Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
GUTUN FORMALA
elixabeteizaguirre
Created on February 6, 2017
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Halloween Infographic
View
Halloween List 3D
View
Magic and Sorcery List
View
Journey Map
View
Versus Character
View
Akihabara Connectors Infographic Mobile
View
Mobile mockup infographic
Transcript
GUTUN FORMALA -EGITURA-
Iñigo Uriz BiurrunZuzendariaSantander bankuaKale nagusia, 739422 Lizarra.Lizarran, 2017ko otsailaren 6an.
3.DBH
ATALAK
Jaun agurgarri hori:Zuk zuzentzen duzun banku etxeko bezero naizen heinean, zeuregana jotzea erabaki dut txartelarekin izan ditudan arazoen berri emateko eta horien konponbidea eskatzeko.Hain zuzen ere, joan den astelehenean, supermerkatuan egindako erosketak ordaintzerakoan, txartela ez zebilen. Hala zirudien behintzat. Beraz, eskudirutan ordaindu nuen guztia. Atzo, ordea, bankuak bidalitako laburpenean, atzeman nuen astelehenean txartelarekin egindako saiakera hura baliagarria izan zela. Hau da, txartelarekin ere kobratu didazuela. Zorionez, gordeta dut supermerkatuan eman zidaten erosketen zerrenda. Zuk zeuk ere eskura izan dezazun, gutun honekin batera jatorrizkoaren fotokopia bat atxikitzen dizut. Beraz, gutun honen bitartez eskatzen dizut nire dirua ahalik eta azkarren itzultzea eta nire txartela konpontzea.Begirunez, agurtzen zaitut.Julen Rodriguez
- HARTZAILEA
- HASIERAKO AGURRA
- SARRERA
- GORPUTZA
- AMAIERAKO AGURRA
- IGORLEA
- SINADURA
Miren RodriguezSukurtsaleko zuzendariaHegan Bidaiak. Henao 948009 BilboSanturtzin, 1999ko abuztuaren l6an
Andre hori:Ekainaren 1ean Llaneseko urbanizazio batean dagoen apartamentu bat alokatu genuen zuen agentzian, abuztuaren lehen hamabostaldia bertan pasatzeko. Handik itzuli bezain laster hasi naiz gutun hau idazten nire kexa adierazteko.Lehenengo eta behin, apartamentuan sartu ginenean, dena zikin zegoela konturatu ginen, batez ere komuna eta sukaldea. Nahiz eta gure zeregina ez izan, hainbat ordu eman genituen horiek garbitzen, halako nazka ematen zuen!Bigarren egunean, ekaitz baten ondoren, txundituta geratu ginen apartamentura itzultzean, logeletako bat urez beteta zegoela ikusita. Gezurra badirudi ere, itogin handi bat zegoen. Ondorioz, ohea erabat busti eta ura logela osoan zabaldu zen. Beraz, gela ezin izan genuen erabili hurrengo bi egunetan, ohea erabat sikatu arte.Baina hau nahikoa ez balitz, gure egonaldiaren azken bost egunetan urbanizazioko igerilekua itxi egin zuten, ura garbitzeko sistema hondatu baitzen.Gure kexak hango arduradunari behin eta berriz azaldu nizkion, baina inork ez zuen ezer egin.Horrela bada, azaldu dizudan guztiagatik, ez zait iruditzen apartamentu bat alokatzeko modua denik hau. Horregatik, eskertuko nuke gertatutakoari buruzko azalpen bat emango bazenidate. Honekin batera, ziur naiz zuen enpresak jakingo duela guk izandako eragozpenak ordaintzen. Hala ez balitz, epaitegira jo beharrean egongo nintzateke.Besterik gabe, agur. Nagore Galartza
DATAK NOLA EMAN
Punturik jarri behar al dugu urteak idaztean?- Urte bat idaztean, ez punturik jarri milakoen eta ehunekoen artean.*2.001 oker; 2001 ongi.Nola jokatu behar dugu ³garren´ adierazi nahi dugunean?- Zenbakiak zifra bidez ematean, 1999.eko, 1995.eko (Kasu! Deklinatzean -(e)ko jarri behar duzu beti, -garreneko baitago azpian).- KONTUZ! Ez nahastu zifrak eta letrak: *2001garren, *sei.ean... Nola idatzi behar dira hilabeteak eta egunak?- Hilabeteen eta egunen izenak beti letra xehez: uztaila, urria, azaroa...- Hilabeteen bukaerako ±A artikulua da, beraz, argi ibili deklinatzean, -A hori gabe egin beharko baituzu: urtarrilean, otsaileko, eta ez *urtarrilan, *otsailako...
DATAK NOLA EMAN
Nola gomendatzen da idaztea data gutunetan-eta?- Tutera, 2001eko urriaren 3a. edo, Tuteran, 2001eko urriaren 3an.- Gogoratu eguna beti artikuluarekin idatzi behar dela: 3a edo 3an.- Kontuz zenbaki batzuk deklinatzerakoan: 11n eta 31n, esaterako.Noiz erabiltzen ahal da 'irailak 7´ egitura?- Data adierazteko: 2006ko azaroak 7- Beste zerbaiten aposizioan doanean: Bertso afaria asteazkenean, urtarrilak 12, egingo dugu. Beti inolako kasu-markarik erantsi gabe erabili behar da egitura hau. *Bertso-afaria urtarrilak 12an eginen dugu.
ORDUAK
Ordu bata ala ordubata?- Bereizita, beti; hots, honela: ordu bata, ordu biak... eta ez honela:*ordubata, *ordubiak-retan, noiz?- Lau eta hiru hitzekin besterik ez: hirurak, hiruretan, laurak, lauretarako...- Gainerakoekin ez (sei, zazpi, zortzi...): seiak, seietan; zazpiak, zazpietan; zortziak, zortzietan... eta ez: *seiRak, *seiRetan, *zazpiRak, *zazpiRetatik...
Berdin jokatu behar al dugu laurdenekin eta erdiekin?- Laurdenekin bi erabilera onartzen ditu Euskaltzaindiak: Ordu bi eta laurdenak eta ordu biak eta laurden.
ORDUAK
- Hala ere, adi! Leku-denborazko kasuetan (NOIZ, NOIZTIK, NOIZKO...), ordua letraz idaztean, plurala erabiliko dugu: Ordu bata eta laurdenetan Ordu bi eta erdietan- Bestalde, ordua zenbaki bidez ematen dugunean, singularrean paratuko ditugu bi kasu horiek:01:15ean, 02:30ean, 06:45ean...Kontraesana dirudien arren, ez da hala. Zenbaki horien azpian egitura hauek ditugu: ordu bata eta hamabostean, ordu biak eta hogeita hamarrean, seiak eta berrogeita bostean...- Irakurtzeko garaian hobe da honela irakurtzea:15:00etan (hiruretan)15:03an (hirurak eta hiruan)15:30ean (hiru eta erdietan)- Erabilera formaletan, dena den, hamabostetan, hamabostak eta hiruan, hamabostak eta hogeita hamarrean.- Egitarau, kartel eta antzekoetan, erdibide hau ere ontzat ematen da:arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte...
ORDUAK
Eta erdiak ala t'erdiak?- Idaztean, ³eta erdiak´ erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak: sei eta erdiak dira eta ez *sei t'erdiak dira.- Erabilera enfatikoetan bakarrik erabili t'erdi´ aldaera: agur t'erdi, esate baterako.Gutxi ala gutxiago?- Biak onartzen ditu Euskaltzaindiak, nahiz eta ³gutxi´ forma hedatuena dela azaldu: zazpiak hamar gutxi, zazpiak hamar gutxiago...- Deklinatzean, mugagabean jarri: zazpiak hamar gutxitan, zazpiak hamar gutxiagotan...
ORDUAK