintzat. Beraz, eskudirutan ordaindu nuen guztia.Atzo, ordea, bankuak bidalitako laburpenean, atzeman nuen astelehenean txartelarekin egindako saiakera hura baliagarria izan zela. Hau da, txartelarekin ere kobratu didazuela.Zorionez, gordeta dut supermerkatuan eman zidaten erosketen zerrenda. Zuk zeuk ere eskura izan dezazun, gutun honekin batera jatorrizkoaren fotokopia bat atxikitzen dizut.

02

Garapena

Normalean helburu jakin batez idazten dugu: gertaera baten berri eman, zerbait proposatu, norbait konbentzitu, zerbait eskatu...

Hasteko,Aiako harrietara igo beharko ginatekeela deritzot. Izan ere, txikiak ginenetik ez gara berriro igo eta eguraldi zoragarria iragarri dute Aste Santurako Bestalde, Donostian arropa-denda berri bat ireki dutela esan didate. Moda-modako jantziak prezio bikainean saltzen omen dituzte. Ziur nago gustuko zerbait aurkituko dugula bertantiara joanda, ez gara Gasteiza itzuliko izozki goxo bat jan gabe! Zure amonari ere lagun diezaiokegu lorategia txukuntzen; landare batzuk kimatu beharra dago.

03

Bukaera

Konpainia, erakunde, enpresari. zer eskatzen diozun adierazi.

Beraz, gutun honen bitartez eskatzen dizut nire dirua ahalik eta azkarren itzultzea eta nire txartela konpontzea.

03

Bukaera

Konklusio moduko zerbait idatziko dugu, edo gaiarekin zerikusirik ez duen zerbait

Hauek eta gehiago bururatzen zaizkit Aste Santurako; hortaz, etorri energiaz beteta! Hasiko naiz kontatzen zenbat egun gelditzen diren. Eta, aizu, zuk ere proposamen bat baldin baduzu, esadazu!

1.

Eskutitz formaletan idazle eta irakurlearen arteko harremana ez da hurbila eta helburuak ugariak izan ahal dira (kexa bat jarri, erreklamazioa egin, laguntza eskatu...), ugaria den bezala gutun mota hauek izan dezaketen edukia, egitura e.a.; baina badute denek ezaugarri bat: estilo formalagoa erabiliko dugu.

Normalean gutunek atal hauek izaten dituzte:

Hasierako agurra. Hasteko datu zehatzak emango ditugu (nor garen) eta idaztearen arrazoia adierazi behar da. Jarraian, egoera eta sortutako arazoa(k) azalduko ditugu. Bukatzeko, konpainia, erakunde, enpresari zer eskatzen diozun adieraziko dugu. Bukaerako agurra Sinadura

1.

Lagunarteko eskutitzetan idazle eta irakurlearen arteko harremana hurbila da eta helburuak ugariak izan ahal dira, ugaria den bezala gutun mota hauek izan dezaketen edukia, egitura e.a.; baina badute denek ezaugarri bat: irakurlea ondo ezagutzen du gutuna idazten duenak eta, horregatik, estilo naturalagoa, lasaiagoa erabiliko du.

Lehenengo agurrak eta bizimodu arruntaren inguruko gorabeherak agertzen dira. Baita idazteko zergatia ere. Ondoren gutunaren mamia osatuko duen gertaeraren berri ematen da. Bukaeran, konklusio moduko zerbait edo gaiarekin lotura zuzenik ez duen bestelako zerbait. Azkenik, goraintziak, agurra, besarkada. eta sinadura.

Normalean atal hauek aurkitzen ditugu:

OHARRAK

Betiko moduan, kontuan hartu behar duzue zer eskatzen duen testu bat idazteak. - Egokitasuna - Koherentzia - Kohesioa -Aberastasuna - Zuzentasuna

Animo eta ekin lanari!