Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
eboluzionismoa
aranlertxundi
Created on March 21, 2017
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Nola sortu da gaur egun dugun espezie bioaniztasuna?
LAMARCKISMOA
Jean Baptiste Lamarck (1744-1829"Filosofia zoologikoa" Transformismoa edo lamarckismoa. Espezie batzuk eraldatu eta beste espezie berriak sortzen ziren etengabe. Organismoek konplexutasunerako joera dute. Organismo bat asko erabiliz gero garatu egiten da, hau da, funtzioak sortzen du organoa. Ezaugarri eskuratuak lortzen dira eta hauek heredagarriak dira.
info
DARWINISMOA
Charles Darwin (1809-1882)Alfred Russel Wallace (1823-1913) "Espezieen jatorria" liburua. Eboluzioa PROZESU IREKI bat da. HAUTESPEN NATURALA dela eta aldatzen dira denboraren poderioz espezieak. Espezieak borrokatu egiten dira bizirauteko. Populazio bateko banakoak aldatu egin daitezke (desberdintasuna dago). Inguruneak ondoen moldatuta dauden organismoak aukeratzen ditu. Espezieak pixakanak aldatzen dira mailaz-maila.
info
NEODARWINISMOATEORIA SINTETIKOA
XX.mendearen lehen erdian biologiaren eremu guztietan egin ziren aurrerapenei esker Darwin eta Wallacen teoriaren birplanteatzea. Lamarckismoa baztertu. Aldakortasun genetikoa (mutazioa eta ugalketa sexuala) Hautespen naturalak aldakortasunean eragiten du. Honi esker populazio bateko aleloak aldatzen dira, populazioak eboluzionatzen duelarik (ez banakoak!). Eboluzioa modu gradualean ematen da, pixkanaka-pixkanaka.
info
OREKA TAIDUNA
Stephen Jay Gould (1942 - 2002)Niles Eldredge (1943 - ) Paleontologiako azken datuen arabera (erregistro fosilak) sorturiko teoria. Gradualismoa vs Oreka taiduna Estasi garai luzeak + espeziazio garai motzak (bioaniztasunaren eztanda garaiak).
info