Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Hizkuntza informatikoa

janire.hernando

Created on December 9, 2016

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Elementu elektronikoak zituen lehen ordenagailu modernoa 1939an egin zuten: gela handi baten neurria zuen. Gaur egungo ordenagailuek zirkuitu elektronikoak dituzte, engranaje bidez egindako kalkulu-makinak dira ordenagailu horien arbasoak

HIZKUNTZA INFORMATIKOA

Zer da informatika?

Ordenagailu bidezko informazioaren aztertzen duen teknologiaren adarra da

Ordenagailu baten zatiak

2 zati:

HARDWAREOrdenagailuaren zati fisiko eta elektroniko guztiek osatzen dute.; besteak beste, disko-unitateak, monitoreak eta kableak. SOFTWARE Makinaren zati sentikorrak. Sistema eragileak eta programek osatzen duten softwarea; esate baterako, jokoek eta testu-prozesadoreek.

Ordenagailu motak

Hainbat ordenagailu motak daude

Mahai gainekoaMota hori erabiltzen dute gehien bulegoetan. Handia eta astuna da, baina merkeena ere. bada, eta erabilera asko ditu. Ordenagailu eramangarria Asko merkatu denez, etxe askotan erosi dute, toki gutxi behar baitu. Sakelako ordenagailua Erabilera mugatua, baina oso erabilgarria da enpresa-eremuan.

Ordenagailuaren hisotria

XX. mendearen bigarren erdian elektrizitatearen erabilera zabaldu zen 1642ean, Pascalina agertu zen, B. Pascal matematikari frantsesak egindako kalkulu-makina, batuketak eta kenketak soilik egiten zituen. Hobetu egin zuen G. Leibniz alemanak, biderketak egiteko aukera gehitu baitzion. XX. mendean, engranajeen ordez, sistema elektrikoak jarri zizkieten ordenagailuei. Huts-balbuletan oinarritutako lehen prozesadoreak azaldu ziren XX. mendearen hasierako urteetan. Transistorea (1948), zirkuitu integratua (1960ko hamarkadaren amaiera) 1945ean, ENIAC azaldu zen, lehen ordenagailu modernoa. J. Von Neumann arabera egin zen, eta memoria bat zuen. Ehunka biderketa egiteko gai zen minutu bakarrean. Memoria txiki-txikia zuen. 1948an, Transistorea eta zirkuitu integratua asmatu zituztenean, pixkanaka txikiagotzen hasi ziren ekipoak. 1975an, lehen ordenagailu pertsonala egin zuten, Altair izenekoa. Informatikaren demokratizazioa (1980ko hamarkada) 1977an, S. Jobs eta S. Wozniak gazteek, Aplee Computer enpresa sortu zuten. Aplee I eta Aplee II sortu zituzten. Teklatua eta pantaila grafikoa zituzten biek. Aditu ez ziren asko eta asko ordenagailu pertsonalak erabiltzen hasi ziren. 1981ena, IBM enpresak Personal Computer edo IBM PC merkaturatu zuen, eta lanildo hori garatu da gaur egunera arte. Interneten eztanda 1995aan, bi fabrikatzaile handiak (IBM eta Aplee Computer) elkartu egin ziren eta Power PC egin zuten; IBM PC ordenagailuen alternatiba ordenagailu pertsonaletan. Ordenagailu pertsonala pertsona bakarra erabiltzen du. Interneten ibiltzeko, testuak isazteko eta beste hainbat gauza egiteko etabili daiteke.

Hardwarea

Ordenagailuaren elementu fisikoek osatzen dute, kutxa edo euskarriak eta periferikoek. -Kutxan edo euskarrian, informazioa prozesatzen da eta kalkuluak egiteko. Osagai hauek ditu: plaka nagusia, mikroprozesadorea, RAM memoria, elikatze-iturria eta biltegiratze-sistemak. -Sarrerako periferikoen bidez, informazioa sar dezakegu. Teklatua eta sagua, monitorea eta inprimagailua eta modemak eta bideratzaileak.

Kutxa edo euskarria

Plaka nagusia da, kutxaren edo euskarriaren osagai nagusia. Plaka horretan konektatzen dira mikroprozesadorea, memoria, elikatze-iturria eta biltegiratze-unitateak.

Plaka nagusiaPlaka elektroniko bat da, zirkuitu multzo bat eta gailu hauek aplikatzen dira hor: Elikatze-iturria, mikroprozesadorea, RAM memoria, biltegiratze-sistemak (disko gogorra, DVD-ROM irakurgailua...), periferikoak (karkasaren atzealdeko konektoreen akoplatu ohi dira periferikoak. Elikatze-iturria Korronte elektrikoa ematen die kutxaren barruko gailu guztiei. Mikroprozesadorea Ordenagailuaren muina da. Milioika trantsistore ditu barruan, eta trantsistore horiek komunikazio-hariak dituzte elkarren artean. Hainbat eragiketa matematiko eta logiko egiten dira hor. RAM memoria RAM memorian, aldi baterako gordetzen dira ordenagailuak behar bezala lan egiteko behar dituen datuak. Biltegiratze-sistemak Euskarria Zer gordetzen du? Disketea Testu-dokumentuak, beste dokumentu batzuk. Memoria-txartela Musika, irudiak eta datuak. Disko gogorra Mota guztietako softwareak CD-ROM Audioa, softwarea, irudiak DVD-ROM Film luzeak, datuak, jokoak HD-DVD Film luzeak, jokoak. Blu-ray Film luzeak, jokoak.

PUZa eta periferikoak

Aurreko textuetan ikasitako osagaiakditu ordenagailuak: plaka nagusia, mikroprozesadorea, memoria, elikatze-iturria... Denak ordenagailuaren kutxaren barruan daude. Periferikoak berriz, karkasatik kanpo konektatu ohi dira: inprimagailua, monitorea, eskanerra... Ordenagailuak prozesatzen duen informazioa periferikoen bidez aurkezten dio erabiltzaileari. Mikroprozesadorea periferikoen bidez komunikatzen da ingurunearekin. Sarrerakoak (sagua, argazki-kamera digitala, USB...), irteerakoak (inprimagailua, bozgorailuak...) eta sarrera-irteerakoak dira (modema, sistema robotikoen kontrolagailua...)

Puzarekin komunikatzeko bideak: ATAKAK

Irudiak digitalizatzeko periferikoakEskanerra Eskanerra datuak sartzeko gailu bat da, eta formatu digitala ematen die paperean inprimatutako irudiei, pantailan ikusteko eta ordenagailu bidez tratatzeko. 1. CCD deritzon mosaiko bat dute. Mosaiko hori argiarekiko sentikorra da. Lanpara bat ere badute. Lanpara gainazal batean mugitzen da eta argi egiten dio orriari. 2.Lanpararen argiak paperean argi egiten du, eta paperean dagoena CCD mosaikoan islatzen da. Mosaikoak puntu fotosentifikorrezko matrize bat du; hau da, puntu horiek aktibatu egiten dira argi egitean. Hortaz, puntu horiek bihurtzen dute irudia irudi digital. 3. Eskanerrak USB atakaren bidez konektatzen dira ordenagailura. Eskaner zaharrak ataka paralelo bidez konektatzen dira. 4.Kalitatea neurtzeko, hazbeteko digitaliza dezakeen puntu kopurua (bereizmena) hartzen da kontuan. Bereizmena zenbat eta handiagoa den, kalitatea hobea izango da. Bi zenbakiren bidez adieratzen da bereizmena: batek bereizmen bertikala adierazten du, eta besteak, horizontala. 5. Irudia, digital bihurtu ostean, argazkiei ukituak emateko aplikazio baten edo marrazketa-aplikazio baten bidez trata daiteke; besteak beste, Paint eta Gimp aplikazioen bidez. Irudiak digitalizatzeko periferikoak Kamera digitalak Kamera digitalen bidez, argazkiak atera eta fitxategi digialetan gorde ditzakezu zuzenean, ohiko argazki-film negatibo bat edo diapositiba-film bat erabili gabe. Bideokamera digitalak Mugitzen ari diren irudiak digitalizatzeko gai dira bideokamera digitalak. Gailu autonomoak dira eta ordenagailu batetik urrun funtziona dezakete. Internetera konektatzeko periferikoak Internet informatika-sare ikaragarria da, mundu osoko milioika ordenagailu konektatzen ditu. Internetera sartzeko, hardware bat behar dugu. Modema Modemak seinale digitala modulatu eta analogiko bihurtzen du, eta alderantziz. Gure modemak gure Internet-hornitzailearen modemarekin hitz egiten du, informazioa transmititzeko. Bideratzailea Bideratzailearen bidez, hainbat ordenagailu elkarren artean konekta ditzakegu eta, aldi berean, Internetera ere konekta ditzakegu. Beste periferiko batzuk Ordenagailura konektatu eta ordenagailuaren funtzionaltasunak osatzen edo handitzen dituzten gailu guztiak ere periferikotzat hartu behar dira. -Web kamerak erabiliz, bideokonferentziakegin ditzakegu Interr bidez. -Memoria eramangarri txikien bidez, eunka megabyte edo hainbat gigabyte gorde daitezke toki txiki batean. -Taula grafikoei esker, eroso.eroso marraz dezakegu pantailan

Mikroak eta memoriak tarteko bideak behar dituzte periferikoekin komunikatzeko. Bide horiei atakak deritze. Atakak komunikazio-kanalak dira, eta horietan zehar ibiltzen dira datuak, plaka nagusiaren eta periferikoen artean. Kanpo-ataka esaten diegu ordenagailuaren kutxan kanpotik ikus daitezkeen konektore guztiei. Kanpo-ataka batzuek periferiko mota jakin batzuetarako balio dute; besteak beste, PS2 atakak teklaturako eta sagurako. USBak hainbat periferikoetarako balio dute: kamerak, inprimagailuak...

Periferiko motak

Datuak sartzeko periferikoak Sagua Macintoshenlehen Apple ordenagailuak hasi ziren erabiltzen. Erakuslea mugitu egiten da pantailan zehar. Objetuak seinala ditzakegu, bai eta aktibatu ere, botoia sakatzen. Teklatua Sarrerako periferiko nagusia. Aldatu egiten da pixkanaka-pixkanaka, gero eta tekla gehiago jarri batzaizkio funtzioak egiteko. Zenbakiak, letrak eta beste karaktere sartzen dira. Irudiak erakusteko periferikoak Monitorea Gaur egungo ordenagailuen funtsezko periferikoetako bat da monitorea. Irteerako periferikoa da, ordenagailuak prozesatutako datuak erakusten baitizkio erabiltzaileari. Pantailaren kalitatea neurtzeko kontuan hartzen diren bi ezaugarri nagusiak honako hauek dira: Bereizmena eta pantailak adieraz dezakeen kolore kopurua ere hartzen da aintzat; kolore-bizitasuna. Behar-beharrezkoa da moldagailu grafikoak ere pantailaren bereizmen eta kolore-bizitasun bera izatea, moldagailu grafikoak sortzen ditu pantailan adierazitako irudiak. Batzuetan, moldagailu grafikoak sortzen ditu pantailan adierazitako irudiak. Batzuetan, moldagailu grafikoa plaka nagusian sartuta egoten da. Moldagailu grafikoaren araberakoa izaten da irudiaren kalitatea: tarjeta grafikoa. Irudiak mugitu egiten dira eta xehetasun asko ageri dira. Dokumentuak inprimatzekoak Inprimagailua Inprimagailuari esker, paperean inprima ditzakegu ordenagialu bidez egindako dokumentuak, bai eta kamera digitalaren edo sakelako telefonoaren bidez ateratako irudiak ere. (Pixeletik paperera) Inprimagailuaren kalitatea neurtzeko: -Bereizmena edo makinak hazbete bakoitzeko inprima dezakeen kopurua (dpi). -Inprimatzeko aiadura. Minutu bakoitzeko inprimatutako orri kopurua (ppm) hartzen da kontuan.