Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

EUSKAL HERRIKO INSTRUMENTUAK

mae

Created on March 20, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Animated Chalkboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Blackboard Presentation

Psychedelic Presentation

Chalkboard Presentation

Witchcraft Presentation

Sketchbook Presentation

Transcript

EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK

Mireia Aranzabal Elorza

AURKIBIDEA

Euskal Herriko musika tresnak

Haizezko instrumentuak

Instrumentuen sailkapena

Perkusiozko musika tresnak

Harizko musika tresnak

Informazio gehiagorako

Eskerrik asko!!!

JOLASAK

EUSKAL HERRIKO MUSIKA TRESNAK

Euskal kulturak berezko musika-instrumentuak sortu eta garatu ditu. Instrumentu hauek tradizioz jaietan, kontzertuetan edo dantzaldietan erabiliak izan dira, batez ere nekazal giroko eskualdeetan. Instrumentu ezagunetako bat txistua da, lau zulotako flauta bat dena. Txistuaren familian silbotea eta txirula ere kontutan hartzekoak dira, baina instrumentu gehiago ere badaude, gutxiago ezagutzen direnak.

EUSKAL HERRIKO INSTRUMENTUEN BANAKETA

Euskal Herriko instrumentuak 3 talde ezberdinetan banatzen dira. 1.-Haizezko instrumentuak 2.-Harizko instrumentuak 3.-Perkusiozko instrumentuak

HAIZEZKO INSTRUMENTUAK

ALBOKA

TRIKITIXA EDO AKORDEOIA

XIRULA

DULTZAINA

SUNPRINUA

TXISTUA

TRIKITIXA

Euskal soinu tresna herrikoienen artean berriena. XIX. mendearen bukaeran indarrez sartu zen. Txistulari, dultzainero eta albokarien errepertorioa bereganatu zituen. Haizezko instrumentua da eta pandero baten laguntzaz jotzen da. Akordeoia baino txikiagoa da. Airea sartu edo irten, botoi berak, nota desberdinak ematen ditu. Baxuen erregistroa ez da hain zabala. Goian aipatu bezala,” infernuko auspoa” izenez ere ezaguna da. Izen honek, eleizarekin arazoak izan zituela adierazten digu. Orain arte erromerietan dantzatzeko erabili izan bada ere, gaur egun musika alor berriak urratzen hasia da jada.

ALBOKA

Euskal Herrian alboka noizkoa den, nondik edo nola sortua den esatea oso zaila da, baina badakigu artzain kulturan duela jatorria eta haizezko instrumentua dela. Jotzaileari “albokari” edo “albokerue” deitzen zaio. Bizkaia da azken garaian albokaren lurraldea eta kalean jotzen bada ere, baserritar giroan bizi izan da erabat festa eta erromeriak alaituz. Panderoa eta koplarekin lotua doa alboka. Alboka jotzerakoan, haizea botatzeko teknika berezia erabiltzen da. Etengabe bota behar da haizea. Albokak ez du zaku ez poltsarik eta masaila puztuek egiten dute funtzio hori. Sudurretik haizea hartzen den bitartean erreserba hori, masailaren presioz ateratzen da. Kainaberazko 2 hodi eta haien buruetan itsatsitako 2 behi adar zatiz osatuta dago. Hodi batek 5 zulo ditu eta besteak 3..

XIRULA

Hiru zuloko “flauta zuzenen” taldekoa da, txistua bezala. Gaur egun Euskal Herriko Ipar Ekialdean, Zuberoan jotzen da. Txistua baino motzagoa da eta doinu agudoagoa dauka, lau tonu t´erdi altuagoa. Agudotasun honek ematen dio berezitasun eta bizitasun handia eta urruti-urrutitik entzuten da. Txistulariek danbolina erabiltzen dute lagungarri eta xirulariek aldiz danburria edo ttunttuna (atabalarekin ere jotzen da).

DULTZAINA

Bizkaia eta Gipuzkoako haize instrumentua, mihi bikoitzekoa eta gorputz konikoa duen instrumentua. Metalezkoa da eta 7 zulo ditu, 6 aurrean eta 1 atzealdean. Klarinetearen familiakoa, baina zorrotzagoa. Baserri girokoa. Dultzainaren gorputza egiteko materiala egurra izan da baina joan zen mendean, metalezkoak egiten hasi ziren. Mihizkak (fitak), kainaberaz egiten dira, dultzainero bakoitzak bereak egiten zituen, baina gaur egun eginak saltzen dituzte.Dultzaineroak ezkontzetan, ihauterietan, erromerietan eta herri txikietako festetan ibiltzen ziren eta dira. Aintzina belarriz ikasten zuten.

TXISTUA

Hiru zulodun “flauta zuzena”. Oso zabaldurik dago munduan zehar. Gaur egun, Euskal Herriko instrumentu ezagunenetarikoa da. Aurrean 2 zulo eta atzean bakarra duen zurezko nahiz metalezko hodi batez eta aho batez osatua, 43 zm- takoa gutxi - gorabehera. Ezkerreko eskuaz jotzen da, danbolina lagun duelarik gehienetan. Gaur egun bi motatakoak egiten dira: ebonitazkoak, merkeak eta ebanozkoak, kategoriako txistuak. Azkenik egurra erabili izan da, eta zenbat eta astunagoa izan hobe. Saiatu izan dira metalezkoak egiten baina ez du emaitza onik izan. XIX.mendean osatzen da gaur egun hain ezaguna den txistu laukote hori: 2 txistu, silbotea eta atabala.

SUNPRINUA

"Mingain bikoitzeko” soinu tresnarik sinpleena. 2 zulo ditu. Landare edo zuhaitz adarrekin egiten da. Kukurutxo luze eta estu baten itxura du. Dultzaina luze baten itxura. Honako landare hauek erabiltzen dira: lizarra, elorria, intxaurrondoa, sahatsa, urkia, gaztainondoa, urritza,... Ez da batere ezaguna gaur egun, erabat galdua dago. Sunprinuarekin jotzen den doinu nagusiari “Durunbele” deitzen zaio. Uretan gorde behar da sunprinua, bestela lehortu egiten da eta ez du hotsik egiten. Hala ere, uretan denbora gehiegi pasatzen duenean usteldu egiten da 3 edo 4 hilabetetan.

HARIZKO MUSIKA TRESNAK

Egurrezkoa den sokazko instrumentua da ttun ttuna. Ttun-ttunak sei soka ditu eta makila batez, aldi berean, erritmoa markatzen eta oinarri harmonikoa ipintzen da.

TTUN TTUNA

PERKUSIOZKO MUSIKA TRESNAK

DANBOLINA

PANDEROA

ATABALA

TOBERA

TXALAPARTA

MUSUKITARRA EDO TRONPA

ATABALA

Altuera baino zabalera gehiago duen zurezko kaxa zilindrikoa da. Bi makilekin jotzen da.

DANBOLINA

Txistularia, bera bakarrik nahikoa izaten da doinu eta erritmoa eramateko, berak jotzen baitu esku batekin txistua eta bestearekin danbolina. Zabalera baino altuera gehiago duen zurezko kaxa zilindrikoa duen danbor txiki bat da. Atabalak eta danbolinak larruzko partxeak, tinkatzeko sokazko sistema eta bordoia izaten dituzte.

PANDEROA

Esku eta atzamarrekin jotzen den menbranofonoa da. Alde batean, larruzko menbrana bat eramaten du. Neurri desberdinetako borobila den, bost zentimetro inguruko egurrezko soporte bat da. Bere bueltan, bat edo bi ilaratan jarririk, dozenerdi txindata pare izaten ditu. Hasieran, emakumeak ziren panderoa jotzen zutenak.

MUSUKITARRA EDO TRONPA

Mundu osoan zabaldua zegoen idiofono txiki hau. Toki batzuetan burnizkoa zen eta beste toki batzuetan kainabera banbuzkoa. Soinu txiki eta sinple hau Euskal Herrian asko jotzen omen zen XIX. mendera arte. Burnizkoak, giltza zahar baten itxura du, erdian bibratzen duen altzairuzko mingain bat duelarik. Hori ezpainaren kontra jarri, ahoa erresonantzia kaxa moduko bat dela, eta mingain horrek bibrazioz ateratzen duen soinua ahoaren barruko espazioa aldatuz nota desberdinak lortzen dira.

TOBERA

Bi lagunen artean airean edukitzen duten metalezko palanka edo hodia da. Perkusiozko instrumentua. Bi jolek, metalezko bi burni ziri eskuetan dituztelarik kolpatuz jotzen dena. Toberaren osagaiak:Tobera.JPG 1. Altzairuzko palanka. Metro eta erditik bi metrotarako luzera du. Bi muturretatik zintzilik dago, bi pertsonek sokekin helduta. 2. Bi dira jotzaileak. Bi burni dituzte, bat esku banatan, 30 bat zentimetrotakoak. 3. Koplaria, bertsolaria. Honek, palanka joaldiarekin tartekatuz kantatzen du, bai toberaren bertso zaharrak eta bai bertso berriak, bat-batean jarriak.

TXALAPARTA

Aintzinako musika erritmikoa, perkusiozkoa. Makila laburrez jotzen diren bi edo hiru oholez osatua. Normalean bi pertsonek jotzen dute, horizontalki jarriak dauden bi edo hiru ohol jotzen dituzte bakoitzak dituen bi makilekin, goitik behera eta makilak bertikalki hartuaz. Batek oinarrizko erritmoa jarri eta besteak erritmoarekin jolas egiten du. Batek, “ttakun” edo “ttukutun” deitzen dena egiten du, honek ematen ditu abiadura eta oinarri erritmikoa. Denbora guztian erritmo monotonoa eta fijoa markatzen ditu..

JOLASAK

1go JOLASA

2.JOLASA

3.JOLASA

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

http://www.ehu.eus/acustica/euskara/musika/invaeu/invaeu.html

https://sites.google.com/site/musika2hezkuntza/extra-credit/2-maila/euskal-instrumentuak

https://es.slideshare.net/solklabea/euskal-herriko-instrumentuak-power1

http://musikazmusika.wix.com/euskal-herriko-soinu-tresnak

ESKERRIK ASKO!

Lorem ipsum dolor