Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Matematikak
markel.martinez
Created on January 1, 1
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Correct Concepts
View
Microcourse: Artificial Intelligence in Education
View
Puzzle Game
View
Scratch and Win
View
Microlearning: How to Study Better
View
Branching Scenarios Challenge Mobile
View
Branching Scenario Mission: Innovating for the Future
Transcript
1-Matematika ikaskuntza-irakaskuntza egokia izan dadin, beharrezkoa da errekurtsoei dagokion piramide matematikoa aintzat hartzea. Alsina (2009) Azalpena:Alsinak (2009) dioen bezalaxe, hezkuntza, elikatzea bezala, oinarrizkoa behar bat da. Hori dela eta, elikaduran piramide bat ezartzen den bezalaxe, matematikan ere posible da erabili beharreko errekurtsoak eta hauen maiztasuna adierazten duen piramide bat sortzea. Piramidearen oinarrian ingurunearen matematizazioa, material manipulagarrien erabilera, jokoak... aurkitzen dira. Beraz, errekurtso hauek izan beharko lirateke maitasun gehiagorekin erabili beharko liratekeenak. Piramidearen tontorrean ordea, testuliburuak aurkitzen dira, hortaz, errekurtso hau noizean behin erabili beharko litzateke.
2-Matematika ikaskuntza-irakaskuntza egokia izan dadin, beharrezkoa da bizitzarako eta egunerokotasunerako baliagarriak diren matematikak lantzea. Callejo eta Goñi (2010) Azalpena: Konpetentzia matematikoa, bizitzan zehar (egunerokotasunean) testuinguru ezberdinetan, matematika ezagutza ezberdinak erabiliz, erlazionatuz eta integratuz eginkizun bat arrakastaz burutzeko gaitasuna dela. Hori dela eta, beharrezkoa da ikasgelan egunerokotasunarekin lotura duten matematiketan, hots, beharrezko edo oinarrizko hainbat ekintzatan trebatze, hala nola; ordaintzen jakitea, kobratzea, ordainagiriak ulertzea, egunkarietako grafikoak ulertzea eta interpretatzea … lantzea. Callejo eta Goñik (2010:90) dioten bezalaxe: “Las matemáticas sirven para preparación profesional de las personas pero debe ser esencial para la preparación de todos como «ciudadanos», lo que comúnmente denominamos matemáticas para la vida cotidiana”. 3-Matematika ikaskuntza-irakaskuntza egokia izan dadin, beharrezkoa da ebaluazio jarrai eta formatibo bat sustatzea. Sanmartin (2007) Azalpena: Sanmartinen (2007) artikuluan azaltzen den, ebaluazio formatiboaren, helburu nagusia ikaste prozesua " erregulatzea" da, lorpenetan, zailtasunetan zein akatsetan fokua jarriz. Beraz, ikaslearen egoera osoaren berri izatea beharrezkoa da. Horrez gain, kontuan hartu beharra dago konpetentzia matematikoa gradualki eskuratzen den gaitasun bat dela, beraz, ezinbestekoa da prozesu hori behatzea eta ebaluatzea.
4-Matematika ikaskuntza-irakaskuntza egokia izan dadin, beharrezkoa da egoera irekiak eta benetako arazoak planteatzea . Alsina (2010) Azalpena: Ángel Alsinak (2010) dioenez arazo on batek erronka bat suposatu behar du maila kognitibo ezberdina duten haur guztientzat, hau da, problemak erritmo ezberdinak errespetatu behar ditu. Gainera, ikasle azkarrei ariketa hori gehiago sakontzearen, hau da, zailtasuna areagotzearen aukera ere eskaini behar du. Beraz, haur guztien inplikazioa erraztea ahalbideratu behar du. Horrez gain, Alsinak (2010) argi aipatzen du arazoek pentsatzea, hausnartzea eta jakin mina piztea eragin behar dute, hori dela eta, garrantzitsua da arazoen bidez ikasleak beraien buruei galderak planteatzea, hipotesi ezberdinak formulatzea eta bertatik habiatuz, pixkanaka erantzun edo irtenbide bat aurkitzea. 5-Matematika ikaskuntza-irakaskuntza egokia izan dadin, beharrezkoa da haurren eboluzio kognitiboa kontuan hartzea. Jean Piaget (1969/2007) Azalpena: Jean Piaget (1969/2007) lau estadio handi edo ezagutza bidezko garapenaren lau estadio identifikatu zituen: Zentzumenei eta mugimenduei dagokiena (0-2), operazio aurreko azpi aldia (2-7),operazio konkretuen azpi aldia (7-11) eta azkenik inteligentzia operazional formala (11 urtetik aurrera) . Beraz, matematikako irakasle gisa gure ikasleen adina kontuan hartuz, estadio bakoitzeko ezaugarrietara egokitu beharko gara. 6-Matematika ikaskuntza-irakaskuntza egokia izan dadin, taldean lan egitea garrantzitsua da.(Delval J. 1987:56 or). Azalpena:Devalen (1987) arabera , gizakia animalia soziala den heinean, beharrezkoa dauka gainontzeko kideekin elkarrekintzan aritzea era honetan inteligentzia garatu ahal izateko eta aurrera jarraitzeko.
7-Matematika ikaskuntza-irakaskuntza egokia izan dadin, garrantzitsua da diziplinartekotasuna sustatzea. Goñi (2008) Azalpena: Konpetentzia matematikoaren xedea gure eguneroko bizitzan aurkitu ditzakegun arazo edo oztopoei aurre egiten ikastea da, hau da, egunerokotasunera moldatzea eta zailtasunei aurre egiten ikastea. Hortaz, zer zentzu dauka matematika ariketak era isolatu batean lantzeak? Zer zentzu dauka matematika gainontzeko arloetatik bereiztea? Errealitatean arloak bereizita aurkitzen dira? Argi dago ikasleek bizitzan zehar arazo ezberdinekin egingo dutela topo eta seguruenik arazo horiei aurre egiteko hainbat gaitasun, konpetentzia eta ezagutza beharko dituztela. Hori dela eta, diziplinartekotasuna lantzea beharrezkoa da. Goñi (2008) 8- Matematika ikaskuntza-irakaskuntza egokia izan dadin, garrantzitsua da curriculumeko eduki-blokeetan oinarritzea. Eusko Jaurlaritza (2007) Azalpena: Eusko Jaurlaritzako (2007) Lehen Hezkuntzako matematika curriculumeko edukietan oinarrituz (zenbakiak eta eragiketak, neurriak, geometria, estatistika eta probabilitatea eta azkenik, problemen ebazpena) aipatu beharra dago nagusiki ondorengo zortzi gaitasunak garatzen direla: Gaitasun matematikoa alderdi guztietan garatzeko gaitasuna, zientzia, teknologia eta osasun kulturako gaitasuna, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, norberaren autonomiaren eta ekimenaren garapenerako gaitasuna, ikasten- ikasi konpetentziarako gaitasuna, hizkuntza- komunikaziorako gaitasuna, giza kultura eta kultura artistikorako gaitasuna eta gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Hala ere, kontuan hartu beharra dago aurrez aipaturiko gaitasunak lortu ahal izateko beharrezkoa dela konpetentzia matematikoa eduki sustatzea. (horretarako, dekalogoan aipatu ditugun gainontzeko printzipioak kontuan hartu) 9- Matematika ikaskuntza-irakaskuntza egokia izan dadin, garrantzitsua da matematiken lanketa sozialean oinarritutako balioak sustatzea. Eusko Jaurlaritza (2007) Azalpena: Eusko Jaurlaritzaren (2007) arabera gaitasun matematikoak Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunean eragin zuzena du. Beste zenbait arlo edo ikasgaietan bezalaxe, matematikan ere taldean jarduten ikasten da, era honetan gizarterako eta herritartasunerako baliagarriak diren hainbat balio ikasiz. Izan ere Matematikan, beste ikuspuntu batzuk onartzen ikasten dute; errespetua, bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna zein bestearen tokian jartzeko gaitasuna garatzen dute. 10-Matematika ikaskuntza-irakaskuntza egokia izan dadin, garrantzitsua da ikasleen aurrezagutzak kontuan hartzea eta irakasle gisa GZH-an kokatzea. Oihartzabal (2005) Azalpena: Vigotsky-ren iritziz, ikasleek aurretik ikasitakoarekin informazio berria txertatzen dute eta jakintza berriak burutzen dituzte (Garapen zonalde hurbila deritzo honi). Beraz, haurrek badituzte berezko gaitasun edo abilezia batzuk, baina garapen bidean zehar, hainbat arazorekin topo egingo eta hauek gainditu beharrekoak dira beraien kapazitate kognitiboa garatzeko. Horretarako beharrezkoa da gainontzeko ikasleekin zein irakaslearekin elkarrekintzan aritzea eta nagusienek edo aurreratuenek ikaskuntza bideratu edo antolatzea.