Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

ANIMALIEN BITXIKERIAK 4

vsolarod

Created on April 3, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Practical Presentation

Smart Presentation

Essential Presentation

Akihabara Presentation

Pastel Color Presentation

Nature Presentation

Higher Education Presentation

Transcript

BA AL ZENEKIEN ...

HASI

hasiera

bitxikeriak

galderak

Ba al zenekien ...?

Ba al dakizu zer soinu egiten duen jirafak? Jirafa da ahots-kordarik ez duen ugaztun bakarra. Zer esan nahi duen horrek? Bada, erabat mutua dela. Soilik 7 minutuko loaldia egiten du egunean, eta zutik, gainera. Jirafaren lepoak eta gureak hezur-kopuru bera daukate.

Ba al zenekien ...?

BAZENEKIEN HIRU EDO LAU KOLOREKO KATUAK EMEAK DIRELA?

Ilea hiru edo lau kolorekoa duen katu bat ikusten duzunean, ez zalantzarik izan: emea da. Badira hiru koloreko ilea duten arrak ere, baina oso- oso gutxi dira. Katu emeek, hiru katakumetik zazpira bitarte izan ditzakete lau hilabetez behin. Bizitza osoan, ehun ume inguru! Pentsa!

Ba al zenekien ...?

BADAKIZUE IZURDEEN BEGI BAT IREKITA EGITEN DUTELA LO?

Hori hala da burmuinaren erdia bakarrik lokartzen delako, beste erdiak esna segitzen du arnasa hartzen jarraitu ahal izateko. Egunean zehar, izurdeek launa ordu egiten dute lo gorputzaren alde batekin eta bestearekin. Hiru dira horretarako arrazoi nagusiak: lotan dagoela ez itotzea, atseden hartzen duen bitartean erne egotea, eta giharrak tente edukitzea.

Ba al zenekien ...?

BELATZA DELA HEGAZTI HEGALARI AZKARRENA?

Munduko hegazti hegalari azkarrena belatza da. Hirurehun kilometro orduko abiadura ere har dezake airean goitik behera murgiltzean. Uso gaixoa, ikusi ere ez du egin…

Ba al zenekien ...?

OSTRUKA DELA HEGAZTI KORRIKALARI AZKARRENA?

Munduko hegazti korrikalari azkarrena ostruka da. Hegazti hanka-luze honek ezin dezake hegan egin, baina 80 kilometro orduko abiadura ere harrapa dezake lasterka! Motorrena baino abiadura handiagoa!

Ba al zenekien ...?

KOLIBRIAK OSO AZKAR ASTINTZEN DITUELA HEGOAK?

Kolibri txiki honek ere errekor handi bat du ezarria. Segundo batean 90 aldiz astin ditzake hegoak. Hau da, bost mila laurehun aldiz minutuko… Ikaragarria benetan! Hain azkar eragiten die hegoei, ikusi ere egiten ez baitira ia!

Ba al zenekien ...?

BAZENEKIEN ESPAZIORA BIDALI ZUTEN LEHEN IZAKI BIZIDUNA TXAKUR BAT IZAN ZELA?

Kaleko txakur eme bat, zehazki esanda: Laika zuen izena. Sobiet Batasunak bidali zuen espaziora, Sputnik 2 espazio-ontzian. Laika gaixoa suziria jaurti eta handik ordu batzuetara hil zen, baina esperimentuak erakutsi zuen izaki bizidunak atmosferaz haraindi ere bizi zitezkeela. 2008. urtean, Errusiak oroigarrizko monumentu bat eskaini zion Laikari.

Gaztelaniako atalean gehiago jakiteko bideo bat jarri dizuegu.

GALDERAK