Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Egipto, Nilo ibaiaren oparia

leireej

Created on November 21, 2018

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Advent Calendar

Tree of Wishes

Witchcraft vertical Infographic

Halloween Horizontal Infographic

Halloween Infographic

Halloween List 3D

Magic and Sorcery List

Transcript

EGIPTO, NILO IBAIAREN OPARIA!

Egipto, Afrikar kontinentearen ipar- ekialdean dagoen lurraldea da.

NILO IBAIA

Nilo izeneko ibaiak zeharkatzen du Egipto. Nilo ibaia, munduko luzeenetarikoa da 6.670 kilometrorekin.

Nilo ibaiaren faseak

1. Uholde- garaiaEkainetik iraileraUdan, mendietako elurrak urtzearen eta euriteen ondorioz, Nilo ibaiak gainezka egiten zuen. 2. Fasea Urritik otsailera Uholde- garaian bustitako lurrak, lupetz izeneko lohi beltz batez estalirik geratzen ziren. Lohi hau, ongarritzat erabiltzen zuten. 3. Fasea Otsailetik ekainera Uraren maila jaistean, baratzeak landatzen zituzten.

2. Fasea

Uholde- garaia

3. Fasea

Fuentes

Egiptoarren bizimodua

Egiptoar asko, nekazariak ziren. Lurrak lantzeko animaliak eta tresnak erabiltzen zituzten eta batez ere garia, garagarra, sesamoa, lekaleak eta barazkiak landatzen zituzten. Soroak ureztatzeko teknika berria sortu zuten: Ubideak eta xadufa.

Egiptoarren aisialdia

Jaiegunetan ehiza, arrantza, jokoak, musika, dantza, ipuinak kontatzea... zuten gustuko. Pila izeneko pilota jokoa ere asmatu zuten. Joko hura izan zen Euskal pilotaren sorrera.

Non eta nola bizi ziren?

Nilo ibaiaren inguruko muino eta tontorretan eraikitzen zituzten herri, hiri eta etxeak. Etxeak, buztinezko adreiluz (adobez) eraikitzen zituzten. Patioa zuten erdian eta terraza ere izaten zuten. Egiptoarrek, gustuko zuten terrazan haize gozoa hartzea.

Egiptoko hezkuntza eta hizkuntza

Egiptoarren garaian, aberatsen semeak bakarrik izaten zuten ikasketak egiteko aukera. Neskak, etxeko lanak egiten ikasten zuten: sukaldean, josten, iruten... Nekazarien semeei ere lanean irakasten zieten: uzta biltzen, abereak zaintzen, lurra lantzen...Eskolara joaten ziren ikasle finenak, eskriba izaten ziren handitan. Eskriba izateko, azkar irakurri eta idazten jakin behar zuten. Eskribek faraoientzat lan egiten zuten. Egiptoko idazkera zaharrena hieroglifikoa (irudi eta sinbolo bidezko idazkera) zen eta Rosetta harriari esker deszifratu zen.

Fuentes

ERREPASATZEKO HAINBAT WEB ORRI INTERESGARRI

Txanelategia

32Egipto- bloga

Egiptologiako web orria

Bazen behin... Egipto (gazteleraz)

Asterix eta Kleopatra

Egiptori buruzko eskulanak (gazteleraz eta ingelesez)

ANIMATU ETA BIDALI ZUEN PROPOSAMENAK!

Fuentes