Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

JANIII 2

maialengi03

Created on May 15, 2017

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Teaching Challenge: Transform Your Classroom

Frayer Model

Math Calculations

Interactive QR Code Generator

Interactive Scoreboard

Interactive Bingo

Interactive Hangman

Transcript

Janire Palacios eta Maialen Goñi

HEZIBERRI, ZAHARRAK BERRI

Urtarrilaren 9an beteko da Heziberriren azken proposamenari ekarpenak egiteko epea. Sortzen elkartetik gure ez adostasuna plazaratu nahi dugu, besteak beste, proposamen honek LOMCEren ezkutuzko aplikazioa ekarriko baitu. Denon ekarpenak nahi omen dituzte denon parte hartzea bermatzeko, baina proposamenaren lanketan ez zaio hezkuntza komunitateari prozesuan parte hartzeko aukerarik eman. Hezkuntza sailak hezkuntza eragileekin partitu du proposamena, baina ez du hezkuntza komunitatearekin benetako lanketa bat egiteko aukerarik eman. Ez marko pedagogikoaren atalean ezta dekretu kurrikularrei dagokionean.

Heziberri prozesu parte hartzaile eta babes zabalenarekin irudikatzen zuten hau. Zerotik abiatzen ez zen prozesua zela ere esan zuten, egun martxan dauden hainbat proiektu eta egitasmo kontutan izango zituelako. Hala ere Curriculum honek LOMCE du ardatz. Beste itxura batekin aurkeztutako LOMCE lege bat da. Bai ikasketen antolakuntzan, bai ikasgaiei begira, baita curriculumean ere. Hezkuntza sailak lege honen aurrean beti izan duen jarrera mantendu du dekretu berria idazterakoan. Hau da, bete beharreko legea dela. Askotan maila abstraktuan eta zehaztugabean aritzen da, itxura eta asmo oneko formulazio teorikoetan, baina Euskal Herriaren beharrak aztertu, aipatu eta jorratu gabe. Zehaztapen falta horretan hainbat gaiekin kezkatuta gaude: hezkidetzan, euskal kulturaren definizioan, konpetentziak zertarako eta nola… Proposamena bera gaztelaniaz sortu izanak ere kezka handia sortzen digu.

Curriculumak euskal dimentsioa izan beharko luke. Euskal Herria ardatz duena eta herritik mundura irekitzen dena. Heziberrik kontrako bidea hartzen du.