Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Arauak eta mugak etxean
educatecafamiliar
Created on December 17, 2019
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Arauak eta mugak
etxean
Argiak eta zehatzak izan behar dugu:
“Ongi portatu” edo “Txukundu zure gela” agindu anbiguoak dira, eta pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdina izan dezakete. Araua zehatz-mehatz ulertu behar da: “Arropa zikina saskian sartu behar da”.
Arauak modu positiboan ezarri:
Egin behar dutenari erreparatu. "Ez egin garrasi” esan beharrean, “hitz egin baxuago”, “ez ibili pilotan etxe barruan” esan beharrean, “parkean jolastu zaitezke pilotan”.
Koherenteak izan:
Haurren heziketaz arduratuko dien pertsonek (zaintzaileak…), irizpideak partekatu behar dituzte eta denboran mantendu. .
Arauen zergatia azaldu:
¿Por qué?
Arrazoia ulertzen bada, gehiago obeditzen da. Gure semeak/alabak arauaren motiboak ulertzen baditu, motibazio handiagoa izango dute betetzeko. “Ez egin tira iletik lagunari, min ematen diozu”.
Irmoak izan:
Mugak modu irmo eta ziurtasunez mantendu. Mugak egunero aldatzen baditugu, ez dira ezarriko.
Aukerak eman:
Garrantzitsua da aukeratzeko eta erabakiak hartzeko modua ematea, autonomia erakutsiko diegulako, eta, aldi berean, eskatzen diegun lana egiteko erresistentziak ezabatuko ditugulako. Kalera irteteko ordua bada eta hotz egiten badu, esan diezaiokegu berak aukeratzeko nahi duen berokia; horrela, ez diegu hori gabe irteteko aukera emango. .
Gaitzetsi jokabidea, ez semea/alaba:
Esaten badiogu “manugaitza” dela, ez du aldatzeko aukerarik izango. Baina jokabidea bera zuzentzen badugu, aldatu egin dezake. “Etxekolanak egin behar dituzu”, “arropa zikina jaso eta garbigailura eraman”… .
Emozioak kontrolatu:
Oso garrantzitsua da erreakzionatu aurretik lasai egotea. Ekin aurretik gelditu, entzun, begiratu eta pentsatzeak lagundu egingo dizue arazoak eta egoerak modu justuago batean ikusten. Sutan gaudela zigor bat jartzen badugu, seguruenik bidegabekeria bat egingo dugu, eta, beharbada, haserrea pasatzen zaigunean, beste ikuspegi batetik ikusiko dugu.