Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
6. Internet eta komunikazioa
mireiabrocal5
Created on January 23, 2017
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Internet eta komunikazioa
EDUKIEN BERRIKUSPENA
ZER DA INTERNET?
INFORMATIKA SAREAK
ABANTAILAK
POSTA ELEKTRONIKOA
Ikuspuntu teknologikotik: mundu osoan zabaldutako informatika-sareen multzoa da. Erabiltzailearen ikuspuntutik: sarera konektatutako edozein ordenagailuetatik lor daitekeen zerbitzu multzoa da Internet. (Zerbitzurik erabilienak "world wide web" amarauna (informazioa bilatzeko) eta posta elektronikoa dira)
Ikastetxeetan eta enpresetan ohikoa da ordenagailu asko elkarren artean konektatzea eta informatika-sare bat osatzea. Aurkera hauek ematen ditu: informazioa trukatzea, eta hardwarea eta softwarea bera erabiltzea.
- Etxetik lortzen dugu informazioa, inora joan gabe.- Informazio pila bat dago. - Ez dago ordutegirik. - Azkar eta ondo komunika gaitezke.
Informatika-sare bateko erabiltzaileek mezu idatziak bidaltzeko balio du posta elektronikoak.
INTERNETEKO BESTE ZERBITZU BATZUK
ARAZOAK
World wide web (www) Interneteko zerbitzuaren bidez Web-orri izeneko bloketan antolatutako informazioa eskura dezakegu.
- TXATA (euskaraz, berriketa): zerbitzu horren bidez, bi pertsonak edo gehiagok solasean jardun dezakete, testu- leihoen bidez. Testu-leiho horietan agertzen dira, hurrenez hurren, solaskide bakoitzak teklatuaren bidez idatzitakoak. - EZTABAIDA-FOROAK: Interneteko zerbitzu horretan, foroko bisitariek idatzitako mezuetan sar daitezke erabiltzaileak. - FTP ZERBITZUA (File Transfer Protocol): ordenagailu batetik bestera fitxategiak bidaltzeko balio du. - MERKATARITZA ELEKTRONIKOKO SISTEMAK: Internet bidez erosketak egiteko aukera ematen dute. - E-LEARNING PLATAFORMAK: munduko edozein tokitatik hezkuntza-edukietan sartzeko aukera ematen dute, gela birtualen bidez. - BIDEOKONFERENTZIA zerbitzua: Interneteko bi erabiltzaileen artean hots eta irudi bidezko komunikazioa egoteko aukera ematen du.
- Cracker edo pirata informatikoak.- Internet bidez asko zabaltzebn dira birus informatiko deritzenak. - Kontrolik ez dagoenez, edozein motatako edukiak argitara daitezke Interneten. - Azkar zabal daiteke informazio faltsua. - Posta elektronikoz nahi ez ditugun mezuak jaso ditzakegu; gehienetan, publizitate-mezuak (spamak).
WWW
NOLA SARTU WEB-ORRI BATEAN
BILATZAILEAK
Web-orriak ikusteko,nabigatzaile izeneko aplikazioak erabiltzen dira, Horretarako, hainbat aukera dago: - Ikusi nahi dugun web-orriaren URL helbidea idaztea nabigatzailearen pantailaren goiko aldean, - Beste web-orri batean aurkitutako esteka erabiltzea; hau da, azpimarratuta eta/edo beste kolore batean ageri den testua erabiltzea. - Aurrera eta atzera kontrolak erabiltzea, aurretik web-orri horretan egon bagara. - Laster-markak edo Gogokoak atalean orria aukeratzea.
Gaika edo gako-hitzen arabera antolatutako datu-baseak dituzten programak dira bilatzaileak. Internautak (Interneteko erabiltzaileak) web-orri batean idatzitako hitzak oinarri hartuta egiten ditu bilaketak.
NOLA BILATZEN DA INFORMAZIOA, BILATZAILE BATEN BIDEZ.
- Hitz batekin lotutako web-orriak bilatzeko, nahikoa da hitza bilatzailean idaztea. Gako-hitz bat baino ehiago sartu nahi badugu, nahi ditugun hitzak idatzi, eta tarte bat utzi behar dutu hitzen artean. - Esaldi zehatz bat bilatzeko, komatxo artean jarri behar dugu. Esaldia bere horretan duten web-orriak baino ez dizkigu erakutsiko bilatzaileak. - Bilaketan mugak jartzeko, minus zeinua jarri behar dugu bilaketan azaltzea ez dugun hitzaren aurretik. - Gaikako aurkibideetan, web-orriak kategoriatan sailkatuta daude (Arteak, Zientzia, Kirolak...). Web-orrietan sartzeko, nahi dugun gaia aukeratu behar dugu, nabigatzailearen pantailan.
POSTA ELEKTRONIKOA
internet bidez komunikatzeko zerbitzu erabilena da. Horren bidez sortzen da sareko zirkulazioaren zati handi bat. Zerbitzu azkarra da eta hainbat erabilera ditu. Posta elektronikoa erabili nahi badugu, kontu bat izan behar dugu posta-zerbitzari batean. Hauek zenbait modutara erabili ditzakegu: - Web-orrien bidez: aukeratutako atariaren web-orrian sartu ehar dugu. Saioa hasteko, erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi behar dugu. - Posta elektronikoko bezero-programa baten bidez: Gure mezuak kudeatzeko, ordenagailuan instalatuta dagoen aplikazio bat erabiltzen da.
Posta elektronikoko zerbitzuaren egitura
Posta elektronikoak posta arrunatren antzera funtzionatzen du.1. Pertsona batek gutun bat bidaltzen du eta bere herriko porta-bulegora iristen da. 2. Hortik, hartzailearen bulegora bidaltzen dute. Gutunean ageri den helbidea egiaztatu eta hartzailearen postontzian sartzen dute. 3. Azkenik, mezuaren hartzaileak postontzia irekitzen du eta gutuna jasotzen du. Posta arrunta eta posta elektronikoa parekatuz: - Posta-bulegoak erabiltzaile bakoitzaren posta-zerbitzariak dira. - Gure posta elektronikoko bezero-programa postontzia irekitzeko eta gutunak ateratzeko erabiltzen dugun giltza da. Posta-zerbitzariak elkarren artean komunikatzen dira SMTP (Simple Mail Transfer Protocol) izeneko hizkuntza berezi bat erabiliz. Bezero-programek, aldiz, POP3 (Post Office Protocol) hizkuntza erabiltzen dute, posta-zerbitzariekin hitz egiteko. Posta-kontu bat konfiguratzeko ehar diren datuak: - Erabiltzaile izena: Gure posta-zerbitzariak izen horren bidez identifikatzen gaitu. - Mezuak hartzeko zerbitzaria: Postontzi horretan gordeta geratzen dira jasotako mezuak. - Kontuaren izena: Kontu horretara bidaltzen dizkigute mezuak. Posta-bezero batek hainbat kontu kudea ditzake. - Posta-helbidea: Gure helbidea honela osatuta dago: erabiltzaile-izena, a bildua (@) eta posta-zerbitzariaren izena. - Posta bidaltzeko zerbitzaria: Zerbitzari horretara bidaltzen ditugu mezuak, hark banatzeko.
Posta elektronikoaren erabilera
Mezu elektroniko bat bidaltzeko, hauek behar ditugu: - Posta-kontu bat eduki behar dugu. - Mezua bidali nahi diogunaren posta-helbide egokia zein den jakin behar dugu. - Posta elektronikoko bezero-programa bat erabili behar dugu. Interneten konektatzean (edo nabigatzaile batean konektatzean, web-posta erabiltzen badugu), mezuak idazteko eta bidaltzeko aukera ematen du. Mezu elektroniko bat sortzean, eremu bat nahitaez bete behar dugu: hartzailaren eremua. Beste eremuak: - Bidali: ikono hau sakatzean, mezua bidaltzen du. - Hartzailea: Hainbat hartzaile jar ditzakegu, mezuaren kopia bana bidali nahi badiegu. - Emotikonoak: Posta-bezero batzuek emotikonoak (gure sentimenduak adierazteko ikurrak) bidaltzeko aukera ematen dute. Batzuetan, posta-programek, 3D efektuak eta abar erabiltzeko aukera ematen dute. - Mezuareb testua: Argi idaztea komeni da, eta ez dena letra larriz idaztea. Posta-bezero askok ortografia aztertzeko tresna bat izan ohi dute. - Fitsategi-erantsiak: Testu-prozesadore bidez egindako dokumentuak, irudiak eta abar izan daitezke. - Gaia: Bidaliko dugun mezuaren izenburua da. Gainerako eremuak aukerakoak dira. Hala ere, Gaia behar bezala betetzen badugu, lana erraztuko dugu mezua jasoko dutenei. - Posta bezeroak oso tresna lagungarriak dira; izan ere, agenda, egutegia eta abar dituzte.
Internet eta komunikazioa: NABIGATZAILEA
Aurrera: Ikusitako hurrengo orrira eramaten du. Atzera ikonoan klik eginda aktibatzen da.
Menua
Atzera: Aurretik ikusitako orrietara eramaten du.
Historia: Azkenaldian ikusitako orriak erakusten ditu.
Laster-markak: Gogoko web-orriak erakusten ditu.
URL helbidea
Berritu: Berriz kargatzen du orria.
Orria inprimatu
Bestelakoak: - ETXEA: Nabigatzailean hasierako web-orritzat konfiguratutakoa erakusten du. - EGOERA LERROA: Ikusitako web-orriaren URL helbidea, mezu bat eta abar ageri dira. - ORRIKO TESTUA - ERAKUTSITAKO ORRIA - KORRITZE-BARRA: Orrietan zehar ibiltzeko balio du. - WEB-ORRI OHIKOENAK: Askotan ikusi ohi ditugun web-orrietan azkar-azkar sartzeko. - NABIGATZEKO TRESNA-BARRA