Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Angioko Bioaniztasuna

muriarte

Created on May 24, 2018

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Randomizer

Timer

Find the pair

Hangman Game

Dice

Scratch and Win Game

Create a Word Search

Transcript

Angioko Bioaniztasuna

Kokapena

Angio, Elorrion kokatuta dagoen naturbide bat da, zehatzago Morgaondo kalearen ondoan. Bertan bizidun ugari aurki daitezke. Baina gizakion eraginak ere bai, oso nabariak dira eta guri oraingo honetan hori aztertzea egokitu zaigu.

Gizakion jarduerek bertako ingurumenean eragina dute?

Bai, gizakion jarduerek bertako ingurunean eragina izan ohi dute. Azken finean, egin duten eta egiten dituzten jarduera horrek, bizidunei bizitzeko lekua kendu eta ingurunea kutsatzen baitute. Ondorioz, esan dezakegu gizakion jarduerek bertako ingurumenean eragina izan dutela eta horrela jarraitu ezkero berdin edo okerrago jarriko dela.

Nolako jarrerak ditugu gizakiok bertako bizidunekin?

Gizakiok bertako bizidunekin ditugun jarrerak ez dira oso egokiak izaten, gehienbat lehen esan bezala, ingurunea kutsatu eta bizidunei lekua kentzen baitiegu. Jarduera horiek ez dira bertako ingurumenarentzat bat ere onuragarriak. Egiten ditugun jarduerak; fabrikak, etxeak, errepideak, zaborra lurrera botatzea, aparkalekuak sortzea, zuhaitz mozketak, kutsadurak eta kableak bertan kokatzea eta eraikitzea izan ohi dira.

Bizidunen Sailkapena

Protistoak eta Moneroak

Bizidunen sailkapenen barruan, Moneroen erreinua eta Protistoenak sartzen dira. Angion, nahiz eta horiek begi bistaz ikusi ez izan, bertan daudela dakigu. Moneroak eta protistoak bizia dagoen edozein lekutan baitaude.

Onddoak

Bizidunen sailkapenaren barruan, onddoen erreinua aurki dezakegu, baina beste erreinuekin ez bezala, Angion erreinu horretako bizidunak aurkitzea ez da horren erraza izaten. Bertan, aurki genuen onddo espezie bakarra, basoko perretxikoena izan zen, eta gainera asko kostatu zitzaigun. Beraz, esan genezake bertan hain onddo gutxi egotearen arrazoia, gizakiak izan ohi direla da, egiten dituzten zuhaitz mozketek, onddoetan eragin handia izaten dutelako.

Landareak

Bizidunen sailkapenaren barruan, landareen erreinua aurki dezakegu eta Angion erreinu horretako hainbat bizidun aurki ditzakegu, horien artean esanguratsuenak; azeri buztana eta asunak dira. Landare horiek egotearen arrazoi edo eragile nagusia, bertan aurki daitekeen hezetasuna da, izan ere, azeri-buztanak ur asko behar dute eta ondorioz errekaren edo ibaien ondoan egoten dira.

Animaliak

Bizidunen sailkapenaren barruan, animalien erreinua aurki dezakegu eta Angion erreinu horretako hainbat bizidun aurki ditzakegu, horien artean esanguratsuenak, narrastiak eta hegaztiak izan ohi dira; zizareak, bareak, sugandilak eta hegazti ugari. Animali zehatz horiek, hezetasunaren bila bertara joaten dira, baina gizakien jarduerek, bertako bizidunei euren bizilekua kentzen dietenez, horietako hainbat joan edo ezkutuan bizi dira.

Uraren O2 testa

Angioko urak duen oxigeno kopurua aztertu nahian, uraren test-a egin genuen, eta bertan ikusi genuen emaitza nahiko eskasa irten zitzaigula. Uraren test-a egiterakoan, ikusi genuen 5-8 mg oxigeno artean zegoela. Oxigeno kantitate eskas hori egotearen eragile nagusia, ondoan dagoen fabrikaren eraginez izan daiteke, hau da, ondoko fabrika horrek hainbat substantzia eta ke isurtzen ditu inguruan eta horrek bertako urean dagoen oxigeno kopuruan eragina izan ohi du.

ONDORIOAK

Gizakion jarduerek eragina dute ingurumenean?

Bai. Aztertutako eta dena landu ondoren, egiaztatu dugu, gizakiok eragina dugula ingurumenean. Nahiz eta fabrikak, etxeak, aparkalekuak egin, gizakion egunerokotasuneko jarduerek ere, eragina dute. Gizakiok ere, bertako bizidunetan eragina dugu. Guzti honekin ondorioztatu dezakegu, gizakion jarduerek bertako ingurumenean eragina izan dutela eta horrela jarraitu ez gero berdin edo okerrago jarriko dela.

Bizidunen dibertsitatea arriskuan ote dago?

Bizidunen dibertsitatea ez dago arriskuan. Izan ere, joan ginenean zuhaitzak moztuta eta apurtuta ikusten genituen horrek onddoei, animaliei eta landareei bizilekua kentzen diote.

NUTRIZIOARI BURUZKO ADITUEN IRITZIA

Nutrizioari buruzko adituen iritzia

Haragia jateak edo barazki-jalea izateak zure nutrizioan desberdin eragiten du? Horrela bada zer desberdintasun eragiten ditu? "Guztiz haragijalea izanda edo guztiz barazki-jalea baldin bazara, zure nutrizioan hainbat desberdintasun eragin ditzake. Alde batetik, digeriketa ezberdin bat egoten da elikagai ezberdinak jaten dituztelako. Barazki utzak jan ezkero, gure gorputzak ez dituzte hainbat proteina lortzen eta gorputza ahultzen da. Bestalde, haragia soilik jango bagenu, jaten dugun haragi hori gure hesteetan pilatuta geldituko litzateke, beraz, barazkiak eta frutak jateak gure digeriketari asko laguntzen dio. Orduan nutrizio orekatu bat izateko barazkiak zein haragia jatea oso garrantzitsua da, beti ere era orekatuan bada."

Erramun Martiarena

Nutrizioari buruzko adituen iritzia

Nahiz eta denetik jan, gainera era orekatuan, kirola egin… nutrizio desegoki bat izan zenezake? "Ez dago nutrizio egoki edo desegoki bat, azken finean, bakoitzak behar duena jan behar du, hau da, gorputzak eskatzen diguna jan behar dugu. Gainera jateko gogorik ez baldin badugu ez dago ondo asko jatea, ezta jateko gogoa badugu ez jatea, lehen esan bezala bakoitzak bere gorputzak eskatzen diona jan behar du, eta gainera kirola egin ezkero gorputzak, elikagai gehiago eskatu dizkigu, proteina eta mantenugaiak behar ditugulako."

Erramun Martiarena

Amaiera

Mila esker!