Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Aitatasun froga

Leticia

Created on January 9, 2020

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Women's Presentation

Vintage Photo Album

Geniaflix Presentation

Shadow Presentation

Newspaper Presentation

Memories Presentation

Zen Presentation

Transcript

AITATASUN FROGA

4DBH Genetika molekularra

Leticia Plaza IzurietaBiologia ikasten

Egoera

Umeak eduki ezin dituen bikote batek haurduntza subrogatuan bilatu du umeak edukitzeko aukera.Prozesuan laguntzeko prest dagoen emakume bat aurkitu dute, eta gizonaren esperma erabiliz intseminazio artifizala burutu dute. Emakumea haurdun geratu da. Umea jaiotzean arazoak sortu dira...

Arazoa

Umea jaiotzean, haurdun egon den emakumeak ez du umea eman nahi.Bere arrazoia: emakumearen arabera umea ez da esperma eman zuen gizonarena, baizik eta bere senarrarena. Bikoteak aitatasun froga bat eskatu du jaioberriaren aita biologikoa nor den jakiteko.

Zuen lana

Genetika laborategian lan egiten duzuen biologoak zarete. Indibiduo bakoitzaren DNA desberdina dela dakizuenez, informazio hori erabiliko duzue arazo hau konpontzeko. Zigotoa sortzeko obuluaren eta espermatozioidearen DNA batu egiten denez, umearen DNA-ren erdia amarena izango da eta beste erdia aitarena.

MATERIALA

4 odol lagin iritsi dira laborategira: - Umea - Ama - Amaren bikotea - Esperma emailea Odol lagin horietatik DNA erauzi duzue laborategian. DNA kateak banatzeko lagina tenperatura altuetan ipini dugu

DNA sekuentziak

Indibiduo bakoitzaren DNA kate sinpleak dituzu. Moztu eta pegatu sekuentzia osoak lortzeko. Kontuz! Ez nahastu indibiduoak! Horretarako, indibiduo bakoitzaren sekuentzia osoa kolore batekin margotu

1 sobrea ireki

Errestrikzio entzimak

Errestrikzio entzimek DNAren sekuentzia zehatzak ezagutu eta mozten dituzte. Guk erabili dugun entzimak GGCC sekuentzia ezagutu eta GG-CC mozten du. Artaziekin moztu.

Elektroforesia

Elektroforesia DNA zatiak tamainaren arabera banatzeko erabiltzen den teknika bat da. DNA lagina agarosazko gel batean migratzen da korronte elektrikoa erabiliz. DNA zati txikienak azkarrago mugitzen dira eta ondorioz urrunago heltzen dira

Agarosa gela prestatu

DNA zatiak kokatu agarosa gelean tamainaren arabera

Hibridazioa

2 sobrea ireki

DNA zatiak ezin dira begibistaz gelean ikusi. Zatiak tamainaren arabera banatuta ikusi ahal izateko sonda fluoreszenteak erabiltzen dira. GTA sekuentzia duten sondak erabiliko ditugu gure DNA zatiak identifikatzeko

Sonda fluoreszenteak pegatu gure DNA zatietan sondaren sekuentzia osagarria aurkitzen duzun bakoitzean

Nor da aita?

Fluoreszentzia ematen duten DNA zatietan oinarrituta, indibiduo bakoitzaren banda patroia aztertu. Gogoratu umeak amaren banden erdia eta aitaren banden erdia edukiko duela.

ERANTZUN