Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Animalien bitxikeriak 2

vsolarod

Created on March 26, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Vaporwave presentation

Women's Presentation

Geniaflix Presentation

Shadow Presentation

Newspaper Presentation

Memories Presentation

Zen Presentation

Transcript

ANIMALIEN BITXIKERIAK

hasi

ZERGATIK EZ DUTE ZIZTATZEN ELTXO BATZUEK?

Eltxoek odoletik hartzen dituzte beren arrautzak osatzen laguntzeko behar dituzten proteinak eta bestelako elikagaiak, horregatik, zizta egiten duena eltxo emea da. Eltxoek oso gogokoak dituzte, kolore ilunak (beltza, gorria) eta lore edo zitriko usaineko lurrinak. Beraz, ziztatua izan nahi ez baduzu, kolore eta usain horiek ez erabiltzea duzu onena.

ZERGATIK DITUZTE ZEBREK MARRA ZURI-BELTZAK?

Marrek eltxoak uxatzen dituzte, harrapariak nahasten dituzte, gorputzaren tenperatura beheratzen dute, eta kamuflatzeko edo beste kideekin harremanetan jartzeko balio diete zebrei.

ZERGATIK DUTE MOKOA HEGAZTIEK?

Mokoaren forma hegaztiaren elikadura motaren araberakoa izaten da. Hegaztiek ez dute hortzik, osorik irensten dute elikagaia. Loroek, adibidez, frutak eta intxaurrak kraskatzeko erabiltzen dute beren moko zorrotza. Pelikanoaren mokoa, berriz, luzea, zorrotza eta zuzena da, uretan ahalik eta erresistentziarik txikienarekin murgiltzeko, eta larruzko poltsa bat darama arrainak bertan biltzeko. Arranoek eta hegazti harrapariek moko sendo zorrotza dute, elikagai dituzten animalien haragia erraz hartzeko.

ZERGATIK EGITEN DUTE URRUMA KATUEK?

Urruma da katuek egiten dute hots arruntena, beste oihu batzuk bezala beren artean komunikatzeko erabiltzen dute. Katuek urruma egiten dutenean, lasai eta erlaxatuta daudela pentsatu ohi dugu, baina, egia esan, mina edo gosea adierazteko ere baliatzen dituzte katuek urruma horiek, baita amarekin lotura sortzeko ere, jaioberriak direnean. Katuen urrumak gure malkoen antzeko zerbait dira: triste gaudenean ez ezik pozik edo minez gaudenean ere isurtzen ditugu malkoak guk. Beraz, urrumak entzutean, kasu eman beste sintoma batzuei ere, oihu hori ez baita beti atsegin seinale izaten.

ZERGATIK IBILTZEN DIRA INURRIAK LERROAN?

Hainbat motatako inurriak daude. Inurri esploratzaileen zeregina elikagaiak, inurritegi berriak… aurkitzea da. Behin aurkitzen dituztela, euren inurritegietara itzultzen dira, eta arrasto bat uzten dute lurrean. Inurriek feromona izeneko substantzia kimikoen arrastoa uzten dute. Hartara, arrastoa usaindu, eta hari jarrai diezaiokete, elikagaiak edo inurritegi berriak aurkitu ahal izateko. Ez dira lerroan joaten desfilatzea atsegin dutelako, baizik eta arrastoa usainduz joaten direlako, bideari jarraika.

Ea ongi ulertu duzuen frogatu nahi?

HASI